Geografia unibertsala»Geografia
Higaduraren zikloa
Lurraren azal gotorrari dagokionez, bai azaleratutako parteek zein ur azpiko parteek badituzte zeinek bere erliebe egiturak, ez ordea aldaezinak, eragile jakin batzuek eraldatzen ari direnak baizik. Eragile horiek gertutik aztertuz gero, garbi ikusten da jatorri eta ondorio desberdinak dituzten bi eragile talde desberdin direla. Alde batetik, eragile endogenoak daude, horiek masa gotorraren barruan eragiten dutenak eta era askotako erliebeak sorrarazten dituztenak. Beste aldetik, eragile exogenoak daude, Lurraren estalki isurkarietan daudenak eta erliebea bat egiteko joera dutenak. Bi indar horien artean Lurreko leku jakin bakoitzean dagoen orekaren arabera eratzen dira leku horietako gainaldearen forma jakinak.
Erliebearen eratzea Erliebearen suntsitzea
Lurraren parterik azalekoena gotortu
zenean, esfera itxura hartuz gotortuko zela
uste izatekoa da, kanpotiko inolako eraginik
gabe gorputz isurkari bat gotortzean
gertatuko litzatekeen bezala. Oraindik Lurraren
barruan pilatuta zegoen energia norabide
guztietan eta gainazal osoan zehar
berdin iraungi izan balitz, betiko izango
zukeen Lurrak forma hori. Besterik da, ordea,
egia: alegia, energiaren difusio prozesu
guztietan badirela irteera gune batzuk, unejakin bakoitzean energia pilo bat eralgitzen
dutenak. Energia eralgitze horren ondorioz,
puntu horietan diren materialak lekuz aldatzen
dira, alboetara eta bertikalean, era
horretara gainaldea eraldatuz.
Era horretara eremu desberdinen artean
maila desberdintasunak sortzen edo handitzen
dira. Prozesu horri erliebearen eratzaile,
endogeno edo orogeniko esaten zaio.
Dela sumendi baten eraginez, dela sedimentu
batzuen tolestez edo plaka kontinental
baten goratzez, erliebe forma horien jatorria
Lurraren barne energiatik datozen barne
indarretan dago betiere.Lurraren geruza gotorrak estalki isurkari
bi ditu inguruan: hidrosfera eta atmosfera.
Bi ingurune isurkari horietan masaren barnean
mugitzen dira zatikiak. Tasun horri esker
eta Eguzkitik datorren kanpo energiaren
parte handi bat ingurune horietan jasotzen
delako, era askotako higidura aldakorrak
sortzen dira gorputz isurkari horien barnean.
Litosferaren gainazala esfera bat balitz,
estalki isurkarietako higidurek ez lukete
hartan eraginik izango, eragin berdina izango
bailukete haren puntu guztietan. Hala
ere, prozesu endogenoek litosferaren gainazala
eraldatu eta irregular bihurtu dute,
eta horren eraginez, mugimenduen aurrerabideak
oztopoak ditu erliebearen irtenguneetan.
Mugimenduaren balaztatze horrekindar jakin batzuk agerrarazten ditu. Indar
horiek erliebeko irtenguneak higaduraz jan
eta ezabatzeko joera dute. Oztopoa zenbat
eta handiagoa izan, orduan eta higadura ere
handiagoa. Ondoren, mugimendu horiek
beroriek garraiatuko dituzte, grabitatearen
laguntzarekin, errotik ateratako materialak,
eta erliebe apaleko eremuetan pilatuko dituzte,
horietan indar horiek ez baitute horrenbeste
eraginik.
Horrela bada, era askotako arrazoiengatik,
dela itsaspeko ur laster baten eraginez,
dela hormagune baten mugimenduarenaz,
dela haizearen ekintzarenaz, erliebe
mailaren arteko aldeak gutxitzea izaten da
beti ondorioa. Prozesu horri erliebearen
prozesu suntsitzaile, exogeno edo higakorra
esaten zaio, eta estalki jariakorren higiduraren
ondorioa izaten da, eta eguzkitik
iritsitako energia estalki horietan modu berean
ez pilatzea eragiten dute aldi berean
higidura horiek.
