Departamento de Cultura y Política Lingüística

Geografia unibertsala»Geografia

Haitzak

Lurreko materialen egitura eskematikoa, eskala desberdinetan.<br><br>

Lurreko paisajeak berdinak edo era askotakoak dira, paisaje horiek tankeratzen dituzten azpiko sustratuak mineralogiaren aldetik edo egituraren aldetik berdinak edo era askotakoak baldin badira.

Garbi ikusten da horrela zer nolako garrantzia duten bai azaleko egitura osatzen duten haitzen tankerak eta bai horiek ezarrita eta antolatuta egoteko moduak.

Hala ere, paisajeen moldaerak azaltzeko, klima eta denbora faktoreak hartu behar dira kontuan.

Hain zuzen ere, haitz handiez eta egitura konplexuko lur azaleko lurralde batek, orogeno batek adibidez, era askotako paisajeak eta paisaje malkortsua izaten ditu hasieran, baina denborarekin, baldintza klimatiko espezifikoetan gertatzen diren eta prozesuen eraginez paisaje leun eta uniforme bihur daiteke ?sustratu horrek hasieran zuen aniztasun litologikoak eta egitura konplexutasunak iraun arren?.

Horregatik, paisaje lau eta monotonoek ez dute beti esan nahi orogenesiaren eraginez gertatutako deformazioetan materiala berdina denik edo prozesua sinplea denik, nahiz eta batzuetan horrela gertatu.

Horregatik, Lurra tankeratzerakoan gertatzen diren kontrol geologikoak ulertzeko, mineralogia eta petrologiako aurretikoak, hau da, haitzen tasun fisikoak eta kimikoak, hartu behar dira kontuan, eta ongi ezagutu zer mineralez dauden osatuta eta haien meteorizazioz zer eratako jalkinak osatzen diren.Petrologian adituak diren batzuen iritzian haitz terminoa mineralei eta lurrari lotuta baino ezin daiteke defini.

Minerala osaera konstante eta definitua duen gai gotorrezko zati bat da. Esate baterako, kuartzoa mineral bat da, osaera kimiko finkoa du: silizio oxidoa da (SiO 2).

Feldespatoak ere mineralak dira, zehazki, aluminio silikato kaltzikoak, potasikoak, sodikoak.

Anfibola edo silikato ferromagnesikoa ere mineral bat da. Horrela, mineral baten aldaera asko badaude, anfibolen eta feldespatoen kasuan adibidez, aldaera bakoitzak osaera kimiko jakin bat du gehienetan, hau da, konbinazio kimiko bat da, eta ez nahasketa bat.

Mineralak ager daitezke bai egoera kristalinoan bai egoera amorfoan. Mineral bat egoera kristalinoan egoteak, atomoak aldizkakotasun eta antolamendu jakin baten arabera ezarrita daudela nahi du esan, halako moldez non atomo horiek alda daitezkeen tokiz, baina, betiere itxura orokorra aldatzen ez dela. Mineralaren egoera kristalino horretatik abiatuta kristalak forma propioa (kuboa, erronboedroa, etab.) eta ezaugarri optiko bereziak ditu, hartan argia ez baita norabide guztietan era berean transmititzen.

Ezaugarri horixe da, hain zuzen ere, batzuetan kristalak, mikroskopikoak badira ere, identifikatzeko modua ematen duena.

Egoera amorfoak atomoak inolako ordenarik gabe kokatuta daudela esan nahi du; argia norabide guztietan transmitituko da eta mineralak ez du berezko forma berezirik.

Bere aldetik, lurra haitzaren gainaldean gertatutako eraldaketa baten ondorioz eratua da. Lurrak ez du egitura bera gune guztietan, zentimetro batzuetako lodieratik metro batzuetarainokoa; normalean hogeita hamar zentimetrotatik metro edo metro t?erdi bitartekoa. Baina loditasun hori hutsa ere izan daiteke, uharrak lur guztia eramaten duenean, adibidez; edo mikra batzuetakoa, haitzaren gainaldea oraindik eraldatzen hasi ez bada, eta hartan aukak baino finkatu ezin direnean.

