Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia Unibertsala»Antzin Aroa

Mesopotamia. Hirien sorrera

Goian, Gudea, Lagashko erregea. K.a. 2100 inguruko estatua.<br><br>Behean, Akkadeko errege baten brontzezko burua, Niniben aurkitua. K.a. 2500 ingurukoa.<br><br>

Mesopotamia, ibai arteko herria, Ekialde Hurbileko herri nagusietako bat da; izan ere, han sortu ziren gizadiaren kultura handienak. Tradizioz Tigris eta Eufrates ibaien arteko arroak ia osorik hartzen dituen lur eremuari esaten zaio Mesopotamia, eta duen tankeragatik «ilgora emankorra» izenaz ere ezaguna den lurralde zabaleko gune nagusia da. Muga natural ongi zehazturik gabeko lurraldea da; berezko muga argi bakarra hegoaldean du, Arabiako basamortua baitago han. Ekialdean eta iparraldean Elam, Zagros mendia eta Armenia ditu; mendebaleko muga, berriz, benetako basamortuz baino estepaz osaturiko lurralde batek egiten du, baina muga horrek sekula ez du eten Mesopotamiaren eta Siriaren, eta Sirian zehar, Palestina eta Mediterraneo inguruko lurren arteko harremana.K.a. VI. milaldiaren eta 3.500. urtearen artean kultura nekazari bat eratu zen Pertsiako golkoan eta handik Mesopotamia guztira zabaldu zen gero; kultura haren zabalkundearekin batera biztanle kopurua asko igo zen. K.a. IV. milaldiaren erdialdeko aztarnek erakusten dutenez, ordurako bizileku mota berriak eratzen hasiak ziren eta sortzen hasita zeuden lehenengo hiriguneak; hiriak arrazoi desberdinen ondorioz sortu ziren ordea, lekuaren arabera.

Bestalde, hiriak sortzearekin batera edo horren ondorioz, garrantzi handiko aurreramendu ekonomiko eta teknikoak gertatu ziren; orduan hasi ziren erabiltzen goldea, lur eremu handien ureztatze sistematikoko teknikak, gurpila, zeramikako tornua, metalurgia, neurriak eta pisuak, eta lehenengo dirua. Era berean, hiriekin batera agertu ziren Mesopotamian maila jasoko kultura baten izpiritu eta kultura aurreramendu aipagarrienak, bereziki idazketa eta adierazpen politikoaren artea. Orduan eraiki ziren, orobat, lehenengo tenpluak. Arkeologia aztarnek erakusten dutenez, K.a. IV. milaldiaren amaieran hainbat hiri sumeriarrek tenplu zentral bat edo tenplu multzo bat zuen, tenplu bakoitzak aginpide ekonomiko jakin bat zuela.

Mesopotamiako hiriei buruzko berri gehien eman duen hiria Uruk da. Garai hartan arkitektura monumentala, zilindro-zigilua eta kontularitzarako tresnak agertu ziren Uruken; ezaugarri horiek ekonomia berriaren eta Mesopotamian gertatzen ari zen bizi baldintzen aldaketa handiaren irudi dira. Uruk zen, esan bezala, aztarnei dagokienez garrantzi gehien izan duen hiria, baina baziren hura bezain hiri aurreratuak, edo hura baino are aurreratuagoak, Kish hiria besteak beste. K.a. IV. milalditik aurrerako erlijio gune aipagarriena, esaterako, Nippur izan zen. Hiri bakoitzak jainko zaindari bana zuen, eta tenplua zen zaindariarenegoitza. Ondasun materialei eta gizarte bizitzari dagokionez, tenplua zen hiriko osagai aipagarriena; tenplua baitzen lur gehienen eta abereen jabea. Eskribauen elitea tenpluaren eskoletan prestatzen zen, eta prestakuntza amaitu ondoren tenpluaren administrazioaren arduradun jarduten zuten.

