Artea»Amerika, Txina eta Indiako artea
Txina I
Txinako joera estetikoak eta sartaldekoak guztiz desberdinak dira, eta desberdina da
halaber, arte moten garrantziari ematen dioten ordena. Sartaldetarrentzat ez bezala txinatarrentzat
kaligrafia, pentsaeraren eramailea, zen arte mota inportanteena, pinturarekin
batera. Arkitektura eta eskultura, berriz, eskulangile arruntaren jardueratzat hartzen
ziren, zeramika, portzelana, brontze urtzaile eta urregilearen pare. Hala ere, horrek
ez du bigarren mailako edo enkarguzko arte hori arbuiatzen zutenik esan nahi.
Alderantziz, bigarren mailako jarduera horietan balio tekniko eta estetiko handiko lanak
sortu zituen Txinako zibilizazioak, garai berean sartaldean egindakoak baino hobeak.
Txinako zibilizazioa azkeneko 3.000 urteotan hedatu da Asiako kontinenteko eremu
zabal batean, tokian tokiko ezaugarriekin. Txinako arteak, beraz, askotariko aldaerak
izan ditu, are historiaren aldi jakin baten barruan ere. Txinako artearen jakintza,
baina, arkeologia aurkikuntzen mende dago, eta etengabe ari dira aztarna berriak azaltzen
. Hori dela eta, atzera aztertzen ari dira Txinako historiaren aldi jakin batzuen arte
estiloari buruzko irizpideak.
Arkeologia aztarnategietan azaltzen diren pieza gehienak hiletetarakoak dira, goi
mailako klaseen gustu eta zaletasunen erakusgarri. Txinako kulturan obra bat ez zen,
hasieratik behintzat, irizpide estetikoaren arabera balioztatzen, haren funtzio erritoalaren
edo izaera sinbolikoaren arabera baizik.
Shang dinastia (K.a. 1523-1028)
Shang dinastiako enperadoreek teokrazia
ezarri zuten beren mendeko lurraldean,
Huang Ho edo Ibai Horiaren ibarrean, Txinako
iparraldean. Shang dinastiaren hiribururen
hondakinetan 1928-1960 bitartean egin
ziren aurkikundeak garai hartan Egipton egindakoekin
baizik ezin dira parekatu. Besteak
beste, jauregi baten hondakinak aurkitu ziren,
errege-erreginen hilobiak, brontzea egiteko lantegiak eta etxebizitzak. Errege-erreginen
hilobiak lurpean egindako etxe handi
eta dotoreak ziren, eta enperadorea hiltzean
han uzten ziren haren gopurtzarekin batera
betiko bizitzan beharko zituen gauza eta
-hura hiltzean hilaraziak- zerbitzari guztiak.
Artelan aipagarrienak brontzezko ontziak
dira, erliebeez dekoratuak. Ontzi mota asko
zeuden, eta bakoitzak bere betekizuna zuen :
jainkoei eskaintzak egitekoak, ardoa berotzekoak,
ura gordetzekoak, etab. Ontziok
animalien irudi abstraktuekin dekoratzen ziren,
eta bi aro bereiz daitezke dekoratzeko
moduan : Yin I aroa eta Yin 11 aroa. Lehenengoan
ontziari berari ematen zitzaion animalia
itxura, itxura beldurgarria batzuetan,
eta bigarrenean, berriz, apaingarri bat gehiago
zen animalia ontziaren dekorazioan. Baina
ontziez gainera Shang dinastiako eskulangileek
brontzezko kanpaiak eta ispiluak
ere egin zituzten.
Bestalde, Shang dinastian agertu ziren
lehenengo dokumentu idatziak, txinatar kaligrafiaren
lehenengo adibideak, dortoka
oskoletan edo animalia hezurretan grabatuak.
Txou (edo Zhou) dinastia (K.a. 1028-221)
K.a. 1027. urtean Txou dinastiako Wu
erregeak bere mendean hartu zuen Shang
dinastiako azken erregea. Txou dinastia Ibai
Horiaren goialdekoa zen jatorriz, eta haien
kultura ez zegoen Shang dinastiakoena bezain
aurreratua. Txou dinastia Shang dinastiak
gobernatu zuen lurralde osora zabalduzen, Shang kultura artistikoa bereganatu
zuen, eta artea hertsatzen zuten erlijio baldintzapenak
gainditu zituen. Hileta erritoetan
erregearen zerbitzariak hiltzeko ohitura
desagerrarazi zuen, eta errito kortesano eta
erlijioso gizatiarragoak bultzatu zituen. Horrek
guztiak aldaketalc eragin zituen brontzezko
ontziak egiteko moduan. Apaindura
gisa idazkun luzeak jartzen hasi izanak
erakusten duen bezala, handik hara gehiago
erabiltzen hasi ziren ontziak oroigarri gisa
errito ontzi gisa baino, eta azkenerako ontzien
dekorazioak erabat galdu zuen bere
izaera magikoa.