Erliebearen aldiak: gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa
Erliebe biziko eskualdeetan ibaiek erliebea
ebakitzen dute, erliebe hori suntsituz
eta janez. Eta ez da ahaztu behar hegaletan
ere higadura gertatzen dela. Horren
guztiaren ondorioz, erliebea leundu eta
apaldu egiten da azkenean, ibaiek luzaz erasotzen
badiote. Baina behin bilakaeraren
puntu horretara iritsiz gero eskualdeak goraldi
bat edo toleste bat izaten badu, edo
itsas mailak behera egiten badu, edo klimaren
aldaketa baten eraginez ibaiak berriro
azkartzen eta indartzen badira, berriro
hasiko da ibaiaren induskatze lana, eta
erliebea berriztatu egingo da beraz. Bilakaera
teoriko horri higadura ziklo deitu dioDavis morfologo amerikarrak, zeren behin
higadura jatorrizko egoeraren antzeko egoera
batera itzultzen denean berriro hasten
baita higadura zikloa. Esan nahi baita, higadura
ziklo batean, higadura aldi luze bat
eta bat-bateko gaztetze bat izaten direla.
Zikloa elkarren ondoz ondo datozen
ordena itzulezineko aldi kate bat da. Ziklo
hori gizonaren bizitzarekin konparatu izan
da sarritan, jaiotzatik hasi eta heriotza arte,
gaztaro batekin, helduaro batekin eta azkenik
zahartzaroa ere igaroz.
Davisen teoriak mugimendu aldi bat eta
egonkortasun aldi bat bereiztean du oinarria:
hartan erliebea eraiki egiten da; honetan,
berriz, suntsitu egiten da erliebea, higaduraren
eraginez. Davisen iritzian,
egonkortasun aldiak luzeak dira mugimendu
aldien aldean, mugimendu aldiok ia batbatekotzat
har baitaitezke haien parean.
Hala ere, planteamendu horiek ez dira guztiz
zehatzak, egonkortasun deitzen den hori
izan baitaiteke guztiz mugimendu geldo bat.
Horrelako ziklo baten azterketa egin
ahal izateko, higadura normaleko baldintza
batzuk behar dira, hots, exorreismo bat
gertatu izana eta erregolitozko eta lurrezko
estalki jarraitu bat izatea.
Exorreismoa izateko, aurrez ura oinarrizko
maila orokor deitzen zaion maila
nahiko finkoko plano horretara isurtzen
dela hartzen da abiapuntutzat. Alabaina
kanporako hustubiderik ez duten aintzira
eta zingiretara ura isurtzen duten ibaiek
sortutako erliebeak ez du normala ematen.
Horrelako prozesuari endorreismo esaten
zaio. Aintziretako ur masa aldatu egiten da
urtaroaren eta ekarpen solidoen arabera,
ekarpen solido horiek aintzira edo zingira
hondoa poliki-poliki jaso egiten baitute.
Gaur egungo ur isuriaren arrastorik ez duen
topografia, arreismo deitua, ere ez da normala.Gainera, exorreismo hitza ez da lur
azpiko urak dituzten eskualdeak bereizteko
erabili behar, kare-haitz harrizko eskualdeetan,
adibidez.
Aldapa gogorreko tokietan izan ezik,
higakin mantu edo estalkiaren (isurialdeetatik
askatutako haitz blokeez osatutako
erregolitoaren) mugimendu geldia ur lasterretarantz
gertatzen da isurialdeetan.
Higidura bizkor baten eraginez oinarrizko
mailatik alde guztietan berdin altxatu
berri den eskualde bat hartuz gero, ibaiek
bokalea jaten dute lehendabizi, aldapa batbatean
handitu baita; handik sortzen den
higadura uhina ur laster nagusian eta adarretan
gora igoz joaten da, ibaian atzera,
atzerako prozesu batez; ubidean higadura
bizitu eta bortiztu egingo da eta isurialdeekere ubidearen ebakitze lanari erantzuten
diote, luiziak sortuko dira eta batzuetan
hormetako haitz higakinak ere errotik
erauziko dira, haitza biluzik uzteraino. Hori
guztia bizkor gertatzen da, handia baita
ibaiaren potentzia garbia (ur bolumenak
dakarren energia osoari marruskadura eta
kargaren garraioaz xurgaturiko energia kenduz
geratzen dena), eta gogorra, berriz, isurialdearen
oinaren ebakitzea. Fase hori erliebearen
gaztaroa da.
