Historia Unibertsala»Historiaurrea
Labarretako artea historiaurrean
Historian zehar adierazpen grafikoa izan da gizakiaren jarduera nagusietako bat. Jarduera
hori, azken helburua edozein dela ere, komunikabide mota baten gisa hartu behar
da. Ideiak eta beharrak edo, besterik gabe, zerbait eraikitzeko premiak ezagutarazteko,
harrizko euskarriak, higigaitzak, erabiltzen zituzten historiaurrean.
Garai hartako artearen hedadura eta kultura unitateen lurralde hedadura elkarri lotuta
daude. Hainbat lurraldetan, hala nola Asia, Ekialde Hurbila, Afrika, Amerika, Australia
eta Europan, aurki daitezke labarretako artearen adibideak. Gizarte harremanen, ekonomia
motaren eta giza taldeen idiosinkrasiaren arabera, hainbat estilo, forma, gai eta
teknika daude hainbat geografia eremutan eta hainbat garaitan.
Europako hego-mendebalean, batez ere Frantzian eta Iberiako Penintsulan, kronologiaren
eta estiloaren arabera, honela bana daitezke adierazpen artistikoak: lehenbizi
paleolitikoak –ehizean eta bilketan oinarritutako ekonomia zuten herriek eginak–, bigarrenik,
Mediterraneo ekialdekoak, eta hirugarrenik, eskematikoak; azken bi horiek
nekazaritza edo/eta abeltzaintzan aritzen ziren giza taldeek landuak dira.
Paleolitoseko arte estiloa
Haitzuloetako arte paleolitikoko 300 gunetik
gora ezagutzen dira gaur egun. Gune
horien kokagunea kontuan hartuz gero,
estilo hori mendebalekoa dela esan daiteke:
gune horietatik erdia, oro har, Frantzian
dago, 125 bat Iberiako Penintsulan (hiru
Portugalen) eta hogei inguru, berriz, Italian.
Frantziako eta Iberiako Penintsulako guneak
bi multzo handitan banatzen dira: Akitania-
Kantaurialdea (hiru laurdenak) eta Iberiako
Penintsularen barrualdea.
Grafiak kanpoaldean, aterpean edo haitzuloen
kanpoaldean (eguneko argia iristen
dena), eta haitzuloen barrualdean (batere
argirik gabeak) aurkitu dira. Kanpoan
edo gune irekietan, harkaitzetan eta egunargitan
egindako arteak gero eta garrantzi
handiagoa du, azken urteetan balio handiko
aurkikuntzak izan baitira. Dena dela, estilo
horretako arte adierazpen gehienak haitzuloenbarrualdean aurkitu dira: sarreratik irudira
dagoen distantzia ez da beti berdina
izaten, eta, zenbaitetan kilometro bat baino
gehiagoko tartea ere badago (Cullalvera,
Kantabria, Niaux eta Rouffignac Frantzian).
Gaiari dagokionez, arte paleolitikoa bi
multzo handitan banatzen da: figuratiboa
eta ez figuratiboa. Lehenengo multzoan irudi
zoomorfoak eta gizaki irudiak biltzen dira;
bigarrenean, berriz, ikurrak.
Animalien irudien artean, hauek dira gehien
azaltzen diren animaliak: zaldiak,
uroak, bisonteak, ahuntzak, saigak, oreinak,
basahuntzak, altzeak, orkatzak, mamutak,
errinozeroak, basurdeak, hartzak, felinoak,
kanidoak, mustelidoak, hienak, hegaztiak,
arrainak (izokinak, amurraiak, aingirak),
erbiak eta narrastiak.
Giza irudiak ez dira animalienak bezain
ugari ikusten, eta oso gutxitan izaten dute
gorputza osorik; gehienetan, edo ezaugarri
anatomikoak falta zaizkie edo ezaugarriren
bat besteen gainetik agertzen da. Giza irudiak
ez dira animalienak bezain errealistak
izaten. Bai gizonezkoak bai emakumezkoak
marrazten dira, eta zenbatitetan, gizaki eta
animalia arteko irudi hibridoak ere ikusten
dira.
Irudi horiez gainera, estilo honetako ikonografiaren
barruan, aipatzekoak dira ikurrak.
