Geografia unibertsala»Geografia
Haitzak
Lurreko paisajeak berdinak edo era askotakoak dira,
paisaje horiek tankeratzen dituzten azpiko sustratuak
mineralogiaren aldetik edo egituraren aldetik berdinak
edo era askotakoak baldin badira.
Garbi ikusten da horrela zer nolako garrantzia duten
bai azaleko egitura osatzen duten haitzen tankerak
eta bai horiek ezarrita eta antolatuta egoteko moduak.
Hala ere, paisajeen moldaerak azaltzeko,
klima eta denbora faktoreak hartu behar dira kontuan.
Hain zuzen ere,
haitz handiez eta egitura konplexuko lur azaleko lurralde batek,
orogeno batek adibidez,
era askotako paisajeak eta paisaje malkortsua izaten ditu hasieran,
baina denborarekin,
baldintza klimatiko espezifikoetan gertatzen diren
eta prozesuen eraginez paisaje leun eta uniforme bihur daiteke
?sustratu horrek hasieran zuen aniztasun litologikoak
eta egitura konplexutasunak iraun arren?.
Horregatik, paisaje lau eta monotonoek ez dute beti esan nahi
orogenesiaren eraginez gertatutako deformazioetan
materiala berdina denik edo prozesua sinplea denik,
nahiz eta batzuetan horrela gertatu.
Horregatik,
Lurra tankeratzerakoan gertatzen diren kontrol geologikoak ulertzeko,
mineralogia eta petrologiako aurretikoak,
hau da, haitzen tasun fisikoak eta kimikoak,
hartu behar dira kontuan,
eta ongi ezagutu zer mineralez dauden osatuta
eta haien meteorizazioz zer eratako jalkinak osatzen diren.Petrologian adituak diren batzuen iritzian
haitz terminoa mineralei eta lurrari
lotuta baino ezin daiteke defini.
Minerala osaera konstante eta definitua
duen gai gotorrezko zati bat da. Esate baterako,
kuartzoa mineral bat da, osaera kimiko
finkoa du: silizio oxidoa da (SiO 2).
Feldespatoak ere mineralak dira, zehazki,
aluminio silikato kaltzikoak, potasikoak, sodikoak.
Anfibola edo silikato ferromagnesikoa
ere mineral bat da. Horrela, mineral
baten aldaera asko badaude, anfibolen
eta feldespatoen kasuan adibidez, aldaera
bakoitzak osaera kimiko jakin bat du gehienetan,
hau da, konbinazio kimiko bat da,
eta ez nahasketa bat.
Mineralak ager daitezke bai egoera kristalinoan
bai egoera amorfoan. Mineral bat
egoera kristalinoan egoteak, atomoak aldizkakotasun
eta antolamendu jakin baten arabera
ezarrita daudela nahi du esan, halako
moldez non atomo horiek alda daitezkeen
tokiz, baina, betiere itxura orokorra aldatzen
ez dela. Mineralaren egoera kristalino
horretatik abiatuta kristalak forma propioa
(kuboa, erronboedroa, etab.) eta ezaugarri
optiko bereziak ditu, hartan argia ez baita
norabide guztietan era berean transmititzen.
Ezaugarri horixe da, hain zuzen ere, batzuetan
kristalak, mikroskopikoak badira
ere, identifikatzeko modua ematen duena.
Egoera amorfoak atomoak inolako ordenarik
gabe kokatuta daudela esan nahi du;
argia norabide guztietan transmitituko da
eta mineralak ez du berezko forma berezirik.
Bere aldetik, lurra haitzaren gainaldean
gertatutako eraldaketa baten ondorioz eratua
da. Lurrak ez du egitura bera gune guztietan,
zentimetro batzuetako lodieratik
metro batzuetarainokoa; normalean hogeita
hamar zentimetrotatik metro edo metro
t?erdi bitartekoa. Baina loditasun hori hutsa
ere izan daiteke, uharrak lur guztia eramaten
duenean, adibidez; edo mikra batzuetakoa,
haitzaren gainaldea oraindik eraldatzen
hasi ez bada, eta hartan aukak baino
finkatu ezin direnean.
Haitzak
Mineral eraikin edo multzoak talde
handiago eta konplexuagoetan daude bilduta
edo antolatuta: haitz multzoetan, alegia.
