Historia Unibertsala»Antzin Aroa
Mesopotamia. Hirien sorrera
Mesopotamia, ibai arteko herria, Ekialde Hurbileko herri nagusietako bat da; izan ere,
han sortu ziren gizadiaren kultura handienak. Tradizioz Tigris eta Eufrates ibaien arteko
arroak ia osorik hartzen dituen lur eremuari esaten zaio Mesopotamia, eta duen
tankeragatik «ilgora emankorra» izenaz ere ezaguna den lurralde zabaleko gune nagusia
da. Muga natural ongi zehazturik gabeko lurraldea da; berezko muga argi bakarra
hegoaldean du, Arabiako basamortua baitago han. Ekialdean eta iparraldean Elam, Zagros
mendia eta Armenia ditu; mendebaleko muga, berriz, benetako basamortuz baino
estepaz osaturiko lurralde batek egiten du, baina muga horrek sekula ez du eten Mesopotamiaren
eta Siriaren, eta Sirian zehar, Palestina eta Mediterraneo inguruko lurren
arteko harremana.K.a. VI. milaldiaren eta 3.500. urtearen
artean kultura nekazari bat eratu zen Pertsiako
golkoan eta handik Mesopotamia
guztira zabaldu zen gero; kultura haren zabalkundearekin
batera biztanle kopurua
asko igo zen. K.a. IV. milaldiaren erdialdeko
aztarnek erakusten dutenez, ordurako
bizileku mota berriak eratzen hasiak ziren
eta sortzen hasita zeuden lehenengo hiriguneak;
hiriak arrazoi desberdinen ondorioz
sortu ziren ordea, lekuaren arabera.
Bestalde, hiriak sortzearekin batera edo
horren ondorioz, garrantzi handiko aurreramendu
ekonomiko eta teknikoak gertatu
ziren; orduan hasi ziren erabiltzen goldea,
lur eremu handien ureztatze sistematikoko
teknikak, gurpila, zeramikako tornua,
metalurgia, neurriak eta pisuak, eta
lehenengo dirua. Era berean, hiriekin batera
agertu ziren Mesopotamian maila jasoko
kultura baten izpiritu eta kultura aurreramendu
aipagarrienak, bereziki idazketa
eta adierazpen politikoaren artea. Orduan
eraiki ziren, orobat, lehenengo
tenpluak. Arkeologia aztarnek erakusten
dutenez, K.a. IV. milaldiaren amaieran
hainbat hiri sumeriarrek tenplu zentral bat
edo tenplu multzo bat zuen, tenplu bakoitzak
aginpide ekonomiko jakin bat zuela.
Mesopotamiako hiriei buruzko berri gehien
eman duen hiria Uruk da. Garai hartan
arkitektura monumentala, zilindro-zigilua
eta kontularitzarako tresnak agertu
ziren Uruken; ezaugarri horiek ekonomia
berriaren eta Mesopotamian gertatzen ari
zen bizi baldintzen aldaketa handiaren irudi
dira. Uruk zen, esan bezala, aztarnei dagokienez
garrantzi gehien izan duen hiria,
baina baziren hura bezain hiri aurreratuak,
edo hura baino are aurreratuagoak, Kish
hiria besteak beste. K.a. IV. milalditik aurrerako
erlijio gune aipagarriena, esaterako,
Nippur izan zen. Hiri bakoitzak jainko zaindari
bana zuen, eta tenplua zen zaindariarenegoitza. Ondasun materialei eta gizarte
bizitzari dagokionez, tenplua zen hiriko
osagai aipagarriena; tenplua baitzen lur
gehienen eta abereen jabea. Eskribauen
elitea tenpluaren eskoletan prestatzen zen,
eta prestakuntza amaitu ondoren tenpluaren
administrazioaren arduradun jarduten
zuten.
Brontze Aroa
Lehenengo herri nekazariak K.a. VI. milaldian
kokatu ziren Mesopotamian, baina
lehenengo estatu egiturak ez ziren handik
bi milaldi arte eratu. IV. milaldiaren erdian
hasi ziren, beraz, estatu egiturak osatzen,
harik eta hurrengo milaldiaren hasieran aro
dinastiko arkaikoa hasi zen arte (K.a. 2900-
2334). Sargonek sorturiko Akkadiar inperioaren
garaian (K.a. 2334-2193) kultura semita
kultura sumeriarrari gailendu zitzaion
eta aginpide politiko bakarraren mendean
bateratu zen lurraldea lehenengoz. Akkadiar
inperioa desegin zenetik K.a. III. milaldiaren
amaiera arte Ur-ko hirugarren dinastia
(2003. urte inguruan desagertu zen)
nabarmendu zen Mesopotamiako politikaren
historian.
