Geografia unibertsala»Geografia
Ozeanoetako ura
Lurraren parte isurkarian, parte gotorrean bezala, hainbat eskualde
bereiz daitezke zenbait irizpideren arabera. Oro har, tenperatura,
gazitasuna eta mugimenduak hartzen dira kontuan lurraren
gainaldeko ura eskualdeetan banatzeko; dena dela, irizpide horiek
ozeanoetako azaleko urari buruz erabiltzen dira batez ere, hau da, ur
azaletik 300 metroko sakoneraraino iristen den geruzari buruz. Izan
ere, geruza hori da kliman eta eguraldian eragin gehiena duena, eta
geruza horretan bizi dira, halaber, ozeanoko izaki bizi gehienak.
Orain arteko ikerketen arabera, sakoneko uraren ezaugarriek ez dute
zuzeneko eraginik eguratsean edo lur azalean, ozeanoaren erdialdeko
geruzetako ura gorantz igotzen den kasuetan izan ezik.
Ozeanoetako uraren eragina Lurrean
Itsasoek edo ozeanoek hidrosferaren
eremuaren %97,2 hartzen dute.
Ur gainera azaleratuta dauden lurrek
hiru eremu handitan banatzen dute ur masa,
eta hiru eremu horiek Hego Hemisferioan
besterik ez dute osatzen Lurra guztiz inguratzen
duen zerrenda jarraitua. Hauek dira,
handitik txikira, kontinenteek bereizten dituzten
hiru ur eremu nagusiak: Ozeano
Barea, Atlantikoa eta Indiakoa. Ozeano
horiek zabaldu egiten dira hegoaldean, eta
horrela osatzen dute lurbira osorik inguratzen
duen ur eremu jarraitu bakarra, Antartidako
ozeano izenaz ezagutzen den ur
masaren bitartez. Laugarren ozeano horrek
Atlantiko ozeanoko eta Antartidako kostaldean
du hegoaldeko muga, eta iparraldeko
muga, hitzarmenez ezarria, hego latitudeko
60 gradutan.
Ozeanoen hedadurak hauek dira:
? Ozeano Bareak 126.872.590 km2 ? Antartiar ozeanoak 85.564.530 km2 ? Atlantikoak 58.251.700 km2 ? Indiakoak 42.379.000 km2.
Ipar poloaren inguruan itsas eremu
mugatu bat osatzen dute ozeanoek eta Artiar
izotz ozeanoa deitu izan zaio eremu
horri askotan; gaur egun, ordea, ur masa
hori ez da ozeanotzat hartzen; egokiagotzat
hartua da Artiar itsaso izena.
Izan ere, hainbat arrazoirengatik badira,
ozeanoez gainera, itsas urezko beste
eremu batzuk itsaso esaten zaienak. Itsas
urez osaturiko eremu bati itsaso izena emateko
arrazoiak ez dira arrazoi zientifikoakkasu gehienetan, aitzitik, itsasoko herrien
ohituren edo erabileraren araberakoak baizik.
Dena dela, itsasoak ozeanoak baino
txikiagoak izaten dira, oro har, eta ozeanoetatik
desberdintzen dituen ezaugarria dute
kontinente lurrez inguratuak egotea –adibidez,
Baltiar itsasoa eta Mediterraneoa–; edo
itsas uretatik azaleratzen diren uharte kateez
inguratuak egotea –Antillak eta Japonia
bezala–; edota marinelek orientazio eta
posiziorako erreferentzia gisa erabili izan
dituzten eremuak izatea, eremu jakin hori
itsaso gisa bereizteko irizpide fisiko jakinik
gabe. Horrela, zilegi dirudi Itsaso Gorria,
adibidez, itsasotzat hartzea, baina ezin esan
Ozeanoetako uraren ezaugarri kimikoak
Ozeanoak ez dira ur gazi soilez osaturiko
masak; lur azaletik iritsitako hainbat
mineralez eta hildako landare eta animalietatik
datozen gatz organikoez osaturiko
soluzio kimiko konplexuak dira. Sodioa eta
kloroa, gatz arruntaren osagaiak, diraozeanoetako uraren osagai nagusiak;
ozeanoetako uraren pisu osoaren ehuneko
laurogeita sei hartzen dute, hidrogenoa eta
oxigenoa alde batera utzita. Hurrengo gai
aipagarrienak magnesioa (pisuaren %3,7),
sufrea (%2,6), kaltzioa (%1,2), potasioa
(%1,1) eta bromoa (%0,2) dira. Baina portzentajea
horiek itsasoko uraren osagai gotorrei
dagozkie soilik, eta uretan disolbaturik
dauden gai gotorren kontzentrazioak
uraren pisu osoaren %3,5 bakarrik hartzen
du. Gazitasunaren arabera zehazten da
itsasoko ureko lagin batean disolbaturik
dauden gai gotorren kontzentrazioa; mila
parte ureko hainbeste parte gatz dagoela
adierazten du gazitasunak, eta honela idazten
da: 0/000.