Haitz kontzeptuak lur azala osatzen
duen edozein gai edo gai horren zati bat
adierazten du, gai horien tasunak eta
egoera fisikoa zein diren kontuan hartu
gabe. Hala eta guztiz ere, kontuan izan
behar da, haitzak ia beti egoera solidoan
dauden eta gorputz gogorrak diren arren,
badirela isurkari egoeran dauden haitzak
ere, magmak adibidez. Haitzak ez du, besterik
gabe, harri esan nahi; beste modu
batera esanda, mineralak ez du gogortasun
jakin bat izan behar haitz izateko: badira
haitz gogorrak, granitoa bezala, eta badira
pelitak bezain haitz plastiko eta xaflakorrak
ere, baita barreiaturik azaltzen direnak
ere, harea adibidez.
Haitz eraikinak haitzek dituzten ezaugarri
guztien arabera definitzen dira: haitzen
forma, neurriak, haitza eratzen duten
parteak nola dauden kokatuta, itxura, ehundura,
eta aleen tamaina eta mota. Paragenesihitzak prozesu geologiko edo geokimiko
baten ondorioz gertatzen den mineral
elkarketa nahi du esan.
Haitzen sailkapena
Ahalegin asko egin dira haitzak sailkatu
eta haien nomenklatura antolatzeko; sailkapen
horietako gehienak sailkapen petrografikoak
eta genetikoak dira. Sailkapen
petrografikoetan, haitzaren osagaien, formaren
eta mineralen arteko erlazio geometrikoen
arabera, hau da, ehunduraren arabera
sailkatzen dira haitzak. Irizpide horiez
gainera irizpide geometrikoak ere erabil daitezkeenean,
horiek ere kontuan hartzen
dira. Sailkapen horiek hiru haitz multzo
nagusi bereizten dituzte: haitz igneoak, sedimentarioak
eta metamorfikoak. Sailkapen
genetikoetan, berriz, haitzaren ustezko jatorria
izaten da erabiltzen den lehenengo
sailkapen irizpidea. Sailkapen genetikoetan,
ezaugarri deskriptibo, fisiko eta kimikoak
bigarren mailakoak dira eta ez dute eragin
zuzenik. Ikuspuntu horretatik bi multzohandi bereizten dira. Batetik, kanpo jatorriko
haitzak edo lur azalaren gainaldean
sortutako haitz exogenoak: maila honetako
ia haitz bakarrak haitz sedimentarioak dira.
Bestetik, barne jatorriko haitzak edo nolabait
lur barnean sorturiko haitz endogenoak:
haitz eruptiboak eta haitz metamorfikoak.
Sailkapen hauek, biek dituzte antzekotasunak.
Dena den, sailkapen petrografikoak
dirudi egokiena, bere sinpletasun
eta interesagatik, bai ikasleentzat bai
gai hori buruz ezagutza pixka bat izan nahi
dutenentzat.
Haitz igneoak
Haitz igneoak (magmatiko ere deitzen
dira) lur azaleko ugarienak dira, ehuneko
laurogeita hamabost (%95) inguru osatzen
baitute, nahiz eta lurraren gainaldea estaltzen
duen sedimentu geruza batek ezkutaturikegon ohi diren gehienetan. Magma
gotortzean eta kristalizatzean eratuak dira.
Magma lur azaleko sakontasun handietan
dagoen silikato urtuzko multzo bat da.
Magma horietako edozein gainaldera irten
gabe gotortu daiteke, edo sumendi batetik
irtenez ere bai. Kasu batean ala bestean
sortzen diren materialek oso ezaugarri
desberdinak dituzte eta ehundura eta
ezaugarri desberdinetako haitzak eratuko
dituzte.
a) Ezaugarri orokorrak
Haitz igneoak lur barneko geruzetan
eratzen dira, eta sakontasun handiko jatorriko
material urtuak hoztearen eta gotortzearen
ondorioz; horregatik, hain zuzen,
haitz endogeno izenaz ere ezagutzen dira.
