Artea»XIX eta XX mendeak
Eskultura XX. mendean
Constantin Brancusi (1876-1957)
Pestisani-n (Errumaniako hegoaldea) jaio
zen 1876an. Hamaika urterekin gurasoen
etxetik alde egin zuen. Alderrai ibili zen lanbide
askotan lan eginez, harik eta Kraiovako
Arte eta Lanbide eskolan sartu zen ar -te. Han
lau urte egin ondoren, 1898an Bukaresteko
Arte Ederren eskolan egin zituen gero ikasketak
. 1920an, hamasei urterekin, medikuntzako
eskolako gorpu baten gihar baltoitzaren
moldea eginez, buztinezko Lmnitii bat
egin zuen, anatomia ezagutza sakonak zituela
adierazten zuena. 1904an Parisa abiatu
zen oinez, han hartu zuen bizilekua, plater
garbitzaile ari izan zen bolada batean, eta
lantoki bat antolatu zuen, berehala garai hartako
idazle eta artista ospetsuenak erakarriko
zituena : Marcel Duchamp, Man Ray, Tristan
Tzara, Erik Satie, Ezra Pound, James Joyce...
Parisa iritsi eta handik hiru urtera harri eta
zur utzia zuen arte giroa Otoitza Errumaniako
hilerri baterako egin zuen monumentu hieratiko
eta soil-soilaz. 1907an orobat egin zuen
Neska gazte baten bttrtta, harriz landua, eta
1909rako iritsia zuen jadanik bere artearen
betetasuna.
Oso gizon berezia zen, berak egin zituen
bere etxeko altzariak, berogailua, bazkaltzeko
tresneria, eta bere lantokian oso
modu bitxian antolatu zituen bere obrak,
ederraren ederrez bisitan joaten zitzaizkionguztiak txundituta utzirik. Man Rayrekin
argazkiak egiten ikasi zuen, eta bere lan
guztien argazkiak egin zituen.
Bere lehen eskultura, Otoitza, egin ondoren,
buztina baztertu zuen, eta material
gotor eta iraunkorrak zuzenean lantzeari
eman zitzaion -marmola, brontzea, haritza,
altzairu oxidagaitza-, eskultura bakoitzaren
muinaren bila xehetasunak alde batera gero
eta gehiago utziz. Hala, ingude bat eta sutegi
bat jarri zituen bere lantokian. 1907an
Renee Frachon baronesaren erretratua harriz
egiten ondoren, hura gaitzetsi eta marmolez
berregin zuen, haren hazpegiak lausoturik
. Erretratu hartatik atera zituen
Logalea (1908), i)Iusa lotan (1909 marmolez
eta 1910 brontzez).
Mustra (1909) deritzon eskulturak kubo
itxurako harri puska batean bikote bat besakarturik
irudikatzen du. Eskultura horretan
biltzen da Brancusiren pentsakera : material
iraunltorrez eta erabateko soiltasunez
gauzen mamia irudikatzea. Eta ez zen geroztik
bere bilakaeran ikuspegi horretatik
aldendu, ezta garai hartan indarrean zeuden
joera artistikoen eraginez ere, abangoardiako
higikunde guztiak gainditu baitzituen.
1910ean egin zuen bere lehen txoria,
Ylaiastrata, Errumaniako herri literaturako
pertsonaia bat oinarrian harturik ; geroztik
beste txori batzuk egin zituen, betiere aurreneko
txori horren aldaera eta bilakaera
gisa, gero eta forma soilagoz eta elementugutxiagoz : Urrezko t.voria (1919), Txoria
espazioan (1921).
Antarerarik gabeko zutabea izan zen
Brancusik behin eta herriz landu zuen eskulturagaietako
bat, eta berak bere lan nagusitzat
zeukana. Lehenengoa 1912an egin
zuen, eta bigarrena 1918an. Errumaniako
Tu-gu Jiu herri txikian jarri zuten, eta 30 metro
zen gora, baina Brancusiren asmoa zutabe
horren aldaera bat, 120 metro garai eta
altzairu oxidagaitzekoa, Parisen kokatzea zen;
asmo hori ordea ez zen aurrera atera. Brancusik
beste lau zutabe egin zituen geroztik.