K.a. 771. urtean Ordos ordokiko nomada
talde batek Txou-tarren hiriburuari eraso
zion eta haien aginpidea zenbait erreinutan
zatituta geratu zen. Errinuok elkarrekin
borrokan hasi ziren gero, nagusitasuna
zeinek bereganatuko. Baina oreka politikoa
kolokan egonagatik, urte oparoak izan ziren
haiek artea eta kulturarentzat. Pentsalari
handien garaia izan zen : Konfunzio, Motzu,
Meng-tzu eta Kan Fei.
Arkeologia lanek agerian utzi dituzte garai
hartako hilobiak, eta kalitate handiko arte
piezak aurkitu dira haietan : zur lakatuzko
eskulturak eta brontzezko ontziak, besteak
beste, finagoak eta dotoreagoak, ebakiz egindako
irudi estilizatuen bidez soilki dekoratuak
. Jadezko pieza gehienak erdian zulo bat
duten disko edota disko hautsi moduko batzuk
dira, pi edota huang deituak; apaingarri
gisa dragoien marrazkiak dituzte, ebakiz
eginak, edota gainalde pikorduna.
Txin (edo Qin) dinastia (K.a. 221-207)
Txou dinastia zatitu zen erreinuen arteko
borroketan Txin erreinuko enperadore
Huang-ti nagusitu zen, gudaroste handi eta
ongi hornitu batekin. Hala sortu zen, K.a.
221. urtean, Txinako lehenengo inperio
handia. Huang-ti enperadoreak batasun
politikoa bideratu, administrazioaren erreforma
bultzatu eta gizarte ordena berria
antolarazi zuen, eta horri esker herri lan
handiak egin ahal izan ziren, Harresi Handia,
besteak beste, inperioaren iparraldeko
mugan, eta jauregi handi bat, 10.000 pertsona
hartzeko adinakoa, inperioko hiriburuan,
Hsien-yang-en. Baina eraikuntza lan
garrantzitsuena enperadorearen mausoleoa
izan zen. 1974. urtean aurkitu zen mausoleoa,
enperadorearen gudarostea irudikatzen
duten terrakotazko 6.000 estatua zeudela
barruan. Estatuek gizakien tamaina dute
(1,70 m eta 1,96 m) eta guztiak dira desberdinak;
aurpegieran eta orrazkeran bereizten
dira bata bestetik. Armak, armadurak,
gurdiak eta zaldiak ere xehetasun tekniko
eta anatomiko guztiak kontuan hartuta daude
irudikatuak. Enperadoreak, politikaren
batasuna ez ezik, hizkuntzarena ere bultzatu
zuen, administrazioan behinik behin.
Han dinastia (K.a. 206-K.o. 220)
Huang-ti hil ondoren (K.a. 210), bitan
banatu zen inperioa, nekazari matxinada
baten ondorioz. Bi erreinu horiek ere elkarren
aurka borrokatu ziren aginpidea bereganatzeko,
harik eta 202. urtean Han erreinuko
enperadore Liu Pang garaile atera zen
arte. Aldi berean geratu ziren Han dinastiaren
bilakaera eta Erromako inperioaren zabalkundea
.
Dinastia honetako artea Txinako artearen
etilo klasikotzat hartzen da, eta, apaindurazko
arte arrazional bihurtuta, magiaren
eta erlijioaren mundutik aldentzeagatik da
batez ere ezaguna.
Dinastia honetako artistek agintarientzat
lan egin zuten. Agintaritzak kontrolatzen
zuen arte produkzioa. Artelan horiek, kalitate
handiko lan "normalizatuak", lantegi
espezializatuetan egiten ziren, eta inperioan
zehar banatzen ziren gero.
Chang-an izendatu zen inperioaren hiriburu,
eta 25 kilometroko perimetroko harresi
karratu batez inguratu zen. Wu-ti enperadoreak
jauregi asko eginarazi zuen han,
bizitza askoko eraikuntzekin eta dorre garaiekin
; dorre haietako batek 150 metroko
goratasuna zuen. Garai hartatik gorde diren
arkitektura eredu batzuen arabera (eskala
txikian eta buztin polikromatuan eginak),jendearentzako etxeak hiru bizitzako
eraikuntzak ziren, eta ganbara txiki bat zuten
teilatuaren azpian.