Lurraren azaleko eremu ezegonkorretan
?itsas bizkarretan, subdukzio eremuetan,etab. esaterako? gerta daiteke tenperaturak
materialen fusio puntua gainditzeko
bezainbat igotzea. Guztiz urtzen ez badira
da haien presio handiak urtzen uzten ez
dielako, baina presioa gutxitzearekin batera,
fusioa gertatzen da, eta magma sortzen
da.
Magma bat, beraz, izaera mugikor eta
gaseosoko material urtuen nahasketa
konplexu bat da, zortziehun eta mila eta
berrehun gradu zentigradu bitarteko tenperaturetan,
lurreko sakonera handiko eremuetan
presiopean sortutakoa, hamasei
kilometrotik gorako sakoneran, eta lurraren
gainaldera kanporatua izan daitekeena.
Magmaren osagai nagusia silizea edo kuartzoa
(SiO 2) izaten da, ehuneko hogeita hamabost
eta hirurogeita hamabost bitarteko
proportzioetan, hain zuzen. Magma horrek,
jatorrizko gorputz gotorrak baino bolumen
handiagoa duenez, eta gainera, bere osaeran
oso isurkari bihurtzen duten edo isurkari
izaera nabaria ematen dioten osagai hegaskorrak
dituenez, bere jatorrizko ganbaratik
(magma ganbaratik) irten eta haitza
ahul eta hauskor dagoen lekuak aprobetxatuz,
inguruko hutsuneetan txertatzen da
injekzioz, itsas bizkarretan sortzen diren
zartaduretan, esate baterako. Bai jatorrizko
ganbaratik urruntzeagatik edo bai baldintzak
aldatu izanagatik bero jarioa urritzen
denean, magma hoztu egiten da; hozte
horrek magmaren osagai desberdinak finkatzen
ditu, zein bere afinitate geokimikoen,
kontzentrazio erlatiboen eta baldintza termodinamiko
nagusien arabera. Horrela haitz
igneoak sorrarazten dituen magmaren finkatze
prozesua hasten da.Magma geldiro hozten bada eta magmak
daukan presioa norabide guztietatikoa
bada, haitz igneo plutoniko deitzen
diren haitz kristalizatuak eratzen dira. Lurraren
azalaren barnean geldiro finkatutako
haitzak dira, beraz. Magma hozteko
baldintzak bizkorragoak badira, magma injekzioz
lurraren gainaldera heldu delako
edo gainaldearen gainean zabaldu delako,
orduan oso denbora laburra izaten da
magma finkatzeko. Horrenbestez, materialek
ez dute zatikiak ordenatzeko astirik
izaten, eta barnean kristal hala moduz
eratuak eduki ditzakeen materia mikrokristalino
bat sortzen da, oro har, sumendiko
haitz igneo esaten zaiona. Talde nagusi bi
horien artean bitarteko maila eta aukera
guztiak daude. Horrenbestez, hirugarren
haitz talde bat ere bereizten da. Talde
honen barruan, bitarteko kristalizazioa
izan duten haitzak sartzen dira, eta baita
osaera berezia duten haitzak ere. Horrelakoetan,
hain zuzen, mugikortasun handieneko
osagaiek ihes egiten baitute, disoluzio
solidoak osatuz, ondoren hoztuz
eta haitz ostalariaren zartaduretan eta
hutsuneetan kristalizatuz. Hirugarren haitz
multzo horri haitz igneo filoniano deitzen
zaio, haitz multzo honetako azaleratze
ugarienak eta ezaugarrizkoenak mea
zainak baitira.
b) Osaera kimikoa
Haitz igneoen osagai nagusiak oxigenoa,
silizioa, aluminioa, kaltzioa, sodioa,
potasioa, burdina eta magnesioa dira. Lehenengo bi osagaiak dira ugarienak, alde
handiz, eta haitz mota horien tasunetan
eragin handiena dutenak. Oxigenoa gainerako
elementuekin konbinatuta agertzen
da beti, oxido modura. Silizioa haitz igneoen
lehenengo sailkapen bat egiteko indikatzaile
gisa erabiltzen da. Silize edukia
hartuz, oro har ehuneko hogeita hamabostetik
eta hirurogeita hamabostera bitarteko
proportzioa izaten baita, lau talde nagusi
bereizten dira:? Haitz azidoak edo persilizeoak,
%65 baino gehiagoko silize edukia dutenak;
erriolitak, granitoak, etab.