1935ean Gorj-eko (Errumania) emakumeen
ligak monumentu bat eskatu zion
Brancusik Lehen Mundu gerrako hildakoen
oroitzapenetan. Brancusik hiru monumentu
egin zituen Tirgu Jiu herriko hiru leku
desberdinetan Itokatzeko. Amaierarik gabeko
zutabe bat kobre urreztatuz metalizatua
; lltrsuaren atea, 1909ko dlttstta friso
batean ugaritzen zuena, eta Isiltasunaren
mahaia. rlltrnduko Etxe hori hats handiko
lehenengo eskultura leku moderno handia
da. Tartean, Brancusik beste eskultura batzuk
ere egin zituen : Galiar orlarra, Prometeo,
Itsuentzako eskultura, dlundzrarert
basierzt, Arraina, Foka...
Alberto Giacometti (1901-19GG)
Stampa izeneko herri txiki batean jaio
zen, Suitzan, 1901ean. Aita izen handiko pintore
postinpresionista zuen, eta haren lehengusua
eta anaia ere artistak ziren. Giacomettu-en
lehenengo obra haren anaia Diegoren
busto txiki bat izan zen, 13 urterekin egina.
192letik aurrera, deformazioak hasi ziren
agertzen bere lanetan, bolumen bat espazioan irudikatzeko ezintasuna adierazten
zutenak, zeren eta, Giacomettiren irudipenean,
gauzen itxurak ezkutatu edo egiten
ziren, bata besteari kontra egiten zioten, eta
azkenean bai suntsitu ere ; irudi baten xehetasunetik
bere osotasunera, aurrealdetik
profilera, tarte eta hutsune ikaragarriak sortzen
ziren, bere ustean betiere, eta bere
sormen indarrez ezin bete zituenak. Aurpegiak
lodierarik gabeko xaflatara mugatu zituen
orduan, eta hazpegiak pitzaduren bidez
adierazi. Giacomettik trinkotasunaren
eta iraunkortasunaren sentipena sortzea
aukeratu zuen beraz, apaindurarik gabeko
forma soil-soilen bidez egia adieraztea.
1922an Parisa joan zen, eta berehala kubismoaren
eragina izan zuen. Hasieran, bere
eskulturen formak trinkoak ziren, gotorrak,
aurretik ikusiak, Afrikako estatuetan oinarrituak
: Giza enborra, Enrakarnre-koilara.
1928tik aurrera, estatua haiek arinagoak eta
garbiagoak ziren, -Gizona, Emakumea
etzanik- ; irudia hustu egin zen, ia garden
izateraino, eta sexu sinbolismoa ere nabarmenagoa
zen.
1930etik 1935era, eta Aragonen eta Bretonen
eraginez, Giacometti surrealismora
lerratu zen ; «funtzionamendu sinbolikoko
objektuak egin zituen, mugimendu birtual
eta errepikakorren irudikatze aldi berean
zehatzak eta absurduak -Lorea arriskuan,
Zrrkttitua, eta baita eraikuntzak ere, Giacomettik
«afektiboak deitu zienak -Lau orduko
jauregia- Aldi berean erotismo handiko eta
baita sadismoz betetako eskulturak ere egin
zituen -Entakztme lepo-moztua-. 1935ean
Giacomettik uko egin zion surrealismoari,
itxurakeria hutsa zela egotzirik, eta errealitatea
hautatu zuen berriz langaitzat.
1940 inguruan, Giacometti gero eta eskultura
txikiagoak egiten hasi zen, zentimetro
batekoak edo bikoak. 1945etik aurrera
irudiak tamainaz handitu zituen, baina gero
eta luzeagoak eta argalagoak ziren, Giacomettiren
obraren ezaugarri nagusi izateraino
. Harrezkero, hiru sail nagusitan banatu
ziren haren eskulturak, brontzez eginak
gehienak : bustoak ; irudiak, zutik, geldirik
eta aurrez ikusita ; eta irudiak oinez. Giacomettik
berak sailka multzokatu zituen, batez
ere 1948tik aurrera, bi gai nagusiren inguruan,
batetik gelditasuna -Kaiola,
Soilgunea, Basoa-, eta bestetik mugimendua
-Hiru gizon oinez, Plaza-. 1960tik bere
heriotza arte egin zituen lanak (bere emaztearen
eta lagun batzuen bustoak) zirrara
handiko obrak dira.
Egiantzekotasuna zen Giacometti gehien
kezkatzen zuena, baina egiantzekotasuna
harentzat ez zen errealitatea modu naturalistan
irudikatzea, baizik eta norberak errealitateaz
duen ikuspegia errealitate bihurtzea.
