Historia Unibertsala»Erdi aroa
Iberiako penintsula VIII. eta XIII. mendeen artean
«Errekonkista»: musulmanen nagusitasunetik kristau hegemoniara
VIII. ETA XIII. MENDEEN ARTEAN BI ZIBILIZAZIO ETABI GIZARTE EREDU ARITU ZIREN ELKARREN KONTRAKO
LEHIAN, ZABALKUNDE ETA IRAUPENAREN ALDEKO
PROZESU LUZE ETA GORABEHERA HANDIKO BATEAN.
AZKENIK, BIETAN GIZARTE GAZTE ETA DINAMIKOENA
ZENA, GIZARTE KRISTAU FEUDALA, NAGUSITU ZITZAION
ISLAM ANDALUSIARI.711. urtean Gibraltarretik igaro zen taldeak
erreinu bisigodoaren hondamena ekarri
zuen. Izan ere, musulmanak hegoaldean
finkatu ziren eta haien sarrerarekin hutsune
politiko nabarmena gertatu zen Duero ibaiaren
ibarrean, erreinu asturiar sortu berriari
mesedegarri izan zitzaiona. Pirinioen eta
Ebro ibaiaren arteko lurretan kristauek musulmanekin
hitzarmenak egin zituzten batzuetan
eta frankoen mende egon ziren besteetan.
Lehen dinastia nafarrak, esaterako,
lotura zuen Banu Kasitarrekin, Ebroko agintariekin.
Gainerako eremu kristauak
frankoen eraginpean zeuden; frankoen «Marca
Hispanica» delakoa osatzen zuten. Berberiarren
konkistaren ondoren garrantzi
handiko aldaketa politiko bat gertatu zen
musulmanen lurraldearen hegoaldean. Abd
al-Rahman printze omeiar gaztea Al-Andalusen
kokatu zen, eta gudaroste siriarren
laguntzarekin Kordobako emir izatera iritsi
zen. Emirrek aurre egin behar izan zieten
kristau erradikalek, asaldari berberiarrek edo
muladi arnegatuek eragindako krisiei, eta
kristauek, aldi berean, beren erasoak areagotu
zituzten. Hala ere, dinastia omeiarrak
tinko eutsi zion bere aginteari, eta 929. urtean
Abd al-Rahman III.a Kordobako lehen
kalifa izendatu zuten. X. mendearen bigarren
erdian Almanzor bisirrak kristauen konkistak
eten zituen; baina haren heriotzaren
ondoren anarkia nagusitu zen alderdi guztietan.
Eta XI. mendearen hasierako egoera
nahasi hartaz baliatuta, Antso III.a Nafarroako
erregeak iparraldeko erreinu guztietara
zabaldu zuen bere eragina. Haren ondorengoek
Leon, Gaztela, Nafarroa eta Aragoiko
erreinuak hartu eta bateratu zituzten.
Kristauen berrindartze horrekin batera Al-
Andalusen krisia gertatu zen, omeiarren
gainbeheraren ondorioz. Musulmanen lurraldeaerreinu txiki askotan banatu zen,
taifa erreinuetan; horietan ospetsuenak Zaragoza,
Toledo, Valentzia, Murtzia, Sevilla,
Granada eta Almeriakoak izan ziren. Gauzak
aldatu egin ziren, horrenbestez, eta taifetako
erregeak kristauen basailu bihurtu
ziren. Garai hartan Toledo hartu zuen Gaztelako
Alfontso VI.ak, eta haren noble batek,
Rodrigo Diaz de Vivar, el Cid deituak,
Valentzia eskuratu zuen Zaragozako taifako
erregearentzat lanean jardun ondoren. Dena
dela, susperraldi hura eten egin zuten almorabideek;
almorabideak dinastia berberiar
bateko kideak ziren, eta inperio ahaltsua
osatu zuten Tutera eta Zaragoza artean.