Brontze Aroa

Lehenengo herri nekazariak K.a. VI. milaldian kokatu ziren Mesopotamian, baina lehenengo estatu egiturak ez ziren handik bi milaldi arte eratu. IV. milaldiaren erdian hasi ziren, beraz, estatu egiturak osatzen, harik eta hurrengo milaldiaren hasieran aro dinastiko arkaikoa hasi zen arte (K.a. 2900- 2334). Sargonek sorturiko Akkadiar inperioaren garaian (K.a. 2334-2193) kultura semita kultura sumeriarrari gailendu zitzaion eta aginpide politiko bakarraren mendean bateratu zen lurraldea lehenengoz. Akkadiar inperioa desegin zenetik K.a. III. milaldiaren amaiera arte Ur-ko hirugarren dinastia (2003. urte inguruan desagertu zen) nabarmendu zen Mesopotamiako politikaren historian.

K.a. III. milalditik II. milaldirako igaroaldian bi gertaera izan ziren aipatzekoak: Ur-ko III. inperioa desagertzea, batetik, eta inperio paleobabiloniarra sortzea, bestetik.

K.a. 2000. urte inguruan mendebaleko herri nomada batek, amorrita herriak, zenbait hiri hartu zituen, Mari, Asur eta Babilonia besteak beste, eta K.a. 1900. urteaz gero hango agintari egon zen. Babilonia hiri aski txikia izan zen Hammurabirengaraia arte; Hammurabik bere agintepean bildu zituen Mesopotamiako lurralde guztiak, batasunak denbora gutxi iraun zuen arren. Bestalde, Asiria Sumeriaren mende egon zen bere historiako lehenengo milaldian, baina Ur-ko hirugarren dinastia desegin zenean burujabetasuna eskuratu zuen.

Shamshi-Adad I.a amorrita Asiriako errege egin zuten K.a. 1814an, eta asiriarren eragina Mesopotamiako iparralde guztira zabaldu zen. Baina Hammurabik aginpidea eskuratu zunean Babiloniak aurrea hartu zion Asiriari, eta Asiria gainbehera etorri eta mitanniarren mende gelditu zen azkenean.

Dinastia paleobabiloniarra desegin zelarik (K.a. 1595) Mesopotamia agintaririk gabe gelditu zela baliatuta, Zagros mendietatik zetorren kasitar dinastiak hartu zuen Mesopotamiako agintea eta beren nagusitasuna ezarri zuen Bitarteko Inperio Babiloniarraren garaian (K.a. XVI-XII. mendeak).

K.a. XII. mendean nazioarteko egoeran aldaketa handiak gertatu ziren: II.. ilaldian potentzia inperialista izandakoak indarra galtzen hasi ziren eta haien tokia estatu txiki ugarik bete zuten. Estatu txikiak ziren gehienak, Asiriako Inperio Berria izan ezik; Asiriako inperioa Mesopotamiako potentzia nagusia izan zen, eta Ekialde Hurbil guztira zabaldu zuen bere eragina, harik eta K.a. VII. mendean Babiloniako Inperio Berriak haren tokia hartu zuen arte.

Sumer eta Akkad

Aro dinastiko arkaiko edo protodinastikoan (K.a. 2900-2334) asko bizkortu zen Uruken garaian hasitako urbanizazio prozesua; aro horretan sortu ziren hiri sumeriarrak, Sargon Akkadekoaren agintaldia bitartean. Aro dinastiko arkaikoan hirigune handietara aldatu ziren ordu arte landetan bizi izandako herriak, eta horren ondorioz bizitoki txikiak hustu egin ziren.

Hiria eta hiri ingurua izan ziren sumeriarren egitura politikoaren oinarriak; hiri-estatuak eta beren mendeko lurraldeak batasun politiko elkarretatik bereiziak ziren eta elkarren artean lehia gogorra izan zuten, besteen gaineko nagusitasuna nork eskuratuko. Aro dinastiko arkaikoan Mesopotamia Beherea hogei hiri-estatutan banatuta zegoen, besteak beste Sippar, Kish, Isin, Nippur, Shuruppak, Umma, Lagash, Uruk, Larsa, Ur eta Eridu.

Garai hartako ezaugarri nagusia agintaritza politiko sekularraren sorrera izan zen. Erregeari buruzko hainbat aipamen agertu dira: en, lugal, ensi tituluak ematen zitzaizkien erregei. Tenplu handietako apaizenordez aginpide poliiko zibila ezarri zen, eta badirudi aldaketa horrekin batera sumeriar hirietako kultura materialean osagai berriak agertu zirela: jauregiak («etxe handiak») eta «erregeen» hilobiak hain zuzen.