Abangoardiako joera guztietan ibili bazen ere,
Giacometti baztertuta edo gelditu zen Bigarren
Mundu geraz geroztik, orduko arte joeranagusien kontra bezala, harik eta 1960an atzera
begirako erakusketak, omenaldiak eta sariak
hurrenez hurren egin zitzaizkion arte.
Giacomettiren lanak berebiziko garrantzia
izan du XX. mencleko artean.
Henry Moore (1898-1986)
Castleford-en jaio zen (Yorskhire-Ingalaterra)
1898an, meatzari familia batean.
Henry Moorek maisu ikasketak egin zituen
aurrena. Lehen Mundu gerran ibili ondoren,
eskultura ikasketak egin zituen, Leedsen
lehenengo, eta Londresen gero (1919-
1924). 1928an egin zuen bere lehen
erakusketa. Bigarrena 1931n egin zuen, eta
sekulako eskandalua sortu zuen, hainbesteraino
non Royal Collegetik bota baitzuten,
artean hango irakasle zela. Berehala
hartu zuten Chelseako arte eskolan, eta han
ari izan zen 1939 arte. Garai hartan hasi zitzaizkion
lan eskariak egiten, baina Bigarren
Mundu gerraren ondoren etorri zitzaion
ospea eta XX. mendeko artean izan zuen
garrantzi handia. Haren lanaren gaurkotasunagatik
eta arteak sortzen dituen galdera
larri askori erantzuten ahalegin bizian saiatzeagatik,
besteak beste, sortu zuen Mooreren
lan ausart bezain soseguz beteak halako
lilura handia mundu osoan.
Moorek eta bere gisako artista moderno
batzuek badute ezaugarri komun eta
garrantzi handiko bat, batetik arte «primitiboei«
lehen mailako eta ereduzko balio estetikoa
eman izana, eta, bestetik, Alexandre
Archipenko, Constantin Brancusi, Jacob
Epstein eta Henri Gaudier-Brzeska eta era
horretako artisten lanak eta formaren alorrean
egin zituzten bilaketa nekaezinak oso
kontuan hartu izana, eskulturaren etorkizuna
zeharo baldintzatzeraino. Artista horientzat gizona ez zen jadanik unibertsoaren ardatza,
munduaren mugek aspaldi egiten zioten
gainezka, beraz edertasun klasikoaren
arauek ez zuten inongo zentzurik.
Hala eta guztiz ere, Moorerentzat giza
irudia zen bere artelanen gai nagusia, bai
eskulturetan eta bai marrazkietan eta grabatuetan
. Baina giza irudiaren bidez Moorek
gizonaz gaindiko energia adierazi nahi
izan zuen, unibertsoak bere aniztasunean
sortzen dituen tenka indarren jokoan, gizonaren
eta gauzen arteko lotsuaren sakona.
Harreman horren bizitasuna zen, bere lausoan,
Moore forma trinko bezain bikainen
bidez adierazten saiatu zena.
Hain anbizio handiko obrak nahitaez
behar zuen barne kohesio trinkoa, eta arte
joera eta tradizio askoren aipamenak eta
mintzamoldeak aintzat hartu bazituen ere
bere lanean (maien artea : Ludi luzatua,
1929 ; surrealismoa : Erregea eta erregina,
1952-53), Moorek leial iraun zuen beti bere
sormenezko bidean, bestek landutako alorrak
ikuspegi berriz eta begirada ernez begiratu
zitezkeela frogaturik.
Moorek muzin egin zion arte figuratiboaren
eta arte abstraktuaren arteko aldeari
eta bereizkuntzari , bata nahiz bestea landu
baitzituen, izadiaren eta unibertsoaren
energia adierazteko une bakoitzean behar
zuen irudikatze modua aukeratuz, formaren
inguruko eztabaida beretzat alferrikakoak
bazterrean utziz. Moore orobat
zegoen bere garaiko egoerarekin kezkaturik,
eta bere inguruko gertakizunen lekuko
izaten saiatu zen. Mooren eskultura lana oso
oparoa izan zen, bai kopuruz, bai gaiez eta
bai materialez : Ama eta tuuea (1936), Bi
forma (1934), A» taBirjrna eta umea (1936),
Kanpo far •n tak-barne formak zut (1953-
1954) ; Ama luzatua eta bere umea (1960-
1961)...