K.a. III. milalditik II. milaldirako igaroaldian
bi gertaera izan ziren aipatzekoak:
Ur-ko III. inperioa desagertzea, batetik, eta
inperio paleobabiloniarra sortzea, bestetik.
K.a. 2000. urte inguruan mendebaleko herri
nomada batek, amorrita herriak, zenbait
hiri hartu zituen, Mari, Asur eta Babilonia
besteak beste, eta K.a. 1900. urteaz
gero hango agintari egon zen. Babilonia
hiri aski txikia izan zen Hammurabirengaraia arte; Hammurabik bere agintepean
bildu zituen Mesopotamiako lurralde guztiak,
batasunak denbora gutxi iraun zuen
arren. Bestalde, Asiria Sumeriaren mende
egon zen bere historiako lehenengo milaldian,
baina Ur-ko hirugarren dinastia desegin
zenean burujabetasuna eskuratu zuen.
Shamshi-Adad I.a amorrita Asiriako errege
egin zuten K.a. 1814an, eta asiriarren eragina
Mesopotamiako iparralde guztira zabaldu
zen. Baina Hammurabik aginpidea
eskuratu zunean Babiloniak aurrea hartu
zion Asiriari, eta Asiria gainbehera etorri
eta mitanniarren mende gelditu zen azkenean.
Dinastia paleobabiloniarra desegin zelarik
(K.a. 1595) Mesopotamia agintaririk
gabe gelditu zela baliatuta, Zagros mendietatik
zetorren kasitar dinastiak hartu
zuen Mesopotamiako agintea eta beren nagusitasuna
ezarri zuen Bitarteko Inperio Babiloniarraren
garaian (K.a. XVI-XII. mendeak).
K.a. XII. mendean nazioarteko
egoeran aldaketa handiak gertatu ziren: II.. ilaldian potentzia inperialista izandakoak
indarra galtzen hasi ziren eta haien tokia
estatu txiki ugarik bete zuten. Estatu txikiak
ziren gehienak, Asiriako Inperio Berria
izan ezik; Asiriako inperioa Mesopotamiako
potentzia nagusia izan zen, eta Ekialde
Hurbil guztira zabaldu zuen bere eragina,
harik eta K.a. VII. mendean Babiloniako
Inperio Berriak haren tokia hartu zuen arte.
Sumer eta Akkad
Aro dinastiko arkaiko edo protodinastikoan
(K.a. 2900-2334) asko bizkortu zen
Uruken garaian hasitako urbanizazio prozesua;
aro horretan sortu ziren hiri sumeriarrak,
Sargon Akkadekoaren agintaldia
bitartean. Aro dinastiko arkaikoan hirigune
handietara aldatu ziren ordu arte landetan
bizi izandako herriak, eta horren
ondorioz bizitoki txikiak hustu egin ziren.
Hiria eta hiri ingurua izan ziren sumeriarren
egitura politikoaren oinarriak; hiri-estatuak
eta beren mendeko lurraldeak batasun
politiko elkarretatik bereiziak ziren
eta elkarren artean lehia gogorra izan zuten,
besteen gaineko nagusitasuna nork
eskuratuko. Aro dinastiko arkaikoan Mesopotamia
Beherea hogei hiri-estatutan
banatuta zegoen, besteak beste Sippar,
Kish, Isin, Nippur, Shuruppak, Umma, Lagash,
Uruk, Larsa, Ur eta Eridu.
Garai hartako ezaugarri nagusia agintaritza
politiko sekularraren sorrera izan
zen. Erregeari buruzko hainbat aipamen
agertu dira: en, lugal, ensi tituluak ematen
zitzaizkien erregei. Tenplu handietako apaizenordez aginpide poliiko zibila ezarri zen,
eta badirudi aldaketa horrekin batera sumeriar
hirietako kultura materialean osagai berriak
agertu zirela: jauregiak («etxe handiak»)
eta «erregeen» hilobiak hain zuzen.
