Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Amerika, Txina eta Indiako artea

Txina I

Ospakizunetan jakiak egosteko erabiltzen zen brontzezko ontzia, Shang dinastiaren amaierakoa.<br><br>

Txinako joera estetikoak eta sartaldekoak guztiz desberdinak dira, eta desberdina da halaber, arte moten garrantziari ematen dioten ordena. Sartaldetarrentzat ez bezala txinatarrentzat kaligrafia, pentsaeraren eramailea, zen arte mota inportanteena, pinturarekin batera. Arkitektura eta eskultura, berriz, eskulangile arruntaren jardueratzat hartzen ziren, zeramika, portzelana, brontze urtzaile eta urregilearen pare. Hala ere, horrek ez du bigarren mailako edo enkarguzko arte hori arbuiatzen zutenik esan nahi.

Alderantziz, bigarren mailako jarduera horietan balio tekniko eta estetiko handiko lanak sortu zituen Txinako zibilizazioak, garai berean sartaldean egindakoak baino hobeak.

Txinako zibilizazioa azkeneko 3.000 urteotan hedatu da Asiako kontinenteko eremu zabal batean, tokian tokiko ezaugarriekin. Txinako arteak, beraz, askotariko aldaerak izan ditu, are historiaren aldi jakin baten barruan ere. Txinako artearen jakintza, baina, arkeologia aurkikuntzen mende dago, eta etengabe ari dira aztarna berriak azaltzen . Hori dela eta, atzera aztertzen ari dira Txinako historiaren aldi jakin batzuen arte estiloari buruzko irizpideak.

Arkeologia aztarnategietan azaltzen diren pieza gehienak hiletetarakoak dira, goi mailako klaseen gustu eta zaletasunen erakusgarri. Txinako kulturan obra bat ez zen, hasieratik behintzat, irizpide estetikoaren arabera balioztatzen, haren funtzio erritoalaren edo izaera sinbolikoaren arabera baizik.

 

Shang dinastia (K.a. 1523-1028)

Shang dinastiako enperadoreek teokrazia ezarri zuten beren mendeko lurraldean, Huang Ho edo Ibai Horiaren ibarrean, Txinako iparraldean. Shang dinastiaren hiribururen hondakinetan 1928-1960 bitartean egin ziren aurkikundeak garai hartan Egipton egindakoekin baizik ezin dira parekatu. Besteak beste, jauregi baten hondakinak aurkitu ziren, errege-erreginen hilobiak, brontzea egiteko lantegiak eta etxebizitzak. Errege-erreginen hilobiak lurpean egindako etxe handi eta dotoreak ziren, eta enperadorea hiltzean han uzten ziren haren gopurtzarekin batera betiko bizitzan beharko zituen gauza eta -hura hiltzean hilaraziak- zerbitzari guztiak.

Artelan aipagarrienak brontzezko ontziak dira, erliebeez dekoratuak. Ontzi mota asko zeuden, eta bakoitzak bere betekizuna zuen : jainkoei eskaintzak egitekoak, ardoa berotzekoak, ura gordetzekoak, etab. Ontziok animalien irudi abstraktuekin dekoratzen ziren, eta bi aro bereiz daitezke dekoratzeko moduan : Yin I aroa eta Yin 11 aroa. Lehenengoan ontziari berari ematen zitzaion animalia itxura, itxura beldurgarria batzuetan, eta bigarrenean, berriz, apaingarri bat gehiago zen animalia ontziaren dekorazioan. Baina ontziez gainera Shang dinastiako eskulangileek brontzezko kanpaiak eta ispiluak ere egin zituzten.

Bestalde, Shang dinastian agertu ziren lehenengo dokumentu idatziak, txinatar kaligrafiaren lehenengo adibideak, dortoka oskoletan edo animalia hezurretan grabatuak.

 

Txou (edo Zhou) dinastia (K.a. 1028-221)

K.a. 1027. urtean Txou dinastiako Wu erregeak bere mendean hartu zuen Shang dinastiako azken erregea. Txou dinastia Ibai Horiaren goialdekoa zen jatorriz, eta haien kultura ez zegoen Shang dinastiakoena bezain aurreratua. Txou dinastia Shang dinastiak gobernatu zuen lurralde osora zabalduzen, Shang kultura artistikoa bereganatu zuen, eta artea hertsatzen zuten erlijio baldintzapenak gainditu zituen. Hileta erritoetan erregearen zerbitzariak hiltzeko ohitura desagerrarazi zuen, eta errito kortesano eta erlijioso gizatiarragoak bultzatu zituen. Horrek guztiak aldaketalc eragin zituen brontzezko ontziak egiteko moduan. Apaindura gisa idazkun luzeak jartzen hasi izanak erakusten duen bezala, handik hara gehiago erabiltzen hasi ziren ontziak oroigarri gisa errito ontzi gisa baino, eta azkenerako ontzien dekorazioak erabat galdu zuen bere izaera magikoa.

