Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Eskultura XX. mendean

Ezkerrean, Brancusiren Musua (1909).Craiovako Arte Museoa, Errumania. Eskuinean, Giacomettiren Burua (1927). Amsterdamgo Nazio Museoa.<br><br>

 

Constantin Brancusi (1876-1957)

Pestisani-n (Errumaniako hegoaldea) jaio zen 1876an. Hamaika urterekin gurasoen etxetik alde egin zuen. Alderrai ibili zen lanbide askotan lan eginez, harik eta Kraiovako Arte eta Lanbide eskolan sartu zen ar -te. Han lau urte egin ondoren, 1898an Bukaresteko Arte Ederren eskolan egin zituen gero ikasketak . 1920an, hamasei urterekin, medikuntzako eskolako gorpu baten gihar baltoitzaren moldea eginez, buztinezko Lmnitii bat egin zuen, anatomia ezagutza sakonak zituela adierazten zuena. 1904an Parisa abiatu zen oinez, han hartu zuen bizilekua, plater garbitzaile ari izan zen bolada batean, eta lantoki bat antolatu zuen, berehala garai hartako idazle eta artista ospetsuenak erakarriko zituena : Marcel Duchamp, Man Ray, Tristan Tzara, Erik Satie, Ezra Pound, James Joyce...

Parisa iritsi eta handik hiru urtera harri eta zur utzia zuen arte giroa Otoitza Errumaniako hilerri baterako egin zuen monumentu hieratiko eta soil-soilaz. 1907an orobat egin zuen Neska gazte baten bttrtta, harriz landua, eta 1909rako iritsia zuen jadanik bere artearen betetasuna.

Oso gizon berezia zen, berak egin zituen bere etxeko altzariak, berogailua, bazkaltzeko tresneria, eta bere lantokian oso modu bitxian antolatu zituen bere obrak, ederraren ederrez bisitan joaten zitzaizkionguztiak txundituta utzirik. Man Rayrekin argazkiak egiten ikasi zuen, eta bere lan guztien argazkiak egin zituen.

Bere lehen eskultura, Otoitza, egin ondoren, buztina baztertu zuen, eta material gotor eta iraunkorrak zuzenean lantzeari eman zitzaion -marmola, brontzea, haritza, altzairu oxidagaitza-, eskultura bakoitzaren muinaren bila xehetasunak alde batera gero eta gehiago utziz. Hala, ingude bat eta sutegi bat jarri zituen bere lantokian. 1907an Renee Frachon baronesaren erretratua harriz egiten ondoren, hura gaitzetsi eta marmolez berregin zuen, haren hazpegiak lausoturik . Erretratu hartatik atera zituen Logalea (1908), i)Iusa lotan (1909 marmolez eta 1910 brontzez).

Mustra (1909) deritzon eskulturak kubo itxurako harri puska batean bikote bat besakarturik irudikatzen du. Eskultura horretan biltzen da Brancusiren pentsakera : material iraunltorrez eta erabateko soiltasunez gauzen mamia irudikatzea. Eta ez zen geroztik bere bilakaeran ikuspegi horretatik aldendu, ezta garai hartan indarrean zeuden joera artistikoen eraginez ere, abangoardiako higikunde guztiak gainditu baitzituen.

1910ean egin zuen bere lehen txoria, Ylaiastrata, Errumaniako herri literaturako pertsonaia bat oinarrian harturik ; geroztik beste txori batzuk egin zituen, betiere aurreneko txori horren aldaera eta bilakaera gisa, gero eta forma soilagoz eta elementugutxiagoz : Urrezko t.voria (1919), Txoria espazioan (1921).

Antarerarik gabeko zutabea izan zen Brancusik behin eta herriz landu zuen eskulturagaietako bat, eta berak bere lan nagusitzat zeukana. Lehenengoa 1912an egin zuen, eta bigarrena 1918an. Errumaniako Tu-gu Jiu herri txikian jarri zuten, eta 30 metro zen gora, baina Brancusiren asmoa zutabe horren aldaera bat, 120 metro garai eta altzairu oxidagaitzekoa, Parisen kokatzea zen; asmo hori ordea ez zen aurrera atera. Brancusik beste lau zutabe egin zituen geroztik.

