Geografia unibertsala»Geografia
Haizeen tipologia aldaketa bertikalen arabera Presio gradientearen indarra Haize geostrofikoa
Haizeak zenbat eta gorago egin, orduan eta biziagoak izaten dira, bi
arrazoi nagusigatik: batetik, gora egiterakoan, airearen dentsitatea
gutxitu egiten delako eta gradientearen indarra handitu egiten delako,
eta, bestetik, Lurrak ez duelako hainbesteko marruskadura indarrik.
Azken efektu horrek, gainera, garaiera handitu ahala, haizeen
norabidea ere zertxobait aldatzen du: marruskadura indarra ahulagoa
den neurrian, haizea eskuinalderantz desbideratzen da, eta indar
horrek behin inolako eraginik ez duenean, haize geostrofikoa sortzen
da. Seiehun eta mila metro bitartean gertatzen da hori, gutxi
gorabehera. Hori guztia kontuan hartuta, bi haize mota nagusi
bereizten dira: batetik, lur azaleko haizeak, ahulagoak eta isobarekiko
zeiharrak (isobarak itsas mailari buruz neurtutako presio atmosferiko
berdina duten mapetako puntu guztiak lotzen dituzten lerroak dira)
eta, bestetik, goietako haizeak, indartsuagoak eta geostrofikoak.Airea presio gradientearen indarraren
eraginez hasten da higitzen. Horren
arabera, presio desberdineko bi puntu
hartuz gero, A eta B, airea presiorik handieneko
puntutik txikienekora higitzen
da, eta zenbat eta handiagoa izan bi
puntu horien arteko gradiente barometrikoa,
orduan eta lasterrago mugitzen
da airea. Gradiente barometrikoa A eta
B puntuen arteko tarte horizontalean
presioak duen aldaketa da.Marruskadurarik gabeko eguratsaren
goiko eremuetako aireari dagokionez,
Coriolis efektuak presio gradientearen
indarra aldarazten du eta haize geostrofikoa
sorrarazten du. Haizeak isobaren
paralelo jotzen du, presio handietatik
presio txikietara jo beharrean: Ipar Hemisferioan,
ezkerraldean sortzen da presio
txikia eta eskuinaldean handia; Hego
Hemisferioan, berriz, alderantziz. Lastertasuna
presio gradientearen eta latitudearen
araberakoa izaten da, azken
horrek eragin gutxiago duen arren.
Haizearen aldaketa bertikalak
Haizea zenbat eta gorago, orduan eta
biziagoa izaten da, oro har. Bi dira horren
arrazoi nagusiak: batetik, gora egiterakoan,
airearen dentsitatea gutxitu egiten delako
eta gradientearen indarra handitu egiten delako,
eta bestetik, Lurrak marruskadura indar
gutxiago duelako. Marruskadurak, gainera,
zertxobait aldarazten du haizeen norabidea,
zenbat eta gorago egin aireak: marruskadura
indarra ahultzen den neurrian,
haizea eskuinalderantz desbideratzen da, eta
indar horrek behin inolako eraginik ez duenean,
haize geostrofikoa sortzen da. 600 eta
1000 mila metro bitarteko goratasunean gertatzen
da hori, gutxi gorabehera. Haizeak
era honetara bereizten dira beraz, garaieraren
arabera: batetik, lur azaleko haizeak,
ahulagoak eta isobarekiko zeiharrak, eta,
bestetik, goietakoak, indartsuagoak eta
geostrofikoak. Baina badira aipatu beharreko
zenbait ñabardura. Izan ere, lur azal
gaineko aire geruzetako haizeek aldaketa
handiak izaten dituzte: nolakoa den lur azala,
halakoa izaten da haizeen norabidea.
Goiko aire geruzetan haizeek izan ohi dituzten aldaketak ere ez datoz bat arestian
aipatu den azalpen orokorrarekin.
Haizea lur azaletik hurbilen dauden aire geruzetan
Lur azaletik hurbileneko aire geruzak
marruskadura indarren eraginpean daude
erabat. Horrela, haizeak moteltzeaz gainera,
gradientearen indarraren eraginez (kasu
honetan, presio aldaketaren balioa) higitzen
dira, hau da, isobarei buruz elkarzut, eta
presio handietatik presio txikietara.