Hirietako agintean zegoen sumeriar
monarkiak ez zuen Mesopotamia bateratzeko
ahalmenik; Akkadeko semitek (K.a.
2334-2193) bakarrik lortu zuten lurralde batasuna.
Akkadiarrek sumeriar kultura hartu
zuten, Tigris eta Eufrates lurraldeek bezala.
Beraz, Mesopotamian akkadiarrak
nabarmendu izanak ez zuen hango zibilizazioaren
hondamena ekarri, baina zibilizazioaren
politika gune nagusia iparralderantz
leku aldatu zen. Horrez gainera, estatuaren
eta Mesopotamiako erregeen ideologian
inperioaren ideia zabaldu zen, aginpide
unibertsalaren ideia hain zuzen ere.
Aurrerantzean pentsamendu politikoaren
oinarria ez zen hiria izango.
Babilonia
Ur-ko III.aren dinastia desegin zenean,
leinu nomada amorritak Mesopotamia Beherean
sartu ziren, eta lurralde hartako barne
arazoez baliatuta, Sumerko eta Akkadeko
hiri suntsituak hartu eta erreinu txikiak
eratu zituzten. Ur III.a elamdarren esku
gelditu zenetik hititek Babilonia hartu zuten
arteko garaian gertatu zen hori, aro paleobabiloniar
edo antzinako aro babiloniar
esaten zaion garaian hain zuzen (K.a. 2004-
1595). Zibilizazio sumeriar-akkadiarrak II.. ilaldian izan zuen zabalkunde goreneko
aldia Hammurabiren agintaldia (K.a. 1792-
1750) izan zen. Errege hark Mesopotamia
guztia eskuratu zuen indarra eta diplomazia
erabiliz, eta lurralde haren historiako
bigarren inperio semita handia eratu zuen.
Berriro errejimen bateratzaile bat ezarri zen
eta antzinako lehiaren ondoren lurraldeen
artean eratu ziren desberdintasunak berdintzera
bideraturiko politika egin zen. Hammurabirenkodea da ordena lortzera bideraturiko
politika haren erakusgarri nagusia.
Haren inperioa hamarraldi gutxiren
buruan desegin zen, baina bitarte horretan
Mesopotamia bateratu zuen eta hiriburu
ospetsu bihurtu zuen Babilonia, harresi,
tenplu eta kanalizazio bikainez hornituriko
hiria.
Mesopotamiako historiaren garai hartarako
hiri-estatuak desegin ziren arren,
sumeriar hiri eredua ez zen desagertu eta
iparraldera hedatu ere egin zen gainera.
Asiriarrak iritsi arte ez zen berrikuntza handirik
egin hiriei zegokienez. Asiriarrek lekuan
lekuko administrazio gune bihurtu
zituzten antzinako hiriak, eta errege jauregiaren
inguruan eratutako hiriburuak ere
sortu zituzten; errege jauregiak asiriar monarkiaren
eta monarkia horren ideia inperialaren
indarra erakusten du.

Asiria
Inperio paleoasiriarra amorritek sortu
zuten, K.a. 1830 inguruan, lurralde haren
gaineko kontrola lortu zutelarik. Erreinu
asiriarra sortu eta potentzia politiko eta
militarra bihurtu izanak ondorio larriak
izan zituen gorabehera eta krisi handiko
garai hartan. Asiriako lehenengo errege
handia Shamshi-Adad I.a (K.a. 1813-1781)
izan zen. Denbora gutxian Mesopotamia
Garaia hartu eta Mari anexionatu zuen.
Babilonia kasitarren esku geratu ondoren,
eta hititen erasoaren eta Mitanni erreinuaren
mehatxupean, Asiriak krisi sakona bizi
izan zuen harik eta Ashur-ubalitek (K.a.
1365-1330) agintea hartu zuen arte, inperioa
berriro Eufrates ingururaino zabaldu
zuelarik. Mesopotamia iparraldeko merkataritza
bideen gailentasuna eta inperioaren
sendotzea Adad-Nirari erregearen
(K.a. 1307-1275) garaian gertatu zen; hark
bihurtu zuen Asiria garai hartako potentzia
militar nagusi.