K.a. 771. urtean Ordos ordokiko nomada talde batek Txou-tarren hiriburuari eraso zion eta haien aginpidea zenbait erreinutan zatituta geratu zen. Errinuok elkarrekin borrokan hasi ziren gero, nagusitasuna zeinek bereganatuko. Baina oreka politikoa kolokan egonagatik, urte oparoak izan ziren haiek artea eta kulturarentzat. Pentsalari handien garaia izan zen : Konfunzio, Motzu, Meng-tzu eta Kan Fei.

Arkeologia lanek agerian utzi dituzte garai hartako hilobiak, eta kalitate handiko arte piezak aurkitu dira haietan : zur lakatuzko eskulturak eta brontzezko ontziak, besteak beste, finagoak eta dotoreagoak, ebakiz egindako irudi estilizatuen bidez soilki dekoratuak . Jadezko pieza gehienak erdian zulo bat duten disko edota disko hautsi moduko batzuk dira, pi edota huang deituak; apaingarri gisa dragoien marrazkiak dituzte, ebakiz eginak, edota gainalde pikorduna.

 

Txin (edo Qin) dinastia (K.a. 221-207)

Txou dinastia zatitu zen erreinuen arteko borroketan Txin erreinuko enperadore Huang-ti nagusitu zen, gudaroste handi eta ongi hornitu batekin. Hala sortu zen, K.a.

221. urtean, Txinako lehenengo inperio handia. Huang-ti enperadoreak batasun politikoa bideratu, administrazioaren erreforma bultzatu eta gizarte ordena berria antolarazi zuen, eta horri esker herri lan handiak egin ahal izan ziren, Harresi Handia, besteak beste, inperioaren iparraldeko mugan, eta jauregi handi bat, 10.000 pertsona hartzeko adinakoa, inperioko hiriburuan, Hsien-yang-en. Baina eraikuntza lan garrantzitsuena enperadorearen mausoleoa izan zen. 1974. urtean aurkitu zen mausoleoa, enperadorearen gudarostea irudikatzen duten terrakotazko 6.000 estatua zeudela barruan. Estatuek gizakien tamaina dute (1,70 m eta 1,96 m) eta guztiak dira desberdinak; aurpegieran eta orrazkeran bereizten dira bata bestetik. Armak, armadurak, gurdiak eta zaldiak ere xehetasun tekniko eta anatomiko guztiak kontuan hartuta daude irudikatuak. Enperadoreak, politikaren batasuna ez ezik, hizkuntzarena ere bultzatu zuen, administrazioan behinik behin.

 

Han dinastia (K.a. 206-K.o. 220)

Huang-ti hil ondoren (K.a. 210), bitan banatu zen inperioa, nekazari matxinada baten ondorioz. Bi erreinu horiek ere elkarren aurka borrokatu ziren aginpidea bereganatzeko, harik eta 202. urtean Han erreinuko enperadore Liu Pang garaile atera zen arte. Aldi berean geratu ziren Han dinastiaren bilakaera eta Erromako inperioaren zabalkundea .

Dinastia honetako artea Txinako artearen etilo klasikotzat hartzen da, eta, apaindurazko arte arrazional bihurtuta, magiaren eta erlijioaren mundutik aldentzeagatik da batez ere ezaguna.

Dinastia honetako artistek agintarientzat lan egin zuten. Agintaritzak kontrolatzen zuen arte produkzioa. Artelan horiek, kalitate handiko lan "normalizatuak", lantegi espezializatuetan egiten ziren, eta inperioan zehar banatzen ziren gero.

Chang-an izendatu zen inperioaren hiriburu, eta 25 kilometroko perimetroko harresi karratu batez inguratu zen. Wu-ti enperadoreak jauregi asko eginarazi zuen han, bizitza askoko eraikuntzekin eta dorre garaiekin ; dorre haietako batek 150 metroko goratasuna zuen. Garai hartatik gorde diren arkitektura eredu batzuen arabera (eskala txikian eta buztin polikromatuan eginak),jendearentzako etxeak hiru bizitzako eraikuntzak ziren, eta ganbara txiki bat zuten teilatuaren azpian.

