Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geografia unibertsala»Geografia

Higaduraren zikloa

Lurraren gainaldearen higadura nola gertatzen den gaztaroan (A), helduaroan (B) eta zahartzaroan (C).<br><br>

Lurraren azal gotorrari dagokionez, bai azaleratutako parteek zein ur azpiko parteek badituzte zeinek bere erliebe egiturak, ez ordea aldaezinak, eragile jakin batzuek eraldatzen ari direnak baizik. Eragile horiek gertutik aztertuz gero, garbi ikusten da jatorri eta ondorio desberdinak dituzten bi eragile talde desberdin direla. Alde batetik, eragile endogenoak daude, horiek masa gotorraren barruan eragiten dutenak eta era askotako erliebeak sorrarazten dituztenak. Beste aldetik, eragile exogenoak daude, Lurraren estalki isurkarietan daudenak eta erliebea bat egiteko joera dutenak. Bi indar horien artean Lurreko leku jakin bakoitzean dagoen orekaren arabera eratzen dira leku horietako gainaldearen forma jakinak.

 

Erliebearen eratzea Erliebearen suntsitzea

Lurraren parterik azalekoena gotortu zenean, esfera itxura hartuz gotortuko zela uste izatekoa da, kanpotiko inolako eraginik gabe gorputz isurkari bat gotortzean gertatuko litzatekeen bezala. Oraindik Lurraren barruan pilatuta zegoen energia norabide guztietan eta gainazal osoan zehar berdin iraungi izan balitz, betiko izango zukeen Lurrak forma hori. Besterik da, ordea, egia: alegia, energiaren difusio prozesu guztietan badirela irteera gune batzuk, unejakin bakoitzean energia pilo bat eralgitzen dutenak. Energia eralgitze horren ondorioz, puntu horietan diren materialak lekuz aldatzen dira, alboetara eta bertikalean, era horretara gainaldea eraldatuz.

Era horretara eremu desberdinen artean maila desberdintasunak sortzen edo handitzen dira. Prozesu horri erliebearen eratzaile, endogeno edo orogeniko esaten zaio.

Dela sumendi baten eraginez, dela sedimentu batzuen tolestez edo plaka kontinental baten goratzez, erliebe forma horien jatorria Lurraren barne energiatik datozen barne indarretan dago betiere.Lurraren geruza gotorrak estalki isurkari bi ditu inguruan: hidrosfera eta atmosfera.

Bi ingurune isurkari horietan masaren barnean mugitzen dira zatikiak. Tasun horri esker eta Eguzkitik datorren kanpo energiaren parte handi bat ingurune horietan jasotzen delako, era askotako higidura aldakorrak sortzen dira gorputz isurkari horien barnean.

Litosferaren gainazala esfera bat balitz, estalki isurkarietako higidurek ez lukete hartan eraginik izango, eragin berdina izango bailukete haren puntu guztietan. Hala ere, prozesu endogenoek litosferaren gainazala eraldatu eta irregular bihurtu dute, eta horren eraginez, mugimenduen aurrerabideak oztopoak ditu erliebearen irtenguneetan.

Mugimenduaren balaztatze horrekindar jakin batzuk agerrarazten ditu. Indar horiek erliebeko irtenguneak higaduraz jan eta ezabatzeko joera dute. Oztopoa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta higadura ere handiagoa. Ondoren, mugimendu horiek beroriek garraiatuko dituzte, grabitatearen laguntzarekin, errotik ateratako materialak, eta erliebe apaleko eremuetan pilatuko dituzte, horietan indar horiek ez baitute horrenbeste eraginik.

Horrela bada, era askotako arrazoiengatik, dela itsaspeko ur laster baten eraginez, dela hormagune baten mugimenduarenaz, dela haizearen ekintzarenaz, erliebe mailaren arteko aldeak gutxitzea izaten da beti ondorioa. Prozesu horri erliebearen prozesu suntsitzaile, exogeno edo higakorra esaten zaio, eta estalki jariakorren higiduraren ondorioa izaten da, eta eguzkitik iritsitako energia estalki horietan modu berean ez pilatzea eragiten dute aldi berean higidura horiek.