Haizeek, halaber, bestelako eraginak ere
jasaten dituzte. Lehenengo eta behin, lekuan
lekuko lur azalaren arabera, hainbat fenomeno
termiko izaten da, eta horien araberakoa
da isobaren banaketa ere. Bestalde,
bidean aurkitzen dituzten oztopoek eragin
handia izaten dute haizeen gainean. Lehenengoen
artean, gogoratu beharrekoak dira
kostaldeko zirkulazio termikoak (itsas brisak)
edota mendikateetako hegalen eta
haranen artekoak (mendi brisak). Ildo horretatik,
bereziki aipatzekoak dira haizeak
mendien artetik igarotzean edo haranen
barruan sartzean izaten dituen aldaketak.
Itsas brisak
Itsasoaren eta lehorraren ezaugarri termikoak
oso desberdinak direnez, tenperaturen
arteko aldeak oso handiak izan ohi
dira kostaldean: egunez, lurra itsasoa baino
askoz ere gehiago berotzen da; gauez,
ordea, itsasoak hobeto eusten dio beroari
lurrak baino. Tenperaturen arteko alde horiek
aldeak eragiten dituzte dentsitatean ere:
horrela sortutako aire higidurari zirkulazio
termikoa deitzen zaio.
Egunez, ozeanoko aire hotz trinkoa lehorrerantz
abiatzen da, lehorreko aire bero
arinak gora egiten baitu. Itsasotik lehorrerako
aire higidura sortzen da, beraz. Konpentsazioz,
airearen goiko geruzetan, kontrako
norabideko zirkulazioa eratzen da.
Itsasotik lehorrerako haize horri esaten zaio
itsas brisa. Itsas brisa egunsentian sortzen
da, eta egunaren erdialdera izaten du indarrik
handiena.
Gauez kontrako fenomenoa gertatzen
da, lurra hoztu egiten delako eta itsasoko
tenperatura, aldiz, lehorrekoa baino garaiagoa
izaten delako. Hori dela eta, lehorretik
itsasorako zirkulazioa sortzen da, eta goreneko
geruzetan, kontrako norabideko aire
higidura. Lehorretik itsasorako haize horrilehorreko brisa esaten zaio. Lehorreko
brisak gauez jotzen du, egunsentia baino
lehen batez ere. Edonola ere, gauez, lurraren
eta itsasoaren tenperaturen arteko aldeak
ez dira hain handiak eta, hori dela
eta, lehorreko brisa motelagoa eta bareagoa
izan ohi da.
Kostaldean brisa sortzeko, nolanahi ere,
nahitaezkoa da lehorraren eta itsasoaren
artean tenperaturen arteko aldea handia
izatea, eta hori oskarbi uneak nagusi direnean
eta haize gogorrik ez denean gertatzen
da, izan ere, haize gogorrek leku batetik
bestera eramaten baitute beroa.
Mendiko brisak
Mendi-haranetan ere sortzen dira zirkulazio
termikoak, mendialde horietako leku
batzuek eta besteek izandako berotze maila
desberdinen arabera. Egunez, eguteran
dauden mendi hegalak berotzen dira gehien,
eguzki irradek oso zuzen jotzen baitute alde
horretan. Haranen hondoa, aldiz, ez da batere
berotzen, ez baitzaio ia eguzki irradarik
heltzen. Egutera aldean ordea lur azaletik
urrun dagoen airea ere hotzagoa izaten
da beti, nahiz eta lur azal horren plano horizontal
berean egon, kontuan izan behar
baita airea lurrak igorritako uhin luzeko irraden
bidez berotzen dela batez ere. Horrela
sortutako presio gradienteak haizea mendi
hegal beroetarantz bideratzen du, eta, horietatik
gora joaten denean, haize anabatikoak
sortzen dira. Aldi berean, haran brisa
deritzan haize jarioa sortzen da haranean
gora, gainean, kontrako noranzkoan, indar
bereko haize bat izaten duena.
Gauez, ordea, erabat hozten dira mendi
hegalak, gaueko irraden eraginez beroa
galtzen delako. Orduan, presio gradientea
haranaren hondora joaten da. Airea, grabitate
indarrak ere eraginda, maldan behera
jaisten da, eta haize katabikoak sorrarazten
ditu. Airea hondora heltzen denean,
haranaren goialdetik behealderantz jotzen
duen haize jarioa sortzen da: mendi brisa.