Hilobietan aurkitu dira garai honetako artelan gehienak ere. Enperadore mausoleorik ez da aurkitu, baina gortesauen tumuluetan, berriz, milaka gauza aurkitu dira, jadezkoak eta brontzezkoak gehienak, balio artistiko handikoak. Hunango probintzian, adibidez, Mawang-tui izeneko lekuan, 1972-1974 bitartean zulatu ziren Taiko markesen hiru tumuluetan (K.a. IIL m.) lakak, zurezko eskulturak, seda gaineko margolanak eta 2 metroko luzerako margolan bertikal moduko bat, hileta zutoihala deitua, aurkitu ziren. Margolana, kolore bizi-bizikoa, hiru ataletan banatua dago : goikoan mundu honetaz haraindiko bizimodua azaltzen da, erdikoan jauregiko gortesauena, eta behekoan infernuetakoa. Tumulu horietako batean Taiko markesaren hilotza agertu zen, urre koloreko lakez apaindutako sarkofago laukoitz baten barruan, hegazti eta hodeien marrazkiak zituen sedazko oihal zati batean bilduta.

Garai hartan, bestalde, erabat aldatu zen idazkera, labur beharrez eta erraztu aldera.

Chuan idazkera, aurreko aldian idazkera ofizial bakarra izana, bazterrera utzi zen, salbu eta erlijio testu jakin batzuetan, eta haren ordez li idazkera zabaldu zen, egokiagoa zelako eguneroko erabileran. Idazmolde horren ideogrametan, chuan moldean ez bezala, lerro horizontalak dira nagusi.

Marra zirkularrak eta kurbatuak ere, txinatar idazmolde zaharrenaren berezitasun zirenak, alde batera utzi ziren. Li idazkera bera ere molde estetikoagoak hartuz joan zen, harik eta li klasikoa esaten zaion estiloa finkatu zen arte. Aldi berean, eta li zaharretik bertatik, beste idazkera molde bat, etzana eta chan-tsao deitua, sortu zen.

Han dinastiaren gobernua, baina, hunoen behin eta berrizko erasoek eta administrazioaren eta gortearen ustelkeriak jota, ahultzen eta desegiten joan zen. K.a. 8. urtean usurpatzaile batek enperadorea hil eta beste dinastia bat fundatu zuen, baina ez zuen hamabost urte besterik iraun, 23. urtean Hupeiko jaun Liu-Hsiu-k, Han familiakoa bera, atzera Han dinastiarentzat eskuratu baitzuen aginpidea.

Han dinastiaren bigarren agintaldi honetan hasi ziren sedaren ibilbidea erabiltzen eta, halaber, sartaldearekin harremanak izaten, harreman kulturazkoak zein merkataritzazkoak . Garai hartako hilobietan azaldu diren erromatarren kristalezko objektuak, behintzat, txinatarren eta erromatarren artean merkataritza harremanak izan zirelako froga garbia dira.

Garai hartan lan bikainak egin ziren brontzez. Aipagarriak dira, esate baterako, Kansu-n, Leit-tai-ko tumuluetan azaldu zen zaldi eta zaldunen eskultura saila.Li kaligrafiaren eredu bikainenak aurkitzen dira dinastia horretako harrizko monumentuetan . Aldi horren bukaeran kaligrafoak beren lanak izenpetzen hasi ziren, eta horrek argi erakusten du kaligrafia arte adierazpena zela haientzat eta aldeak zeudela batetik bestera estiloan.

I. mendean Tsai Lun-ek papera asmatu zuen eta asmakizun horrek adierazpide berria eta merkea eskaini zien handik hara kaligrafoei.

 

Txina II

 

Hiru Erreinuen aldia eta Hegoko eta Iparreko dinastiak

Han dinastiaren azken aldian enperadorea izenez baizik ez zen agintari. Gorteko eunukoek zeukaten aginpidea, enperadorearen emaztearen edo amaren familiaren laguntzarekin. Bigarren mendearen bukaeran nekazari eta soldadu matxinadak izan ziren, eta kultura gune nagusiak suntsitu zituzten. Hurrengo mende osoan, inperioa hautsita sortu ziren erreinuek elkarren kontra borrokatu zuten gelditu gabe, eta, gainera, herri nomadek Txinako iparraldea hartu zuten.

Harrigarria da zein paraleloak diren Han dinastiaren historia eta Erromako inperioarena : ia garai berean iritsi zuten biek goren unea, eta ia aldi berean hasi ziren gainbehera. Hala ere, ez zuten sekula harreman zuzenik izan, bai ordea elkarren berri, Sedaren bideko merkataritza harremanei esker. Marko Aurelio enperadorearen garaian (161-180) enbaxadoreak nekatzeko saioirik ere egin zen, haina huts egin zuten.

Hirugarren mendean egonlcortasunIIk gabeko aldi bat hasi zen : iparrean atzerriko dinastiak nagusitu ziren eta hegoan erreinu autoktonoek hautsita jarraitu zuten. Inperioa ez zen 581. urtea arte ostera batu, Sui dinastiaren agintaldian. Nolanahi ere, urte nahasi horietan ere, kulturak eta arteak etengabe aurrera egiten jarraitu zuten.

