Departamento de Cultura y Política Lingüística

Geografia unibertsala»Geografia

Haizeen tipologia aldaketa bertikalen arabera Presio gradientearen indarra Haize geostrofikoa

Oztopo orografikoek haizean eragiten dituzten aldaketen adierazpen eskematikoa: desbideratu eta erliebea gainditu (I); kanalizatu (II); edo inbututik igaro (III) daitezke haizeak erliebea gainditzeko.<br><br>

Haizeak zenbat eta gorago egin, orduan eta biziagoak izaten dira, bi arrazoi nagusigatik: batetik, gora egiterakoan, airearen dentsitatea gutxitu egiten delako eta gradientearen indarra handitu egiten delako, eta, bestetik, Lurrak ez duelako hainbesteko marruskadura indarrik.

Azken efektu horrek, gainera, garaiera handitu ahala, haizeen norabidea ere zertxobait aldatzen du: marruskadura indarra ahulagoa den neurrian, haizea eskuinalderantz desbideratzen da, eta indar horrek behin inolako eraginik ez duenean, haize geostrofikoa sortzen da. Seiehun eta mila metro bitartean gertatzen da hori, gutxi gorabehera. Hori guztia kontuan hartuta, bi haize mota nagusi bereizten dira: batetik, lur azaleko haizeak, ahulagoak eta isobarekiko zeiharrak (isobarak itsas mailari buruz neurtutako presio atmosferiko berdina duten mapetako puntu guztiak lotzen dituzten lerroak dira) eta, bestetik, goietako haizeak, indartsuagoak eta geostrofikoak.Airea presio gradientearen indarraren eraginez hasten da higitzen. Horren arabera, presio desberdineko bi puntu hartuz gero, A eta B, airea presiorik handieneko puntutik txikienekora higitzen da, eta zenbat eta handiagoa izan bi puntu horien arteko gradiente barometrikoa, orduan eta lasterrago mugitzen da airea. Gradiente barometrikoa A eta B puntuen arteko tarte horizontalean presioak duen aldaketa da.Marruskadurarik gabeko eguratsaren goiko eremuetako aireari dagokionez, Coriolis efektuak presio gradientearen indarra aldarazten du eta haize geostrofikoa sorrarazten du. Haizeak isobaren paralelo jotzen du, presio handietatik presio txikietara jo beharrean: Ipar Hemisferioan, ezkerraldean sortzen da presio txikia eta eskuinaldean handia; Hego Hemisferioan, berriz, alderantziz. Lastertasuna presio gradientearen eta latitudearen araberakoa izaten da, azken horrek eragin gutxiago duen arren.

 

Haizearen aldaketa bertikalak

Haizea zenbat eta gorago, orduan eta biziagoa izaten da, oro har. Bi dira horren arrazoi nagusiak: batetik, gora egiterakoan, airearen dentsitatea gutxitu egiten delako eta gradientearen indarra handitu egiten delako, eta bestetik, Lurrak marruskadura indar gutxiago duelako. Marruskadurak, gainera, zertxobait aldarazten du haizeen norabidea, zenbat eta gorago egin aireak: marruskadura indarra ahultzen den neurrian, haizea eskuinalderantz desbideratzen da, eta indar horrek behin inolako eraginik ez duenean, haize geostrofikoa sortzen da. 600 eta 1000 mila metro bitarteko goratasunean gertatzen da hori, gutxi gorabehera. Haizeak era honetara bereizten dira beraz, garaieraren arabera: batetik, lur azaleko haizeak, ahulagoak eta isobarekiko zeiharrak, eta, bestetik, goietakoak, indartsuagoak eta geostrofikoak. Baina badira aipatu beharreko zenbait ñabardura. Izan ere, lur azal gaineko aire geruzetako haizeek aldaketa handiak izaten dituzte: nolakoa den lur azala, halakoa izaten da haizeen norabidea.

Goiko aire geruzetan haizeek izan ohi dituzten aldaketak ere ez datoz bat arestian aipatu den azalpen orokorrarekin.