 

Haitzak

Mineral eraikin edo multzoak talde handiago eta konplexuagoetan daude bilduta edo antolatuta: haitz multzoetan, alegia.

Haitz kontzeptuak lur azala osatzen duen edozein gai edo gai horren zati bat adierazten du, gai horien tasunak eta egoera fisikoa zein diren kontuan hartu gabe. Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da, haitzak ia beti egoera solidoan dauden eta gorputz gogorrak diren arren, badirela isurkari egoeran dauden haitzak ere, magmak adibidez. Haitzak ez du, besterik gabe, harri esan nahi; beste modu batera esanda, mineralak ez du gogortasun jakin bat izan behar haitz izateko: badira haitz gogorrak, granitoa bezala, eta badira pelitak bezain haitz plastiko eta xaflakorrak ere, baita barreiaturik azaltzen direnak ere, harea adibidez.

Haitz eraikinak haitzek dituzten ezaugarri guztien arabera definitzen dira: haitzen forma, neurriak, haitza eratzen duten parteak nola dauden kokatuta, itxura, ehundura, eta aleen tamaina eta mota. Paragenesihitzak prozesu geologiko edo geokimiko baten ondorioz gertatzen den mineral elkarketa nahi du esan.

 

Haitzen sailkapena

Ahalegin asko egin dira haitzak sailkatu eta haien nomenklatura antolatzeko; sailkapen horietako gehienak sailkapen petrografikoak eta genetikoak dira. Sailkapen petrografikoetan, haitzaren osagaien, formaren eta mineralen arteko erlazio geometrikoen arabera, hau da, ehunduraren arabera sailkatzen dira haitzak. Irizpide horiez gainera irizpide geometrikoak ere erabil daitezkeenean, horiek ere kontuan hartzen dira. Sailkapen horiek hiru haitz multzo nagusi bereizten dituzte: haitz igneoak, sedimentarioak eta metamorfikoak. Sailkapen genetikoetan, berriz, haitzaren ustezko jatorria izaten da erabiltzen den lehenengo sailkapen irizpidea. Sailkapen genetikoetan, ezaugarri deskriptibo, fisiko eta kimikoak bigarren mailakoak dira eta ez dute eragin zuzenik. Ikuspuntu horretatik bi multzohandi bereizten dira. Batetik, kanpo jatorriko haitzak edo lur azalaren gainaldean sortutako haitz exogenoak: maila honetako ia haitz bakarrak haitz sedimentarioak dira.

Bestetik, barne jatorriko haitzak edo nolabait lur barnean sorturiko haitz endogenoak: haitz eruptiboak eta haitz metamorfikoak.

Sailkapen hauek, biek dituzte antzekotasunak.

Dena den, sailkapen petrografikoak dirudi egokiena, bere sinpletasun eta interesagatik, bai ikasleentzat bai gai hori buruz ezagutza pixka bat izan nahi dutenentzat.

 

Haitz igneoak

Haitz igneoak (magmatiko ere deitzen dira) lur azaleko ugarienak dira, ehuneko laurogeita hamabost (%95) inguru osatzen baitute, nahiz eta lurraren gainaldea estaltzen duen sedimentu geruza batek ezkutaturikegon ohi diren gehienetan. Magma gotortzean eta kristalizatzean eratuak dira.

Magma lur azaleko sakontasun handietan dagoen silikato urtuzko multzo bat da.

Magma horietako edozein gainaldera irten gabe gotortu daiteke, edo sumendi batetik irtenez ere bai. Kasu batean ala bestean sortzen diren materialek oso ezaugarri desberdinak dituzte eta ehundura eta ezaugarri desberdinetako haitzak eratuko dituzte.

 

a) Ezaugarri orokorrak

Haitz igneoak lur barneko geruzetan eratzen dira, eta sakontasun handiko jatorriko material urtuak hoztearen eta gotortzearen ondorioz; horregatik, hain zuzen, haitz endogeno izenaz ere ezagutzen dira.

