Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geografia unibertsala»Geografia

Eguratsaren perturbazioak, depresioak eta antizikloiak

Antizikloi eta depresio hotz eta beroen egitura bertikala.

Antizikloi beroak eta depresio hotzak altueran indartu egiten dira eta gora edo behera doan aire zutabea, hurrenez hurren, tropopausaren mailan mantentzen da.

Antizikloi hotzak eta depresio beroak, berriz, azpikoz goratu egiten dira altueran eta horren ondorioz atmosferaren zati txiki batean besterik ez dute eragina.

Eguratsa gasez osatuta dago, eta zatikiak aske higitzen dira bertan.

Hala ere, zatikien banaketa ez da homogeneoa; beraz, haien tasunak ere ez dira gune guztietan berdinak izaten. Presio atmosferikoa da tasun horietako bat, aireak leku jakin baten gainaldean eragindako pisua, alegia. Banaketa irregular horren ondorioz, presioa aldatu egiten da eremu batzuetatik besteetara. Troposferako airearen higiduraren eraginez ordea, eremu horiek lekualdatu edo desagertu egiten dira, edo bestela, beste batzuk sortzen dira. Prozesu horiek guztiak funtsezkoak dira eguraldi aldaketen nondik norakoak ulertu ahal izateko.

Presio atmosferikoa, beraz, aire zutabe batek azpian duen gainalde banakoan eragiten duen pisua da: itsasoan, baldintza normaletan, 760 merkurio milimetro edo 1014 milibar ingurukoa da. Eguraldian eta kliman eragina duten fenomeno guztiak troposferan gertatzen dira, lurretik gertueneko eguratsaren geruzan alegia. Troposferan, bada, berotutako aireak goranzko joera hartzen du, dentsitate gutxiago baitu; hoztutako aireak, berriz, dentsitate handiagoa izanik, beheranzko joera hartzen du. Hortaz, egonkortasunik gabeko eremuetan, aireak gora egiten baitu, aire zutabeak eremu egonkorretan baino gutxiago pisatzen du, eta eremu egonkorretan baino presio gutxiago eragiten du beraz. Lehenengoei depresio edo borraska deitzen zaie. Bigarrenak, hau da, beheranzko joera izanik pisu handiagoko aire zutabeak osatzen dituzten guneak, antizikloi deitzen dira.

Perturbazio atmosferikoak

Lurralde eta une jakin batean zenbait elementu meteorologiko ohiko balioetatik urruntzen direnean, perturbazio atmosferikoak sortzen dira. Elementu horiek tenperatura, hezetasuna, eta haizearen norabidea eta indarra dira, besteak beste. Perturbazio atmosferikoek eguraldi aldaketak eragiten dituzte, baina aldaketa horiek ez dira berdinak izaten latitude tropikaletan eta ekuatorialetan edo latitude ertainetan. Horrela, latitude ertainetan, eguraldi aldaketekaire masen higidurarekin, depresioekin eta antizikloi higikorrekin dute zerikusia.

Izan ere, azken horiek mendebaletik ekialdera joaten dira mendebala nagusi den sistemetan, hau da, presio tropikal handien eraztunaren eta tenperatura apalekoaren artean.

Kasuan kasuko lurraldea inguratzen duen aire masarekiko energiaren aldea da, hain zuzen, bai depresioen bai antizikloien sorburua. Dena den, bereizketa hau egin behar da perturbazioen artean: batetik, leku jakin batean etengabe sortzen direnak, eta, bestetik, leku jakin batera beste nonbaitetik etorriak. Ekuatorean, adibidez, etengabe sortzen dira depresioak, eguzki izpiek gogor jotzen dutenez, lurra gehiegi berotzen baita. Iparburua, berriz, antizikloi eremua da goiko geruzetatik jaitsitako aire hotzaren eraginez. Presioguneek gora ala behera egin, perturbazio eremuak sortzen dituzte.

Aire masak Lurraren gainalde osoan higitzen direnez, perturbazioak sorguneetatik at ere hedatzen dira, haizeek eramanda hedatu ere. Horrelakoetan, aire masa bakartuak iristen dira: presioen arteko alderik handiena erdigunean egokitzen da, baina, hortik urrundu ahala, presioek ohiko balioetara jotzen dute. Aire masa horiek, gainera, Coriolis indarraren eraginaren mende daude. Horren ondorioz , Ipar Hemisferioan , antizikloiek eskuinerako errotazio mugimendua egiten dute , erlojuaren orratzen aldera alegia ; borrasken errotazio mugimenduak , berriz , kontrako noranzkoa hartzen du..