Inperioa desegin bitartean budismoa zabaldu zen Txinan, eta horrek eragin handia izan zuen arte diziplina guztietan.

 

Arkitektura budista

Lehenengo tenplu budistek eraikuntza sekularren egitura eta forma bera zuten. Galeriak eta pabilioi handiak zituzten lekaideak elkartzeko, eta harresiez inguratua zegoen dena. Jauregi inperial baten eskema tradizionalari dagokio egitura hori. Pagoda, berriz, geroxeago sortu zen, Indiako stupen ereduari jarraituz. Gorde direnetatik zaharrena Sung mendikoa da, Hunango probintzian ; harrizkoa da, 520. urte inguruan egina. Indiako stupen oso antzekoa da. Handik aurrerakoak ordea Txinako estilo tradizionalean egin ziren, harrian edo adreiluan antzeratuz zurezko arkitekturaren tratamenduak eta teknikak.

 

Eskultura budista

Txinako lehenengo eskultura budistek Gandharako eskultura ereduak -Indiatik inportatuak- jarraitu zituzten. Eskultura txikiak dira, brontze urreztatuan eginak, eta Buda irudikatzen dute. Aurreneko estatua hauetan arropen tolesak asimetrikoak dira.

Gero, eskultura budista hau txinatar formalismora egokitu zen ahala, simetria nagusitu zen eskulturetan.

 

Hartzuloetako tenpluak

Budismoa Txinako iparrean zabaldu zen gobernari barbaroek bultzatuta. Eta hala, gobernu laguntzaren babesean, santutegi handiak egin ziren, haitzetan zizelatuak.

Tradizio hori ere Indiatik hartu zen, Indiako haitzuloetako santutegietatik (Ajanta), eta Sedaren bidean zehar transmititu zen.

Tun-huang hirian, Sedaren bidean bertan, heu hartzulo multzo ikusgarri daude : Mila buden hartzuloak (Mu-kao-ko hartzuloak ere deituak), Mila buden mendebaleko hartzuloak, eta Yu-lin-eko hartzuloak.

Horietan ikusgarrienak, duten tamainagatik eta kalitateagatik, Mu-kao-koak dira. Hartzulo multzoaren ia 600 hartzuloetatik 492tan daude artelanak, buztin polllcromatuzko eskulturak eta horma irudiak. Guztira buztin polikromatuzko 2.400 estatua baino gehiago daude, eta 45.000 nr horma irudi, IV.. ta XIV. mendeen bitartean eginak. Haien bidez Txinako arte budistaren bilakaera osoa azter daiteke, hasi zenetik itsas bideek Sedaren bidea ordezkatu zuten arte.

Yun-kang-eko hartzuloak 460. urtean hasi ziren zulatzen, Wei dinastiako enperadoreen aginduz. 40 hartzulo dira guztira, 3 kilometroko hareharrizko malda bateanzulatuak. Hartzuloen barruan irudi erraldoiak daude haitzean zizelatuak ; denetan ezagunena buda eserita irudikatzen duen 13,7 metroko estatua erraldoi bat da, Varrocatza buda deitua, Txinako artean ezezaguna zen estilo heroiko ikusgarri batean egina. Hartzuloaren atarteko parte handi bat lurrera erori zen eta estatua atari zabalean dago gaur egun. Hartzulo horietako beste estatua ikaragarri handi bat 17 metroko Btrda zutik da.

 

Kaligrafia

Li idazkera ez zen Han dinastiaren gainbeheraren ondoren gehiago erabili. Hiru Erreinuen aldian (220-280) heste hiru idazkera mota sortu ziren : kai edo idazkera normala, lzsrng edo erdi etzana, eta tsao edo etzana eta laburtua. Idazkera etzana eta erdi etzana eguneroko lanetarako erabiltzen ziren, eta kai idazkera, berriz, testu budistak itzultzeko batez ere.

 

Sui eta Tang dinastiak (581-907)

Sui dinastiak berriro batu zuen inperioa, baina 37 urte geroago nekazarien matxinada batek lur joarazi zuen. Tang dinastiaren fundatzaile Li Yuan-ek menderatu zuen matxinada, hamar urtez luzatu zen eta inperioa erraustu zuen gerra zibil baten ondoren .

Sui dinastiak ez zuen luzaro iraun, baina hurrengo dinastian arteak aurrera eginbazuen, orduan finkatutako oinarriei esker egin zuen. Yang Chien enperadoreak, Sui dinastiakoa bera, budismoa (574. urtean debekatua) berrezarri zuen 581. urtean.

Haren erreinaldian 100.000 estatua baino gehiago egin ziren, eta 150.000 testu baino gehiago zaharberritu. Tenplu eta monasterio asko eraiki ziren hiburuan (Chang-an), eta budismoa ez ezik, arte budista txinatar garbia zabaltzen lagundu zuen horrek.