 

Erliebearen aldiak: gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa

Erliebe biziko eskualdeetan ibaiek erliebea ebakitzen dute, erliebe hori suntsituz eta janez. Eta ez da ahaztu behar hegaletan ere higadura gertatzen dela. Horren guztiaren ondorioz, erliebea leundu eta apaldu egiten da azkenean, ibaiek luzaz erasotzen badiote. Baina behin bilakaeraren puntu horretara iritsiz gero eskualdeak goraldi bat edo toleste bat izaten badu, edo itsas mailak behera egiten badu, edo klimaren aldaketa baten eraginez ibaiak berriro azkartzen eta indartzen badira, berriro hasiko da ibaiaren induskatze lana, eta erliebea berriztatu egingo da beraz. Bilakaera teoriko horri higadura ziklo deitu dioDavis morfologo amerikarrak, zeren behin higadura jatorrizko egoeraren antzeko egoera batera itzultzen denean berriro hasten baita higadura zikloa. Esan nahi baita, higadura ziklo batean, higadura aldi luze bat eta bat-bateko gaztetze bat izaten direla.

Zikloa elkarren ondoz ondo datozen ordena itzulezineko aldi kate bat da. Ziklo hori gizonaren bizitzarekin konparatu izan da sarritan, jaiotzatik hasi eta heriotza arte, gaztaro batekin, helduaro batekin eta azkenik zahartzaroa ere igaroz.

Davisen teoriak mugimendu aldi bat eta egonkortasun aldi bat bereiztean du oinarria: hartan erliebea eraiki egiten da; honetan, berriz, suntsitu egiten da erliebea, higaduraren eraginez. Davisen iritzian, egonkortasun aldiak luzeak dira mugimendu aldien aldean, mugimendu aldiok ia batbatekotzat har baitaitezke haien parean.

Hala ere, planteamendu horiek ez dira guztiz zehatzak, egonkortasun deitzen den hori izan baitaiteke guztiz mugimendu geldo bat.

Horrelako ziklo baten azterketa egin ahal izateko, higadura normaleko baldintza batzuk behar dira, hots, exorreismo bat gertatu izana eta erregolitozko eta lurrezko estalki jarraitu bat izatea.

Exorreismoa izateko, aurrez ura oinarrizko maila orokor deitzen zaion maila nahiko finkoko plano horretara isurtzen dela hartzen da abiapuntutzat. Alabaina kanporako hustubiderik ez duten aintzira eta zingiretara ura isurtzen duten ibaiek sortutako erliebeak ez du normala ematen.

Horrelako prozesuari endorreismo esaten zaio. Aintziretako ur masa aldatu egiten da urtaroaren eta ekarpen solidoen arabera, ekarpen solido horiek aintzira edo zingira hondoa poliki-poliki jaso egiten baitute.

Gaur egungo ur isuriaren arrastorik ez duen topografia, arreismo deitua, ere ez da normala.Gainera, exorreismo hitza ez da lur azpiko urak dituzten eskualdeak bereizteko erabili behar, kare-haitz harrizko eskualdeetan, adibidez.

Aldapa gogorreko tokietan izan ezik, higakin mantu edo estalkiaren (isurialdeetatik askatutako haitz blokeez osatutako erregolitoaren) mugimendu geldia ur lasterretarantz gertatzen da isurialdeetan.

Higidura bizkor baten eraginez oinarrizko mailatik alde guztietan berdin altxatu berri den eskualde bat hartuz gero, ibaiek bokalea jaten dute lehendabizi, aldapa batbatean handitu baita; handik sortzen den higadura uhina ur laster nagusian eta adarretan gora igoz joaten da, ibaian atzera, atzerako prozesu batez; ubidean higadura bizitu eta bortiztu egingo da eta isurialdeekere ubidearen ebakitze lanari erantzuten diote, luiziak sortuko dira eta batzuetan hormetako haitz higakinak ere errotik erauziko dira, haitza biluzik uzteraino. Hori guztia bizkor gertatzen da, handia baita ibaiaren potentzia garbia (ur bolumenak dakarren energia osoari marruskadura eta kargaren garraioaz xurgaturiko energia kenduz geratzen dena), eta gogorra, berriz, isurialdearen oinaren ebakitzea. Fase hori erliebearen gaztaroa da.