Lurraren azaleko eremu ezegonkorretan ?itsas bizkarretan, subdukzio eremuetan,etab. esaterako? gerta daiteke tenperaturak materialen fusio puntua gainditzeko bezainbat igotzea. Guztiz urtzen ez badira da haien presio handiak urtzen uzten ez dielako, baina presioa gutxitzearekin batera, fusioa gertatzen da, eta magma sortzen da.

Magma bat, beraz, izaera mugikor eta gaseosoko material urtuen nahasketa konplexu bat da, zortziehun eta mila eta berrehun gradu zentigradu bitarteko tenperaturetan, lurreko sakonera handiko eremuetan presiopean sortutakoa, hamasei kilometrotik gorako sakoneran, eta lurraren gainaldera kanporatua izan daitekeena.

Magmaren osagai nagusia silizea edo kuartzoa (SiO 2) izaten da, ehuneko hogeita hamabost eta hirurogeita hamabost bitarteko proportzioetan, hain zuzen. Magma horrek, jatorrizko gorputz gotorrak baino bolumen handiagoa duenez, eta gainera, bere osaeran oso isurkari bihurtzen duten edo isurkari izaera nabaria ematen dioten osagai hegaskorrak dituenez, bere jatorrizko ganbaratik (magma ganbaratik) irten eta haitza ahul eta hauskor dagoen lekuak aprobetxatuz, inguruko hutsuneetan txertatzen da injekzioz, itsas bizkarretan sortzen diren zartaduretan, esate baterako. Bai jatorrizko ganbaratik urruntzeagatik edo bai baldintzak aldatu izanagatik bero jarioa urritzen denean, magma hoztu egiten da; hozte horrek magmaren osagai desberdinak finkatzen ditu, zein bere afinitate geokimikoen, kontzentrazio erlatiboen eta baldintza termodinamiko nagusien arabera. Horrela haitz igneoak sorrarazten dituen magmaren finkatze prozesua hasten da.Magma geldiro hozten bada eta magmak daukan presioa norabide guztietatikoa bada, haitz igneo plutoniko deitzen diren haitz kristalizatuak eratzen dira. Lurraren azalaren barnean geldiro finkatutako haitzak dira, beraz. Magma hozteko baldintzak bizkorragoak badira, magma injekzioz lurraren gainaldera heldu delako edo gainaldearen gainean zabaldu delako, orduan oso denbora laburra izaten da magma finkatzeko. Horrenbestez, materialek ez dute zatikiak ordenatzeko astirik izaten, eta barnean kristal hala moduz eratuak eduki ditzakeen materia mikrokristalino bat sortzen da, oro har, sumendiko haitz igneo esaten zaiona. Talde nagusi bi horien artean bitarteko maila eta aukera guztiak daude. Horrenbestez, hirugarren haitz talde bat ere bereizten da. Talde honen barruan, bitarteko kristalizazioa izan duten haitzak sartzen dira, eta baita osaera berezia duten haitzak ere. Horrelakoetan, hain zuzen, mugikortasun handieneko osagaiek ihes egiten baitute, disoluzio solidoak osatuz, ondoren hoztuz eta haitz ostalariaren zartaduretan eta hutsuneetan kristalizatuz. Hirugarren haitz multzo horri haitz igneo filoniano deitzen zaio, haitz multzo honetako azaleratze ugarienak eta ezaugarrizkoenak mea zainak baitira.

 

b) Osaera kimikoa

Haitz igneoen osagai nagusiak oxigenoa, silizioa, aluminioa, kaltzioa, sodioa, potasioa, burdina eta magnesioa dira. Lehenengo bi osagaiak dira ugarienak, alde handiz, eta haitz mota horien tasunetan eragin handiena dutenak. Oxigenoa gainerako elementuekin konbinatuta agertzen da beti, oxido modura. Silizioa haitz igneoen lehenengo sailkapen bat egiteko indikatzaile gisa erabiltzen da. Silize edukia hartuz, oro har ehuneko hogeita hamabostetik eta hirurogeita hamabostera bitarteko proportzioa izaten baita, lau talde nagusi bereizten dira:? Haitz azidoak edo persilizeoak, %65 baino gehiagoko silize edukia dutenak; erriolitak, granitoak, etab.