Apurka-apurka ur lasterraren luzerako
profila erregularizatu egiten da, ibaiak geldiro
induskatzen baitu. Beraz, isurialdeen
profila labaintzez eta lerratzez gainera beste
prozesu batzuen bidez ere gerta daiteke;
higadura linealaren (ubidean eragiten duena)
erritmoa eta areolarrarena (gainazaleaneragiten duena) konparagarriak dira, eta maldak
oro har apaldu egiten dira. Hala ere,
hondarreko ordoki izatera heltzeko asko falta
du oraindik; erliebea mendixka handitxo edo
txikixeagoz dago osatuta. Haranak oso zabalak
izaten dira eta jalkin gaiez (ur lasterrak
garraiatutako eta lehenago kono edo
ordoki alubialetan metatutako buztinak, limoak,
hareak edo legarrak) osatutako mantu
jarrai batez estalita daude. Sare hidrografikoa
hierarkizatu egin da, jatorrian ez bazegoen
ere. Hau, berriz, helduaro fasea da.
Azken aldiaren bereizgarria aldapak
geldiro leunduz joatea da, ibaien luzerako
profilean, eta ibaiarteetan batez ere, zeren
isurialdeen bilakaera ubidearena baino bizkorragoa
izaten baita aldi honetan. Ibaiarte
horiek dira, hain zuzen, altuera handieneko
eremuak; ur lasterren artean daude tokian-tokiko
isurialde gisa, eta higaduraren
eraginez apalduz joaten dira. Muinoen gailurrak
ubidearen mailaraino joaten dira jaitsiz,
hartaraino erabat inoiz ere heldu gabe,
ibaiak gai izan behar baitu malda higakinak
kanporatzeko. Horregatik guztiagatik,
higakin eraldatuzko mantu jarraitu batez
estalitako muino apalduzko sail batez eratuta
egongo da eskualdea. Muino horien
banagarri hondo alubialeko haran batzuk
izango dira. Hori da zahartzaro egoera.
Aldi luze bat pasa ondoren, zenbait milioi
urte beharbada, erresistentzia ertaineko
haitzentzat, eta zikloaren bilakaera oztopatzen
duen gertaerarik ez badago, erliebea
gorabehera handirik gabeko eremu bihurtzen
da. Erliebe mota horri lur ordokitu
deitzen zaio.
Lur ordokitua ubide eta ibaiarte multzo
bat da, azala ia horizontal duena, bertan,
higadura posible izan bada, eta gaiak aldakuntza
tektonikorik gabe metatu izan badira,
haitz eta egitura mota desberdinen gradazioa
gertatu ondoren. Argitu beharra
dago, hala ere, ibaiarteek, klima epeletan
behintzat, malda arin baina oraindik ere sumatzeko
modukoak izan behar dituztela,
isurialdearen moldatze eragileak, hala nola,
creeping-a (erregolito osoaren aldapan beheranzko
higidura geldoa) eta ibilgu difusoa
(ubide jakin batetik isurtzen ez den
uraren mugimendua; ur honek urezko gainazal
laminarraren moduko ildo iragankorrak
jarraitzen ditu), oraindik ere aktibo
egon daitezen. Ubideek, aldiz, denik eta
topografiarik leunena izan dezakete, jalkin
mantu batez baitaude estalita; luzetara, ordea,
aldapa ez da erabat laua, uraren ibilguan
dagoen karga kanporatzeko bide
eman behar baitu oraindik.