1935ean Gorj-eko (Errumania) emakumeen ligak monumentu bat eskatu zion Brancusik Lehen Mundu gerrako hildakoen oroitzapenetan. Brancusik hiru monumentu egin zituen Tirgu Jiu herriko hiru leku desberdinetan Itokatzeko. Amaierarik gabeko zutabe bat kobre urreztatuz metalizatua ; lltrsuaren atea, 1909ko dlttstta friso batean ugaritzen zuena, eta Isiltasunaren mahaia. rlltrnduko Etxe hori hats handiko lehenengo eskultura leku moderno handia da. Tartean, Brancusik beste eskultura batzuk ere egin zituen : Galiar orlarra, Prometeo, Itsuentzako eskultura, dlundzrarert basierzt, Arraina, Foka...

 

Alberto Giacometti (1901-19GG)

Stampa izeneko herri txiki batean jaio zen, Suitzan, 1901ean. Aita izen handiko pintore postinpresionista zuen, eta haren lehengusua eta anaia ere artistak ziren. Giacomettu-en lehenengo obra haren anaia Diegoren busto txiki bat izan zen, 13 urterekin egina.

192letik aurrera, deformazioak hasi ziren agertzen bere lanetan, bolumen bat espazioan irudikatzeko ezintasuna adierazten zutenak, zeren eta, Giacomettiren irudipenean, gauzen itxurak ezkutatu edo egiten ziren, bata besteari kontra egiten zioten, eta azkenean bai suntsitu ere ; irudi baten xehetasunetik bere osotasunera, aurrealdetik profilera, tarte eta hutsune ikaragarriak sortzen ziren, bere ustean betiere, eta bere sormen indarrez ezin bete zituenak. Aurpegiak lodierarik gabeko xaflatara mugatu zituen orduan, eta hazpegiak pitzaduren bidez adierazi. Giacomettik trinkotasunaren eta iraunkortasunaren sentipena sortzea aukeratu zuen beraz, apaindurarik gabeko forma soil-soilen bidez egia adieraztea.

1922an Parisa joan zen, eta berehala kubismoaren eragina izan zuen. Hasieran, bere eskulturen formak trinkoak ziren, gotorrak, aurretik ikusiak, Afrikako estatuetan oinarrituak : Giza enborra, Enrakarnre-koilara.

1928tik aurrera, estatua haiek arinagoak eta garbiagoak ziren, -Gizona, Emakumea etzanik- ; irudia hustu egin zen, ia garden izateraino, eta sexu sinbolismoa ere nabarmenagoa zen.

1930etik 1935era, eta Aragonen eta Bretonen eraginez, Giacometti surrealismora lerratu zen ; «funtzionamendu sinbolikoko objektuak egin zituen, mugimendu birtual eta errepikakorren irudikatze aldi berean zehatzak eta absurduak -Lorea arriskuan, Zrrkttitua, eta baita eraikuntzak ere, Giacomettik «afektiboak deitu zienak -Lau orduko jauregia- Aldi berean erotismo handiko eta baita sadismoz betetako eskulturak ere egin zituen -Entakztme lepo-moztua-. 1935ean Giacomettik uko egin zion surrealismoari, itxurakeria hutsa zela egotzirik, eta errealitatea hautatu zuen berriz langaitzat.

1940 inguruan, Giacometti gero eta eskultura txikiagoak egiten hasi zen, zentimetro batekoak edo bikoak. 1945etik aurrera irudiak tamainaz handitu zituen, baina gero eta luzeagoak eta argalagoak ziren, Giacomettiren obraren ezaugarri nagusi izateraino . Harrezkero, hiru sail nagusitan banatu ziren haren eskulturak, brontzez eginak gehienak : bustoak ; irudiak, zutik, geldirik eta aurrez ikusita ; eta irudiak oinez. Giacomettik berak sailka multzokatu zituen, batez ere 1948tik aurrera, bi gai nagusiren inguruan, batetik gelditasuna -Kaiola, Soilgunea, Basoa-, eta bestetik mugimendua -Hiru gizon oinez, Plaza-. 1960tik bere heriotza arte egin zituen lanak (bere emaztearen eta lagun batzuen bustoak) zirrara handiko obrak dira.

Egiantzekotasuna zen Giacometti gehien kezkatzen zuena, baina egiantzekotasuna harentzat ez zen errealitatea modu naturalistan irudikatzea, baizik eta norberak errealitateaz duen ikuspegia errealitate bihurtzea.