Esan daiteke, oro har, ozeano guztiek
gatz kopuru bera dutela. Ozeanoen batez
besteko gazitasuna 34,72 gramo ur litrokoa
da, edo oro har erabiltzen den formulari
jarraituz, milako 34,72koa. Hala ere, horrek
ez du esan nahi gune jakin batzuetan
batez besteko gazitasuna baino gazitasunhandiago ala gutxiago ezin egon daitekeenik.
Gune jakin batzuetan aldaketak gertatzen
dira uraren gazitasunean, hainbat arrazoiren
eraginez. Itsaso itxietan esaterako,
batez bestekoa baino gazitasun handiagoa
izaten da. Itsaso itxietako ura nekez nahasten
da ozeanoko urarekin, eta nahastekotan
ere, oso azalekoa izaten da nahasketa
hori; horrez gainera, itsaso itxiak lurruntze
handiko eremuetan egoten dira, balantze
hidriko negatiboa duten eremuetan, prezipitazio
gutxi eta klima egoera hori aldatzeko
ibaietatik ur geza aski iristen ez den eremuetan.
Ezaugarri horiek ditu, besteak beste,
Itsaso Gorriak. Gazitasun gutxiagoko ura,
aldiz, aurretik aipatu direnen alderantzizko
baldintza klimatikoko eremuetan eta ibaietatik
ur geza aski iristen den lekuetan egoten
da, itsasoa ozeanoarekin lotua egon ala
ez. Dena dela, itsasoaren eta ozeanoaren
artean loturarik ez dagoenean nabarmenagoa
izaten da itsasoak gazitasuna neurriz
gaindi edo gutxiegi izaten duela, Baltikoangertatzen den bezala. Baina horiez gainera,
ozeanoan badira batez besteko gazitasuna
baino gazitasun gutxiagoko beste eremu
batzuk, ibai handien bokaleetatik hurbileko
eremuak, hain zuzen; zenbait kilometrotan
zehar nabari daiteke ibai handietako
ur gezaren eragina ozeanoan.
Egoera horietan ezin esan daiteke, itsaso
itxien kasuan ere, urak gatz kopuru bera
duenik eremu guztietan. Itsaso Gorriaren
gazitasuna, esaterako, ozeanoko uraren
batez bestekotik milako 42rainokoa da, eta
Itsaso Baltikoan batez bestekotik milako
4raino jaisten da.
Ozeanoko ur askeetan gorabehera gutxi
izaten ditu gazitasunaren balioak, eta,
aldaketarik izatekotan ere, nabarmenagoak
dira azalean sakonean baino. Ozeanoetako
ur azalean jaso den balio txikiena milako
33,6 da, Ozeano Bareko 40 ipar latitudean
errejistratua; balio gorena, berriz, milako
36,9 da, Ozeano Atlantikoko 25 ipar latitudean.
Sakoneko uretan, ordea, oso alde
gutxi dago eremu batzuetatik besteetara: milako
34,6 eta 34,9 arteko gazitasuna du
sakoneko urak. Ur azaleko gazitasun balioen
gorabeherak prezipitazioek eta gainaldeko
itsaslasterrek sortuak dira.