Hilobietan aurkitu dira garai honetako
artelan gehienak ere. Enperadore mausoleorik
ez da aurkitu, baina gortesauen tumuluetan,
berriz, milaka gauza aurkitu dira,
jadezkoak eta brontzezkoak gehienak, balio
artistiko handikoak. Hunango probintzian,
adibidez, Mawang-tui izeneko lekuan,
1972-1974 bitartean zulatu ziren Taiko markesen
hiru tumuluetan (K.a. IIL m.) lakak,
zurezko eskulturak, seda gaineko margolanak
eta 2 metroko luzerako margolan bertikal
moduko bat, hileta zutoihala deitua,
aurkitu ziren. Margolana, kolore bizi-bizikoa,
hiru ataletan banatua dago : goikoan mundu
honetaz haraindiko bizimodua azaltzen
da, erdikoan jauregiko gortesauena, eta
behekoan infernuetakoa. Tumulu horietako
batean Taiko markesaren hilotza agertu zen,
urre koloreko lakez apaindutako sarkofago
laukoitz baten barruan, hegazti eta hodeien
marrazkiak zituen sedazko oihal zati batean
bilduta.
Garai hartan, bestalde, erabat aldatu zen
idazkera, labur beharrez eta erraztu aldera.
Chuan idazkera, aurreko aldian idazkera
ofizial bakarra izana, bazterrera utzi zen,
salbu eta erlijio testu jakin batzuetan, eta
haren ordez li idazkera zabaldu zen, egokiagoa
zelako eguneroko erabileran. Idazmolde
horren ideogrametan, chuan moldean
ez bezala, lerro horizontalak dira nagusi.
Marra zirkularrak eta kurbatuak ere, txinatar
idazmolde zaharrenaren berezitasun zirenak,
alde batera utzi ziren. Li idazkera bera
ere molde estetikoagoak hartuz joan zen,
harik eta li klasikoa esaten zaion estiloa
finkatu zen arte. Aldi berean, eta li zaharretik
bertatik, beste idazkera molde bat, etzana
eta chan-tsao deitua, sortu zen.
Han dinastiaren gobernua, baina, hunoen
behin eta berrizko erasoek eta administrazioaren
eta gortearen ustelkeriak jota,
ahultzen eta desegiten joan zen. K.a. 8. urtean
usurpatzaile batek enperadorea hil eta
beste dinastia bat fundatu zuen, baina ez
zuen hamabost urte besterik iraun, 23. urtean
Hupeiko jaun Liu-Hsiu-k, Han familiakoa
bera, atzera Han dinastiarentzat eskuratu
baitzuen aginpidea.
Han dinastiaren bigarren agintaldi honetan
hasi ziren sedaren ibilbidea erabiltzen
eta, halaber, sartaldearekin harremanak izaten,
harreman kulturazkoak zein merkataritzazkoak
. Garai hartako hilobietan azaldu
diren erromatarren kristalezko objektuak,
behintzat, txinatarren eta erromatarren artean
merkataritza harremanak izan zirelako
froga garbia dira.
Garai hartan lan bikainak egin ziren
brontzez. Aipagarriak dira, esate baterako,
Kansu-n, Leit-tai-ko tumuluetan azaldu zen
zaldi eta zaldunen eskultura saila.Li kaligrafiaren eredu bikainenak aurkitzen
dira dinastia horretako harrizko monumentuetan
. Aldi horren bukaeran kaligrafoak
beren lanak izenpetzen hasi ziren, eta
horrek argi erakusten du kaligrafia arte adierazpena
zela haientzat eta aldeak zeudela
batetik bestera estiloan.
I. mendean Tsai Lun-ek papera asmatu
zuen eta asmakizun horrek adierazpide berria
eta merkea eskaini zien handik hara
kaligrafoei.
Txina II
Hiru Erreinuen aldia eta Hegoko eta Iparreko dinastiak
Han dinastiaren azken aldian enperadorea
izenez baizik ez zen agintari. Gorteko
eunukoek zeukaten aginpidea, enperadorearen
emaztearen edo amaren familiaren
laguntzarekin. Bigarren mendearen
bukaeran nekazari eta soldadu matxinadak
izan ziren, eta kultura gune nagusiak suntsitu
zituzten. Hurrengo mende osoan, inperioa
hautsita sortu ziren erreinuek elkarren
kontra borrokatu zuten gelditu gabe,
eta, gainera, herri nomadek Txinako iparraldea
hartu zuten.
Harrigarria da zein paraleloak diren Han
dinastiaren historia eta Erromako inperioarena
: ia garai berean iritsi zuten biek goren
unea, eta ia aldi berean hasi ziren
gainbehera. Hala ere, ez zuten sekula harreman
zuzenik izan, bai ordea elkarren
berri, Sedaren bideko merkataritza harremanei
esker. Marko Aurelio enperadorearen
garaian (161-180) enbaxadoreak nekatzeko
saioirik ere egin zen, haina huts egin
zuten.
Hirugarren mendean egonlcortasunIIk gabeko
aldi bat hasi zen : iparrean atzerriko
dinastiak nagusitu ziren eta hegoan erreinu
autoktonoek hautsita jarraitu zuten. Inperioa
ez zen 581. urtea arte ostera batu, Sui
dinastiaren agintaldian. Nolanahi ere, urte
nahasi horietan ere, kulturak eta arteak etengabe
aurrera egiten jarraitu zuten.