Hala ere, Ebro beherea musulmanek errekonkistatu
zuten, eta gertaera horrek, Alfontso
I.a Gudulariaren heriotzarekin batera,
Nafarroaren bereizketa ekarri zuen. Kataluniaren
errekonkistan ez zen gertaera aipagarririk
izan; errekonkistaren bidez Bartzelonako
kondeen aginpidea areagotzea
besterik ez baitzen lortu. Garai hartan eratu
zen Portugalgo erreinua, Leongo eta Gaztelako
erreinuak bereizi ziren eta almorabideen
aginpidea ahuldu zen. Musulmanen
lurraldea hiru urtez taifa erreinuetan banatuta
egon ondoren, dinastia berberiar batek,
almohadeen dinastiak, berriro batu zuen
Al-Andalusko lurraldea eta Sevillan ezarri
zuen hiriburua; dinastia autoritario eta fanatikoa
zen, eta XII. mendearen bigarren
erdian garaipena lortu zuen. Baina barne
gatazkak zirela-eta ahuldu egin zen beren
indarra, eta hondoa jo zuten Navas de Tolosako
guduaren ondoren (1212). Horrenbestez,
taifak eratu ziren berriro, eta
apurka-apurka kristauen esku gelditu zenAl-Andalus. Portugaldarrak izan ziren lurraldeak
hartzen lehenak, XII. mendearen erdialdean
Lisboa konkistatu zutelarik. Gaztelarrak
eta leondarrak beren egoerari irtenbidea
ematen saiatu ziren, 1230ean behin
betiko bat egin ondoren. Fernando
III.aren eta haren seme Alfontso X.aren eskutik
Andaluziako Mendebala eta Murtzia
konkistatu ondoren, XV. mendea arte iraun
zuen muga bat ezarri zen. Katalandar-aragoitarren
konkista, berriz, XIII. mendean
amaitu zuen Jaume I.ak. Katalunia eta Aragoiren
batasunari esker Valentzia, Baleareak
eta Murtzia konkistatu ahal izan zituzten
mende bat geroago. Hala ere, Murtzia Gaztelaren
esku gelditu zen, eta aragoitarrek
Mediterraneora zabaldu zuten beren nagusitasuna
eta babes herriak eskuratu zituzten
Sardinian, Sizilian, Italia hegoaldean eta
Grezian.
Kristauen «jendeztatzea»: kolonizazioa eta feudalismoa
ISLAMIARREN KONKISTAREN ONDOREN, IBERIAKO
PENINTSULAKO IPARRALDEKO HERRIEK HEGOALDERAKO
ZABALKUNDEA HASI ZUTEN. «ERREKONKISTA»
DERITZONA IZAN ZEN PROZESU HORREN ISLA, BAINA
HAREN ATZEAN ARE GARRANTZI HANDIAGOKO BESTE
GERTAERA BAT IZAN ZEN: KOLONIAZIO ETA
BERRANTOLAKETA POLITIKOA, «JENDEZTATZE» IZENAZ
EZAGUNA. HORREKIN BATERA KRISTAU GIZARTEEN
OINARRIZKO EGITUREK BESTE GIZARTE ANTOLAKETA
MOLDE BAT HARTU ZUTEN: FEUDALISMOA.Kolonizazioa geldiro-geldiro gertatu zen,
baina etenik gabeko prozesua izan zen IX.. endeaz gero. Iparraldeko kristauek mendi
eta baso eremuak hartu zituzten, ereintza lur
bihurtzeko. Herriek bizitoki finkoak hartu
zituzten, berez edo aginpide publikoaren eta
elizaren eraginez. Paisajea aldatuz joan zen,
eta baita pertsonen arteko harremanak ere.
Erreinu sortu berri haietako erregeek oinarrizko
administrazio sareak eratu zituzten,
aristokrazia indartsuaren mesedetan. Horrela
gertatu zen, bereziki Dueroren ibarrean;
ibar horretan bisigodoen hondamenaren
ondoren iraun zuten komunitateak indartu
egin ziren, iparralde zein hegoaldetik iritsitako
talde berriekin. Zabalkunde horrek aldaketa
handia ekarri zuen gizarte kristauetara:
feudalizazioa, hain zuzen ere. Lurralde
batzuen eta besteen artean desberdintasunik
izan bazen ere, feudalizazio prozesuak X-
XI. mendeetan iritsi zuen maila gorena. Aristokrazia
berria izan zen sistema haren oinarri
nagusietakoa, hura baitzen, hain zuzen,
zabalkundetik onura gehien atera zuen taldea,
erregeentzako ezinbesteko tresna bihurtu
baitzen. Nekazari taldeen mendekotasuna
izan zen feudalizazioaren beste oinarri bat;pixkana-pixkana eta aginpide publikoaren
laguntzaz, nekazariek autonomia galdu zuten.
Abatetxe handiak eraiki ziren eta kondeek
etengabeko gatazkak izan zituzten erregeekin.
Eredua ez zen berdin-berdina Pirinioetako
isuraldean ?antzinako karolingiarren
Marca Hispanica?, izan ere eremu hartan
kondeen aginpideak behera egin zuenean
finkatu zen feudalismoa. Duero ibaiaren
hegoaldean muga berriak zabaldu ziren
eta nekazari eremu eta antolamendu politiko
berriak finkatzeko aukera eman zuen
horrek; muga-kontzeju deitu zitzaien egitura
berri haiei. Herrigune txikiak ziren, eta autonomia
politiko handia, lurralde ugari eta gizarte
estatutu egokia zuten, eta iparraldeko
herri asko erakarri zituzten horri guztiari esker.
Kolonizazioa barnealdean ere gertatu
zen, batez ere Santiago Bidearen eraginez;
bide horren inguruan garrantzi handiko gune
burgesak eratu ziren.
Zibilizazio andalusia : oparoaldia eta barne gatazkak
VII ETA XIII. MENDEEN ARTEAN AL-ANDALUSEK.
