Geografia unibertsala»Geografia
Lehortea
Lehortearen nozioa ez da zehatz-mehatz sekula definitu.
Beraz, hain gertakari eta kontzeptu korapilotsua izanik, modu batera
baino gehiagora deskribatu izan da.
Nolabait esateko, ohi ez bezalako ur defizita da lehortea, handia eta
luzea, eta kalte larriak eragiten dizkie biztanleei, beren ohiko
bizimodua aldarazten baitie.
Gai hau hasi baino lehen, baina, lehorte eta elkortasun kontzeptuak
bereizi behar dira; antzeko esanahia dute, baina ez dira sinonimoak.
Elkortasuna ere ur urritasunezko egoera da, baina ohikoa, klima jakin
batzuen ezaugarria.
Aitzitik, une jakin batean gertatzen den defizit hidrikoa da lehortea,
ez ohiko gertaera bat betiere, eta edozein klima motatan gerta daiteke,
baita euri asko egin ohi duenetan ere.
Hain zuzen, noizean behin eta erregulartasunik gabe gertatzen delako
da arriskutsua lehortea, jendearen ohiko bizimodua hankaz goratzen
baitu.Lehortea, funtsean, klima gertaera bat
da, orain azalduko diren eragile hauetakoren
batek eragina. Agorraldi luzeenak eragile
horietako bat baino gehiago elkartzean
gertatzen dira:
? Goi presio subtropikalak iraunkorragoak
izatea eta egurats egonkorra nagusitzea,
aireak gora egitea eragozten baitu.
Afrikako lehorte handienak Azoreetako
antizikloia ekuatorerantz higitzen denean
gertatzen dira. Ondorio berak eragiten ditu
Iberiako penintsulan ere, iparralderantz zabaltzen
denean antizikloi zelula. Haren eragin
eremua Europako hego-mendebaleraino
iristen da.
? Ozeanoko itsaslasterrak norabidez
aldatzen direnean edo itsas hondoko ur hotzak
azalera ateratzen direnean itsasoaren
ur azala hoztea; horrek egonkortasuna
ematen dio aireari, eta prezipitazioak izateko
aukera gutxitzen du.
? Latitude ertainetako egurats zirkulazioa
aldatzea. Poloen inguruko zurrunbiloa
hegoalderantz zabaltzean fronte polarreko
perturbazioak ere norabide horretan mugitzen
dira. Aitzitik, blokeo egitura iraunkorrak
eratzen direnean iparralderantz urrutiratzen
dira perturbazioak.
Azkeneko horrek eragin zuen Europako
sartaldean 1975-1976 bitarteko lehortea:
blokeozko antizikloi indartsu batek Atlantikoko
borraskei ohi duten bezala ekialderantz
mugitzea eragotzi baitzien.
Lehortea eta haren eragile nagusiak
Lehortea goi eguratsaren bizitasunaren
ondorio izaten da, eta lotura zuzena du
presio eremuaren anomaliekin. Baina lehorteak
luzaroan iraun eta urtez urte errepikatzen
badira, orduan bestelako eragile batzuen
ondorio izaten dira. Eragile horiek bi
taldetan bereizi dira: a) azaleko aldaketen
ondorioak aztertzen dituztenak. b) egurats
dinamikaren erritmo nagusiak ?ziklikoak
edo ez? ezagutu nahi dituztenak.Ikerlari batzuen iritziz lehorte baldintzek
prozesu segida bat eragiten dute inguruan,
eta areagotu eta iraunarazi egiten dute lehortea
bera. Adibidez, denbora luzean antizikloi
handi baten mende eta euririk gabe
egon den eremu batean airea are gehiago
lehortzen da pixkana-pixkana, eta lurruntze-izerditzea
ere handitu egiten da ?zuzenean
lurruntzen den ur kopuruaren eta ura
lurraren sakonetik xurgatzen duten landareek
izerditzen dutenaren batura, alegia?.
Landaredia, beraz, arinago edo geldiago,
endekatu egiten da, eta horrek azaleko albedoa
(eguzkiaren irradaren isla) aldatzen
du eta aldi berean irrada balantza ere bai.
Horrek guztiak beheratzea esaten zaion
gertaera (airea goi geruzetatik lur azaleraino
poliki eta bateginik beheratzea) indartzen
du, eta berotze adiabatikoa sortzen du
(tenperatura aldaketa aire masa batean).
Alegia, lehortea lehorteaz elikatzen da. Berrelikatze
prozesu bat gertatzen da, eta haren
eraginez prezipitazio urritasunak egoera
hori denbora luzean berregin dezakeen
mekanismo multzo bat abiarazten du.
Beste ikerlari batzuek, berriz, denbora
bitarte jakin bateko eta horren aurreko aldietako
egurats zirkulazioaren artean izaten
diren ?teleloturetan?, energia zikloetan
eta energia oreketan jartzen dute arreta.
Eguratsak bere osotasunean, eta areago
ozeano-eguratsa sistemak, ?memoria? moduko
bat dute; horrenbestez, udako gertakari
batek aurreko neguko eguratsaren zirkulazio
ezaugarrietan izan dezake jatorria. Hori
dela eta, lehorte egoera bat ongi aztertuko
bada, lehorteak egurats zirkulazioarekin
dituen harremanak eta zirkulazio horren eta
denboran eta espazioan aldenduriko gertakarien
arteko loturak aztertu behar dira.
Goraxeago aipatu den adibide horretan,
esate baterako, Europako sortaldean goi
presiozko eremu handi bat ?bai azalean bai
goian? finkatu izanak eta horren ondoriozairearen egoera egonkortzeak eragin zuen
1976ko lehortea.
Euririk egin gabeko denboraldi luze
baten publiometria defizitari euri urritasun
hori areagotzen laguntzen duten beste eragile
batzuk gehitzen zaizkio: eguzki ordu
gehiago, tenperaturak gora egitea, lurruntzea
handitzea. Baina, denetan garrantzitsuena
haren ondorioak pairatzen dituen ingurunekoegitura soziekonomikoarekin eta
han bizi diren biztanleen kontzientzia hartzearekin
dago lotua. Gutxi aurreratu duten
gizarteetan ?non eskualde bakoitzak gai
jakin bat edo batzuk lantzen baititu? ez da
ustekabeko gertakariei aurre egiteko baliabiderik
izaten, ez baita arrisku naturalei
aurre egiteko malgutasun ekonomiko nahikorik.
Horixe gertatzen da Afrikako erdiiparraldekolurralde lehorretan (Sahel), non
1970-1980 hamarraldian izan zuten ur gabezia
amaigabeak sekulako hondamena
eragin baitzuen. Herrialde aurreratuetan,
berriz, ur askirik ez izatetik sortzen diren
arazoak ez dira hain larriak izaten, neurriak
hartzen baitira kalteak gutxitzeko.