Inperioa desegin bitartean budismoa zabaldu
zen Txinan, eta horrek eragin handia
izan zuen arte diziplina guztietan.
Arkitektura budista
Lehenengo tenplu budistek eraikuntza sekularren egitura eta forma bera zuten. Galeriak eta pabilioi handiak zituzten lekaideak elkartzeko, eta harresiez inguratua zegoen dena. Jauregi inperial baten eskema tradizionalari dagokio egitura hori. Pagoda, berriz, geroxeago sortu zen, Indiako stupen ereduari jarraituz. Gorde direnetatik zaharrena Sung mendikoa da, Hunango probintzian ; harrizkoa da, 520. urte inguruan egina. Indiako stupen oso antzekoa da. Handik aurrerakoak ordea Txinako estilo tradizionalean egin ziren, harrian edo adreiluan antzeratuz zurezko arkitekturaren tratamenduak eta teknikak.
Eskultura budista
Txinako lehenengo eskultura budistek
Gandharako eskultura ereduak -Indiatik
inportatuak- jarraitu zituzten. Eskultura txikiak
dira, brontze urreztatuan eginak, eta
Buda irudikatzen dute. Aurreneko estatua
hauetan arropen tolesak asimetrikoak dira.
Gero, eskultura budista hau txinatar formalismora
egokitu zen ahala, simetria nagusitu
zen eskulturetan.
Hartzuloetako tenpluak
Budismoa Txinako iparrean zabaldu zen
gobernari barbaroek bultzatuta. Eta hala,
gobernu laguntzaren babesean, santutegi
handiak egin ziren, haitzetan zizelatuak.
Tradizio hori ere Indiatik hartu zen, Indiako
haitzuloetako santutegietatik (Ajanta), eta
Sedaren bidean zehar transmititu zen.
Tun-huang hirian, Sedaren bidean bertan,
heu hartzulo multzo ikusgarri daude :
Mila buden hartzuloak (Mu-kao-ko hartzuloak
ere deituak), Mila buden mendebaleko
hartzuloak, eta Yu-lin-eko hartzuloak.
Horietan ikusgarrienak, duten tamainagatik
eta kalitateagatik, Mu-kao-koak dira. Hartzulo
multzoaren ia 600 hartzuloetatik 492tan
daude artelanak, buztin polllcromatuzko eskulturak
eta horma irudiak. Guztira buztin
polikromatuzko 2.400 estatua baino gehiago
daude, eta 45.000 nr horma irudi, IV.. ta XIV. mendeen bitartean eginak. Haien
bidez Txinako arte budistaren bilakaera osoa
azter daiteke, hasi zenetik itsas bideek Sedaren
bidea ordezkatu zuten arte.
Yun-kang-eko hartzuloak 460. urtean
hasi ziren zulatzen, Wei dinastiako enperadoreen
aginduz. 40 hartzulo dira guztira, 3
kilometroko hareharrizko malda bateanzulatuak. Hartzuloen barruan irudi erraldoiak
daude haitzean zizelatuak ; denetan ezagunena
buda eserita irudikatzen duen 13,7
metroko estatua erraldoi bat da, Varrocatza
buda deitua, Txinako artean ezezaguna zen
estilo heroiko ikusgarri batean egina. Hartzuloaren
atarteko parte handi bat lurrera
erori zen eta estatua atari zabalean dago
gaur egun. Hartzulo horietako beste estatua
ikaragarri handi bat 17 metroko Btrda
zutik da.
Kaligrafia
Li idazkera ez zen Han dinastiaren gainbeheraren ondoren gehiago erabili. Hiru Erreinuen aldian (220-280) heste hiru idazkera mota sortu ziren : kai edo idazkera normala, lzsrng edo erdi etzana, eta tsao edo etzana eta laburtua. Idazkera etzana eta erdi etzana eguneroko lanetarako erabiltzen ziren, eta kai idazkera, berriz, testu budistak itzultzeko batez ere.
Sui eta Tang dinastiak (581-907)
Sui dinastiak berriro batu zuen inperioa,
baina 37 urte geroago nekazarien matxinada
batek lur joarazi zuen. Tang dinastiaren
fundatzaile Li Yuan-ek menderatu zuen
matxinada, hamar urtez luzatu zen eta inperioa
erraustu zuen gerra zibil baten ondoren
.
Sui dinastiak ez zuen luzaro iraun, baina
hurrengo dinastian arteak aurrera eginbazuen, orduan finkatutako oinarriei esker
egin zuen. Yang Chien enperadoreak, Sui
dinastiakoa bera, budismoa (574. urtean
debekatua) berrezarri zuen 581. urtean.
Haren erreinaldian 100.000 estatua baino
gehiago egin ziren, eta 150.000 testu baino
gehiago zaharberritu. Tenplu eta monasterio
asko eraiki ziren hiburuan (Chang-an),
eta budismoa ez ezik, arte budista txinatar
garbia zabaltzen lagundu zuen horrek.
