Geografia unibertsala»Geografia
Eguratsaren perturbazioak, depresioak eta antizikloiak
Eguratsa gasez osatuta dago, eta zatikiak aske higitzen dira bertan.
Hala ere, zatikien banaketa ez da homogeneoa; beraz, haien tasunak
ere ez dira gune guztietan berdinak izaten. Presio atmosferikoa da
tasun horietako bat, aireak leku jakin baten gainaldean eragindako
pisua, alegia. Banaketa irregular horren ondorioz, presioa aldatu
egiten da eremu batzuetatik besteetara. Troposferako airearen
higiduraren eraginez ordea, eremu horiek lekualdatu edo desagertu
egiten dira, edo bestela, beste batzuk sortzen dira. Prozesu horiek
guztiak funtsezkoak dira eguraldi aldaketen nondik norakoak ulertu
ahal izateko.
Presio atmosferikoa, beraz, aire zutabe batek azpian duen gainalde
banakoan eragiten duen pisua da: itsasoan, baldintza normaletan,
760 merkurio milimetro edo 1014 milibar ingurukoa da. Eguraldian
eta kliman eragina duten fenomeno guztiak troposferan gertatzen dira,
lurretik gertueneko eguratsaren geruzan alegia. Troposferan, bada,
berotutako aireak goranzko joera hartzen du, dentsitate gutxiago baitu;
hoztutako aireak, berriz, dentsitate handiagoa izanik, beheranzko
joera hartzen du. Hortaz, egonkortasunik gabeko eremuetan, aireak
gora egiten baitu, aire zutabeak eremu egonkorretan baino gutxiago
pisatzen du, eta eremu egonkorretan baino presio gutxiago eragiten du
beraz. Lehenengoei depresio edo borraska deitzen zaie. Bigarrenak,
hau da, beheranzko joera izanik pisu handiagoko aire zutabeak
osatzen dituzten guneak, antizikloi deitzen dira.
Perturbazio atmosferikoak
Lurralde eta une jakin batean zenbait
elementu meteorologiko ohiko balioetatik
urruntzen direnean, perturbazio atmosferikoak
sortzen dira. Elementu horiek tenperatura,
hezetasuna, eta haizearen norabidea
eta indarra dira, besteak beste. Perturbazio
atmosferikoek eguraldi aldaketak
eragiten dituzte, baina aldaketa horiek ez
dira berdinak izaten latitude tropikaletan eta
ekuatorialetan edo latitude ertainetan. Horrela,
latitude ertainetan, eguraldi aldaketekaire masen higidurarekin, depresioekin
eta antizikloi higikorrekin dute zerikusia.
Izan ere, azken horiek mendebaletik ekialdera
joaten dira mendebala nagusi den sistemetan,
hau da, presio tropikal handien
eraztunaren eta tenperatura apalekoaren
artean.
Kasuan kasuko lurraldea inguratzen
duen aire masarekiko energiaren aldea da,
hain zuzen, bai depresioen bai antizikloien
sorburua. Dena den, bereizketa hau egin
behar da perturbazioen artean: batetik, leku
jakin batean etengabe sortzen direnak, eta,
bestetik, leku jakin batera beste nonbaitetik
etorriak. Ekuatorean, adibidez, etengabe sortzen dira depresioak, eguzki izpiek gogor jotzen dutenez, lurra gehiegi berotzen baita. Iparburua, berriz, antizikloi eremua da goiko geruzetatik jaitsitako aire hotzaren eraginez. Presioguneek gora ala behera egin, perturbazio eremuak sortzen dituzte.
Aire masak Lurraren gainalde osoan higitzen direnez, perturbazioak sorguneetatik at ere hedatzen dira, haizeek eramanda hedatu ere. Horrelakoetan, aire masa bakartuak iristen dira: presioen arteko alderik handiena erdigunean egokitzen da, baina, hortik urrundu ahala, presioek ohiko balioetara jotzen dute. Aire masa horiek, gainera, Coriolis indarraren eraginaren mende
daude. Horren ondorioz , Ipar Hemisferioan
, antizikloiek eskuinerako errotazio
mugimendua egiten dute , erlojuaren orratzen
aldera alegia ; borrasken errotazio
mugimenduak , berriz , kontrako noranzkoa
hartzen du..