Horren gaineko haizea indar berekoaizaten da, baina aurkako noranzkoan, ordea.
Beraz, mendi aldean, egunez, mendi
hegaleko brisa anabatikoak eta haran haizeak
izaten dira nagusi; gauez, aldiz, mendi
hegaleko brisa katabatikoak eta mendi
haizeak.
Oztopo orografikoek haizeetan eragiten dituzten aldaketak
Lur azaleko haizeek bidean oztoporen
bat aurkitzen dutenean, oztopoaren profilera
egokituz gainditzen dute. Beraz, goranzko
haize lasterrak sortzen dira haizaldeko
hegalean eta beheranzkoak, berriz, haizebekoan.
Gainera, aire jarioak horizontalki
desbideratzen dira, eta oztopoaren ingurutik
igarotzen dira.
Oztopoa handia ez baldin bada, mugimendu
horizontalak nagusitzen dira eta
haizeak oztopoaren ertzetatik igarotzera jotzen
du. Oztopoa handia denean, ordea,
zabalera handikoa bereziki, mugimendu
bertikalak gailentzen dira. Horrelakoetan,
haizeak aldaketa batzuk izaten ditu: ardatz
horizontaleko zurrunbiloak eratzen dira
haizaldeko hegalean, eta, beraz, beheranzko
jarioak; haizebeko hegalean ere antzeko
zurrunbiloak sortzen dira, baina jarioak
goranzkoak izan ohi dira. Dena den, zurrunbiloak
malda handietan baizik ez dira
sortzen (40°tik gorakoetan), inoiz ez malda
txikietan.
Oztopoen gainetik igarotzen denean,
haizeak uhin forma hartzen du. Gainera,
hainbat uhin gero eta motelagoak ere eragiten
ditu. Airearen egonkortasun maila
nolakoa, uhin kopurua ere halakoa izaten
da, baina bost edo hamar bat kilometroko
tarte horizontala duten bospasei uhin ere
sortzen dira batzuetan. Lurretik hurbil, uhinak
indargetu egiten dira, eta errotore izeneko
zurrunbilo horizontalak sortzen dira.
Airea oso hezea denean, kumulu erako
hodeiak ere eratzen dira batzuetan errotoreen
goranzko alderdian.
Mendiz inguratutako haran meharrek haizeetan eragiten dituzten aldaketak
Haizea mendiz inguratutako haran meharretatik
igarotzen denean, aldatu egiten dira
bai haizearen norabidea eta bai indarra.
Gunerik estuenetan airea metatu egiten
da, eta haizeak azkarrago pasa behar izaten
du, eta goranzko uhinak sortzen dira.
Harana irekitzen den lekuetan, berriz, aireak
behera egiten du konpentsazioz, eta
horizontalean ere hedatzen da: haran hegaletarantz
jotzen duten zurrunbiloak sortzen
dira era horretan.
Haizea eguratseko goiko geruzetan Coriolis indar desbideratzailea Alisioak Tropiko arteko Konbergentzia Eremua
Goratasun maila jakin batetik gora, seiehun
eta mila metro bitartean, haize geostrofikoak
izaten dira nagusi, marruskadura
indarrak ez baitu hor inolako eraginik. Beraz,
maila horretatik gorako presio banaketa
ezagututa, haizeak nolako lastertasuna eta
norabidea dituen jakin daiteke.
Goi-goian, isobaren ia paraleloa izaten
da haizea. Mila metrotatik gora ez dago
desberdintasun aipagarririk haize geostrofikoen
(presio gradientearen bidez neurtzen
diren haizeen) eta benetako haizeen artean.