Tang dinastiaren agintaldia (618-907)
Txinako historiaren urrezko alditzat hartzen
da. Tai-tsung enperadorean erreinaldian izan
zituen urterik oparoenak. Besteak beste,
administrazioa eraberritu zuen, erantzukizun
handiko postuetan aritzeko azterketa
bat gainditu behar baitzen. Enperadorea hil
zenean, ordea, eunukoek bereganatu zituzten
ostera administrazioko lanpostuak, eta
inperioaren makineria usteltzen hasi zen
berriro. Azkenik, probintzietako gobernariak
matxinatuta amaitu zen dinastia.
Arkitektura
Chang-an izan zen halaber Tan dinastiaren hiriburua. Garai hartan hiri handia bihurtu zen Chang-an ; hala adibidez plano erregularra eratzen zuten kale zuzenak zituen . Enperadorearen jauregia eta administrazioko bulegoak iparraldean zeuden. Hirian tenplu budistez gainera beste erlijio batzuetako eraikuntzak ere baziren, meskitak eta mazdeismoaren jarraitzaileen tenpluak, adibidez.
Eskultura
Tang dinastiako eskulturan eragin handia
izan zuen Indiako Gupta dinastiako arte
moldeak. Nolanahi ere, aurreko aldietan
bezala, Txinako artisten obrek ezaugarri
bereziak zituzten. Eskulturak aurreko aldian
ezaugarri izan zuen zurruntasuna eta simetria
galdu zuen, eta, aitzitik, adierazkortasuna
eta naturaltasuna irabazi zuen. Haitzuloetako
tenpluetan buden eskultura asko
egin zen ; arropen azpian gorputzaren forma
antzematen zitzaien orain eskulturei, eta
arropen izurrek, aurreko eskulturen simetria
zurrunik gabe, uhin modukoak egiten
zituzten. Orduko buden eskultura gehienak
Lung-men, T'ien-lung-shan eta Tung-huaneko
haitzuloetako tenpluetan daude. Garai
horretako obra adierazgarriena Lung-meneko
Fen-shien-sy haitzulo tenpluko bederatzi
estatua erraldoiak dira, 672-675 bitartean
eginak, eta bederatzi horietatik ikusgarriena
irairocana budarena da, 13 metro
altu.
Haitzulo tenpluetakoez gainera, beste
zenbait lan ere gorde dira, Tang dinastiaren
garaian eskulturak lortu zuen bikaintasunaren
lekuko. Harrizko eskultura bat, Bodhisattua,
706. urtekoa (Pennsylvaniako Unibertsitateko
museoa) eta brontze urreztatuzkobuda bat (New Yorkeko Metropolitan
Museum) dira aipagarrienak.
Pintura
Tang dinastiako errege familiako kideen
eta funtzionario nagusien hogeita hamar
bat hilobietako horma irudi asko gorde
dira. Horma irudiok balio artistiko handikoak
izateaz gainera, garrantzi handiko
dokumentu historikoa dira, Chang-an hiriko
gorteko bizitza erakusten baitute. Hilobi
pintura horietan, bestalde, aldaketa bat
gertatu zen, berrikuntza bat. Hilobiak zeuden
gelako sabai gangaduna zeruaren irudiekin
apaintzeko ohitura zegoen Han
aroaz geroztik. Hormetako goiko ertza eta
zenbait sabai friso loredunez eta txoriz
beteriko hodei itxurako bolutez apaintzen
ziren. Baina pareta gehienak irudi naturalistez
margotzen ziren, nobleen jarduera eta
hilaren etxeko eguneroko bizitza azaltzeko
. Horma pintura horiek hilobiaren egituran
maisutasunez tartekatzea eta egokitzea
izan zen berrikuntza. Han dinastiako
hilobietan ere irudikatu ziren goardiak,
funtzionarioak, lantegiak eta eraikuntzak,
baina haietan ez bezala Tang dinastiako
hilobietan osotasunaren konposizioaren
mendean jarri ziren irudiok. Jauregien
kanpoaldeko irudiak dira batzuk, eta barrukoak
beste batzuk ; arkitektura egiturak
antzeratzeko zirrimarra jarraituek eta pertsonak
tamaina naturaleko irudikatzeko
moduak areago nabarmentzen zuten jauregi
barrenaren ideia. 745. urte inguruan
gai berri bat azaldu zen lehenengo aldiz
pinturotan : gizonak edo emakumeak,
bakoitza zuhaitz baten aurrean jarrita, marra
lodiz mugaturiko tauletan margotuak,
bionbo baten atalak bailiran. Bestalde, izugarri
ugaldu ziren lore eta txori irudiak,
eta dekorazioaren funtsezko gai bilakatu
ziren.
