Geografia unibertsala»Geografia
Gizakiak biosferan duen eragina eta hazkundearen mugak
Bere historia luzean zehar gizakiak nekazaritza eta abeltzaintzako
zenbait ekosistema finkatu izan ditu;
izadiko oreka dinamikoa bermatzen zuten arrazoizko kostuz
ekosistema horiek, eta gizadiaren iraupena ziurtatzen zuten,
proportzio jakin eta neurrizko batean.
Hasieran mugagabea zirudien hazkunde horrek, ordea, izan,
bazuen goreneko mugarik, eta gainditua du gizakiak muga hori.
Muga horiez gaindi iritsi delarik, desoreka larriak sortu ditu gizakiak,
eta gero eta garestiagoa zaio desoreka horiek zuzentzea,
eta gero eta zailagoa zaio, halaber, gehiago eta gehiago produzitzea.
Gero eta ongarri gehiago behar dira, eta, aldi berean,
gero eta pestizida gehiago behar dira landareak eta animaliak hiltzeko,
zenbat eta elikagai gehiago eman, orduan eta gehiago ugaltzen baitira,
gizakia bera bezala, eta hain zuzen ere gizakiaren jarduerari esker ez
balitz eskuratu ezingo lituzketen elikagaien bidez.
Izaki horiei gizakiari berari ematen zaion moduko ugalketa ahalmena
ematen zaie, baina zenbait animalia eta landare mota izurri moduan
ugaltzeak arazoak sortzen ditu.
Gizakiak bakuntze bidez eratzen ditu nekazaritzako edo
abeltzaintzako ekosistemak, hau da, landare edo animalia jakin
batzuk hautatzen ditu, eta, izaki mota horiek ahal bezainbat ekoiz
dezaten, haien espazio berean bizi diren edo elikagai berberak behar
dituzten beste izaki mota batzuk baztertzen ditu, berak hautatutako
izakien ekoizpena muga ez dezaten.
Horrenbestez, gizakiak bere jardueretan izadiaren berezko orekatik
ahalik eta gutxien aldentzeko ahalegina egin beharko luke,
eta horretarako, jakina,
garrantzi handikoa da ekosistemak berez nola irauten duten aztertzea.
Hazkundearen mugak
Landareek litosferako, atmosferako eta
hidrosferako hainbat osagai inorganiko hartzen
eta eraldatzen dituzte eguzkiak etengabe
igortzen duen energiari esker. Osagai
inorganiko horiek osatzen dute animalia eta
landare mota guztien oinarri organikoa, alegia,
ekosistema ororen oinarria. Izaki guztiakjaio, hazi, bilakatu eta hil egiten dira,
eta bai bizi diren bitartean eta bai hiltzean
Lurretik harturiko osagaiak Lurrera itzularazten
dituzte berriro, bai arnasketaren edo
izerditzearen bidez ?bizirik daudela?, edo
hondakinen bidez, parte hilen bidez, alegia.
Biosferak, beraz, materiaren zikloei esker
irauten du bere horretan, eta ekosistema
guztiak bezala, ziklo horien behar bezalako
jarraitasuna du bere oreka dinamikoaren
oinarria.Elikagaien zikloari dagokionez, lehenik
eta behin esan beharra dago elikagai esaten
denean airetik hartzen den karbonoa
esan nahi dela, elikagai asko eta asko urak
hara-hona eramaten dituela orobat, eta harkaitzen
zikloa dela Lurraren elikagai iturri
nagusia. Horrela, Lurraren elikagai edukiak
aldagabe iraun dezake, baina aberastu ala
pobretu ere egin daiteke. Giza denboraren
arabera eta gizakiaren eraginpetik at, elikagai
eduki horrek bere horretan irautea da
egoerarik arruntena (gune jakin bakoitzak
eduki jakin bat duela kontuan harturik betiere),
edo are aberatsagoa izatea bestela.
Batzuetan, ordea, elikagai edukia murriztu
egiten da hainbat prozesu bizkorren bidez,
eta galera horrek oreka berria bilatu beharra
dakar, hasierako oreka egoera baino
pobreagoa hain zuzen, biomasa (eremu
banako bakoitzak duen materia organikoaren
kopurua) gero eta urriagoa eta
pobreagoa izango baita, bai elikagai kopuruari
eta bai kalitateari dagokionez. Elikagaien
zikloak oreka du, beraz, egoera normala,
indar meteorikoek eta indar biologikoek
elkarren eraginez iritsia.