Depresio , borraska , behe presio edo zikloiak isobara itxiez ( presio barometriko berdineko puntuak lotzen dituen lerroa da isobara ) osatutako presio gutxiko eremuak dira. Biribilak edo elipse formakoak dira , eta mila eta bi mila kilometro bitarteko diametroa izaten dute. Bi aire masa banatzen dituen fronte eremuan izaten diren uhinak handitzen eta zabaltzen direnean sortzen dira , hain zuzen..

Uhin atmosferiko horietatik sortzen diren depresioek bilakaera ziklo bat osatzen dute : hasieran perturbazio txikiak izan arren , ehundaka edo milaka kilometroko anplitudea hartzen dute gero. Dena den , hori gertatzeko , goi troposferan baldintza jakin batzuk izateaz gainera , aire masen arteko kontrasteak oso handia izan behar du : zenbat eta desberdinagoak izan ezautxiko gune bat sorrarazten du. Dirudienez, irregulartasun orografikoak dira aipatutako perturbazioen eragile nagusiak, hala nola mendikateak, zurrunbilo termikoak... horiek guztiek, zenbaitetan, fronteak atzerarazten baitituzte. Oreka egoeratik uhin eta depresiorako bilakaera hogeita lau ordutan ere izaten da batzuetan.

Garapen aldia. Sortu eta hurrengo egunetan, uhinaren anplitudea handitu egiten da, eta, era berean, gutxitu egiten da uhinaren erdiguneko presio atmosferikoa. Bi aire masen higiduraren eraginez, fronte beroa eta fronte hotza bereizten dira, eta bi fronteen artean aire hotzez inguratutako aire mihi beroko ziri moduko bat osatzen da. Hori guztia plano horizontalean gertatzen da; bertikalean, berriz, aire beroa depresioaren ekialderago dagoen aire hotzaren gainera igotzen da, eta atzealdeko eremu hotzeko airea ziri moduan sartzen da erdiguneko aire beroaren azpian.

Desagertze aldia. Depresioak ekialderako norabidea daramala, fronte hotzak beroa harrapatu eta oklusiozko frontea sortzen da. Oklusioa uhinaren goialdetik hurnera,bil hasten da, txikiagoa baita hor bi fronteen arteko distantzia. Horrela, oklusioa hedatu egiten da arian-arian; azkenean, aire beroak gora egin eta lur gainetik urruntzen da. Depresioa aire hotzeko zurrunbilo bihurtzen da orduan, iturburu eskualdeko energia eta hezetasuna galtzen baititu. Ondoren, gutxinaka-gutxinaka, lehenera itzultzen da berriro, eta frontearen jatorrizko itxura berreskuratzen du. Uhin borraska bakartuek lau-zazpi egun irauten dute batez beste.

Fronteak eta fronteei lotutako borraskak eremu jakin batzuetan garatzen dira, aire masek bat egiten duten guneetan alegia, eta ekialderantz abiatzen dira latitude ertainetako jario nagusien norabideari jarraituz.

Latitude ertainetako fronte eremurik garrantzitsuena, ezbairik gabe, Fronte Polarra da, zeren, aire hotz polarra eta aire epel tropikalabereiziz, eguraldi aldaketa handiak eragiten baititu. Ipar Hemisferioari dagokionez, Fronte Polarrak Ipar Ameriketako ekialdeko kostaldean eta Asian nabarmentzen dira batik bat, kontinenteko lur hotzen eta itsasertzeko itsaslaster beroen arteko kontrastea oso-oso handia baita lurralde horietan.

Antizikloiak edo presio handiak sortzen diren eguratseko eremuetan, garaiera bereko inguruko guneetakoa baino handiagoa izaten da presioa. Antizikloiak poliki higitzen dira, eta presio txikiek baino gehiago irauten dute. Erdiguneko presio gradientea txikia izan ohi da. Ipar Hemisferioan, haizeak, biratzean, erlojuaren orratzen aldeko noranzkoa hartzen du, eta Hego Hemisferioan, berriz, alderantziz. Antizikloiak, oro har, zeru oskarbiak eta eguraldi ona eta egonkorra ekartzen ditu.Antizikloien egitura dinamikoa da, eta ezaugarri hauek ditu: goiko geruzetan konbergentzia horizontala izaten da, beheko geruzetan dibergentzia horizontala; airea beherantz higitzen da, oso poliki, ia troposfera osoan zehar, batik bat erdialdean (6 eta 1,5 kilometroko artean). Hondoratze edo beheranzko higidura horren bidez, batez beste, kilometro bat egiten du egunero, baina litekeena da, baita, hogeita hamar metro edo gutxiago ere egitea, sistemaren ahalmenaren arabera, alegia. Jaisterakoan, airea trinkotu egiten da, eta, horren ondorioz, berotze adiabatikoa sortzen da: airea bertikalean higitzeagatik berotzen da, ez baitu ez berorik galtzen ez bereganatzen.