 

Haizea lur azaletik hurbilen dauden aire geruzetan

Lur azaletik hurbileneko aire geruzak marruskadura indarren eraginpean daude erabat. Horrela, haizeak moteltzeaz gainera, gradientearen indarraren eraginez (kasu honetan, presio aldaketaren balioa) higitzen dira, hau da, isobarei buruz elkarzut, eta presio handietatik presio txikietara.

Haizeek, halaber, bestelako eraginak ere jasaten dituzte. Lehenengo eta behin, lekuan lekuko lur azalaren arabera, hainbat fenomeno termiko izaten da, eta horien araberakoa da isobaren banaketa ere. Bestalde, bidean aurkitzen dituzten oztopoek eragin handia izaten dute haizeen gainean. Lehenengoen artean, gogoratu beharrekoak dira kostaldeko zirkulazio termikoak (itsas brisak) edota mendikateetako hegalen eta haranen artekoak (mendi brisak). Ildo horretatik, bereziki aipatzekoak dira haizeak mendien artetik igarotzean edo haranen barruan sartzean izaten dituen aldaketak.

 

Itsas brisak

Itsasoaren eta lehorraren ezaugarri termikoak oso desberdinak direnez, tenperaturen arteko aldeak oso handiak izan ohi dira kostaldean: egunez, lurra itsasoa baino askoz ere gehiago berotzen da; gauez, ordea, itsasoak hobeto eusten dio beroari lurrak baino. Tenperaturen arteko alde horiek aldeak eragiten dituzte dentsitatean ere: horrela sortutako aire higidurari zirkulazio termikoa deitzen zaio.

Egunez, ozeanoko aire hotz trinkoa lehorrerantz abiatzen da, lehorreko aire bero arinak gora egiten baitu. Itsasotik lehorrerako aire higidura sortzen da, beraz. Konpentsazioz, airearen goiko geruzetan, kontrako norabideko zirkulazioa eratzen da.

Itsasotik lehorrerako haize horri esaten zaio itsas brisa. Itsas brisa egunsentian sortzen da, eta egunaren erdialdera izaten du indarrik handiena.

Gauez kontrako fenomenoa gertatzen da, lurra hoztu egiten delako eta itsasoko tenperatura, aldiz, lehorrekoa baino garaiagoa izaten delako. Hori dela eta, lehorretik itsasorako zirkulazioa sortzen da, eta goreneko geruzetan, kontrako norabideko aire higidura. Lehorretik itsasorako haize horrilehorreko brisa esaten zaio. Lehorreko brisak gauez jotzen du, egunsentia baino lehen batez ere. Edonola ere, gauez, lurraren eta itsasoaren tenperaturen arteko aldeak ez dira hain handiak eta, hori dela eta, lehorreko brisa motelagoa eta bareagoa izan ohi da.

Kostaldean brisa sortzeko, nolanahi ere, nahitaezkoa da lehorraren eta itsasoaren artean tenperaturen arteko aldea handia izatea, eta hori oskarbi uneak nagusi direnean eta haize gogorrik ez denean gertatzen da, izan ere, haize gogorrek leku batetik bestera eramaten baitute beroa.

 

Mendiko brisak

Mendi-haranetan ere sortzen dira zirkulazio termikoak, mendialde horietako leku batzuek eta besteek izandako berotze maila desberdinen arabera. Egunez, eguteran dauden mendi hegalak berotzen dira gehien, eguzki irradek oso zuzen jotzen baitute alde horretan. Haranen hondoa, aldiz, ez da batere berotzen, ez baitzaio ia eguzki irradarik heltzen. Egutera aldean ordea lur azaletik urrun dagoen airea ere hotzagoa izaten da beti, nahiz eta lur azal horren plano horizontal berean egon, kontuan izan behar baita airea lurrak igorritako uhin luzeko irraden bidez berotzen dela batez ere. Horrela sortutako presio gradienteak haizea mendi hegal beroetarantz bideratzen du, eta, horietatik gora joaten denean, haize anabatikoak sortzen dira. Aldi berean, haran brisa deritzan haize jarioa sortzen da haranean gora, gainean, kontrako noranzkoan, indar bereko haize bat izaten duena.