? Haitz neutroak edo mesosilizeoak, %65 eta %55 bitarteko silize edukia dutenak; andesita, sienita, etab.

? Haitz basikoak edo hiposilizeoak, %55 eta %45 bitarteko silize edukia dutenak; basaltoak, gabroak, andesitak, etab.

? Haitz ultrabasikoak, %45 baino gutxiagoko silize edukia dutenak, peridotita eta kimberlita, adibidez.Silizearen atzetik, alumina da (Al 2O 3) osagairik ugariena; burdina eta magnesioa mineral ferromagnesikoetan agertzen dira (piroxenoak, biotita, anfibolak, olibinoa); hauetan magnesio edo burdina proportzioa ehuneko batetik (haitz azidoak) ehuneko hamahiruraino (haitz ultrabasikoak) joan daiteke, mailaz maila. Elementu alkalinoak, sodioak eta potasioak, aurrekoen aurkako jokaera dute: haitz azidoetan ugari eta basikoetan urri dira.

 

c) Ezaugarri fisikoak

Magma finkatzeko hain modu desberdinak dituztenez, haitz intrusibo edo plutonikoek eta haitz bolkanikoek guztiz ehundura desberdina izaten dute (ehundurak mineralen arteko erlazioak adierazten ditu).

Haitz intrusiboek ehundura pikortsua izaten dute kristalizazio geldi eta osoaren ondorioz; bigarrenek, sumendietako haitzek, ordea, oso bizkor hoztuak baitira, beira erako ehundura amorfoa izaten dute. Haitz filonianoetan, bi ehundura modu horien bitarteko maila guztiak aurki daitezke. Haitz igneo plutonikoetan, beraz, ehundura mota nagusia, ehundura holokristalino pikortsua da: kristalek antzeko dimentsioak dituzte eta aski larriak dira. Batzuetan begi bistaz ere ikus daitezkeen kristal larriak (fenokristalak) beira bolkanikoz inguraturik dituzten aldaerek ehundura porfidikoa dutela esaten da.

Haitz igneoek azalera azaltzen direnean erakusten duten egitura era askotakoa izan daiteke. Xafla egiturako mineralak eta egitura luzanga dutenak besteetatik goiz banatu eta, halako geruzatze aski oihes bat eratuz, masan txertaturik geratzen direnean, ehundura tabularra agertzen da. Ehundura lineala, berriz, sumendietakohaitzek eta haitz filoniano batzuek izaten dute, bizkor gotortutako masa magmatiko jariakarian aurretik banatutako kristalen isoorientazioagatik eta jariakortasunagatik.

Haitzak kolore desberdin txandakatuzko geruza kontzentrikoak ?mineral desberdinei dagozkienak? dituenean, ehundura orbikularra duela esaten da; dioritak izan ohi du, adibidez, horrelako egitura. Haitzak poroak eta gasa eta elementu hegaskorrak askatu izanak eragindako hutsune txiki asko baditu, pomiz harriaren ehundura edo ehundura barrunbetsua duela esaten da; haitz mota honi pumita deitu ohi zaio, oro har. Azkenik, ehundura mikrolitikoa gasek finkatzearen azken faseetan utzitako hutsuneak betez sortzen da.

 

d) Azaleratzeak

Haitz igneoen itxura eta inguruko haitzekiko dituzten erlazioak ere bi motakoak izan daitezke: alegia, haitzak izan daitezke intrusiboak ala estrusiboak (edo efusiboak).

Haitz igneoak jalkin harrien barruan bat-batean material arrotz gisa ageri diren azaleratzeak izan ohi dira. Finkatzeko unean magmak lur azalarekiko duen posizioak, haitz honek dituen azaltzeko erak baldintzatzen ditu:

 

I. Era intrusiboak

1) Injektatutako masakInjekzio mota desberdinak bereizten dira: konkordanteak eta diskordanteak.

Injekzio konkordanteak jalkin harrien estratifikazio planoen luzetara gertatzen diren intrusioak dira (lopolitoak edo lakolitoak).