Indar meteorikoek bi zeregin dituzte:
batetik, harkaitzak txikitzen dituzte, aldaketa
fisikoak eta kimikoak eragiten dizkiete, eta
landareentzako erabilgarri bihurtzen dituzte
beraz; bestetik, materialak eta elikagaiak
ekarri-eraman egiten dituzte leku batetik
bestera, eta, horrenbestez, eremu jakin batetik
kanpo eramaten badituzte, pobretu
egiten dute eremu hori, baina kanpotik
ekartzen badituzte, orduan aberastu egiten
dute.
Indar biologikoek kolonizazio, eratze
eta aberaste prozesu bat eragiten dute leku
jakin batean finkatzen direnean, erroak
eginez lurra ontzen dute, eta hala izaten
dute animalia batzuek lur horretan bizitzeko
aukera; multzo biologiko horrek guztiak
hondakinak ematen ditu, multzo horren
beraren elikagai bihurtuko direnak hain
zuzen ere. Prozesu horrek sarrerak eta irteerak
ditu horrenbestez; sarrerak irteerak
baino ugariagoak izanez gero, bizitzak aurrera
egingo du, joriagoa izango da eta era
askotakoa, nahiz eta badiren ezin gaindituzko
muga jakin batzuk, eta muga horietara
hurbiltzean, orduan iristen du ekosistemak,
biozenosiak edo biologia komunitateak
klimax egoera. Sarreren eta irteeren
arteko oreka adierazten du egoera horrek,
oreka dinamiko bat lortu da, alegia.
Prozesu horietan zehar aldaketa handiak
gertatzen dira. Leku harritsua aldatu egiten
da, harik eta lurra eratzen den arte; bestalde,
leku jakin batean landareak egoteak
aldatu egin dezake leku horretako gainaldeko
higaduraren edo material galeraren
erritmoa, moteldu egiten baitu gehienetan.
Horrez gainera, landarediak mikroklima bat
sorrarazten du, eta horri guztiari eskeraberastu egiten da komunitate biotikoa (biota
leku jakin batean bizi diren izaki bizien
multzoa da). Baldin eta komunitate horretan
proportzio bat edo parteren bat aldarazten
bada, ez bakarrik berezko oreka aldarazten
da, onenean ere, baizik eta egoera
berri horren ondoren, gerta daiteke izadia
hasieran eragin den aldaketaren eraginez
baino askoz gehiago konpontzea ala hondatzea.
Hala beraz, pixkanaka pixkanaka
aurrera egite bat izan daiteke, edo atzera
egite bat bestela, biostasia edo errexistasia,
alegia.
Biostasia: landare geruza sortzeko
aukera ematen duen egoera bioklimatiko
orekazkoa, harkaitz higadura prozesu biokimikoek
eragina izatea eta, beraz granulometria
fineko detritusa sortzea dakarrena
(meteorizazioz, hau da, harkaitzaren
hauste eta eraldaketaz sorturiko zatikiak
dira, batetik bestera leku alda daitezkeenak).
Errexistasia: biostasiaren alderantzizko
egoera, multzo biologikoak klimax edo
goreneko maila ez iristea ezaugarri duena;
klimaren eraginez, berezko gertaeren ondorioz
edo gizakiaren jardueraren eraginez
gertatzen da.
Demagun badela egoera ezin hobe bat,
eta gune ideal bat, elikagaien gehiegizko
potentziala sortzen edo pilatzen duena, eta
gainera gune horretan Lurrean izan daitekeen
klimarik egokiena dagoela. Baldintza
horietan ere bada muga bat, garaieran edo
sakoneran ezin baita mugagabe hazi. Oihaneko
zuhaitz erraldoiek, adibidez, hirurogei
metro eskas izaten dira luze, eta eukalipto
eta sekuoia batzuek baizik ez dute iristen
ehun metroko garaiera, eta horieksalbuespena dira gainera. Berdin gertatzen
da sakonerarekin ere: ez dago landarerik
elikagaiak lurrean barrenago eramateko
ahalmena duenik. Pentsa litekeen kasurik
onenean ere hazkundeak baditu muga fisiko
eta biofisikoak. Beraz, edozein egoerak
eta gunek du potentzial klimatiko eta edafiko
jakin bat, maila jakin baterainoko bilakaera,
baina ez hortik gorakoa, ematen
duena.
Gizakiaren jarduerak biosferan duen eragina
Landarediak urteko bere zikloan zehar
materia berria eta materia hila sortzen ditu.
Materia bizia fotosintesi prozesuaren bidez
sortzen da, eta materia horren parte bat
arnasketa prozesuen bidez endekatzen da.