Depresio , borraska , behe presio edo
zikloiak isobara itxiez ( presio barometriko
berdineko puntuak lotzen dituen lerroa da
isobara ) osatutako presio gutxiko eremuak
dira. Biribilak edo elipse formakoak dira ,
eta mila eta bi mila kilometro bitarteko diametroa
izaten dute. Bi aire masa banatzen
dituen fronte eremuan izaten diren uhinak
handitzen eta zabaltzen direnean sortzen
dira , hain zuzen..
Uhin atmosferiko horietatik sortzen diren
depresioek bilakaera ziklo bat osatzen
dute : hasieran perturbazio txikiak izan
arren , ehundaka edo milaka kilometroko
anplitudea hartzen dute gero. Dena den ,
hori gertatzeko , goi troposferan baldintza
jakin batzuk izateaz gainera , aire masen
arteko kontrasteak oso handia izan behar
du : zenbat eta desberdinagoak izan ezautxiko gune bat sorrarazten du. Dirudienez,
irregulartasun orografikoak dira aipatutako
perturbazioen eragile nagusiak, hala nola
mendikateak, zurrunbilo termikoak... horiek
guztiek, zenbaitetan, fronteak atzerarazten
baitituzte. Oreka egoeratik uhin eta depresiorako
bilakaera hogeita lau ordutan ere
izaten da batzuetan.
Garapen aldia. Sortu eta hurrengo egunetan,
uhinaren anplitudea handitu egiten
da, eta, era berean, gutxitu egiten da uhinaren
erdiguneko presio atmosferikoa. Bi
aire masen higiduraren eraginez, fronte
beroa eta fronte hotza bereizten dira, eta
bi fronteen artean aire hotzez inguratutako
aire mihi beroko ziri moduko bat osatzen
da. Hori guztia plano horizontalean gertatzen
da; bertikalean, berriz, aire beroa depresioaren
ekialderago dagoen aire hotzaren
gainera igotzen da, eta atzealdeko eremu
hotzeko airea ziri moduan sartzen da
erdiguneko aire beroaren azpian.
Desagertze aldia. Depresioak ekialderako
norabidea daramala, fronte hotzak
beroa harrapatu eta oklusiozko frontea sortzen
da. Oklusioa uhinaren goialdetik hurnera,bil hasten da, txikiagoa baita hor bi fronteen
arteko distantzia. Horrela, oklusioa
hedatu egiten da arian-arian; azkenean, aire
beroak gora egin eta lur gainetik urruntzen
da. Depresioa aire hotzeko zurrunbilo bihurtzen
da orduan, iturburu eskualdeko
energia eta hezetasuna galtzen baititu. Ondoren,
gutxinaka-gutxinaka, lehenera itzultzen
da berriro, eta frontearen jatorrizko
itxura berreskuratzen du. Uhin borraska
bakartuek lau-zazpi egun irauten dute batez
beste.
Fronteak eta fronteei lotutako borraskak
eremu jakin batzuetan garatzen dira, aire
masek bat egiten duten guneetan alegia, eta
ekialderantz abiatzen dira latitude ertainetako
jario nagusien norabideari jarraituz.
Latitude ertainetako fronte eremurik garrantzitsuena,
ezbairik gabe, Fronte Polarra da,
zeren, aire hotz polarra eta aire epel tropikalabereiziz, eguraldi aldaketa handiak
eragiten baititu. Ipar Hemisferioari dagokionez,
Fronte Polarrak Ipar Ameriketako ekialdeko
kostaldean eta Asian nabarmentzen
dira batik bat, kontinenteko lur hotzen eta
itsasertzeko itsaslaster beroen arteko kontrastea
oso-oso handia baita lurralde horietan.
Antizikloiak edo presio handiak sortzen
diren eguratseko eremuetan, garaiera
bereko inguruko guneetakoa baino handiagoa
izaten da presioa. Antizikloiak poliki
higitzen dira, eta presio txikiek baino gehiago
irauten dute. Erdiguneko presio gradientea
txikia izan ohi da. Ipar Hemisferioan,
haizeak, biratzean, erlojuaren orratzen
aldeko noranzkoa hartzen du, eta Hego
Hemisferioan, berriz, alderantziz. Antizikloiak,
oro har, zeru oskarbiak eta eguraldi ona
eta egonkorra ekartzen ditu.Antizikloien egitura dinamikoa da, eta
ezaugarri hauek ditu: goiko geruzetan konbergentzia
horizontala izaten da, beheko
geruzetan dibergentzia horizontala; airea beherantz
higitzen da, oso poliki, ia troposfera
osoan zehar, batik bat erdialdean (6 eta
1,5 kilometroko artean). Hondoratze edo
beheranzko higidura horren bidez, batez
beste, kilometro bat egiten du egunero,
baina litekeena da, baita, hogeita hamar
metro edo gutxiago ere egitea, sistemaren
ahalmenaren arabera, alegia. Jaisterakoan,
airea trinkotu egiten da, eta, horren ondorioz,
berotze adiabatikoa sortzen da: airea
bertikalean higitzeagatik berotzen da, ez
baitu ez berorik galtzen ez bereganatzen.