GARAI OPAROA BIZI IZAN ZUEN. ISLAMARENTZAT.
KLASIKOTASUNAREN ETA FINTASUNAREN EREDU IZAN.
ZEN ZIBILIZAZIO ANDALUSIA , BAINA BARNE GATAZKAK.
ZIRELA ETA , KRISTAUEN MENDE GELDITU ZEN AZKENIK.Konkistak hasieran indar handia izan
zuen arren, musulmanek oso erromatarturik
zeuden lurraldeetan bakarrik lortu zuten
beren aginpidea finkatzea. Musulmanak
nekazaritza tradizionalean oinarritzen
ziren ?laboreak eta olibondoak? eta ureztatze
sistema bikainak erabili zituzten. Merkataritzak
indar handia zuen Al-Andalusen;
elikagaiak, Afrikako urrea, bertako zein
ekialdeko eskulanak saltzen eta erosten
ziren. Europa guztian miresmena eta beldurra
sortzen zuten errege andalusiek, hirietan
oinarrituriko zibilizazio aberats baten
buru baitziren. Al-Andalusko hiriak
merkataritza eta politika guneak ziren eta
indar handia zuten Europa kristauko hirien
egoera kaskarraren aldean. Hainbat
mendetan zehar mendebaleko Islamaren
hiriburu izan zen Kordoba hiriak, adibidez,
Damaskoko edo Bizantzioko gortearekin
alderatzeko moduko oparotasuna lortu
zuen. Al-Andalusko gizarteak eskema islamiarrari
jarraitzen zion, eta hiritar sinestun
eta sinesgabeen arteko bereizketa nabarmena
zen. Legearen aurrean sinestunak eta
sinesgabeak berdinak izan arren, sinestunek
abantaila sozioekonomiko nabarmenak
zituzten. Gortesauek, aristokrazia militarrak
eta erlijio eliteak kasta nagusia osatzen
zuten, nekazari eta eskulangileen gainetikzeuden. Musulman ez ziren herritarrak
ez zeuden zergak ordaintzera behartuta,
eta beren sinesmena eta gizarte antolamendua
mantendu zuten, nahiz eta izan
zen erlijioarekin jarrera zapaltzailerik kasu
batzuetan. Al-Andalusek estatu zentralizatu
bat osatu zuen omeiarren, almorabideen
eta almohadeen garaietan, baina banaketa
politikoko garaiak ere izan ziren, lurraldea
«taifa» izeneko erreinuetan zatituta egon
zenean.
Spania, Al-Andalus, Sefarad: mestizajerako eta kultura desberdinen arteko trukerako gune bat
HIRU ERLIJIO ETA GIZATALDE ASKOREN ARTEKO
BORROKA ETA, ALDI BEREAN, ELKARBIZITZA GERTATU
ZIREN MENDEETAN ZEHAR. MESTIZAJEA ETA
KULTUREN ARTEKO TRUKEA DIRA
«ERREKONKISTAREN» GARAI HURA DEFINITZEN DUTEN
GERTAERAK. KULTUREN ARTEKO TRUKEAREN BIDEZ
MENDEBALEAN AHAZTUA EDO EZEZAGUNA ZEN
KULTURA ONDARE ABERATSA JASO AHAL IZAN ZUTEN
KRISTAUEK.Iberiako penintsulako gertaera aipagarrienetako
bat mestizajea izan zen. Hiru erlijioez
?musulmana, judua eta kristaua?
osaturiko eskema klasikoak aberastasun etniko
ikusgarria zuen oinarri. Hegoaldean
arabiar, siriar eta berberiarrak bizi ziren
herritar hispanogodoekin nahasian. Kristauen
lurraldeetan mestizajea ez zen batbatean
gertatu, izan ere mugetako lurraldeetaara
apurka-apurka iritsi ziren mozarabeak
edo europarrak. Bi gizarteen artean
gizatalde batzuek beren ezaugarriak gorde
zituzten mendeetan zehar. Muladiek
esaterako, islamera bihurtu arren, bere
kulturaren ezaugarriak gorde zituzten hispanogodoak
ziren. Horiez gainera mozarabeak
zeuden, Al-Andalusen beren jatorrizko
erlijioari eutsi zioten kristauak. Talde
honek estatutu berezia zuen eta bizimodu
oparoa izan zuen hegoaldeko hirietan.
Zibilizazio desberdinez osaturiko eremu
hartan beste talde bat ere bazen, aurreko
bi gizataldeekin batera bizi zena:
mudejarrak, edo kristauen mende gelditutako
musulmanen taldea.
Mestizaje horrekin batera kulturen arteko
trukea ere izan zen. Talde guztietan onura
gehien lortu zutenak kristauak izan ziren,
kultura atzeratuagoa baitzuten besteenaren
aldean. Zientzia, filosofia, ohiturak
edo teknologiak ustez itxita zeuden islamaren
mugak igaro zituzten.