Landarediak ekoizten duen materia multzoari
produktibitate gordina esaten zaio, eta
gelditzen denari, hau da, materia osoa ken
hondatzen denari, produktibitate garbia;
landareenari «produktibitate primario» esaten
zaio. Produktibitate hori zertan den argiago
ikusteko adibide egokiak dira, esaterako,
zuhaitza eta belarra. Izan ere, urteko zikloan
zehar, zuhaitzak kimuak ematen ditu, hosto,
lore eta fruitua duten kimuak, baina
horrez gainera, bere organoen parte batzuk
enborraren edo adarren osagai bihurtzen
dira edo sustrai sistema gizentzen dute.
Horrenbestez, zuhaitzak ekoizten dituen
hasierako osagaien parte bat bakarrik kontsumituko
dute kontsumitzaileek, alegia ezdute dena erabilgarri izango. Belarrak, aldiz,
errizoma batetik (lur azpiko zurtoin lodi
eta klorofilarik gabea, zeharretara hazten
dena; hostoak ezkata bihurtuak ditu, eta
kimuak eta sustraiak ekoizten ditu) zurtoinak,
hostoak, loreak, fruituak eta haziak
ekoizten ditu udaberritik udara; parte txiki
bat bakarrik erabiliko du errizoma osatzeko,
eta gainerako ia guztia kontsumigai
izango da. Adibide horiekin bi gauza adierazi
nahi dira: batetik, belar landareen eta
zuhaitz landareen artean desberdintasun
handia dagoela produktibitate gordinari eta
eskaintzen dutenari dagokionez; eta bestetik,
produktibitateari dagokionez alderdirik
garrantzitsuena ez dela produktibitate gordin
soila, ekoizpen erritmoak baizik, zuhaitzak
urteak behar izaten baititu bere bizitza
zikloa osatzeko, eta belarrak aldiz urtean
hasi eta amaitzen baitu, eta ez da horregatik
hiltzeko arriskuan jartzen; zuhaitzak
beste neurri eta erritmo bati jarraitzen dio.
Belar landareez beherako mailetako landareetan
berrikuntza erritmoak askoz ere bizkorragoak
izaten dira, eta beste organismo
baten elikagai izateko askoz ere egokiera
handiagoa du, desagertzeko arriskuan jarri
gabe; horren adibide dira, besteak beste,
bakterioak, hogeita hamar minutuz behin
belaunaldi berri bat sorrarazteko ahalmena
baitute, zatiketa hutsez, eta horrela zazpi
orduren buruan, sortu, banako bakar batetik
hamasei mila banakotik gora ere sor
baitaitezke.
Ekoizle primarioek berritzen duten biomasa
hori, biomasa iraunarazteko partea
kenduta, da materia erabilgarriaren kopuru
gorena; ez dago gehiago. Hori da kontsumitzaileek
erabil dezaketen materia kopurugorena; beraz, ez dute beste erremediorik
eskaintza edo egokiera horren kopurura eta
erritmora egokitzea besterik. Baldin eta
ekoizpen gaitasuna edo erritmoa baino
kontsumo handiagoa edo bizkorragoa gertatzen
bada, behera egingo du materia erabilgarriaren
kopuruak, eta horrek kalte egingo
dio multzo osoari.
Gizadia, bere hazkunde eta teknologia
aurreramenduarekin, gero eta gehiago ari da
ekosistemetako oreka hausten eta gero eta
sarriago ari da izadiak onar ditzakeen mugez
haraindi joaten. Antzina, animaliek eta
landareek eskaintzen ziotenaren parte txiki
bat bakarrik erabiltzen zuen, bilketa bidez.
Ekosistemetan beste edozein organismoren
maila berekoa zen, baina berezko produktibitatearen
mende zeuden haren iraupena eta
ugalketa. Beste edozein animalia bezala, ingurunea
neurriz gain ustiatzeak aldi baterako
onura baizik ez zion ekarriko, baina
gerora kaltegarri izango zitzaion. Gizakia ez
zen beraz berezko mekanismoaren osagai
arrunt bat baizik. Baina, denborarekin, bere
inguruko zenbait ekosistema antolatu zituen
haiei ahalik eta etekin handiena atera ahal
izateko, eta landare edo animalia belarjale
mota jakin batzuk hautatu zituen. Horretarako,
espazioa eta elikagaiak kentzen zizkieten
beste mota batzuk baztertu eta desagerrarazi
zituen. Nekazaritzan jardun ahal
izateko, zenbait landare mota hautatu behar
izan zituen, babestu eta berezkoa zutena
baino bizkorrago ugalarazi zituen, eta
buru-belarri ekin zion ahalegin horri. Gizakiak
animalia eta landare ekoizpen sistema
bat eratu zuen, eta sistema hark berehala
iritsi baitzuen bere goren maila, beste teknika
batzuk asmatu zituen arazo horri irtenbidea
emateko: ureztatzen hasi zen, eta
ongarri naturalak erabiltzen orobat, urri, eta
eremu txikietan betiere. Abeltzaintza-nekazaritzakoteknika jakin batzuen erabilerarekin
etorri zen aurreramendurik handiena,
eta, nahiz eta gorabeherak izan ziren, gizadia
ez zen hain handia, eta hondamenek
eta atzera pausoek gizakiaren eraginpeko
lekuetan baizik ez zuten izan eraginik. Gizakia
izadia menderatzen hasi zen, eta horri
esker arrakasta izan zuen izaki mota gisa,
eta beste izaki mota guztien menderatzaile
bihurtu zen. Lehenengo nekazaritza iraultzaren
eta metalen aurkikuntzaren ondoren,
haziera mantso baina etengabea izan zuen
gizadiak, nahiz eta zenbait hondamendi
naturalek kalte handia egin zioten, bai zuzenean
?izurriak?, bai zeharka ?klimaren
gertaerek eta gosete luzeek?.