? Haitz neutroak edo mesosilizeoak,
%65 eta %55 bitarteko silize edukia dutenak;
andesita, sienita, etab.
? Haitz basikoak edo hiposilizeoak,
%55 eta %45 bitarteko silize edukia dutenak;
basaltoak, gabroak, andesitak,
etab.
? Haitz ultrabasikoak,
%45 baino gutxiagoko silize edukia dutenak,
peridotita eta kimberlita, adibidez.Silizearen atzetik, alumina da (Al 2O 3)
osagairik ugariena; burdina eta magnesioa
mineral ferromagnesikoetan agertzen dira
(piroxenoak, biotita, anfibolak, olibinoa);
hauetan magnesio edo burdina proportzioa
ehuneko batetik (haitz azidoak) ehuneko
hamahiruraino (haitz ultrabasikoak) joan
daiteke, mailaz maila. Elementu alkalinoak,
sodioak eta potasioak, aurrekoen aurkako
jokaera dute: haitz azidoetan ugari eta basikoetan
urri dira.
c) Ezaugarri fisikoak
Magma finkatzeko hain modu desberdinak
dituztenez, haitz intrusibo edo plutonikoek
eta haitz bolkanikoek guztiz ehundura
desberdina izaten dute (ehundurak
mineralen arteko erlazioak adierazten ditu).
Haitz intrusiboek ehundura pikortsua izaten
dute kristalizazio geldi eta osoaren ondorioz;
bigarrenek, sumendietako haitzek,
ordea, oso bizkor hoztuak baitira, beira
erako ehundura amorfoa izaten dute. Haitz
filonianoetan, bi ehundura modu horien
bitarteko maila guztiak aurki daitezke. Haitz
igneo plutonikoetan, beraz, ehundura mota
nagusia, ehundura holokristalino pikortsua
da: kristalek antzeko dimentsioak dituzte eta
aski larriak dira. Batzuetan begi bistaz ere
ikus daitezkeen kristal larriak (fenokristalak)
beira bolkanikoz inguraturik dituzten
aldaerek ehundura porfidikoa dutela esaten
da.
Haitz igneoek azalera azaltzen direnean
erakusten duten egitura era askotakoa
izan daiteke. Xafla egiturako mineralak
eta egitura luzanga dutenak besteetatik
goiz banatu eta, halako geruzatze aski
oihes bat eratuz, masan txertaturik geratzen
direnean, ehundura tabularra agertzen
da. Ehundura lineala, berriz, sumendietakohaitzek eta haitz filoniano batzuek
izaten dute, bizkor gotortutako masa magmatiko
jariakarian aurretik banatutako kristalen
isoorientazioagatik eta jariakortasunagatik.
Haitzak kolore desberdin txandakatuzko
geruza kontzentrikoak ?mineral
desberdinei dagozkienak? dituenean,
ehundura orbikularra duela esaten da;
dioritak izan ohi du, adibidez, horrelako
egitura. Haitzak poroak eta gasa eta elementu
hegaskorrak askatu izanak eragindako
hutsune txiki asko baditu, pomiz
harriaren ehundura edo ehundura barrunbetsua
duela esaten da; haitz mota
honi pumita deitu ohi zaio, oro har. Azkenik,
ehundura mikrolitikoa gasek finkatzearen
azken faseetan utzitako hutsuneak
betez sortzen da.
d) Azaleratzeak
Haitz igneoen itxura eta inguruko haitzekiko
dituzten erlazioak ere bi motakoak
izan daitezke: alegia, haitzak izan daitezke
intrusiboak ala estrusiboak (edo efusiboak).
Haitz igneoak jalkin harrien barruan
bat-batean material arrotz gisa ageri diren
azaleratzeak izan ohi dira. Finkatzeko unean
magmak lur azalarekiko duen posizioak,
haitz honek dituen azaltzeko erak baldintzatzen
ditu:
I. Era intrusiboak
1) Injektatutako masakInjekzio mota desberdinak bereizten
dira: konkordanteak eta diskordanteak.
Injekzio konkordanteak jalkin harrien
estratifikazio planoen luzetara gertatzen
diren intrusioak dira (lopolitoak edo lakolitoak).