Berotze adiabatikoaren ondorioz, hezetasun
erlatiboa (hau da, airearen maila higrometrikoa;
aireak benetan duen ur lurrunaren
eta, tenperatura berean, asea balego, izango lukeenaren arteko erlazioa) gutxitu egiten
da, eta gainera, inbertsio termiko handia
ere izaten da askotan (zenbat eta gorago,
gradiente adiabatikoaren arabera, tenperaturak
gora egiten du, behera egin beharrean),
oinarria lurretik 500 bat metrora
kokatzen dela.
Antizikloien jatorria dinamikoa ala termikoa
izan daiteke. Tropikoen inguruan
kokatutako presio handiko gune iraunkor
indartsuen jatorria, adibidez, dinamikoa da.
Siberian eta Kanadako iparraldean sortzen diren
antizikloien sorburua, berriz, termikoa da.
Aipatzekoa da bestalde presio handiek
eguratsa erabat egonkortzen dutela. Eguraldi
ona ekartzen dute, aldaketarik edo prezipitaziorik
gabekoa, egunak eguzkitsuak izaten
dira eta gauak izartsuak. Baina badira,
ordea, kontuan hartu beharreko zenbait
gorabehera ere. Udan ozeanoen gaineansortutako presio handiek lanbroa eta lainoak
sorrarazten dituzte maiz kostaldean,
hezetasuna handia baita han. Eremu kontinentalen
gainean sortutako presio handiek,
berriz, oso eguraldi lehorra eta beroa ekartzen
dute. Horrela, tenperaturak oso altuak
izaten dira tropikoetatik hurbil: eguzki izpiek
lurra etengabe berotzen dutenez, depresio
termikoak sor daitezke.
Neguan antizikloiek eguraldi lehorra eta
hotza ekartzen dute beti; gaueko irradek are
gehiago hozten du gainera, eta lainoak eta
izozteak oso ohikoak izaten dira gauean.
Lurra hainbeste hozten denez, irrada inbertsioak
ere maiz izaten dira lur azalean. Bestalde,
eguratsean zatiki kutsagarri asko metatzen
denean, antizikloiarekin, kutsadura
handitu egiten da gehienetan: horixe gertatzen
da, hain zuzen, hiri handietan edo
eremu industrialetan.
Zikloiak eta urakanak
Bada depresio mota berezi bat, latitude
tropikaletakoa. Itsasoko ura
hainbeste berotzen denez, lurrinketa
handia sortzen da, eta, horren ondorioz,
goranzko higidura bortitza. Aireak gora
egiten duenean, presioa erabat gutxitzen
da: inguruko eremuetatik etorritako
aireak ez du beheratze hori orekatzerik
lortzen eta, beraz, goiko geruzetako
airea lur azalerantz jaisten da. Horrela,
perturbazioaren erdian eremu
bare bat sortzen da, dimentsio askotakoa
izan daitekeena, eta bertako aireak
behera egiten du.
Gorantz egiten duen airea oso hezea
izaten da, eta bat-batean igotzen
denez, ur lurrina kondentsatu egiten du:
euri jasa bortitzak sorrarazten dituzten
hodei garaiak eratzen dira horrela. Goranzko
airearen errotazioaren eraginez,
oso haize gogorrak ere sortzen dira. Elementu
horiek guztiek bat eginik, sarraski
handiak eragin ditzakete, haizeek eramanda,
iturburutik urrun dauden lurraldeetara
ere heltzen baitira. Dena den,
eremu hotz edo lehorragoetara iritsi
ahala, indarra galtzen dute eta, azkenean,
erabat desagertzen dira.
Era horretako perturbazioak Ekuatorearen
inguruan sortzen dira beti, tenperatura
eta hezetasun handiko eremuetan.
Sorlekuaren arabera, izen desberdinak
dituzte: Erdiko Amerikan hurakanak
deitzen zaie, Indian zikloiak eta Asiako
hego-mendebalean tifoiak. Edonola ere,
oso zabaldua dago perturbazio horiei
pertsona izenak emateko ohitura ere,
duela gutxi arte, emakumezkoenak
bakarrik.