Bigarren nekazaritza iraultzak aurrera
pauso handia ekarri zuen. Animalien energiaren
ordez energia mekanikoa erabiltzen
hasi zen gizakia, baliabide ezin berrituzkoetatik
ateratako energia mekanikoa hain zuzen.
Lurreko elikagaien kopuruak jartzen
zion muga nekazaritza ekoizpenari, zeren
eta ongarri organikoa eman ahal zitzaien
eremuetan izan ezik ?eta lantzen ziren oso
eremu gutxiri ematen zitzaizkion ongarriak?
lurrari atseden eman behar izaten baitzitzaion
aldian behinka, berriro ere bere berezko
osagaiez horni zedin. Baina aurreko mendearen
bigarren erdialdean ongarri kimikoak
aurkitu eta zabaldu zirenean, harrezkeroztik
egoera hura goitik behera aldatu
zen. Energia mekanikoak eta ongarriek
aukera eman zuten eremu gehiago eta gehiago
lantzen hasteko, eta ereintzarako lur
gehiago hartzea mesedegarria izan zitzaion
ez bakarrik gizakiari, bai orobat beste animalia
eta landare mota batzuei ere, eta animalia
eta landare mota horiek izurri eran
hasi ziren ugaltzen, eta uztak murriztu zituzten
eta arriskuan ere jarri zituzten; izurriari
aurre egiteko, gai kimikoak erabilibehar izaten dira, pestizidak eta herbizidak
esaten zaienak. Hala bada, ziklo biogeokimikoetan
zenbait osagai sartu ziren, ordu
arte agertzen ez zirenak edo oso kopuru
txikian agertzen zirenak, pestizidak adibidez.
Gertaera horrek desoreka handia eragin
zuen, eta desoreka hori gero eta larriagoa
eta kezkagarriagoa izaten ari da, mundu
guztira zabaldu baita.
Baina gizakiak gero eta behar handiagoak
ditu, eta bere beharrak asetzearren
gero eta aurreramendu handiagoak egiten
ari da ingeniaritza genetikoan; ingeniaritzaren
aurreramendu horiek direla eta, aldaera
berriak sortzen ari dira, hibridoak gehienak
(hau da izaki mota desberdineko bi
kideren arteko gurutzaketa), produktiboagoak
baitira izaki mota horiek.
Gizakiak eratzen dituen agrosistemak
gero eta ekosistema soilagoak dira, eta beraz,
egonkortasun gero eta txikiagokoak,
berezko litzatekeen egoeratik gero eta urrutiagokoak.
Hala ere, nekazaritzako ekosistemen
bizitzan gizakia egiten ari den aurreramenduak
ez du lortu, aurreramenduak
aurreramendu eta berrikuntzak berrikuntza,
leku berean izadiak lortzen duena baino
produktibitate handiagorik, eta hori arrazoi
honegatik: eguzkiaren irraden energiak pizten
duelako ekosistemen edo agrosistemen
bizitza, prozesu «klorofilikoak» alegia, eta
ezin da ez eguzki irraden jarioa areagotu
eta ezta klorofila ekoizpenaren sekretua
asmatu ere. Ekoizpenaren motorra, beraz,
landare berdeen esku dago, eta gizakiak
ezin izan die eguzki energia gehiago hartu
edo eraldatzeko modurik eskaini landareei.
Gizakiak, onenean ere, berezko ekosistemen
produktibitate mailara hurbiltzeko bide
bat izanagatik, produktibitate handiagoa lortzeko
bidean aurrera egite horrek gero eta
arrisku eta kostu gehiago dakarkio.