Dilista itxura izaten dute eta txertatuta dauden haitzaren etenetan zehar magmazko masa bat indarrez sartzean eratuak dira; zenbait kilometrotako hedadura izan dezakete. Lopolitoak lakolitoak baino handiagoak izaten dira. Mantuko geruzen artean txertatuak direnean ?zain esaten zaie? haitzaren ezjarraitasun planoen norabidean injektatzen da magma, eta oso neurri desberdinak izan ditzake, zentimetro batzuetako lodiera eta metro batzuetako luzeratik, kilometro asko lodiera eta ehundaka kilometroko luzeraraino. Mantuko formazioen artean txertatuak direnean, berriz, ?fakolito deitzen zaie? tolesen txarnelen norabide berean injektatzen dira, egitura hautsi gabe eta, beraz, forma kurboak hartuz.

Injekzio diskordanteak estratifikazio planoak alderik alde igarotzen dituzten intrusioak dira, eta haitz geruzatuetan agertzen direnean, horma antzeko bat eratzendute. Sumendietako tximiniak azaleratze diskordante berezi bat dira, forma zilindriko eta prismatiko bertikaleko azaleratzeak baitira. Batzuetan gasa bat-batean askatzeak eragiten duen leherketan sortzen diren arrakaletan eratzen dira, eta bestetan erupzio hodian bertan gotortutako haitz igneoetan.2) Azpiko masakBatolito eta plutoiak dira talde honetakoak.

Gainaldean oso zabal hedatzen diren haitz plutonikozko masa handiak dira.

Txertaturik dauden haitz ostalaria ukitzen duten lekuan, gainalde irregular diskordante edo konkordantea izan daiteke. Batolitoek muga zehazgabeak izaten dituzte batzuetan, eta haitz metamorfikoz eratzen da haitz plutonikotik berori txertaturik dagoen haitzaren arteko igarotzea.

 

II. Era estrusiboak

Haitz igneoak hiru era estrusibotan agertzen dira. Lehenengo, oso forma irregular eta lodiera aldakorreko arrakala bidezko erupzioak daude. Bigarren, batolitoen sabaia hondoratzearen ondoriozko estrusioak daude. Hirugarren, eta azkenik, erupzioak daude, sumendietako konoak, laba isuriak eta gisako gertaerak. Labaren likatasuna labaren beraren azidotasunaren, eduki alkalinoaren eta ur eta gas kontzentrazioaren araberakoa da; horrexegatik hain zuzen, laba azidoak basikoak baino likatsuagoak izaten dira. Arrazoi hori delaeta, laba azidoak ez dira, azaleratu ondoren, irteera zulotik urrun hedatzen; horrela gertatzen da sumendi zentraletan. Oinarrizko laba, aldiz, beren jariakortasuna dela eta, asko heda daitezke, eta eremu handi zabalak estaltzen dituzte, Indiako Dekkan goi-ordokian gertatzen den bezala.

Egia da, magma hozteko baldintzak erabat aldatzen direla erupzioa airean izan ala ur azpian izan, eta magma hozteko baldintzekin batera, baita labaren jokaera ere. Edozeinetara ere, hozteak era guztietako pitzadurak eta arrakalak agerrarazten ditu magma bolumena gutxitzean, labaren izaera mineralogikoaren eta hozte lastertasunaren arabera. Airean gertatzen diren isurietan, laba likatsua denean, zati irregularrak eratuz hautsi ohi da laba isuria eta bloke itxurako laba isuriak sortzen dira.

Laba jariaerraza denean eta aldapa handi samarreko hegaletan behera labaintzen denean, aldiz, laba soka gisakoak sor daitezke.

Azkenik, laba geldiro irristatzen denean eta labaren osaera oso homogeneoa denean, edo irteera zuloaren barruko masa guztia edo parte bat hozten denean, forma geometrikoko irudiak sor ditzake arrakalak, eta zutabe edo prisma ikusgarriak eratu, Kanarietako Gomera uharteko «Los Organos»-eko zutabe gisako arrakala, adibidez.