Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Zinetismoa

Vasarelyren Srrpernoua, egileak planeten folklorearen aldi deitu zion garaiko obra (1959-1961).<br><br>Tate Gallery, Londres.<br><br>

1955ean mugimenduz hornitutako obren erakusketa bat egin zenez geroztik hasi zen erabiltzen zinetismoaren kontzeptua modu finko batean artearen esparruan arte adierazpen jakin bat definitzeko. Jatorri desberdineko pintoreek hartu zuten parte erakusketa hartan : Jean Tinguely (Suitza, 1925), Yaacov Agam (Israel, 1928), Alexander Calder (Estatu Batuak, 1898), Marcel Duchamp (Frantzia, 1887), jesus Rafael Soto (Venezuela, 1923), Robert Jacobsen (Danimarka, 1912) eta Victor Vasarely (Frantzia, jatorriz hungariarra, 1908), besteak beste.

 

Arte zinetikoa

Artista batzuek beren obrari mugimendua eman nahi izate hori ordea, ez zen inondik ere gauza berria. Italiako futuristek argi eta garbi utzi zuten beren manifestuetan mugimendua eta lastertasuna funtsezko elementuak zirela eta artelanetan sartu behar zirela. Anton Pevsner eta Naum Pevsner (Naum Gabo izenez ezaguna) errusiar anaiek ere, konsn - uktibismoaren jarraitzaileak hasieran, "erritmo zinetikoa" aipatzen zuten 1920ko beren "Manifestu errealista"-n.

Zinetismoaren aintzidari aipagarrienetako bat Marcel Duchamp izan zen. 1930 ondoko urteetan frantses margolari eta marrazkigile honek Rotor •e lie/s izeneko lanak egin zituen : hiru dimentsioko obra motordunak, ikusleak mekanismo baten bidez martxan jar zitzakeenak.Hala beraz, XX. mendearen lehenengo erdian artista batzuk beren obrei nwgirnendua ematen ahalegindu ziren, baina nnrgimendua obraren helburu nagusia izan zen arte (1955 inguru) ezin da arte zinetikoa egin izan zenik esan. Artista zinetikoen artean Victor Vasarely izan zen inportanteena ; 1930 inguruan hasi zen mugimendua helburu zuten obrak egiten. Nolanahi ere, haren lehenengo obrak ez dira arte zinetikotzat hartzen, figuratiboak direlako, eta arte zinetikoa abstraktua da beti.

Zinetismoaren izendapenaren barruan era askotako obrak sartzen dira. Hiru multzotan sailka daitezke : a) Bi edo hiru dimentsioko obra mugigarriak : motorren bidez edo mugitzen dira. b) Bi edo hiru dimentsiko obra estatikoak : efektu optikoak sortzen dituzte (Op art deitzen zaio). c) Bi edo hiru dimentsioko obra bihurgarriak : ikuslea obraren inguruan mugitu behar cla hura bere osotasunean antzemango badu, edo obra manipulatu behar du hura mugiarazteko . Hiru mota horien artean bigarrenak izan zuen jarraitzaile gehien.

 

Victor Vasarely

Hungariar pintorea (Pecs, 1908). Gaur egungo artearen historiografian arte zinetikoaren aitatzat hartzen da. Budapesten egin zituen ikasketak, dlirblep eskolan. Alexander Bortnyik irakasleak sortu zuen eskola hura, Alemaniako Bauhaus eskolak ezarritako ereduaren arabera. Bortnyikek ere alemaniarren antzeko lana egin nahi izan zuen, baina ezin izan zuen, arazo ekonomiko larriak izan baitzituen. Hori zela eta, eskolan ez zen arte grafikoez beste gairik landu.

