Historia Unibertsala»Historiaurrea
Neolitos aroa: lehenengo ekoizleak
Neolitos aroan ekonomia harrapatzailetik (ehiza eta bilketa) ekonomia ekoizlera (nekazaritza
eta abeltzaintza) igaro ziren gizakiak. Gaur egungo gizartea prozesu haren
ondorengo dela esan daiteke.
Etimologiari dagokionez, Neo-Litos hitzak harria lantzeko modu berri bat adierazten
du; aurreko aldietako zizelatze sistema erabiltzeaz gainera, harria leuntzen hasi baitziren
garai hartan. Paleolitos aroko ezaugarri bereziak eta Neolitos aroa definitzen duten
ezaugarriak aurrez aurre daude, eta aro batetik bestera erabateko haustura izan zela
adierazten dute. Neolitos aroan benetako iraultza izan zela esan daiteke: iraultza neolitikoa.
Dena dela, prozesu hori ez zen bat-batean gertatu, mailaz maila baizik; Mesolitos
aroan izan ziren aurrerapenak hainbat milaldiren ondoren sendotu ziren erabat. Sendotze
prozesu hori eta Mesolitos aroan izan zen kultura bilakaera kontuan hartuz gero,
iraultza baino hobe litzateke neolitizazio hitza erabiltzea. Dena dela, erritmoak eta faseak
desberdinak izan ziren lurraldetik lurraldera.Neolitizazioaren abiapuntua Ekialde
Hurbilean dago; beraz, neolitizazio eredua
inguru horretan izan zen bilakaera berezian
oinarritzen da. Hauek izan ziren berrikuntzen
oinarriak: klima-paisaje ezaugarri bereziak,
animalia eta landareak etxekotzea,
eta teknologia eta kultura heldutasun handia.
Kronologiari dagokionez, Neolitos aroak
bederatzigarren milaldian izan zuen hasiera,eta behin prozesua Ekialde Hurbilean
sendotu zenean, beste inguruetara zabaldu
zen. Europan, oro har, seigarren milaldian
jarri zen abian aro berria, nahiz eta zenbait
lekutan zazpigarren milaldian hasi zen. Europatik,
eki-mendebal eta hego-iparralde norabidean
hedatu zen neolitizazioa, hiru ardatz
nagusiren arabera: Egeo itsasoa, Danubio
ibaiaren arroa eta Mediterraneoarenitsasbazterra. Neolitos aroak aurrera egin
ahala, gero eta gizarte konplexuagoak osatu
ziren, eta horrekin batera lehenengo hiriak
eraiki ziren. ?Hiri iraultza? hori ?Ekialde
Hurbilean bosgarren milaldian gertatu
zen?, Neolitos aldiaren amaieratzat hartzen
da. Europako gizartean ez zen bilakaerarik
izan Metalen aroa arte, bigarren milaldia arte
alegia; horregatik, metalekin izan ziren lehenengo
saioak hartzen dira Neolitos
aroaren azken mugatzat, hau da, Kalkolitos
edo Eneolitos aroa (laugarren milaldia hasi
baino pixka bat lehenago).
Neolitos aroan izan ziren aldaketak gizataldeek
izadiarekin ?landare eta animaliekin?,
inguru fisikoarekin eta elkarren artean
izan zituzten harreman berrien ondorio
dira. Aldaketa horiek, bestalde, kulturaren
alor guztietara hedatu ziren, hainbat
lotura logikoren bidez.