Hirietako agintean zegoen sumeriar monarkiak ez zuen Mesopotamia bateratzeko ahalmenik; Akkadeko semitek (K.a.

2334-2193) bakarrik lortu zuten lurralde batasuna.

Akkadiarrek sumeriar kultura hartu zuten, Tigris eta Eufrates lurraldeek bezala.

Beraz, Mesopotamian akkadiarrak nabarmendu izanak ez zuen hango zibilizazioaren hondamena ekarri, baina zibilizazioaren politika gune nagusia iparralderantz leku aldatu zen. Horrez gainera, estatuaren eta Mesopotamiako erregeen ideologian inperioaren ideia zabaldu zen, aginpide unibertsalaren ideia hain zuzen ere.

Aurrerantzean pentsamendu politikoaren oinarria ez zen hiria izango.

Babilonia

Ur-ko III.aren dinastia desegin zenean, leinu nomada amorritak Mesopotamia Beherean sartu ziren, eta lurralde hartako barne arazoez baliatuta, Sumerko eta Akkadeko hiri suntsituak hartu eta erreinu txikiak eratu zituzten. Ur III.a elamdarren esku gelditu zenetik hititek Babilonia hartu zuten arteko garaian gertatu zen hori, aro paleobabiloniar edo antzinako aro babiloniar esaten zaion garaian hain zuzen (K.a. 2004- 1595). Zibilizazio sumeriar-akkadiarrak II.. ilaldian izan zuen zabalkunde goreneko aldia Hammurabiren agintaldia (K.a. 1792- 1750) izan zen. Errege hark Mesopotamia guztia eskuratu zuen indarra eta diplomazia erabiliz, eta lurralde haren historiako bigarren inperio semita handia eratu zuen.

Berriro errejimen bateratzaile bat ezarri zen eta antzinako lehiaren ondoren lurraldeen artean eratu ziren desberdintasunak berdintzera bideraturiko politika egin zen. Hammurabirenkodea da ordena lortzera bideraturiko politika haren erakusgarri nagusia.

Haren inperioa hamarraldi gutxiren buruan desegin zen, baina bitarte horretan Mesopotamia bateratu zuen eta hiriburu ospetsu bihurtu zuen Babilonia, harresi, tenplu eta kanalizazio bikainez hornituriko hiria.

Mesopotamiako historiaren garai hartarako hiri-estatuak desegin ziren arren, sumeriar hiri eredua ez zen desagertu eta iparraldera hedatu ere egin zen gainera.

Asiriarrak iritsi arte ez zen berrikuntza handirik egin hiriei zegokienez. Asiriarrek lekuan lekuko administrazio gune bihurtu zituzten antzinako hiriak, eta errege jauregiaren inguruan eratutako hiriburuak ere sortu zituzten; errege jauregiak asiriar monarkiaren eta monarkia horren ideia inperialaren indarra erakusten du.

Asiria

Inperio paleoasiriarra amorritek sortu zuten, K.a. 1830 inguruan, lurralde haren gaineko kontrola lortu zutelarik. Erreinu asiriarra sortu eta potentzia politiko eta militarra bihurtu izanak ondorio larriak izan zituen gorabehera eta krisi handiko garai hartan. Asiriako lehenengo errege handia Shamshi-Adad I.a (K.a. 1813-1781) izan zen. Denbora gutxian Mesopotamia Garaia hartu eta Mari anexionatu zuen.

Babilonia kasitarren esku geratu ondoren, eta hititen erasoaren eta Mitanni erreinuaren mehatxupean, Asiriak krisi sakona bizi izan zuen harik eta Ashur-ubalitek (K.a.

1365-1330) agintea hartu zuen arte, inperioa berriro Eufrates ingururaino zabaldu zuelarik. Mesopotamia iparraldeko merkataritza bideen gailentasuna eta inperioaren sendotzea Adad-Nirari erregearen (K.a. 1307-1275) garaian gertatu zen; hark bihurtu zuen Asiria garai hartako potentzia militar nagusi.