Forma askotakoak izaten dira: lerroak,
zirkuluak, obaloak, hirukiak, lauki zuzenak,
laukiak, trapezioak, pentagonoak, gurutzeak,
etab. Irudi geometriko horien bidez,
ikerlariek historiaurreko eguneroko bizitzako
objektuak, armak eta tresnak (geziak
eta azagaiak), bizitokiaren egiturak (tektiformeak),
emakumeen sexu adierazpenak
(aluak) aztertzen dituzte.Irudiak egiteko erabiltzen zituzten teknikei
dagokienez, aipatzekoak dira pintura,
grabatua, eskultura eta moldeak. Zenbaitetan,
teknika bat baino gehiago erabiltzen
zuten lan berean.
Pinturan, hauek dira kolore nagusiak:
gorria (burdin oxidoa) eta beltza (manganeso
oxidoa edo ikatza); laranja, marroia
eta zuria gutxiagotan ikusten dira. Margoak
lehorrean erabiltzen ziren, koloremaile landu
gabe baten bidez edo aglutinatzaileen
bidez (ura edo gantza). Pintatzeko tresnak
pintzelak, tanpoiak, behatzak, etab. ziren.
Monokromia polikromia baino ugariagoa
zen.
Grabatua gai gogor baten gainean egiten
zuten, harrizko tresna batez (silex zizel
batez, esaterako) eta hozka batzuk eginez.
Metodo horren bidez, kolore aldea izaten
da ildoaren eta gainaldearen artean; eta
horrek, aldi berean, irudia nabarmenarazten
du. Grabatua era askotakoa izan daiteke:
lineala, ebaki askokoa, etab. Behe erliebea
gainaldea zulatuz edo zizelatuz lortzen
zuten, eta, hala, oso erliebe nabarmenak
egin ahal izaten zituzten.
Lerro digitalak edo “macarroni” motako
lerroak behatza buztinean irristatuz lortzen
zituzten. Zenbaitetan, moldatu zitezkeen
gainaldeak erabiltzen zituzten.
Mugimendua hainbat osagairen bidez
adierazten zuten: hankak eta burua modu
berezian jarriaz, edo egokera jakin batzuen
bidez. Konposizioak, eszenak edo “kontakizunak”
ere egin zituzten; ez zituzten, ordea,
eszena horien xehetasunak erakusten,
hau da, ez zituzten inguruko osagaiak adierazten,
paisajea adibidez. Konposizio batenadibide argiak dira hartzen irudia Ekainen
edo Rouffignac-eko mamuten frisoa.
Kronologiari dagokionez, zalantza ugari
dituzte ikerlariek Paleolitos aroko artearen
inguruan. A. Leroi-Gourhan irakaslearen
arabera, bost unetan edo estadio figuratiboetan
banatzen da aro honetako artea.
Lehena estadio aurrefiguratiboa edo I. estiloa
da, Goi Paleolitosaren hasierakoa: lerroak,
biribilak, etab. dira garai horretako
osagai nagusiak, eta ez da gizaki edo animalia
irudirik izaten. II. estiloa goi Périgord
eta Solutré aldikoa da: ikurrak eta animalia
irudiak xehetasunik gabe eta proportziorik
gabe (lepoko eta bizkarrezurreko kurba oso
nabarmena, sabelaldea eta gorputza zabalak
eta gorputz adarrak, berriz, motzak). III.. stiloa goi Solutré alditik Madalen zaharrera
bitartean landu zen: irudiak aurreko aldietan
baino gehiago lantzen dira, ez dute,
ordea, proportziorik buruaren eta gorputzaren
artean. Garai horretan zenbait eredu
bereizi ziren: lepo luzeak eta estuak, zaldi
zurda mailakatuak. IV. estilo zaharra (Madalen
erdikoa) errealismoaren eta xehetasunen
garaia izan zen. Azkenik, IV. estilo
berria goi eta azken Madalen aldikoa da.
Estilo horren ezaugarriak hauek dira: espresionismoa
eta eskematizazioa batetik, eta
bestetik, ordu arteko hainbat forma erabiltzen
dira.
Ehun urteko ikerketen ondoren, hainbat
eta hainbat interpretazio egin dira grafien
esanahiaz eta funtzioaz. XX. mende erdialdea
arte, hauek izan dira gai horren inguruko
teoria nagusiak: artea helburu berezirik
gabe egiten zela, alegia, gozamen estetikoa
bilatzen zela, besterik gabe; magiak
eragina zela, etnografia eta etnologia ikerketen
arabera; eta ehiza erakartzeko erabiltzen
zutela. A. Laming-Emperaire eta A. Leroi-Gourhanek
irudiak banatuta nola dauden,
eta horiek era batera edo bestera elkartzen
diren aztertu ondoren, dualtasunaren
teoria azaldu zuten, hau da, ikurren unibertsoa
bi indarrek osatzen zutela zioena: arraren
unibertsoa eta emearena, hain zuzen.