Tang dinastiaren agintaldia (618-907) Txinako historiaren urrezko alditzat hartzen da. Tai-tsung enperadorean erreinaldian izan zituen urterik oparoenak. Besteak beste, administrazioa eraberritu zuen, erantzukizun handiko postuetan aritzeko azterketa bat gainditu behar baitzen. Enperadorea hil zenean, ordea, eunukoek bereganatu zituzten ostera administrazioko lanpostuak, eta inperioaren makineria usteltzen hasi zen berriro. Azkenik, probintzietako gobernariak matxinatuta amaitu zen dinastia.

 

Arkitektura

Chang-an izan zen halaber Tan dinastiaren hiriburua. Garai hartan hiri handia bihurtu zen Chang-an ; hala adibidez plano erregularra eratzen zuten kale zuzenak zituen . Enperadorearen jauregia eta administrazioko bulegoak iparraldean zeuden. Hirian tenplu budistez gainera beste erlijio batzuetako eraikuntzak ere baziren, meskitak eta mazdeismoaren jarraitzaileen tenpluak, adibidez.

 

Eskultura

Tang dinastiako eskulturan eragin handia izan zuen Indiako Gupta dinastiako arte moldeak. Nolanahi ere, aurreko aldietan bezala, Txinako artisten obrek ezaugarri bereziak zituzten. Eskulturak aurreko aldian ezaugarri izan zuen zurruntasuna eta simetria galdu zuen, eta, aitzitik, adierazkortasuna eta naturaltasuna irabazi zuen. Haitzuloetako tenpluetan buden eskultura asko egin zen ; arropen azpian gorputzaren forma antzematen zitzaien orain eskulturei, eta arropen izurrek, aurreko eskulturen simetria zurrunik gabe, uhin modukoak egiten zituzten. Orduko buden eskultura gehienak Lung-men, T'ien-lung-shan eta Tung-huaneko haitzuloetako tenpluetan daude. Garai horretako obra adierazgarriena Lung-meneko Fen-shien-sy haitzulo tenpluko bederatzi estatua erraldoiak dira, 672-675 bitartean eginak, eta bederatzi horietatik ikusgarriena irairocana budarena da, 13 metro altu.

Haitzulo tenpluetakoez gainera, beste zenbait lan ere gorde dira, Tang dinastiaren garaian eskulturak lortu zuen bikaintasunaren lekuko. Harrizko eskultura bat, Bodhisattua, 706. urtekoa (Pennsylvaniako Unibertsitateko museoa) eta brontze urreztatuzkobuda bat (New Yorkeko Metropolitan Museum) dira aipagarrienak.

 

Pintura

Tang dinastiako errege familiako kideen eta funtzionario nagusien hogeita hamar bat hilobietako horma irudi asko gorde dira. Horma irudiok balio artistiko handikoak izateaz gainera, garrantzi handiko dokumentu historikoa dira, Chang-an hiriko gorteko bizitza erakusten baitute. Hilobi pintura horietan, bestalde, aldaketa bat gertatu zen, berrikuntza bat. Hilobiak zeuden gelako sabai gangaduna zeruaren irudiekin apaintzeko ohitura zegoen Han aroaz geroztik. Hormetako goiko ertza eta zenbait sabai friso loredunez eta txoriz beteriko hodei itxurako bolutez apaintzen ziren. Baina pareta gehienak irudi naturalistez margotzen ziren, nobleen jarduera eta hilaren etxeko eguneroko bizitza azaltzeko . Horma pintura horiek hilobiaren egituran maisutasunez tartekatzea eta egokitzea izan zen berrikuntza. Han dinastiako hilobietan ere irudikatu ziren goardiak, funtzionarioak, lantegiak eta eraikuntzak, baina haietan ez bezala Tang dinastiako hilobietan osotasunaren konposizioaren mendean jarri ziren irudiok. Jauregien kanpoaldeko irudiak dira batzuk, eta barrukoak beste batzuk ; arkitektura egiturak antzeratzeko zirrimarra jarraituek eta pertsonak tamaina naturaleko irudikatzeko moduak areago nabarmentzen zuten jauregi barrenaren ideia. 745. urte inguruan gai berri bat azaldu zen lehenengo aldiz pinturotan : gizonak edo emakumeak, bakoitza zuhaitz baten aurrean jarrita, marra lodiz mugaturiko tauletan margotuak, bionbo baten atalak bailiran. Bestalde, izugarri ugaldu ziren lore eta txori irudiak, eta dekorazioaren funtsezko gai bilakatu ziren.