Ozeanoetako uraren osagaiei dagokienez,
sodio kloruroaz –gatz arrunta– eta lehen
aipaturiko beste osagai mineralez gainera,
eguratseko gas guztiak daude disolbaturik,
eta gas horien araberakoa da, hain
zuzen ere, ozeanoetako landare eta animalien
kopurua. Gas karbonikoa (CO 2 ) disolbaturik
edo karbonato eta bikarbonato eran
konbinaturik azal daiteke, litroko 36 eta 56
mililitro arteko proportzioan; nitrogenoak
litroko 8,4 eta 24,5 mililitro arteko proportzioa
hartzen du, eta oxigenoak 0 eta 8,5
mililitro artekoa.
Uretan disolbaturik dauden gasei buruz,
aipatzekoa da urak gasekiko duen propietate
bitxi bat, urak gasak disolbatzeko duen
ahalmenari dagokiona. Gasen kasuan, gai
gotorren kasuan ez bezala, uraren disolbatze
ahalmena tenperaturaren alderantziz
proportzionala da, hau da, zenbat eta hotzagoa
izan uraren tenperatura orduan eta
errazago disolbatzen dira gasak uretan.
Propietate hori dela eta, ur hotzetan ur epeletan
baino oxigeno gehiago dago disolbaturik,
eta horrek azaltzen du ur hotzetan
zergatik dagoen ur epeletan baino aberastasun
biologiko handiagoa. Izan ere, oxigenoa
ezinbestekoa dute landare eta animaliek
bizitzeko, hori baita arnasketan erabiltzen
duten gasa. Hala ere, badira beste
eragile batzuk uretako gasen banaketan,
oxigenoarenean batez ere, eragina dutenak:
itsas landareak eta landare horien arnasketa
erritmoa, ur kontinentalak eta urpeko
erupzioak, etab.
Esan beharra dago, bitxikeria gisa bada
ere, itsasoko uretan hirurogeita hamar elementu kimikotik gora aurkitu direla disolbaturik,
oso portzentaje txikian izan arren.
Ozeanoko uretan disolbaturik dagoen materia
guztia atera eta lur gainean zabalduz
gero, berrehun metroko geruza bat osatuko
litzateke.
Itsasoko uren ezaugarri termikoak
Itsasoko uraren tenperatura uraren gazitasuna
baino aldakorragoa da.
Azaleko itsas uraren tenperatura hau da
batez beste: ur ekuatorialetan 25 eta 26 gradu
zentigradu artekoa; ur tropikaletan 21
eta 24 zentigradu artekoa (Indiako
ozeanoan 26 zentigradukoa); eta latitude
horietatik 50-60 latitudeetaraino, bi hemisferioetan,
tenperatura 0 gradu zentigradutaraino
jaisten da, gradiente lasterragoz.
Hala ere latitude ertainetan eta tropikaletan
tenperatura ez da berdina ozeanoaren
ekialdean eta mendebalean, nolakoak diren
inguru bakoitzean eragina duten itsaslasterren
eta itsaslaster horien ezaugarri termikoak.
Horrela, ur tropikaletan ekialdeko
tenperatura mendebalekoa baino bost edo
hamar gradu hotzagoa da; latitude ertainetan eta garaietan, aldiz, alderantziz gertatzen
da. Horrez gainera, ozeanoen gainaldeko
gune guztietan ezaugarri termikoak
ez dira konstanteak urtean zehar, aldatu
egiten dira udatik negura. Beraz, espazioaren
eta denboraren araberako aldaketak
gertatzen dira ozeanoko uretan, eta lekuan
lekuko zorizko aldaketak ere izaten dira
denbora tarte txikitan eta baldintza berezi
batzuen eraginez, haize bolada bero edo
hotzen eraginez edo ur lasterren eraginez
adibidez. Indiako ozeanoaren tropiko aldeko
eremuan, esaterako, eremu horretako
beste bi ozeanoetakoa baino gradu batzuk
beroagoa da ura, ozeano horrek Ipar Hemisferioan
ez duelako ur epel edo hotzik,
ez baita gertatzen tropiko aldeko uraren tenperatura
beroa epelduko duen ur trukerik.