Dena den, haizea eguratseko goiko geruzetan
zertan den aztertzeko, oinarrizko zenbait
kontzeptu argitu behar dira lehenbizi,
hala nola haize geostrofikoa eta Coriolis
indarra. Haize geostrofikoak, presio handietatik
presio txikietara jo ordez, isobarekiko
paralelo jotzen du: Ipar Hemisferioan, ezkerraldean
presio gutxi sorrarazten du eta
eskuinaldean, presio handia; Hego Hemisferioan,
alderantziz gertatzen da. Haizearen
lastertasuna aldatu egiten da presio gradientearen
eta latitudearen arabera, azken horren
eragin gutxiago duen arren. Bestalde,
higitzen ari diren objektuek Lurraren errotazioaren
eraginez izaten duten desbideratzearideitzen zaio Coriolis indarra. Ipar
Hemisferioan eskuinalderantz desbideratzen
dira, eta Hego Hemisferioan, ezkerralderantz.
Desbideratze hori latitudearen araberakoa
izaten da gainera: lurburuetatik ekuatorera
hurbildu ahala, gutxitu egiten da.
Presio eremu baten barruan higitzen ari
diren aire zatikietan, beraz, indar hauek
izaten dute eragina: grabitazioak, presio
gradiente bertikalak, presio gradiente horizontalak
edo geostrofikoak, Coriolis indar
desbideratzaileak, eta lur azaleko marruskadurak
(lurretik hurbil, alegia). Ildo horretatik,
gogoan izan behar da grabitazioak
haizearen ardatz bertikalean baizik ez duela
eragiten. Presio gradiente bertikala, berriz,
gutxitu egiten da aireak zenbat eta
gehiago egin gora, lurretik hasi eta maila
garaietaraino. Eta, azkenik, aipatu beharra
dago lur azaleko marruskadura mila bat
metrotaraino heltzen dela.
Isobarak makotuak direnean, zuzenak
izan ordez, presio handiko eta gutxiko guneak
sortzen dira, eta haizeen ibilbideak ere
makotuak izaten dira. Aire zatikien mugimenduari
eragiten dion beste indar bat ere
sortzen da orduan: indar zentrifugoa, presiogunearen
biratze zentrotik kanpora bultza
egiten duena.
Indar guztiak orekan daudenean,
egonkorra izaten da aire partikulen higidura.
Baina oreka hautsiz gero, gerta liteke
higidura bizkortzea, moteltzea edo alderantzizkoa
bihurtzea ere. Errealitatean, izan, ez
da inoiz izaten bete-beteko oreka egonkorrik,
haizeek beti izaten baitituzte lastertasun
eta norabide aldaketak.
Horrela, hemisferio bakoitzak bere trantsizio
eremua du: eremu horrek, alde batean,
aire bero tropikala eta subtropikala
ditu, eta, bestean, aire hotza. “Lur mailako
fronte eremua” deitzen zaio delako eremu
horri. Hor izaten dira mendebal haize bortitzenak:
zenbat eta gorago, orduan eta indartsuago,
12 kilometroko garaiera arte.
Horiexek dira latitude epeletako “westerlies”
ezagunak.
Behe troposferan oso ugariak dira
hainbat noranzkotan bira egiten duten zurrunbilo
biribilak. Mila eta bi mila kilometro
bitarteko diametroa dute, eta bi eratakoak dira: zikloiak edo presio gutxiko
eremuak, eta antizikloiak edo presio handiko
eremuak. Zurrunbilo horiek lur azaletik
hurbil higitzen diren uhinak dira, baina,
eremu garaiagoetan, beheko uhin horiei
dagozkienak askoz uhin laburragoak dira.
Tenperaturari dagokionez, egitura asimetrikoa
dute: zurrunbilo bakoitzean, aire
beroa lurbururantz abiatzen da, eta aire hotza
ekuatore aldera. Baina lurburuen inguruan
askoz ere handiagoa denez gero Lurraren
errotazioaren ondoriozko indar desbideratzailea,
zurrunbiloak mendebal haizeen
zirkulaziotik at geratzen dira, aipatutako
errotazioaren eraginez, zeharkako
noranzkoa hartzen baitute. Izan ere, zeharkako
indar hori handia ez izanagatik, oso
eraginkorra da. Bestalde, 55°-65° latitudeetan,
lurbururantz bideratzen diren borraskek
presio subpolar gutxiko eremu bat sorrarazten
dute. 30°-40° latitudeetan Ekuatorera
jotzen duten antizikloiek, aitzitik,
presio handiko eremu bat sorrarazten dute,
eta, horren ondorioz, presio handiko eraztun
azpitropikaleko guneak eratzen dira.