Txinako horma pintura lehortutako estuko
geruza baten gainean egiten zen. Aurrez
buztinezko geruzak zabaltzen ziren horman,
buztina lastoarekin nahastuta lehenbizi
eta kalamuarekin nahastuta gero. Horien
gainean karezko geruza bat zabaltzen
zen, eta berniz zurgatzaile bat, gero, gainean
tintaz eta pigmentu mineralez marrazten
uzten zuena. Margolariak irudi barrenaren
zirriborroa egiten zuen lehenbizi, eta
kolore leunak banatzen zituen. Gero, tintaz
berregiten zituen hazpegiak eta jantzien tolesak
. Pintura lana oso geruza mehea eta
hauskorra zen, eta estukoak hormari atxikitzen
zion neurrian irauten zuen osorik.
Pigmentu mineralek, argiaren babes, beren
freskotasun guztia gorde dute.
Paper edo seda gaineko paisaje pinturetan,
Wang Wei poeta eta margolariak (699-
759) txuri-beltzeko teknika monokromoa asmatu
eta txinatar pintura irauli zuen.
Kaligrafia
Tang dinastiaren lehenengo aldian sortu
ziren kaligrafiako hiru maisu nagusiak :
Ou Yang-hsiin (557-641), Yii Shih-nan (558-
638) eta Ch'u chu-liang (596-658). Maisu
handi horiek ezin gehiagoraino hobetu zuten
kai idazkera, pintzelkada soilduz eta lerro
bakoitzeko elementu soberak baztertuz.
Tang aroaren erdialdean Chang-Hsii kaligrafiagilea
nabarmendu zen, tsao edo etzaneko
idazkeran bereziki.
Txina III
mendearen hasieran,Tang dinastiak behea jo zuen, ustelkeriak eragin zuen hondamendi
militar eta ekonomikoak ahiturik. Inperioan anarkia nagusitu zen eta erreinu
independenteak sortu ziren, funts gabeko eta iraupen gutxiko dinastien mendean.
Erreinu horien gorteetan pinturak Wang Wei pintoreak Tang dinastian urratu zuen
bide bera jarraitu zuen. Garai hartako paisajeek Txinako hegoalde hezea islatu zuten
batez ere, bere baso eta mendi lanbrotsuekin.Teknika aurrerapenek ere eragin handia
izan zuten geroko pinturan, Song dinastian.
Bost Dinastien garaia nahiko garai lasaia izan zenTxinako hegoaldean, harrizko pagoda
asko eraikiarazi zituzten printze jainkotiarren gobernupean.
Song dinastia (960-1279)
Aldi honetan Txinako inperioa iparraldeko
herri barbaroen mehatxupean egon
zen, eta, hori dela eta, garai hartako kultura
barrenkoia izan zen, herrikoia eta abertzalea
. Song dinastia lurjabe handien eta hiriko
burgesiaren aginpide ekonomikoanoinarritu zen, eta batzuetatik eta besteetatik
hautatzen zituen inperioko funtzionariogaiak
. Mandarina edo funtzionario kultoa
da garai hartako pertsonaje tipikoa.
Song garaiko arkitekturak Tang garaikoaren
ezaugarri zakarrenak eta sinpleenak
garbitu zituen. Dekorazioa eta apaindura
axola zitzaien gehienbat. Eraikuntzetan,
teilatuen makurdura eta zutitasunerako
joera dira Song dinastiaren arkitekturaren
ezaugarri nagusiak. Nolanahi ere, garai hartako
artelanik hoberenak pintura eta zeramika
lanak dira. Bi pintura joera nagusi izan
ziren aldi berean : batetik, pintura akademiko
ofizial bat, zeinak Song dinastiako
enperadoreek sortu zuten Pintura Akademia
Inperialaren irizpideak jarraitzen zituen,
eta, bestetik, Chan sekta budistaren hegoaldeko
monasterioetan erretiratuta bizi ziren
pintoreena, zeinek beren kasako estilo independentea
zuten (wert jen deitua). Horietan
inportanteena Liang Kai (1140-1210)
izan zen, bere estilo abstraktu eta adierazkorrarekin
.
Song zeramikak, pinturak bezala, kultura
molde fina eta bere baitara bildua islatu
zuen. Beste garai batzuetako zeramikak
inoiz gainditu ez zuen perfektotasun teknikoa
lortu zuen garai hartakoak, tornuaren
biraketa abiadura handitu izanari esker,
batetik, eta, ikatza erabiltzen hasiak zirenez
gero, egoste tenperatura zehaztasun handiz
kontrolatu ahal izanari esker, bestetik.
Nolanahi ere, zeramika lana eskulangileen
esperientziaren mende egon zen, irizpide
zientifikoen mende bainoago, eta prestaera
lanetan edo egostean egindako akatsek itxura
berezia eta are bitxia ere eman zieten
zenbait piezari. Formari dagokionez, pieza
soilak eta garbiak dira ; dekorazioa (loreak,
arrainak, hostoak), berriz, ebakiez egina
dago, edo moldekatua, ukitzean belusa edo
antzeko zer edo zer sumarazten duen geruza
kolore bakarreko batez estalia. Koloreak
zuritik urdinera eta berdera bitartekoak izandaitezke. Iparraldeko zeramikan, adibidez,
berdea zen nagusi.