Apurka-apurka ur lasterraren luzerako profila erregularizatu egiten da, ibaiak geldiro induskatzen baitu. Beraz, isurialdeen profila labaintzez eta lerratzez gainera beste prozesu batzuen bidez ere gerta daiteke; higadura linealaren (ubidean eragiten duena) erritmoa eta areolarrarena (gainazaleaneragiten duena) konparagarriak dira, eta maldak oro har apaldu egiten dira. Hala ere, hondarreko ordoki izatera heltzeko asko falta du oraindik; erliebea mendixka handitxo edo txikixeagoz dago osatuta. Haranak oso zabalak izaten dira eta jalkin gaiez (ur lasterrak garraiatutako eta lehenago kono edo ordoki alubialetan metatutako buztinak, limoak, hareak edo legarrak) osatutako mantu jarrai batez estalita daude. Sare hidrografikoa hierarkizatu egin da, jatorrian ez bazegoen ere. Hau, berriz, helduaro fasea da.

Azken aldiaren bereizgarria aldapak geldiro leunduz joatea da, ibaien luzerako profilean, eta ibaiarteetan batez ere, zeren isurialdeen bilakaera ubidearena baino bizkorragoa izaten baita aldi honetan. Ibaiarte horiek dira, hain zuzen, altuera handieneko eremuak; ur lasterren artean daude tokian-tokiko isurialde gisa, eta higaduraren eraginez apalduz joaten dira. Muinoen gailurrak ubidearen mailaraino joaten dira jaitsiz, hartaraino erabat inoiz ere heldu gabe, ibaiak gai izan behar baitu malda higakinak kanporatzeko. Horregatik guztiagatik, higakin eraldatuzko mantu jarraitu batez estalitako muino apalduzko sail batez eratuta egongo da eskualdea. Muino horien banagarri hondo alubialeko haran batzuk izango dira. Hori da zahartzaro egoera.

Aldi luze bat pasa ondoren, zenbait milioi urte beharbada, erresistentzia ertaineko haitzentzat, eta zikloaren bilakaera oztopatzen duen gertaerarik ez badago, erliebea gorabehera handirik gabeko eremu bihurtzen da. Erliebe mota horri lur ordokitu deitzen zaio.

Lur ordokitua ubide eta ibaiarte multzo bat da, azala ia horizontal duena, bertan, higadura posible izan bada, eta gaiak aldakuntza tektonikorik gabe metatu izan badira, haitz eta egitura mota desberdinen gradazioa gertatu ondoren. Argitu beharra dago, hala ere, ibaiarteek, klima epeletan behintzat, malda arin baina oraindik ere sumatzeko modukoak izan behar dituztela, isurialdearen moldatze eragileak, hala nola, creeping-a (erregolito osoaren aldapan beheranzko higidura geldoa) eta ibilgu difusoa (ubide jakin batetik isurtzen ez den uraren mugimendua; ur honek urezko gainazal laminarraren moduko ildo iragankorrak jarraitzen ditu), oraindik ere aktibo egon daitezen. Ubideek, aldiz, denik eta topografiarik leunena izan dezakete, jalkin mantu batez baitaude estalita; luzetara, ordea, aldapa ez da erabat laua, uraren ibilguan dagoen karga kanporatzeko bide eman behar baitu oraindik.