Levanteko estiloko artea
Espainiako Levante inguruan arte estilo
berezia sortu zen, Pirinioetatik hasi eta Penibetikoetaraino
hedatzen zena. Arte mota
horretako irudiak babesean diren hormetan,
haitzuloetan edo argitan dauden harkaitzezko
hormetan azaldu dira. Oro har,
aztarnak ibaietatik hurbil aurkitu dira, izan
ere, inguru horiek baitziren ehizerako aproposenak.
Levanteko arte estiloko gai nagusiak
animalia irudiak, gizakiak eta ikurrak dira.
Bestalde, ezaugarri aipagarriena zerbait
kontatzeko asmoa da; horretarako, eraaskotako eszenak egiten zituzten: batzuek
ekonomia jardueren ingurukoak dira, ehizari
buruzkoak esaterako, eta horietan giza
irudiak, batzuetan jantzirik eta besteetan
biluzik, harrapakinari geziak jaurtitzen irudikatzen
dira. Beste batzuetan, eztia edo
landareak biltzeko lanak ikus daitezke. Beste
zenbaitetan, aldiz, nekazaritzaren inguruko
jarduerak marrazten zituzten, eta horietako
batzuetan gizakiak makilak eskuan
dituztela irudikatzen dira, zuloak egiteko
edo prest. Marrazten diren beste gai batzuk,
animalien etxekotzea eta animalien
haziera dira, edo bi gizakiren arteko borrokak.
Azken irudi horietan, gizaki batzuek
dituzten jantzien arabera, gizartean
nolabaiteko hiererarkia bazela dirudi.
Azkenik, jolas-erlijiozko eszenak ere aurkitu
dira, dantzak erakusten dituztenak,
adibidez.
Levanteko estiloan teknika nagusia pintura
da, eta koloreen artean, gorria eta beltza
dira gehien erabiltzen zituztenak, eta
gutxien azaltzen den kolorea, berriz, zuria
(buztinzuria). Irudiak monokromoak
dira beti, eta marrazteko pintzel finak edo
lumak erabiltzen ziren; hortaz, irudien inguruak
xehetasun handikoak egiten zituzten.
Irudiak 10 cm ingurukoak izaten dira,
hala ere, bada bat edo beste metro batekoa
ere.
Estiloa naturalista da, eta, Ripollen arabera,
lau aldi krono-estilistikotan banatzen
da: naturalista, zezen eta orein handiak jarrera
estatikoan adierazten direla; estilizatu
estatikoa, lehenengo giza irudiekin; estilizatu
dinamikoa, mugimendua, adierazkotasuna
eta eszenak direla nagusi; eta pinturaeskematikorako trantsiziozko aldia. Azken
haldi horretan, mugimendua desagertzen da,
eta irudiek ez dute proportziorik gordetzen.
Nahiz eta zientzilariek ez datozen bat
arte estilo honen garaia zehazterakoan, badirudi
Paleolitos aroaren ondorengo garaikoa
dela, eta hasiera Neolitos betearen
garaian izan zuela. Arte mota horrek, zenbait
egileren arabera, bigarren milaldiaren
amaiera arte iraun zuen, alegia, Brontze aroa
arte.
Estilo eskematikoko artea
Arte estilo horren adierazpenak Iberiako
Penintsulan eta Frantzian aurkitu dira batez
ere, bai egitura megalitikoetan, bai haitzulo
edo aterpeetan. Zenbait haitzuloren barrualdean
ere aurkitu dira era honetako irudiak.
Nekazari, abeltzain eta/edo metalgileez osatutako
gizarteek eginak direla dirudi. Neolitiko
azken-erdikotik Brontzearen amaiera
arte landu zen estilo eskematikoa.
Marrazten zituzten ikurren artean hauek
dira nagusiak: ikurrak, sigi-sagak, biribilak,
lerroak, zuhaitzak, uhinak, adarrak, puntuak,
gurutzeak eta beste hainbat irudi geometriko.
Estilo horretako gizakiaren irudia eskematikoa
da, eta eszenaren atal bat izaten
da: besoak eta hankak –arku formakoak
batzuetan–, burua, enborra, eta zenbaitetan,
gizonezkoen sexua. Gaiei dagokionez,
ehiza, dantza, erlijio ospakizunak, etab. ikus
daitezke. Animalien irudiak batzuetan ezin
jakin daiteke zehatz-mehatz zein animaliari
dagozkien, baina gehienetan, ahuntz, orein,
zakur, eta abarren irudiak ageri dira.