Higadurak ez du lurra erabat ordokitzen;
ez du erabateko horizontalitaterik lortzen,
klima epeletan behintzat. Egia da eskualde
epeletako gainazal leunak eraikitako edo
suntsitutako gainazalekin, kolmatazio edo
egitura gainazalekin alegia, bat datozela.Batzuetan, lur ordokituetan kanporantz
irteten diren erliebeak aurki daitezke, hondar
erliebe edo monadnock deituak. Leundutako
muinoak izaten dira, oinarrizko
mailarekin berdinduz doazenak, hau da, lur
ordokituaren gainazalarekin. Halakoak direnean
monadnock-a osatzen duen haitzaren
gogortasunagatik (erresistentzia monadnock-ak),
edo haran nagusien arabera luzetara
daudelako, ur isurialdeen muga edo
bana lerroan daudelako (horrelakoetan
kokalekuzko monadnock-ak deitzen zaie)
izaten da.
Higadura tropikaleko ordokietan oso
isurialde bertikaleko erliebeak ere izan daitezke.
Erliebe horiek ez dira lur ordokituaren
gainazala den oinarrizko mailarekin berdintzen,
lur ordokitutik bat-batean altxatzen
baizik; inselberg edo uharte mendi deitzen
zaie.baino bizkorragoa baita. Ibaiarte horiek
altuera handieneko eremuak dira. Ur
korronteen artean daude kokatuta isurialde
lokal gisa, eta higaduraren eraginez txikituz
doaz. Muinoen gailurrak ubidearen
mailara hurbilduz doaz, inoiz ere heldu
gabe, malda derrubioak kanporatzeko gai
izan behar baita. Honengatik guztiagatik, alteratutako
derrubiozko mantu jarrai batez
estalitako muino motelduen segida batez
eratuta egongo da eskualdea. Muino horiek
hondo alubialeko haranez banatuta egongo
dira. Hauxe da zahartzaro egoera.
Denboraldi luze bat pasatu ondoren,
zenbait miloi urte beharbada, erresistentzia
ertaineko haitzentzat, eta zikloaren eboluzioa
oztopatzen duen gertaerarik ez badago,
erliebea desnibel handirik gabeko
gainazal bihurtzen da. Erliebe mota horri
penilautada deitzen zaio. Penilautada ubide
eta ibaiarteen multzo bat da. Gainazal
ia horizontala da. Bertan haitz mota eta
egitura bat baino gehiagoren gradazioagertatzen da, higadura posible bada eta
pilaketa perturbazio tektonikorik gabe gertatzen
bada. Argitu beharrekoa da, ibaiarteek,
klima epeletan behintzat, malda arinak
izan behar dituztela, isurialdearen modelazio
agenteek aktibo izaten jarrai dezaten,
hala nola, creeping-a (erregolita
osoaren aldapan beheranzko higidura geldoa)
eta ibilgu difusoa (ubide jakin batetik
isurtzen ez den uraren mugimendua; ur
honek urezko gainazal laminarraren moduko
ildo iragankorrak jarraitzen ditu).
Ubideek, aldiz, ahal bezain topografia leuna
izan dezakete, alubio mantu batez estalita
baitaude eta luzerako aldapak ez baitira nuluak,
uraren ibilguan dagoen karga kanporatzea
ahalbidetu behar baita oraindik.
Higadurak ez du peniplanizaziorik edo
horizontalitate perfekturik lortzen, klima
epeletan behintzat. Egia da eskualde epeletako
gainazal leunak eraikitako edo suntsitutako
gainazalekin bat datozela, hots,
kolmatazio edo egitura gainazalekin.
Batzuetan, penilautadetan kanporantz
irteten diren erliebeak aurki daitezke, hondar
erliebe edo monadnock izenekoak.
Horiek leundutako muinoak izaten dira,
oinarrizko mailarekin berdinduz doazenak,
hau da, penilautada gainazalarekin. Hauen
agerpena monadnock-a osatzen duen haitzaren
gogortasunagatik (erresistentzia monadnock-ak),
edo haran nagusiekiko kokapen
luzatua dela eta, ur isurialdeen muga
edo banaketa lerroan kokatuta baitaude
(kokapen monadnock-ak deitzen zaie).
Higadura tropikaleko lautadek ere isurialde
oso bertikaldun erliebeak izan ditzakete.
Horiek ez dira penilautadaren gainazala
den oinarrizko mailarekin berdintzen;
kasu honetan penilautadatik altxatu
egiten dira bat-batean, eta inselberg edo
uharte mendi deitzen zaie.