Dilista itxura izaten dute eta txertatuta
dauden haitzaren etenetan zehar
magmazko masa bat indarrez sartzean eratuak
dira; zenbait kilometrotako hedadura
izan dezakete. Lopolitoak lakolitoak baino
handiagoak izaten dira. Mantuko geruzen
artean txertatuak direnean ?zain esaten
zaie? haitzaren ezjarraitasun planoen
norabidean injektatzen da magma, eta oso
neurri desberdinak izan ditzake, zentimetro
batzuetako lodiera eta metro batzuetako
luzeratik, kilometro asko lodiera eta
ehundaka kilometroko luzeraraino. Mantuko
formazioen artean txertatuak direnean,
berriz, ?fakolito deitzen zaie? tolesen
txarnelen norabide berean injektatzen
dira, egitura hautsi gabe eta, beraz, forma
kurboak hartuz.
Injekzio diskordanteak estratifikazio
planoak alderik alde igarotzen dituzten intrusioak
dira, eta haitz geruzatuetan agertzen
direnean, horma antzeko bat eratzendute. Sumendietako tximiniak azaleratze
diskordante berezi bat dira, forma zilindriko
eta prismatiko bertikaleko azaleratzeak
baitira. Batzuetan gasa bat-batean
askatzeak eragiten duen leherketan sortzen
diren arrakaletan eratzen dira, eta bestetan erupzio hodian bertan gotortutako haitz
igneoetan.2) Azpiko masakBatolito eta plutoiak dira talde honetakoak.
Gainaldean oso zabal hedatzen diren
haitz plutonikozko masa handiak dira.
Txertaturik dauden haitz ostalaria ukitzen
duten lekuan, gainalde irregular diskordante
edo konkordantea izan daiteke. Batolitoek
muga zehazgabeak izaten dituzte batzuetan,
eta haitz metamorfikoz eratzen da haitz
plutonikotik berori txertaturik dagoen haitzaren
arteko igarotzea.
II. Era estrusiboak
Haitz igneoak hiru era estrusibotan
agertzen dira. Lehenengo, oso forma irregular
eta lodiera aldakorreko arrakala bidezko
erupzioak daude. Bigarren, batolitoen
sabaia hondoratzearen ondoriozko estrusioak
daude. Hirugarren, eta azkenik,
erupzioak daude, sumendietako konoak,
laba isuriak eta gisako gertaerak. Labaren
likatasuna labaren beraren azidotasunaren,
eduki alkalinoaren eta ur eta gas kontzentrazioaren
araberakoa da; horrexegatik
hain zuzen, laba azidoak basikoak baino
likatsuagoak izaten dira. Arrazoi hori delaeta, laba azidoak ez dira, azaleratu ondoren,
irteera zulotik urrun hedatzen; horrela
gertatzen da sumendi zentraletan. Oinarrizko
laba, aldiz, beren jariakortasuna
dela eta, asko heda daitezke, eta eremu
handi zabalak estaltzen dituzte, Indiako
Dekkan goi-ordokian gertatzen den bezala.
Egia da, magma hozteko baldintzak
erabat aldatzen direla erupzioa airean izan
ala ur azpian izan, eta magma hozteko
baldintzekin batera, baita labaren jokaera
ere. Edozeinetara ere, hozteak era guztietako
pitzadurak eta arrakalak agerrarazten
ditu magma bolumena gutxitzean, labaren
izaera mineralogikoaren eta hozte lastertasunaren
arabera. Airean gertatzen diren
isurietan, laba likatsua denean, zati irregularrak
eratuz hautsi ohi da laba isuria
eta bloke itxurako laba isuriak sortzen dira.
Laba jariaerraza denean eta aldapa handi
samarreko hegaletan behera labaintzen
denean, aldiz, laba soka gisakoak sor daitezke.
Azkenik, laba geldiro irristatzen
denean eta labaren osaera oso homogeneoa
denean, edo irteera zuloaren barruko
masa guztia edo parte bat hozten denean,
forma geometrikoko irudiak sor ditzake
arrakalak, eta zutabe edo prisma ikusgarriak
eratu, Kanarietako Gomera uharteko
«Los Organos»-eko zutabe gisako arrakala,
adibidez.