Vasarelyk arte abstraktuan jarri zuen arreta osoa, Mondrianen eta Maleaic-en lanetan bereziki. Haren pinturan eta idazkietan argi ikusten da zenbaterainoko eragina izan zuten haien lanek. Vasarelyren arabera Malevicen Latrki zatia atze zuriaren gainean (1919) pinnu -a ospetsuak bi nozio berri sartu zituen margolaritzan : mugimendua eta espazio-denbora.Haren pintore karrera luzean bi aldi nagusi bereiz daitezke. Lehenengoan, 1929- 1939 bitartean, publizitaterako marrazkiak egin zituen, etengabe efektu optikoak erabiliz . Denbora bitarte horretan egindako lanari, abstrakzio zinetikoan lan egiten (1948) hasi aurrekoa, hain zuzen, "kristal aldia" deitu zion. 1948andIaleurc-r OntenaTdia izeneko lanean -bi karratu perspektiban, erronboak itxuratuz- kolore neutroak erabili zituen soilik (zuria, beltza eta grisa), Malevicek erabili zuen karratuaren formari dinamismoa emateko. Handik liara Vasarelyk ez zuen zuria eta beltza besterik erabili bere lanetan, zuriaren eta beltzaren arteko aurkakotasuna zelako giza begian eragin handiena zuena, batetik, eta aldizkari eta egunkarietan zabaltzea errazten zuelako, bestetik.

Zuri-beltza erabili zuen aldian hiru lan mota bereiz daitezke : a) Fotografismoak : artistak lerro paraleloz osatutako marrazki bikiak egiten zituen eta argazki bidez handitzen zituen gero. b) Obra Osotara zinetikoak> , : bi fotografismo edo gehiago plexiglas xafletan marrazturik, batzuen eta hesteen artean tarte labur-labur besterik ez utzita ; obra mota horietan ikuslea lekuz aldatu ahala lortzen zen mugimendu sentipena . c) Obra plastiko zuriak eta beltzak : obra hauetan karratua -eta haren forma dinamikoa : erronboa-, eta zirkulua -eta haren korrelazioa : elipsea-, ziren konposizioaren oinarrizko elementuak.

1959tik aurrera, eta 1965 inguru arte, Vasarelyren obra errotik aldatu zen : koloreak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuenharen margolanetan. Artistak aldi horri ,, planeten folklorearen aldia , > deitu zion (haren zientzia zaletasun handia salatzen du izendapenak) . 1964tik aurrera ohiko erretikulu egitura alde batera utzi eta hexagonoaren irudia erabiltzen hasi zen bere lanetan, kolore gama zabaldu zuen, eta aurkako perspektiben arteko jokoaz baliatu zen, dinamismo sentipenik handiena lortzeko.

Haren obraren aldi interesgarrienetako bat CTA, hega eta OAD izeneko sailak egin zituenekoa da. CTA obretan (laburdura hori astronomian erabiltzen da beste galaxietatik datozen seinaleak identifikatzeko) zirkulua da konposizioaren oinarria, urre eta zilarrezko atze batean errepikarira ; sail horretan Vasarelyk alde batera utzi zituen kontraste handiak, eta tonu mailaketak egin zituen irudien ertzak itzalez ilunduz eta erdiguneak argituz. T ega sailean (Lira konstelazioko izar baten izena da Vega), kairatua erabili zuen oinarrizko elementu gisa, baina desitxciraaia. Karratua oinarritik zabaltzean irudi ganbila sortzen da, eta uzkurtzean, berriz, irudi ahurra. V rsarelyren obraren parte handi bat haren hmdazioan bertan dago bilduta, Goodes-en, Frantziako hegoaldean .

 

Jesus Rafael Soto

Venezuelako pintorea (Ciudad Bolivar, 1923). Arte zinetiko eta optikoaren aitzindarietako bat izan zen. Caracasko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. Garai hartan Venezuelan ez zen lehenengo abangoardien berri llandirik, eta eskolan ZIX. mendeko higikundeak ikasten ziren batez ere, inpresionistak eta ondorengoak.