Arrazoi hori bera dela-eta, Hego Hemisferioko
ozeanoetako azaleko ura Ipar Hemisferioko
latitude bereko ozeanoetakoa baino
gradu batzuk hotzagoa da. Aldea are
nabarmenagoa da Hego Hemisferioko goi
latitudeetan, latitude horietan tenperaturari
eragiten dioten bi eragile berezi baitaude:
alde batetik, Antartidako kontinenteko kostaldean
urtzen den izotz masa eta bestetik,
itsaslaster australak inongo masa kontinentalen
oztoporik gabe lurbira osoan eratzen
duen hesia, tropiko aldeko ur beroak hegoalderantz
jaitsi ez daitezen oztopo duena.
Oro har, esan daiteke ozeanoko gainaldeko
uraren tenperatura ur horren gainean
dabilen aire masak duen tenperaturaren isla
dela; urak aireak baino bizpahiru gradu
gutxiago besterik ez du izaten, nahiz eta
gerta daitekeen, gazitasunarekin gertatzen
den bezala, zenbait eremutan ezaugarri hori
ez betetzea, itsaso itxietan esaterako.Sakoneko urari dagokionez, tenperatura
hotzagoa izango da zenbat eta ur sakonagoa
izan, baina tenperatura jaitsieraren
gradientea ez da sakoneraren proportzio
berean aldatzen. Izan ere, gradientea ez da
bizkor aldatzen azalean, hirurehun metroko
sakoneran azeleratu egiten da, mila metrotarainoko
sakonera arte (urak bost gradu
edo gutxiago izaten ditu sakonera horretan),
eta, hortik behera, sakonera handiko
uretan, alegia, tenperatua ez da ia aldatzen
sakoneraren arabera.
Ozeanoko uraren dentsitatea
Itsasoko urak milako 35 parteko gazitasuna
du batez beste, eta ur garbiak lau
gradu zentigradutan dagoenean duen dentsitatea
baino ehuneko hiru aldiz dentsoagoa
da. Dena dela, dentsitatea tenperaturarekin
eta gazitasun mailarekin aldatzen da;
zenbat eta gazitasun handiagoa, orduan eta
dentsitate handiagoa, eta zenbat eta tenperatura
handiagoa, orduan eta dentsitate gutxiago.
Presioak ere badu ur gaziaren dentsitatean
eragina.
Prezipitazio askoko eremuetan, ibaiak
itsasoratzen diren lekuetan edo urtzen diren
hormaguneek ozeanoari ur geza ematen
dioten lekuetan, ozeanoko uraren dentsitatea
gutxitu egiten da, uraren gazitasunak
ez baitu ozeanoen batez bestekoa iristen.
Tenperatura apaleko eta lurruntze gutxiko
eremuetan ere gazitasun maila gutxitu egiten
da, eta, horrenbestez, dentsitatea ere gutxitu
egiten da. Horren erakusgarri da, besteak
beste, Itsaso Baltikoa: ez da ur asko
lurruntzen, ur geza asko iristen zaio, eta,
gazitasun maila milatik hamarrena besterik
ez denez, grabitate espezifikoa ere oso apala
da. Lurruntze handia duten eta ur geza
gutxi iristen zaien itsasoek, Itsaso Gorriak
adibidez, milako 40 parteko gazitasun maila,
edo are handiagoa, dute ur azalean, eta
beraz, dentsitate handia izaten dute, klima
beroko eremuetan ere. Ozeano irekiak ere
dentsitate handi samarrekoak izan daitezke.
Iparraldeko Ozeano Atlantikoaren erdialdean,
Sargazos itsasoan –30 Ipar latitudean
dago ia–, oso handia da dentsitatea, itsaso
hori Atlantikoko presio handien eremuaren
erdialdean dagoelako, batik bat. Eremu horretan
ez da ia aldaketarik izaten ur azalean
eta, zerua ia beti oskarbi dagoenez eta
airea oso lehorra denez, ur asko lurruntzen
da. Hegoaldeko Ozeano Atlantikoan eta
Ozeano Barean, iparraldean zein hegoaldean,
badira dentsitate handiko beste eremu
batzuk. Indiako ozeanoan ur azalean
dentsitate handia dute Pertsiar golkoko
hegoaldetik hasi eta ekuatoreraino iristen
den eremuak eta Australia mendebalekoak.