Dena dela, bilakaerarako oinarri-oinarrizkoak
izan ziren ekonomian izan ziren aldaketak:
gizataldeak ez zeuden jadanik izadiaren
erritmoen mende, baizik eta izaditik ahalik
eta etekin gehien ateratzen saiatu ziren, eta
horretarako gai batzuei beste batzuei baino
garrantzi handiagoa eman zieten, nolako
beharrak zituzten. Hala, zabaldu egin zuten
beren elikadura eremua, aberatsagoa eta askotarikoa
bihurtu zen (animalienak ez ziren
proteinak eta karbono hidratoak gehitu baitzizkioten
dietari), eta aldi berean, egonkorragoa
izan zen. Ekialde Hurbilean holozeno
aldian gertatu ziren klima aldaketei esker, agriotipo bereziak sortu ziren etxekotze,
hautatze eta hibridazio prozesu konplexu
baten ondoren: laboreak (garia eta garagarra),
landare lekadunak (ezkurra, almendra,
pistatxa) eta fruituak (oliba, datilak, mahatsa
eta pikua). Animaliei dagokionez, behiak,
ahuntz-ardiak eta zerriak etxekotu zituzten
lehenbizi, taldean biltzen ziren animaliak
baitziren; batez ere haragitarako erabiltzen
zituzten animalia horiek. Hala ere, ekoizpenerako
bidea luzea izan zen, hainbat ehunaldi
behar izan zituzten zenbait animalia eta
landare erabat etxekotzeko, eta hala gertatu
zen arte ez zituzten ehiza eta bilketa erabat
baztertu.
Arkeologoak, bere lanean, errazago
ikusten ditu aldaketa teknologikoak ekonomikoak
baino. Neolitos aroan berrikuntza
handiak izan ziren tresnen alorrean, tresna
ugari sortu baitzituzten nekazaritzarako:
harri leunduekin aizkora modukoak egin
zituzten (zuhaitzak mozteko), edo igitaiak
(silex harrixka landuak, zurezko edo hezurrezko
adaxkei lotuta igitaiaren lana egiten
zutenak), zulatzaileak, laiak, aitzurrak, etab.
Horiek ziren nekazaritzan erabiltzen zituzten
oinarrizko tresnak. Horiez gainera, zeramikazko
tresnak ere egiten zituzten, motrailuak
eta errotak, landareak esku artean
erabiltzeko eta gordetzeko erabiltzen zituztenak.
Nekazaritza sistema berriak ikasi zituztenez
(ereintza, segaldia, belar txarrak
kentzea, labakiak), lan horietan aritzeko tresna
gero eta aurreratuagoak asmatu behar
izan zituzten.
Tresnak egiteko erabili zituzten gai berrietatik,
zeramikak izan zuen garrantzi handiena,
batez ere, kulturan izan zuen eraginagatik:
gai horren bidez egindako ontziak
uztak gordetzeko, egosteko edo apaingarri
gisa erabili zituzten. Zeramika hain garrantzitsua
zen, ezen Historiaurreko espezialistentzat
Mesolitosetik Neolitos arorako igarobidea
adierazten duen. Zeramika eta sedentarismoa
elkarri lotuta daude: zeramika
ontziak hauskorrak dira eta leku asko hartzen
dute, beraz, ez dira alde batetik bestera
eramateko egokiak. Dena dela, nahiz eta
zeramikaren eta nekazaritzaren bilakaera
batera gertatu, elkarren independente dira:
lehenengo nekazari/abeltzainek ez zuten
zeramika ezagutzen, eta alderantziz, zeramika
erabiltzen zuten zenbait herrik ez zituzten
ekonomia bide horiek ezagutzen.
Neolitos aroan garrantzi handiko aldaketak
izan ziren gizartean: sedentarizazioa,
hazkunde demografikoa eta talde lana. Mesolitos
aroan hasi zen sedentarizazioa, eta
nekazaritzaren bilakaerarekin indar handiagoa
hartu zuen, beraz, gero eta jende gutxiagok
aldatzen zuen bizitokia urtaroaren
arabera. Nekazaritzak hazkunde demografiko
handia ekarri zuen: egin diren kalkuluen
arabera, biztanleria 50 aldiz biderkatu
zen. Hazkunde horren arrazoiak, besteakbeste, hauek izan ziren: elikadura hobetzeak
bizi itxaropenaren maila igo zuen; sedentarizazioari
esker, emakumeak denbora luzeago
egon zitezkeen haurrak zaintzen; horrez
gainera, jende gehiago behar zen lanerako
(denbora epe laburragoetan lan handiagoa
zegoen).