Abangoardiako joera guztietan ibili bazen ere, Giacometti baztertuta edo gelditu zen Bigarren Mundu geraz geroztik, orduko arte joeranagusien kontra bezala, harik eta 1960an atzera begirako erakusketak, omenaldiak eta sariak hurrenez hurren egin zitzaizkion arte.

Giacomettiren lanak berebiziko garrantzia izan du XX. mencleko artean.

 

Henry Moore (1898-1986)

Castleford-en jaio zen (Yorskhire-Ingalaterra) 1898an, meatzari familia batean.

Henry Moorek maisu ikasketak egin zituen aurrena. Lehen Mundu gerran ibili ondoren, eskultura ikasketak egin zituen, Leedsen lehenengo, eta Londresen gero (1919- 1924). 1928an egin zuen bere lehen erakusketa. Bigarrena 1931n egin zuen, eta sekulako eskandalua sortu zuen, hainbesteraino non Royal Collegetik bota baitzuten, artean hango irakasle zela. Berehala hartu zuten Chelseako arte eskolan, eta han ari izan zen 1939 arte. Garai hartan hasi zitzaizkion lan eskariak egiten, baina Bigarren Mundu gerraren ondoren etorri zitzaion ospea eta XX. mendeko artean izan zuen garrantzi handia. Haren lanaren gaurkotasunagatik eta arteak sortzen dituen galdera larri askori erantzuten ahalegin bizian saiatzeagatik, besteak beste, sortu zuen Mooreren lan ausart bezain soseguz beteak halako lilura handia mundu osoan.

Moorek eta bere gisako artista moderno batzuek badute ezaugarri komun eta garrantzi handiko bat, batetik arte «primitiboei« lehen mailako eta ereduzko balio estetikoa eman izana, eta, bestetik, Alexandre Archipenko, Constantin Brancusi, Jacob Epstein eta Henri Gaudier-Brzeska eta era horretako artisten lanak eta formaren alorrean egin zituzten bilaketa nekaezinak oso kontuan hartu izana, eskulturaren etorkizuna zeharo baldintzatzeraino. Artista horientzat gizona ez zen jadanik unibertsoaren ardatza, munduaren mugek aspaldi egiten zioten gainezka, beraz edertasun klasikoaren arauek ez zuten inongo zentzurik.

Hala eta guztiz ere, Moorerentzat giza irudia zen bere artelanen gai nagusia, bai eskulturetan eta bai marrazkietan eta grabatuetan . Baina giza irudiaren bidez Moorek gizonaz gaindiko energia adierazi nahi izan zuen, unibertsoak bere aniztasunean sortzen dituen tenka indarren jokoan, gizonaren eta gauzen arteko lotsuaren sakona.

Harreman horren bizitasuna zen, bere lausoan, Moore forma trinko bezain bikainen bidez adierazten saiatu zena.

Hain anbizio handiko obrak nahitaez behar zuen barne kohesio trinkoa, eta arte joera eta tradizio askoren aipamenak eta mintzamoldeak aintzat hartu bazituen ere bere lanean (maien artea : Ludi luzatua, 1929 ; surrealismoa : Erregea eta erregina, 1952-53), Moorek leial iraun zuen beti bere sormenezko bidean, bestek landutako alorrak ikuspegi berriz eta begirada ernez begiratu zitezkeela frogaturik.

Moorek muzin egin zion arte figuratiboaren eta arte abstraktuaren arteko aldeari eta bereizkuntzari , bata nahiz bestea landu baitzituen, izadiaren eta unibertsoaren energia adierazteko une bakoitzean behar zuen irudikatze modua aukeratuz, formaren inguruko eztabaida beretzat alferrikakoak bazterrean utziz. Moore orobat zegoen bere garaiko egoerarekin kezkaturik, eta bere inguruko gertakizunen lekuko izaten saiatu zen. Mooren eskultura lana oso oparoa izan zen, bai kopuruz, bai gaiez eta bai materialez : Ama eta tuuea (1936), Bi forma (1934), A» taBirjrna eta umea (1936), Kanpo far •n tak-barne formak zut (1953- 1954) ; Ama luzatua eta bere umea (1960- 1961)...