Song dinastiaren garaian zabaldu zen
Txinan inprimategia. Hala ere, kaligrafiak
segitzen zuen izaten arte adierazpen gorena
. Dena den, garai hartan, kaligrafia pinturari
lotua azaldu zen gehienetan.
Yuan dinastia (1279-1368)
1279. urtean mongoliarrek hartu zuten
inperioa, eta Txinako kultura aintzat hartu
gabe gobernatu zuten. Agintari berriek, txinatarrak
baino kultura gutxiagokoak, gobernari
eta gerrari leinuaren halako jarrera urrunekoa
eta harroa hartu zuten txinatarrekiko.
Yuan dinastiako arkitekturatik Marco
Polok hiriburuaz eta Kublai Khanen jauregiaz
egin zuen deskripzioa baizik ez da
guregana iritsi. Baliteke, hala ere, Marco
Polok, leku haiek ikusi ez eta beste bidaia
batzuen kontakizunetan oinarrituta idatzi
izana hura.
Garai hartan, pintura zen arte adierazpen
inportanteena. Mongoliar agintariek
ezeztatu egin zuten Akademia ofiziala, Song
garaian sortua, baina pintore independenteek
aurrera segitu zuten. Horien artean
Txao Meng-fu (1254-1322) nabarmendu zen,
zeinak Kublai Khanentzat margotu zuen,
antzinako pintoreak antzeratzen zituen estilo
bat erabiliz. Bere garaiko margolariek
ez ezik ondokoek ere kolaborazionistatzat
arbuiatu zuten, baina, nolanahi ere, eragin
handia izan zuen Txinako pinturan.
Haung Kung-Wang, Wu Chen (1280-
1354), Wang Meng (1308-1385) eta Ni Tsan
(1301-1374), "Yuan aldiko lau handiak" deituak,
Txao Meng-Fuk ireki zuen bideari jarraitu
zioten, baina ez ziren erregimen berriarekin
elkarlanean aritu eta gortetik bereizi
bizi izan ziren. Ming eta Txing dinastiako
pintoreek klasikotzat hartu zituzten
pintore horiek guztiak.
Yuan aldiko zeramikak ez zuen Song zeramikaren
dotoretasuna erdietsi, baina formaz
egonkorragoa eta praktikoagoa izatera
iritsi zen. Hala ere, apaingarrietan egin zuen
aldaketa nagusia : XN. mendearen lehenengo
erdian portzelana mota berri bat sortu zen,
zurian margotutako apaingarri urdinak zituena
esmalte geruza garden baten azpian. Pertsian
hala eskatuta sortu zen portzelana mota
berri hori, irudi zuri-urdinekin apaindutako
zeramika erabiltzen zutelako han, alegia.
Ming dinastia (1368-16 41i)
Yuan dinastia mongoliarra 1368an eraitsi
zuen nekazari matxinada batek Kiangsu eta
Txe-Kiang (Zhejiang) lurraldeetan. Matxinada
hartako buru Txu Yuan-txang izan zen
Ming dinastiaren fundatzailea, Txinakohistoria guztian hegoaldeko lurretan sortu
zen dinastia bakarra.
Ming dinastiako agintariek gobernu sistema
tradizionala ezarri zuten. Funtzionario
izateko, azterketa bat gainditu beharra
zegoen. Hala ere, dinastia berriak intelektual
eta artista independenteei esetsi zien ;
Txou Wi eta Txao Yuan margolariak, adibidez,
hiltzera kondenatu zituen.
XV. mendearen hasieran Pekin izendatu
zuten inperioko hiriburu, eta jauregiak,
marmolezko terrazak eta lorategiak egin
ziren.
Ming dinastiak Inperioko Pintura Akademia
zabaldu zuen berriro, baina XV. mendearen
lehenego erdia arte ez zen erabat indarrean
sartu. Akademia berriak, baina, ez
zuen zerikusirik Song garaikoarekin. Akadernia
artea maite zuten enperadoreen ardurapean
egon zen eta Ming garaiko Akademiako
paisajistek, berriz, aurreko aldietako pintoreak
antzeratu baizik ez zuten egin, beren
lanei ezaugarri berezirik eman gabe.
Akademia ofizialetik kanpo, taldeetan
aritzen ziren pintore independenteak, Txe-
Kiangen eta Hang-txoun. Estatuak haien
kontra jo zuen, ez heren pintura lanen gaiengatik,
paisajeak egiten jarraitzen baitzuten,
beren independentziagatik baizik.