Txinako horma pintura lehortutako estuko geruza baten gainean egiten zen. Aurrez buztinezko geruzak zabaltzen ziren horman, buztina lastoarekin nahastuta lehenbizi eta kalamuarekin nahastuta gero. Horien gainean karezko geruza bat zabaltzen zen, eta berniz zurgatzaile bat, gero, gainean tintaz eta pigmentu mineralez marrazten uzten zuena. Margolariak irudi barrenaren zirriborroa egiten zuen lehenbizi, eta kolore leunak banatzen zituen. Gero, tintaz berregiten zituen hazpegiak eta jantzien tolesak . Pintura lana oso geruza mehea eta hauskorra zen, eta estukoak hormari atxikitzen zion neurrian irauten zuen osorik.

Pigmentu mineralek, argiaren babes, beren freskotasun guztia gorde dute.

Paper edo seda gaineko paisaje pinturetan, Wang Wei poeta eta margolariak (699- 759) txuri-beltzeko teknika monokromoa asmatu eta txinatar pintura irauli zuen.

 

Kaligrafia

Tang dinastiaren lehenengo aldian sortu ziren kaligrafiako hiru maisu nagusiak : Ou Yang-hsiin (557-641), Yii Shih-nan (558- 638) eta Ch'u chu-liang (596-658). Maisu handi horiek ezin gehiagoraino hobetu zuten kai idazkera, pintzelkada soilduz eta lerro bakoitzeko elementu soberak baztertuz.

Tang aroaren erdialdean Chang-Hsii kaligrafiagilea nabarmendu zen, tsao edo etzaneko idazkeran bereziki.

 

Txina III

mendearen hasieran,Tang dinastiak behea jo zuen, ustelkeriak eragin zuen hondamendi militar eta ekonomikoak ahiturik. Inperioan anarkia nagusitu zen eta erreinu independenteak sortu ziren, funts gabeko eta iraupen gutxiko dinastien mendean.

Erreinu horien gorteetan pinturak Wang Wei pintoreak Tang dinastian urratu zuen bide bera jarraitu zuen. Garai hartako paisajeek Txinako hegoalde hezea islatu zuten batez ere, bere baso eta mendi lanbrotsuekin.Teknika aurrerapenek ere eragin handia izan zuten geroko pinturan, Song dinastian.

Bost Dinastien garaia nahiko garai lasaia izan zenTxinako hegoaldean, harrizko pagoda asko eraikiarazi zituzten printze jainkotiarren gobernupean.

 

Song dinastia (960-1279)

Aldi honetan Txinako inperioa iparraldeko herri barbaroen mehatxupean egon zen, eta, hori dela eta, garai hartako kultura barrenkoia izan zen, herrikoia eta abertzalea . Song dinastia lurjabe handien eta hiriko burgesiaren aginpide ekonomikoanoinarritu zen, eta batzuetatik eta besteetatik hautatzen zituen inperioko funtzionariogaiak . Mandarina edo funtzionario kultoa da garai hartako pertsonaje tipikoa.

Song garaiko arkitekturak Tang garaikoaren ezaugarri zakarrenak eta sinpleenak garbitu zituen. Dekorazioa eta apaindura axola zitzaien gehienbat. Eraikuntzetan, teilatuen makurdura eta zutitasunerako joera dira Song dinastiaren arkitekturaren ezaugarri nagusiak. Nolanahi ere, garai hartako artelanik hoberenak pintura eta zeramika lanak dira. Bi pintura joera nagusi izan ziren aldi berean : batetik, pintura akademiko ofizial bat, zeinak Song dinastiako enperadoreek sortu zuten Pintura Akademia Inperialaren irizpideak jarraitzen zituen, eta, bestetik, Chan sekta budistaren hegoaldeko monasterioetan erretiratuta bizi ziren pintoreena, zeinek beren kasako estilo independentea zuten (wert jen deitua). Horietan inportanteena Liang Kai (1140-1210) izan zen, bere estilo abstraktu eta adierazkorrarekin .

Song zeramikak, pinturak bezala, kultura molde fina eta bere baitara bildua islatu zuen. Beste garai batzuetako zeramikak inoiz gainditu ez zuen perfektotasun teknikoa lortu zuen garai hartakoak, tornuaren biraketa abiadura handitu izanari esker, batetik, eta, ikatza erabiltzen hasiak zirenez gero, egoste tenperatura zehaztasun handiz kontrolatu ahal izanari esker, bestetik.

Nolanahi ere, zeramika lana eskulangileen esperientziaren mende egon zen, irizpide zientifikoen mende bainoago, eta prestaera lanetan edo egostean egindako akatsek itxura berezia eta are bitxia ere eman zieten zenbait piezari. Formari dagokionez, pieza soilak eta garbiak dira ; dekorazioa (loreak, arrainak, hostoak), berriz, ebakiez egina dago, edo moldekatua, ukitzean belusa edo antzeko zer edo zer sumarazten duen geruza kolore bakarreko batez estalia. Koloreak zuritik urdinera eta berdera bitartekoak izandaitezke. Iparraldeko zeramikan, adibidez, berdea zen nagusi.