Gauez, ordea, erabat hozten dira mendi hegalak, gaueko irraden eraginez beroa galtzen delako. Orduan, presio gradientea haranaren hondora joaten da. Airea, grabitate indarrak ere eraginda, maldan behera jaisten da, eta haize katabikoak sorrarazten ditu. Airea hondora heltzen denean, haranaren goialdetik behealderantz jotzen duen haize jarioa sortzen da: mendi brisa.

Horren gaineko haizea indar berekoaizaten da, baina aurkako noranzkoan, ordea.

Beraz, mendi aldean, egunez, mendi hegaleko brisa anabatikoak eta haran haizeak izaten dira nagusi; gauez, aldiz, mendi hegaleko brisa katabatikoak eta mendi haizeak.

 

Oztopo orografikoek haizeetan eragiten dituzten aldaketak

Lur azaleko haizeek bidean oztoporen bat aurkitzen dutenean, oztopoaren profilera egokituz gainditzen dute. Beraz, goranzko haize lasterrak sortzen dira haizaldeko hegalean eta beheranzkoak, berriz, haizebekoan.

Gainera, aire jarioak horizontalki desbideratzen dira, eta oztopoaren ingurutik igarotzen dira.

Oztopoa handia ez baldin bada, mugimendu horizontalak nagusitzen dira eta haizeak oztopoaren ertzetatik igarotzera jotzen du. Oztopoa handia denean, ordea, zabalera handikoa bereziki, mugimendu bertikalak gailentzen dira. Horrelakoetan, haizeak aldaketa batzuk izaten ditu: ardatz horizontaleko zurrunbiloak eratzen dira haizaldeko hegalean, eta, beraz, beheranzko jarioak; haizebeko hegalean ere antzeko zurrunbiloak sortzen dira, baina jarioak goranzkoak izan ohi dira. Dena den, zurrunbiloak malda handietan baizik ez dira sortzen (40°tik gorakoetan), inoiz ez malda txikietan.

Oztopoen gainetik igarotzen denean, haizeak uhin forma hartzen du. Gainera, hainbat uhin gero eta motelagoak ere eragiten ditu. Airearen egonkortasun maila nolakoa, uhin kopurua ere halakoa izaten da, baina bost edo hamar bat kilometroko tarte horizontala duten bospasei uhin ere sortzen dira batzuetan. Lurretik hurbil, uhinak indargetu egiten dira, eta errotore izeneko zurrunbilo horizontalak sortzen dira.

Airea oso hezea denean, kumulu erako hodeiak ere eratzen dira batzuetan errotoreen goranzko alderdian.

 

Mendiz inguratutako haran meharrek haizeetan eragiten dituzten aldaketak

Haizea mendiz inguratutako haran meharretatik igarotzen denean, aldatu egiten dira bai haizearen norabidea eta bai indarra.

Gunerik estuenetan airea metatu egiten da, eta haizeak azkarrago pasa behar izaten du, eta goranzko uhinak sortzen dira.

Harana irekitzen den lekuetan, berriz, aireak behera egiten du konpentsazioz, eta horizontalean ere hedatzen da: haran hegaletarantz jotzen duten zurrunbiloak sortzen dira era horretan.

 

Haizea eguratseko goiko geruzetan Coriolis indar desbideratzailea Alisioak Tropiko arteko Konbergentzia Eremua

Goratasun maila jakin batetik gora, seiehun eta mila metro bitartean, haize geostrofikoak izaten dira nagusi, marruskadura indarrak ez baitu hor inolako eraginik. Beraz, maila horretatik gorako presio banaketa ezagututa, haizeak nolako lastertasuna eta norabidea dituen jakin daiteke.

Goi-goian, isobaren ia paraleloa izaten da haizea. Mila metrotatik gora ez dago desberdintasun aipagarririk haize geostrofikoen (presio gradientearen bidez neurtzen diren haizeen) eta benetako haizeen artean.