Higadurak ez du lurra erabat ordokitzen; ez du erabateko horizontalitaterik lortzen, klima epeletan behintzat. Egia da eskualde epeletako gainazal leunak eraikitako edo suntsitutako gainazalekin, kolmatazio edo egitura gainazalekin alegia, bat datozela.Batzuetan, lur ordokituetan kanporantz irteten diren erliebeak aurki daitezke, hondar erliebe edo monadnock deituak. Leundutako muinoak izaten dira, oinarrizko mailarekin berdinduz doazenak, hau da, lur ordokituaren gainazalarekin. Halakoak direnean monadnock-a osatzen duen haitzaren gogortasunagatik (erresistentzia monadnock-ak), edo haran nagusien arabera luzetara daudelako, ur isurialdeen muga edo bana lerroan daudelako (horrelakoetan kokalekuzko monadnock-ak deitzen zaie) izaten da.

Higadura tropikaleko ordokietan oso isurialde bertikaleko erliebeak ere izan daitezke.

Erliebe horiek ez dira lur ordokituaren gainazala den oinarrizko mailarekin berdintzen, lur ordokitutik bat-batean altxatzen baizik; inselberg edo uharte mendi deitzen zaie.baino bizkorragoa baita. Ibaiarte horiek altuera handieneko eremuak dira. Ur korronteen artean daude kokatuta isurialde lokal gisa, eta higaduraren eraginez txikituz doaz. Muinoen gailurrak ubidearen mailara hurbilduz doaz, inoiz ere heldu gabe, malda derrubioak kanporatzeko gai izan behar baita. Honengatik guztiagatik, alteratutako derrubiozko mantu jarrai batez estalitako muino motelduen segida batez eratuta egongo da eskualdea. Muino horiek hondo alubialeko haranez banatuta egongo dira. Hauxe da zahartzaro egoera.

Denboraldi luze bat pasatu ondoren, zenbait miloi urte beharbada, erresistentzia ertaineko haitzentzat, eta zikloaren eboluzioa oztopatzen duen gertaerarik ez badago, erliebea desnibel handirik gabeko gainazal bihurtzen da. Erliebe mota horri penilautada deitzen zaio. Penilautada ubide eta ibaiarteen multzo bat da. Gainazal ia horizontala da. Bertan haitz mota eta egitura bat baino gehiagoren gradazioagertatzen da, higadura posible bada eta pilaketa perturbazio tektonikorik gabe gertatzen bada. Argitu beharrekoa da, ibaiarteek, klima epeletan behintzat, malda arinak izan behar dituztela, isurialdearen modelazio agenteek aktibo izaten jarrai dezaten, hala nola, creeping-a (erregolita osoaren aldapan beheranzko higidura geldoa) eta ibilgu difusoa (ubide jakin batetik isurtzen ez den uraren mugimendua; ur honek urezko gainazal laminarraren moduko ildo iragankorrak jarraitzen ditu).

Ubideek, aldiz, ahal bezain topografia leuna izan dezakete, alubio mantu batez estalita baitaude eta luzerako aldapak ez baitira nuluak, uraren ibilguan dagoen karga kanporatzea ahalbidetu behar baita oraindik.

Higadurak ez du peniplanizaziorik edo horizontalitate perfekturik lortzen, klima epeletan behintzat. Egia da eskualde epeletako gainazal leunak eraikitako edo suntsitutako gainazalekin bat datozela, hots, kolmatazio edo egitura gainazalekin.

Batzuetan, penilautadetan kanporantz irteten diren erliebeak aurki daitezke, hondar erliebe edo monadnock izenekoak.

Horiek leundutako muinoak izaten dira, oinarrizko mailarekin berdinduz doazenak, hau da, penilautada gainazalarekin. Hauen agerpena monadnock-a osatzen duen haitzaren gogortasunagatik (erresistentzia monadnock-ak), edo haran nagusiekiko kokapen luzatua dela eta, ur isurialdeen muga edo banaketa lerroan kokatuta baitaude (kokapen monadnock-ak deitzen zaie).

Higadura tropikaleko lautadek ere isurialde oso bertikaldun erliebeak izan ditzakete.

Horiek ez dira penilautadaren gainazala den oinarrizko mailarekin berdintzen; kasu honetan penilautadatik altxatu egiten dira bat-batean, eta inselberg edo uharte mendi deitzen zaie.