Song dinastiaren garaian zabaldu zen Txinan inprimategia. Hala ere, kaligrafiak segitzen zuen izaten arte adierazpen gorena . Dena den, garai hartan, kaligrafia pinturari lotua azaldu zen gehienetan.

 

Yuan dinastia (1279-1368)

1279. urtean mongoliarrek hartu zuten inperioa, eta Txinako kultura aintzat hartu gabe gobernatu zuten. Agintari berriek, txinatarrak baino kultura gutxiagokoak, gobernari eta gerrari leinuaren halako jarrera urrunekoa eta harroa hartu zuten txinatarrekiko.

Yuan dinastiako arkitekturatik Marco Polok hiriburuaz eta Kublai Khanen jauregiaz egin zuen deskripzioa baizik ez da guregana iritsi. Baliteke, hala ere, Marco Polok, leku haiek ikusi ez eta beste bidaia batzuen kontakizunetan oinarrituta idatzi izana hura.

Garai hartan, pintura zen arte adierazpen inportanteena. Mongoliar agintariek ezeztatu egin zuten Akademia ofiziala, Song garaian sortua, baina pintore independenteek aurrera segitu zuten. Horien artean Txao Meng-fu (1254-1322) nabarmendu zen, zeinak Kublai Khanentzat margotu zuen, antzinako pintoreak antzeratzen zituen estilo bat erabiliz. Bere garaiko margolariek ez ezik ondokoek ere kolaborazionistatzat arbuiatu zuten, baina, nolanahi ere, eragin handia izan zuen Txinako pinturan.

Haung Kung-Wang, Wu Chen (1280- 1354), Wang Meng (1308-1385) eta Ni Tsan (1301-1374), "Yuan aldiko lau handiak" deituak, Txao Meng-Fuk ireki zuen bideari jarraitu zioten, baina ez ziren erregimen berriarekin elkarlanean aritu eta gortetik bereizi bizi izan ziren. Ming eta Txing dinastiako pintoreek klasikotzat hartu zituzten pintore horiek guztiak.

Yuan aldiko zeramikak ez zuen Song zeramikaren dotoretasuna erdietsi, baina formaz egonkorragoa eta praktikoagoa izatera iritsi zen. Hala ere, apaingarrietan egin zuen aldaketa nagusia : XN. mendearen lehenengo erdian portzelana mota berri bat sortu zen, zurian margotutako apaingarri urdinak zituena esmalte geruza garden baten azpian. Pertsian hala eskatuta sortu zen portzelana mota berri hori, irudi zuri-urdinekin apaindutako zeramika erabiltzen zutelako han, alegia.

 

Ming dinastia (1368-16 41i)

Yuan dinastia mongoliarra 1368an eraitsi zuen nekazari matxinada batek Kiangsu eta Txe-Kiang (Zhejiang) lurraldeetan. Matxinada hartako buru Txu Yuan-txang izan zen Ming dinastiaren fundatzailea, Txinakohistoria guztian hegoaldeko lurretan sortu zen dinastia bakarra.

Ming dinastiako agintariek gobernu sistema tradizionala ezarri zuten. Funtzionario izateko, azterketa bat gainditu beharra zegoen. Hala ere, dinastia berriak intelektual eta artista independenteei esetsi zien ; Txou Wi eta Txao Yuan margolariak, adibidez, hiltzera kondenatu zituen.

XV. mendearen hasieran Pekin izendatu zuten inperioko hiriburu, eta jauregiak, marmolezko terrazak eta lorategiak egin ziren.

Ming dinastiak Inperioko Pintura Akademia zabaldu zuen berriro, baina XV. mendearen lehenego erdia arte ez zen erabat indarrean sartu. Akademia berriak, baina, ez zuen zerikusirik Song garaikoarekin. Akadernia artea maite zuten enperadoreen ardurapean egon zen eta Ming garaiko Akademiako paisajistek, berriz, aurreko aldietako pintoreak antzeratu baizik ez zuten egin, beren lanei ezaugarri berezirik eman gabe.

Akademia ofizialetik kanpo, taldeetan aritzen ziren pintore independenteak, Txe- Kiangen eta Hang-txoun. Estatuak haien kontra jo zuen, ez heren pintura lanen gaiengatik, paisajeak egiten jarraitzen baitzuten, beren independentziagatik baizik.