1950ean Parisa joan zen eta pintura abstraktua ezagutu zuen, Mondrian (kubismoa), Malevic (suprematismoa) eta Vasarely (zinetismoa) batez ere. 1953an, dodekafonismoan zuen jakintzak inspiraturik, margolan sail batzuk egin zituen oinarrizko koloreak, haien osagarriak, eta zuria eta beltza erabiliz. Gainaldean margotutako kolorezko puntu sailen permutazioen bitartez dagoeneko ezaugarri zinetikoak bazituen arte bat gauzatu zuen. Elementuen behin eta berrizko errepikatzeak erretinaren nekea sortzen du eta horrek itxurazko higitze halako bat, ikus eremuan. 1954 eta 1955 bitartean plexiglasa erabili zuen, beira itxurako gai garden malgua ; gardena izanik, efektu bihiak sortzeko aukera eman zion. Hiru dimentsioko piezak egin zituen : kolore desberdineko puntuez eta lerroez margotutako xaflak altzairuzko ziriez lotuak. Eta hala, ikusleak obren artetik mugitzean piezaren beraren alderdi desberdinak begietaratzen ditu beti. 1958tik aurrera, berriz, obra zintzilikariak egin ziaren, airearekin mugitzen diren ziri fin-finak erabiliz. Ikusleak obra ikusi ez ezik barruan sar zitekeen eta sentipen desberdinak izan, ikusmenaren bidez, entzumenaren bidez, edota ukimenaren bidez . Hurrengo hamarraldian beste material batzuk saiatu zituen : batez ere altzairuzko xaflak muarezko marratu fin-fin batez margoarak, non kolore garbiko karratu iglurako piezak iltzatzen zituen. Hondoarekiko aurkakotasuna hain da handia, ezen erretina erasaten cluen eta obra mugitzen ari den itSUra sortzen den.

 

Yaacov Agam

Israelgo pintorea (1938). Yaacov Gipstein zuen jatorrizko izena. Parisen, 1953an, hartu zuen abizen berria, bakarkako bere lehen erakusketa egin zuenean. Jerusalemgo Arte akademian egin zituen ikasketak, eta Zurichen gero, Johannes Itten margolari suitzarraren akademian. johannes Itten Bahuahus eskolako irakasle ospetsuenetako bat zen, eta irakasteko metodo bat eta koloreenteoria bat sortu zuen. Agamek pintura ez ezik historia eta musika konposizioa ere ikasi zituen. Gero Italiara eta Frantziara joan zen eta 1951n Parisen jarri zen bizitzen. Haren lehenengo margolanetan nabaria da musikaren eragina eta mugimenduarekiko interesa : Pintura polifonikoak (1953). 1960 ondoko urteetan aluminiozko xafletan margotu zuen eta oso efektu dinamikoak lortu zituen. Ikusleak bere kokapena aldatuz joan behar du, pinturak eskaintzen dituen aukera guztiak bereganatzeko.

 

GRAV taldea

1960an Parisen Groupe cle Recberce d Ar7 Visuel taldea sortu zen, GRAV, Sobrino, Stein, Yvarald, Garcia-Rossi, Morellet eta Le Parcen ekimenez. Askotan talde lanak egin zituzten, izaera jostagarri nabarmenekoak : Labirintua (1963), Egttr? batkalean (1964).

Bigarren horretan, adibidez, artistak hiriko leku estrategikoetan jarri ziren (metroaren sarrera, autobus geltokia, plaza publikoak) eta ekintza jostagarrietan parte hartzera gonbidaar zuten jendea, zinetismo saioak edo egiteko. Batzuetan oinetako malgukidun batzuetan igoarazten zinaten jauzika ibil zitezen ; beste batzuetan, jendeak betaurreko marratu batzuk jantzi behar zituen, eta burua mugitzen zutenean ikusten zuten guztia mugitzen ari zela ematen zuen. Mugimendu sentipena lortzea edo mugimendua saiatzea helburu zuten bappenirzg halako batzuk ziren. Ekintza horiek Frantziako leku askotan egin ziren eta jende askoren arreta bereganatu zuten. Taldekideak ordea ez ziren beti bat etorri egin beharreko ekintzak aukeratzerakoan, eta tirabirak sortu ziren horregatik taldearen baitan. Azkenean 1968an desegin zen taldea. Taldekideen artean ospetsuena Julio Le Pare izan zen (1928), argentinarra.