Ming dinastiaren lehenengo urteetan
Txien Txin (1369-1415) poeta gailendu zen
kaligrafo gisa. Kaligrafia etzana (tsao) erabiltzen
zuen, deszifratzen oso zaila, baina
kaligrafia klasikoan (kai) ere oso trebea zen ;
enperadoreak berak eusten omen zion tintontziari
bera lanean ari zela. Dena den,
Ming garaiko kaligrafoetan hoberena Wen
Txen-min (1470-1559) izan zen. Eragin handia
izan zuen bere garaiko artisten eta intelektualengan
. Kaligrafia klasikoa landu zuen
dotoretasun handiz, eta oraindik ere haren
Mila ideograntert poema erabiltzen dute
Txinako eskola umeek.Ming dinastiaren garaian portzelana
asko egin zen, portzelana zuria marrazki
urdinekin (kobalto urdina), batetik, eta bost
koloreko portzelana deitua (gorri, urdin,
berde, hori eta beltz), bestetik. Apaingarri
gisa, jadezko tailek eta lakazko grabatuek
ere arrakasta handia izan zuten garai hartan
.
Txing dinastia (16/ 4 1911)
Mantxuak Nu-txen herri nomaden ondorengoak
ziren eta urteetan mehatxu egin
zioten Txinako inperioari. 1616n erreinu
burujabe bat sortu zuten Mantxurian. 1944an
nekazari matxinada batek kinka larrian jarri
zuen Ming dinastia, ustelkeriagatik jada oso
ahuldua. Azkenik, matxinanrek Pekin hartu
zuten eta enperadoreak, Txung-txen-tik,
bere buruaz beste egin zuen. Agintariek
utzitako lekuaz baliatuz, mantxuek Txina
inbaditu eta agintaritza hartu zuten.
Txing garaiko arkitektura lan nagusia Pekingo
Hiri Debekatua da. Bi bloke nagusi
daude, harresiez inguratuak biak : Kanpoko
Gortea eta Barneko Jauregia.
Kanpoko Gortea gobernuaren egoitza
nagusia zen, eta han egiten ziren zeremonia
inportanteenak. Hiru eraikuntza hartzen
ditu barnean : audientzia aretoa, egongela,
eta jantoki ofiziala. Hiru eraikuntzok
marmol zurizko terraza hirukoitz baten gainean
daude. Audientzia aretoa egurrezko
eraikuntza handi bat da, oina laukizuzena
du (65 X 29 m), zutabeak ditu, eta lau
isuraldeko teilatu bikoitza. Egurrez egindako
munduko eraikuntza handienetako
bat da : 35 metro garai. Teilatua urre kolorez
margotua du, eta bi akrotera ditu teilatuaren
gainean, teilatu bizkarraren mutur
banari heltzen dioten arrain beldurgarrien
itxurakoak. Kanpoko zutabeak gorriz margotuta
daude eta barrukoak, berriz, urrekolorez. Suak hartu ondoren, behin baino
gehiagotan berritu behar izan da, 1895ean
azkenekoz.
Barneko Jauregian, berriz, zenbait
eraikuntza daude : enperadorearen etxea,
ezkontzak ospatzeko jauregia, etab. Denak
daude marmol zurizko plataforma edo terraza
baten gainean.
Pekingo hiriaren hegoaldeko muturrean
Urteko Otoitzaren Pabilioia dago. Eraikuntza
biribila da, hiru solairukoa, eta teilatu
hirukoitza du, urdina, kono mailakatu baten
itxurakoa. Pabilioia hiru mailako terraza
batean dago erailcia.
Txing dinastiaren hasieran pintore independente
(teera jen) batzuk herri txinatarraren
tristura islatzen saiatu ziren, atzerriko
gobernariek menderatuta etsiturik baitzegoen
. Pintore horietatik inportanteenak Txu
Ta (1626-1705) eta Xi Tao (1640-1714 ing.)
izan ziren. Ming dinastiaren garaian sortuak
ziren biak. Mantxuen inbasioaren ondoren
Txu Ta lekaide sartu zen eta izena aldatu
zuen. Batez ere irudi Nikiak landu zituen :
loreak, animalia txikiak eta txoriak. Xi Tao,
berriz, Txu Taren iloba zen, eta tamaina txikiko
lanak ez ezik, paisaje handiak ere egin
zituen.
Txin dinastiako kaligrafoek alde batera
utzi zituzten forma klasikoak eta zeinek bere
estiloa hartu zuen, libre eta pertsonalagoa.
Bestalde, desagertuak ziren idazteko modu
zahar batzuk berreskuratu zituzten, txuan
eta li, adibidez, adierazkortasun handiagoz
irudikatzearren.
Txing zeramikak Ming zeramikaren teknikak
eta ezaugarriak hartu zituen, baina
hura baino finagoa zen eta ez zuen loturen
arrastorik. Dekorazioa ere zainduagoa zegoen
. XVIII. mendean lehenengo aldiz kolore
morea erabiltzen hasi ziren eta kolore
balearreko portzelana asko egin zen, irudi
grabatuak zituztela apaingarri gisa.