Antizikloi tropikalek eremu subtropikal eta
tropikaletan lurretik hurbil sorrarazitako
presio gradienteak Ekuatorerantz jotzen du,
eta ekialdeko haizearen gradientea ere berarekin
eramaten du. Gora egin ahala, jario
hori ahuldu egiten da, eta hamar-hamabi
kilometroko garaieran mendebaleko haize
lasterra sortzen da ekialdeko haizeen gainean.Lurretik gertu dagoenean, mendebal
haizeak Ekuatorerantz jotzen du, handik
hurbil presio gutxiko gune bat baitago.
Haize horiek nahiko egonkorrak dira, eta
alisio deitzen zaie.
Aipa ditzagun, azkenik, konbergentzia
eta dibergentzia kontzeptuak. Konbergentzia
norabide desberdineko haizeek bat
egiten dutenean gertatzen da; dibergentzia,
berriz, haizeak norabide desberdinak hartuta,
elkarrengandik urruntzen direnean.
Horrela, presio gutxiko eremu ekuatorialari
“Tropiko arteko Konbergentzia Eremua
edo Eraztuna” deitzen zaio.Haizeen jatorrizko norabidea aldarazten
duen indarra da. Coriolis ohartu zen fenomeno
horretaz XIX. mendean (hortik datorkio
izena), baina Ferrelek finkatu zuen, geroago,
lege honen bidez: “Ipar hemisferioan horizontalean
higitzen den jario orok eskuinerantz desbideratzeko
joera du, edozein delarik ere jatorrizko
noranzkoa. Hego hemisferioan antzeko
desbideratzea gertatzen da, baina ezkerrerantz”.
Lurrak lurburuen ardatzen inguruan egiten
duen errotazio mugimendua da Coriolis indarraren
iturburua. Izan ere, mugimendu horren
ondorioz, ia lur azaleko edozein puskak
(ekuatorean daudenak izan ezik), batez ere jariakaria
baldin bada, lurburuen ardatzen inguruan
etengabe bira egiteaz gainera, bere ardatz
bertikalaren inguruan ere etengabe egiten du
bira.
Haizeak edozein norabide hartzen duela
ere, azpiko lur azalak bere ardatz bertikalaren
inguruan bira egiten duenez, bi mugimenduak
ez dira bat etortzen, eta, horren ondorioz, desbideratze
bat izaten da. Beraz, lur azaleko eremuek
zeinek bere ardatz bertikalaren inguruan
etengabe bira egitearen ondorioz sortzen da
Coriolis indarra.
??Itsas haizeak izanik, berebiziko garrantzia
dute belaontzien nabigaziorako. Alisioak ekialdeko
haizeak dira, eta batez beste 25°-ko latitudea
duen zerrenda bat hartzen dute hemisferio
bakoitzean; beraz, Lurraren laurden bat eta
ozeanoen heren bat hartzen dute, gutxi gorabehera.
Bi hemisferioetako 30°-35° latitudeen
artean alisioak etengabeak dira: presio subtropikal
handietan dituzte iturburuak, eta horietatik
abiatuta baizik ez dute jotzen. Ekialdeko
jario horiek haize nagusi hauek eratzen dituzte:
ipar-ekialdekoa edo ekialde-ipar-ekialdekoa
(NE - ENE) Ipar Hemisferioan, eta hego-ekialdekoa
edo ekialde-hego-ekialdekoa (SE edo
ESE) Hego Hemisferioan.
??Tropiko arteko presio gutxiko egurats eremuan
dago kokatua (“ibar ekuatoriala” ere deitzen
zaio, antzeko tenperatura eta hezetasuna
dituzten bi hemisferioetako alisioek bat egiten
baitute hab). Kokalekua aldakorra duelarik,
bereizketa hau egin behar da: Ipar Hemisferioko
udaldian ekuatore lerroaren iparraldean osatzen
den Tropiko arteko Konbergentzia Eremuan
(TKE) Tropiko arteko Ipar Konbergentzia
(TIK) egoten da; Tropiko arteko Hego
Konbergentzia (THK), berriz, Ekuatorearen
hegoaldean egoten da Hego Hemisferioko udaldian.
Alisioen eraginaren mendeko eremuari
Tropiko arteko Bilgunea deitzen zaio.