Dena den, haizea eguratseko goiko geruzetan zertan den aztertzeko, oinarrizko zenbait kontzeptu argitu behar dira lehenbizi, hala nola haize geostrofikoa eta Coriolis indarra. Haize geostrofikoak, presio handietatik presio txikietara jo ordez, isobarekiko paralelo jotzen du: Ipar Hemisferioan, ezkerraldean presio gutxi sorrarazten du eta eskuinaldean, presio handia; Hego Hemisferioan, alderantziz gertatzen da. Haizearen lastertasuna aldatu egiten da presio gradientearen eta latitudearen arabera, azken horren eragin gutxiago duen arren. Bestalde, higitzen ari diren objektuek Lurraren errotazioaren eraginez izaten duten desbideratzearideitzen zaio Coriolis indarra. Ipar Hemisferioan eskuinalderantz desbideratzen dira, eta Hego Hemisferioan, ezkerralderantz.

Desbideratze hori latitudearen araberakoa izaten da gainera: lurburuetatik ekuatorera hurbildu ahala, gutxitu egiten da.

Presio eremu baten barruan higitzen ari diren aire zatikietan, beraz, indar hauek izaten dute eragina: grabitazioak, presio gradiente bertikalak, presio gradiente horizontalak edo geostrofikoak, Coriolis indar desbideratzaileak, eta lur azaleko marruskadurak (lurretik hurbil, alegia). Ildo horretatik, gogoan izan behar da grabitazioak haizearen ardatz bertikalean baizik ez duela eragiten. Presio gradiente bertikala, berriz, gutxitu egiten da aireak zenbat eta gehiago egin gora, lurretik hasi eta maila garaietaraino. Eta, azkenik, aipatu beharra dago lur azaleko marruskadura mila bat metrotaraino heltzen dela.

Isobarak makotuak direnean, zuzenak izan ordez, presio handiko eta gutxiko guneak sortzen dira, eta haizeen ibilbideak ere makotuak izaten dira. Aire zatikien mugimenduari eragiten dion beste indar bat ere sortzen da orduan: indar zentrifugoa, presiogunearen biratze zentrotik kanpora bultza egiten duena.

Indar guztiak orekan daudenean, egonkorra izaten da aire partikulen higidura.

Baina oreka hautsiz gero, gerta liteke higidura bizkortzea, moteltzea edo alderantzizkoa bihurtzea ere. Errealitatean, izan, ez da inoiz izaten bete-beteko oreka egonkorrik, haizeek beti izaten baitituzte lastertasun eta norabide aldaketak.

Horrela, hemisferio bakoitzak bere trantsizio eremua du: eremu horrek, alde batean, aire bero tropikala eta subtropikala ditu, eta, bestean, aire hotza. “Lur mailako fronte eremua” deitzen zaio delako eremu horri. Hor izaten dira mendebal haize bortitzenak: zenbat eta gorago, orduan eta indartsuago, 12 kilometroko garaiera arte.

Horiexek dira latitude epeletako “westerlies” ezagunak.

Behe troposferan oso ugariak dira hainbat noranzkotan bira egiten duten zurrunbilo biribilak. Mila eta bi mila kilometro bitarteko diametroa dute, eta bi eratakoak dira: zikloiak edo presio gutxiko eremuak, eta antizikloiak edo presio handiko eremuak. Zurrunbilo horiek lur azaletik hurbil higitzen diren uhinak dira, baina, eremu garaiagoetan, beheko uhin horiei dagozkienak askoz uhin laburragoak dira.

Tenperaturari dagokionez, egitura asimetrikoa dute: zurrunbilo bakoitzean, aire beroa lurbururantz abiatzen da, eta aire hotza ekuatore aldera. Baina lurburuen inguruan askoz ere handiagoa denez gero Lurraren errotazioaren ondoriozko indar desbideratzailea, zurrunbiloak mendebal haizeen zirkulaziotik at geratzen dira, aipatutako errotazioaren eraginez, zeharkako noranzkoa hartzen baitute. Izan ere, zeharkako indar hori handia ez izanagatik, oso eraginkorra da. Bestalde, 55°-65° latitudeetan, lurbururantz bideratzen diren borraskek presio subpolar gutxiko eremu bat sorrarazten dute. 30°-40° latitudeetan Ekuatorera jotzen duten antizikloiek, aitzitik, presio handiko eremu bat sorrarazten dute, eta, horren ondorioz, presio handiko eraztun azpitropikaleko guneak eratzen dira.