Gizarte antolamendu berriaren ezaugarri
nagusia talde lana izan zen. Familia unitatea,
oinarri ekonomiko gisa, komunitate
egituratua bilakatu zen denborarekin: ekoizpena
taldearen ondasuna zen, baina ondasun
horretarako sarrera mugatua zen. Biltzen
zen hazia banatu egin behar zen: parte
bat jateko, beste bat gordetzeko, eta soberakinak
beste gaien ordez trukatzeko. Garrantzizko
beste aldaketa bat ere izan zen
gizartearen antolamenduan: emakumeek
gero eta ahalmen handiagoa zuten. Ikerketa
etnografikoen arabera, gizarte ehiztaribiltzaileetako
emakumeek furitu eta hazi
biltzen eta elikagaiak prestatzen ematen
zuten denbora; landareen zikloak ondo ezagutzen
zituztenez gero, landare horiek etxekotu
zituztenean, berebiziko garrantzia izan
zuten emakumeek.
Nekazaritzak eta abeltzaintzak, taldea
hornitzeaz gainera, soberakinak ere ematen
zituzten, eta horri esker, gizataldeok
urruneko herriekin elkartrukean aritu ahal
izan ziren. Kalitate maila handiko gaiak
?harri bitxiak, silex mota bereziak eta itsas
maskorrak (apaindurekin)?, 1000 km-tik gorako
bide sareetan zehar trukatzen ziren.
Horren ondorio nabarmenenak izan ziren,
batetik, prestigiozko estatusak sendotzea
(ondasunak pilatzearen ondorioz), eta bestetik,
espezializazio soziala.
Aldakuntza giro horretan, ideologia ere
berritzen hasi zen. Arkeologoarentzat oso
zaila da kulturaren mailaren berri jakitea,
baina, hala ere, gauza argia da sinboloak
asko aldatu zirela Neolitos aroan: emakume
irudiak (ama jainkosak), zenbait komunitatetan
zezena gurtzen hasten dira, eta
eraikuntza bereziak eraikitzen hasten, batzuetanapaingarri aberatsekoak. Horiek
guztiak ideologia berri horren adierazle dira.
Neolitos aroa Ekialde Hurbilean
Ekialde Hurbileko neolitizazio prozesuaren
hasieran bi aldi izan ziren: lehenengo
aldian (Kebariensean), talde ehiztari-biltzaileak
leizeetan edo leize inguruetan bizi ziren,
eta leku batetik bestera mugitzen ziren;
bigarren aldian, ehiztari-biltzaileak espezializatu
egin ziren, eta inguruari era guztietako
onurak ateratzen zizkioten, beraz,
sedentarizatzen ari ziren.
Bederatzigarren eta zazpigarren milaldiaren
artean, kulturaren bi eremuk garrantzi
handia izan zuten, erabateko etxekotzea
gerta zedin ezinbestekoak izan zirenak: garia,
garagarra, dilistak edo ilarrak landatzea,
eta ahuntzak, ardiak, zerriak eta behiak etxekotzea.
Zeramika ezagutzen ez zutenez
Zeramika aurreko Neolitos Taldea (A ala B,
kronologiaren arabera) esaten zaie garai
hartako eta inguru hartako gizataldeei. Talde
horiek benetako herriak osatu zituzten:
baziren oin biribileko etxeak, gordelekuak
(Mureibet), eta, Jerikon, harresiak eta babes
dorrea.
Seigarren milaldiari Neolitos Betea esaten
zaio, eta zeramika da garai horretako ezaugarri
nagusia. Neolitos aroko kulturaren egitura
xehetasunez azaltzea gauza zaila da; izan
ere, lekuan lekuko estiloak edo moduak sortu
baitziren. Anatolian, esate baterako, garrantzi
handiko berrikuntzak izan ziren, Çatal
Hüyüken ikus daitekeen bezala: hiria sortu
aurreko gune bat da, bi mila biztanle inguru
izan zituena; eraikuntzek apaindura ugari
zituzten; Taurus mendietako obsidiana eta
silexaren salerosketaren kontrola izan zuen.
Mesopotamian, bestalde, hainbat kultura
gune izan ziren (Hassuna, Samarra eta El
Obeid), laboreen ekoizpenean oinarritutako
ekonomia izan zutenak.