Berotze adiabatikoaren ondorioz, hezetasun erlatiboa (hau da, airearen maila higrometrikoa; aireak benetan duen ur lurrunaren eta, tenperatura berean, asea balego, izango lukeenaren arteko erlazioa) gutxitu egiten da, eta gainera, inbertsio termiko handia ere izaten da askotan (zenbat eta gorago, gradiente adiabatikoaren arabera, tenperaturak gora egiten du, behera egin beharrean), oinarria lurretik 500 bat metrora kokatzen dela.

Antizikloien jatorria dinamikoa ala termikoa izan daiteke. Tropikoen inguruan kokatutako presio handiko gune iraunkor indartsuen jatorria, adibidez, dinamikoa da.

Siberian eta Kanadako iparraldean sortzen diren antizikloien sorburua, berriz, termikoa da.

Aipatzekoa da bestalde presio handiek eguratsa erabat egonkortzen dutela. Eguraldi ona ekartzen dute, aldaketarik edo prezipitaziorik gabekoa, egunak eguzkitsuak izaten dira eta gauak izartsuak. Baina badira, ordea, kontuan hartu beharreko zenbait gorabehera ere. Udan ozeanoen gaineansortutako presio handiek lanbroa eta lainoak sorrarazten dituzte maiz kostaldean, hezetasuna handia baita han. Eremu kontinentalen gainean sortutako presio handiek, berriz, oso eguraldi lehorra eta beroa ekartzen dute. Horrela, tenperaturak oso altuak izaten dira tropikoetatik hurbil: eguzki izpiek lurra etengabe berotzen dutenez, depresio termikoak sor daitezke.

Neguan antizikloiek eguraldi lehorra eta hotza ekartzen dute beti; gaueko irradek are gehiago hozten du gainera, eta lainoak eta izozteak oso ohikoak izaten dira gauean.

Lurra hainbeste hozten denez, irrada inbertsioak ere maiz izaten dira lur azalean. Bestalde, eguratsean zatiki kutsagarri asko metatzen denean, antizikloiarekin, kutsadura handitu egiten da gehienetan: horixe gertatzen da, hain zuzen, hiri handietan edo eremu industrialetan.

Zikloiak eta urakanak

Bada depresio mota berezi bat, latitude tropikaletakoa. Itsasoko ura hainbeste berotzen denez, lurrinketa handia sortzen da, eta, horren ondorioz, goranzko higidura bortitza. Aireak gora egiten duenean, presioa erabat gutxitzen da: inguruko eremuetatik etorritako aireak ez du beheratze hori orekatzerik lortzen eta, beraz, goiko geruzetako airea lur azalerantz jaisten da. Horrela, perturbazioaren erdian eremu bare bat sortzen da, dimentsio askotakoa izan daitekeena, eta bertako aireak behera egiten du.

Gorantz egiten duen airea oso hezea izaten da, eta bat-batean igotzen denez, ur lurrina kondentsatu egiten du: euri jasa bortitzak sorrarazten dituzten hodei garaiak eratzen dira horrela. Goranzko airearen errotazioaren eraginez, oso haize gogorrak ere sortzen dira. Elementu horiek guztiek bat eginik, sarraski handiak eragin ditzakete, haizeek eramanda, iturburutik urrun dauden lurraldeetara ere heltzen baitira. Dena den, eremu hotz edo lehorragoetara iritsi ahala, indarra galtzen dute eta, azkenean, erabat desagertzen dira.

Era horretako perturbazioak Ekuatorearen inguruan sortzen dira beti, tenperatura eta hezetasun handiko eremuetan.

Sorlekuaren arabera, izen desberdinak dituzte: Erdiko Amerikan hurakanak deitzen zaie, Indian zikloiak eta Asiako hego-mendebalean tifoiak. Edonola ere, oso zabaldua dago perturbazio horiei pertsona izenak emateko ohitura ere, duela gutxi arte, emakumezkoenak bakarrik.