Antizikloi tropikalek eremu subtropikal eta tropikaletan lurretik hurbil sorrarazitako presio gradienteak Ekuatorerantz jotzen du, eta ekialdeko haizearen gradientea ere berarekin eramaten du. Gora egin ahala, jario hori ahuldu egiten da, eta hamar-hamabi kilometroko garaieran mendebaleko haize lasterra sortzen da ekialdeko haizeen gainean.Lurretik gertu dagoenean, mendebal haizeak Ekuatorerantz jotzen du, handik hurbil presio gutxiko gune bat baitago.

Haize horiek nahiko egonkorrak dira, eta alisio deitzen zaie.

Aipa ditzagun, azkenik, konbergentzia eta dibergentzia kontzeptuak. Konbergentzia norabide desberdineko haizeek bat egiten dutenean gertatzen da; dibergentzia, berriz, haizeak norabide desberdinak hartuta, elkarrengandik urruntzen direnean.

Horrela, presio gutxiko eremu ekuatorialari “Tropiko arteko Konbergentzia Eremua edo Eraztuna” deitzen zaio.Haizeen jatorrizko norabidea aldarazten duen indarra da. Coriolis ohartu zen fenomeno horretaz XIX. mendean (hortik datorkio izena), baina Ferrelek finkatu zuen, geroago, lege honen bidez: “Ipar hemisferioan horizontalean higitzen den jario orok eskuinerantz desbideratzeko joera du, edozein delarik ere jatorrizko noranzkoa. Hego hemisferioan antzeko desbideratzea gertatzen da, baina ezkerrerantz”.

Lurrak lurburuen ardatzen inguruan egiten duen errotazio mugimendua da Coriolis indarraren iturburua. Izan ere, mugimendu horren ondorioz, ia lur azaleko edozein puskak (ekuatorean daudenak izan ezik), batez ere jariakaria baldin bada, lurburuen ardatzen inguruan etengabe bira egiteaz gainera, bere ardatz bertikalaren inguruan ere etengabe egiten du bira.

Haizeak edozein norabide hartzen duela ere, azpiko lur azalak bere ardatz bertikalaren inguruan bira egiten duenez, bi mugimenduak ez dira bat etortzen, eta, horren ondorioz, desbideratze bat izaten da. Beraz, lur azaleko eremuek zeinek bere ardatz bertikalaren inguruan etengabe bira egitearen ondorioz sortzen da Coriolis indarra.

??Itsas haizeak izanik, berebiziko garrantzia dute belaontzien nabigaziorako. Alisioak ekialdeko haizeak dira, eta batez beste 25°-ko latitudea duen zerrenda bat hartzen dute hemisferio bakoitzean; beraz, Lurraren laurden bat eta ozeanoen heren bat hartzen dute, gutxi gorabehera.

Bi hemisferioetako 30°-35° latitudeen artean alisioak etengabeak dira: presio subtropikal handietan dituzte iturburuak, eta horietatik abiatuta baizik ez dute jotzen. Ekialdeko jario horiek haize nagusi hauek eratzen dituzte: ipar-ekialdekoa edo ekialde-ipar-ekialdekoa (NE - ENE) Ipar Hemisferioan, eta hego-ekialdekoa edo ekialde-hego-ekialdekoa (SE edo ESE) Hego Hemisferioan.

??Tropiko arteko presio gutxiko egurats eremuan dago kokatua (“ibar ekuatoriala” ere deitzen zaio, antzeko tenperatura eta hezetasuna dituzten bi hemisferioetako alisioek bat egiten baitute hab). Kokalekua aldakorra duelarik, bereizketa hau egin behar da: Ipar Hemisferioko udaldian ekuatore lerroaren iparraldean osatzen den Tropiko arteko Konbergentzia Eremuan (TKE) Tropiko arteko Ipar Konbergentzia (TIK) egoten da; Tropiko arteko Hego Konbergentzia (THK), berriz, Ekuatorearen hegoaldean egoten da Hego Hemisferioko udaldian.

Alisioen eraginaren mendeko eremuari Tropiko arteko Bilgunea deitzen zaio.