Departamento de Cultura y Política Lingüística

Geografia unibertsala»Geografia

Lehortea

Almeriako paisajea. U rteetako lehorteek eta gizonaren eraginak basamor tu bihurtzeko arrisku bizian da uka lurra ldea.<br><br>

Lehortearen nozioa ez da zehatz-mehatz sekula definitu.

Beraz, hain gertakari eta kontzeptu korapilotsua izanik, modu batera baino gehiagora deskribatu izan da.

Nolabait esateko, ohi ez bezalako ur defizita da lehortea, handia eta luzea, eta kalte larriak eragiten dizkie biztanleei, beren ohiko bizimodua aldarazten baitie.

Gai hau hasi baino lehen, baina, lehorte eta elkortasun kontzeptuak bereizi behar dira; antzeko esanahia dute, baina ez dira sinonimoak.

Elkortasuna ere ur urritasunezko egoera da, baina ohikoa, klima jakin batzuen ezaugarria.

Aitzitik, une jakin batean gertatzen den defizit hidrikoa da lehortea, ez ohiko gertaera bat betiere, eta edozein klima motatan gerta daiteke, baita euri asko egin ohi duenetan ere.

Hain zuzen, noizean behin eta erregulartasunik gabe gertatzen delako da arriskutsua lehortea, jendearen ohiko bizimodua hankaz goratzen baitu.Lehortea, funtsean, klima gertaera bat da, orain azalduko diren eragile hauetakoren batek eragina. Agorraldi luzeenak eragile horietako bat baino gehiago elkartzean gertatzen dira: ? Goi presio subtropikalak iraunkorragoak izatea eta egurats egonkorra nagusitzea, aireak gora egitea eragozten baitu.

Afrikako lehorte handienak Azoreetako antizikloia ekuatorerantz higitzen denean gertatzen dira. Ondorio berak eragiten ditu Iberiako penintsulan ere, iparralderantz zabaltzen denean antizikloi zelula. Haren eragin eremua Europako hego-mendebaleraino iristen da.

? Ozeanoko itsaslasterrak norabidez aldatzen direnean edo itsas hondoko ur hotzak azalera ateratzen direnean itsasoaren ur azala hoztea; horrek egonkortasuna ematen dio aireari, eta prezipitazioak izateko aukera gutxitzen du.

? Latitude ertainetako egurats zirkulazioa aldatzea. Poloen inguruko zurrunbiloa hegoalderantz zabaltzean fronte polarreko perturbazioak ere norabide horretan mugitzen dira. Aitzitik, blokeo egitura iraunkorrak eratzen direnean iparralderantz urrutiratzen dira perturbazioak.

Azkeneko horrek eragin zuen Europako sartaldean 1975-1976 bitarteko lehortea: blokeozko antizikloi indartsu batek Atlantikoko borraskei ohi duten bezala ekialderantz mugitzea eragotzi baitzien.

 

Lehortea eta haren eragile nagusiak

Lehortea goi eguratsaren bizitasunaren ondorio izaten da, eta lotura zuzena du presio eremuaren anomaliekin. Baina lehorteak luzaroan iraun eta urtez urte errepikatzen badira, orduan bestelako eragile batzuen ondorio izaten dira. Eragile horiek bi taldetan bereizi dira: a) azaleko aldaketen ondorioak aztertzen dituztenak. b) egurats dinamikaren erritmo nagusiak ?ziklikoak edo ez? ezagutu nahi dituztenak.Ikerlari batzuen iritziz lehorte baldintzek prozesu segida bat eragiten dute inguruan, eta areagotu eta iraunarazi egiten dute lehortea bera. Adibidez, denbora luzean antizikloi handi baten mende eta euririk gabe egon den eremu batean airea are gehiago lehortzen da pixkana-pixkana, eta lurruntze-izerditzea ere handitu egiten da ?zuzenean lurruntzen den ur kopuruaren eta ura lurraren sakonetik xurgatzen duten landareek izerditzen dutenaren batura, alegia?.

Landaredia, beraz, arinago edo geldiago, endekatu egiten da, eta horrek azaleko albedoa (eguzkiaren irradaren isla) aldatzen du eta aldi berean irrada balantza ere bai.

Horrek guztiak beheratzea esaten zaion gertaera (airea goi geruzetatik lur azaleraino poliki eta bateginik beheratzea) indartzen du, eta berotze adiabatikoa sortzen du (tenperatura aldaketa aire masa batean).

Alegia, lehortea lehorteaz elikatzen da. Berrelikatze prozesu bat gertatzen da, eta haren eraginez prezipitazio urritasunak egoera hori denbora luzean berregin dezakeen mekanismo multzo bat abiarazten du.

Beste ikerlari batzuek, berriz, denbora bitarte jakin bateko eta horren aurreko aldietako egurats zirkulazioaren artean izaten diren ?teleloturetan?, energia zikloetan eta energia oreketan jartzen dute arreta.

Eguratsak bere osotasunean, eta areago ozeano-eguratsa sistemak, ?memoria? moduko bat dute; horrenbestez, udako gertakari batek aurreko neguko eguratsaren zirkulazio ezaugarrietan izan dezake jatorria. Hori dela eta, lehorte egoera bat ongi aztertuko bada, lehorteak egurats zirkulazioarekin dituen harremanak eta zirkulazio horren eta denboran eta espazioan aldenduriko gertakarien arteko loturak aztertu behar dira.

Goraxeago aipatu den adibide horretan, esate baterako, Europako sortaldean goi presiozko eremu handi bat ?bai azalean bai goian? finkatu izanak eta horren ondoriozairearen egoera egonkortzeak eragin zuen 1976ko lehortea.

Euririk egin gabeko denboraldi luze baten publiometria defizitari euri urritasun hori areagotzen laguntzen duten beste eragile batzuk gehitzen zaizkio: eguzki ordu gehiago, tenperaturak gora egitea, lurruntzea handitzea. Baina, denetan garrantzitsuena haren ondorioak pairatzen dituen ingurunekoegitura soziekonomikoarekin eta han bizi diren biztanleen kontzientzia hartzearekin dago lotua. Gutxi aurreratu duten gizarteetan ?non eskualde bakoitzak gai jakin bat edo batzuk lantzen baititu? ez da ustekabeko gertakariei aurre egiteko baliabiderik izaten, ez baita arrisku naturalei aurre egiteko malgutasun ekonomiko nahikorik.

Horixe gertatzen da Afrikako erdiiparraldekolurralde lehorretan (Sahel), non 1970-1980 hamarraldian izan zuten ur gabezia amaigabeak sekulako hondamena eragin baitzuen. Herrialde aurreratuetan, berriz, ur askirik ez izatetik sortzen diren arazoak ez dira hain larriak izaten, neurriak hartzen baitira kalteak gutxitzeko.