Ming dinastiaren lehenengo urteetan Txien Txin (1369-1415) poeta gailendu zen kaligrafo gisa. Kaligrafia etzana (tsao) erabiltzen zuen, deszifratzen oso zaila, baina kaligrafia klasikoan (kai) ere oso trebea zen ; enperadoreak berak eusten omen zion tintontziari bera lanean ari zela. Dena den, Ming garaiko kaligrafoetan hoberena Wen Txen-min (1470-1559) izan zen. Eragin handia izan zuen bere garaiko artisten eta intelektualengan . Kaligrafia klasikoa landu zuen dotoretasun handiz, eta oraindik ere haren Mila ideograntert poema erabiltzen dute Txinako eskola umeek.Ming dinastiaren garaian portzelana asko egin zen, portzelana zuria marrazki urdinekin (kobalto urdina), batetik, eta bost koloreko portzelana deitua (gorri, urdin, berde, hori eta beltz), bestetik. Apaingarri gisa, jadezko tailek eta lakazko grabatuek ere arrakasta handia izan zuten garai hartan .

 

Txing dinastia (16/ 4 1911)

Mantxuak Nu-txen herri nomaden ondorengoak ziren eta urteetan mehatxu egin zioten Txinako inperioari. 1616n erreinu burujabe bat sortu zuten Mantxurian. 1944an nekazari matxinada batek kinka larrian jarri zuen Ming dinastia, ustelkeriagatik jada oso ahuldua. Azkenik, matxinanrek Pekin hartu zuten eta enperadoreak, Txung-txen-tik, bere buruaz beste egin zuen. Agintariek utzitako lekuaz baliatuz, mantxuek Txina inbaditu eta agintaritza hartu zuten.

Txing garaiko arkitektura lan nagusia Pekingo Hiri Debekatua da. Bi bloke nagusi daude, harresiez inguratuak biak : Kanpoko Gortea eta Barneko Jauregia.

Kanpoko Gortea gobernuaren egoitza nagusia zen, eta han egiten ziren zeremonia inportanteenak. Hiru eraikuntza hartzen ditu barnean : audientzia aretoa, egongela, eta jantoki ofiziala. Hiru eraikuntzok marmol zurizko terraza hirukoitz baten gainean daude. Audientzia aretoa egurrezko eraikuntza handi bat da, oina laukizuzena du (65 X 29 m), zutabeak ditu, eta lau isuraldeko teilatu bikoitza. Egurrez egindako munduko eraikuntza handienetako bat da : 35 metro garai. Teilatua urre kolorez margotua du, eta bi akrotera ditu teilatuaren gainean, teilatu bizkarraren mutur banari heltzen dioten arrain beldurgarrien itxurakoak. Kanpoko zutabeak gorriz margotuta daude eta barrukoak, berriz, urrekolorez. Suak hartu ondoren, behin baino gehiagotan berritu behar izan da, 1895ean azkenekoz.

Barneko Jauregian, berriz, zenbait eraikuntza daude : enperadorearen etxea, ezkontzak ospatzeko jauregia, etab. Denak daude marmol zurizko plataforma edo terraza baten gainean.

Pekingo hiriaren hegoaldeko muturrean Urteko Otoitzaren Pabilioia dago. Eraikuntza biribila da, hiru solairukoa, eta teilatu hirukoitza du, urdina, kono mailakatu baten itxurakoa. Pabilioia hiru mailako terraza batean dago erailcia.

Txing dinastiaren hasieran pintore independente (teera jen) batzuk herri txinatarraren tristura islatzen saiatu ziren, atzerriko gobernariek menderatuta etsiturik baitzegoen . Pintore horietatik inportanteenak Txu Ta (1626-1705) eta Xi Tao (1640-1714 ing.) izan ziren. Ming dinastiaren garaian sortuak ziren biak. Mantxuen inbasioaren ondoren Txu Ta lekaide sartu zen eta izena aldatu zuen. Batez ere irudi Nikiak landu zituen : loreak, animalia txikiak eta txoriak. Xi Tao, berriz, Txu Taren iloba zen, eta tamaina txikiko lanak ez ezik, paisaje handiak ere egin zituen.

Txin dinastiako kaligrafoek alde batera utzi zituzten forma klasikoak eta zeinek bere estiloa hartu zuen, libre eta pertsonalagoa.

Bestalde, desagertuak ziren idazteko modu zahar batzuk berreskuratu zituzten, txuan eta li, adibidez, adierazkortasun handiagoz irudikatzearren.

Txing zeramikak Ming zeramikaren teknikak eta ezaugarriak hartu zituen, baina hura baino finagoa zen eta ez zuen loturen arrastorik. Dekorazioa ere zainduagoa zegoen . XVIII. mendean lehenengo aldiz kolore morea erabiltzen hasi ziren eta kolore balearreko portzelana asko egin zen, irudi grabatuak zituztela apaingarri gisa.