Artea»XIX eta XX mendeak
Zinetismoa
1955ean mugimenduz hornitutako obren erakusketa bat egin zenez geroztik hasi zen erabiltzen zinetismoaren kontzeptua modu finko batean artearen esparruan arte adierazpen jakin bat definitzeko. Jatorri desberdineko pintoreek hartu zuten parte erakusketa hartan : Jean Tinguely (Suitza, 1925), Yaacov Agam (Israel, 1928), Alexander Calder (Estatu Batuak, 1898), Marcel Duchamp (Frantzia, 1887), jesus Rafael Soto (Venezuela, 1923), Robert Jacobsen (Danimarka, 1912) eta Victor Vasarely (Frantzia, jatorriz hungariarra, 1908), besteak beste.
Arte zinetikoa
Artista batzuek beren obrari mugimendua
eman nahi izate hori ordea, ez zen inondik
ere gauza berria. Italiako futuristek argi
eta garbi utzi zuten beren manifestuetan mugimendua
eta lastertasuna funtsezko elementuak
zirela eta artelanetan sartu behar
zirela. Anton Pevsner eta Naum Pevsner
(Naum Gabo izenez ezaguna) errusiar
anaiek ere, konsn - uktibismoaren jarraitzaileak
hasieran, "erritmo zinetikoa" aipatzen
zuten 1920ko beren "Manifestu errealista"-n.
Zinetismoaren aintzidari aipagarrienetako
bat Marcel Duchamp izan zen. 1930 ondoko
urteetan frantses margolari eta marrazkigile
honek Rotor •e lie/s izeneko lanak egin
zituen : hiru dimentsioko obra motordunak,
ikusleak mekanismo baten bidez martxan
jar zitzakeenak.Hala beraz, XX. mendearen lehenengo
erdian artista batzuk beren obrei nwgirnendua
ematen ahalegindu ziren, baina nnrgimendua
obraren helburu nagusia izan zen
arte (1955 inguru) ezin da arte zinetikoa egin
izan zenik esan. Artista zinetikoen artean
Victor Vasarely izan zen inportanteena ; 1930
inguruan hasi zen mugimendua helburu
zuten obrak egiten. Nolanahi ere, haren lehenengo
obrak ez dira arte zinetikotzat hartzen,
figuratiboak direlako, eta arte zinetikoa
abstraktua da beti.
Zinetismoaren izendapenaren barruan
era askotako obrak sartzen dira. Hiru multzotan
sailka daitezke : a) Bi edo hiru dimentsioko
obra mugigarriak : motorren bidez
edo mugitzen dira. b) Bi edo hiru
dimentsiko obra estatikoak : efektu optikoak
sortzen dituzte (Op art deitzen zaio). c) Bi
edo hiru dimentsioko obra bihurgarriak :
ikuslea obraren inguruan mugitu behar cla
hura bere osotasunean antzemango badu,
edo obra manipulatu behar du hura mugiarazteko
. Hiru mota horien artean bigarrenak
izan zuen jarraitzaile gehien.
Victor Vasarely
Hungariar pintorea (Pecs, 1908). Gaur
egungo artearen historiografian arte zinetikoaren
aitatzat hartzen da. Budapesten egin
zituen ikasketak, dlirblep eskolan. Alexander
Bortnyik irakasleak sortu zuen eskola
hura, Alemaniako Bauhaus eskolak ezarritako
ereduaren arabera. Bortnyikek ere alemaniarren
antzeko lana egin nahi izan zuen,
baina ezin izan zuen, arazo ekonomiko larriak
izan baitzituen. Hori zela eta, eskolan
ez zen arte grafikoez beste gairik landu.
Vasarelyk arte abstraktuan jarri zuen
arreta osoa, Mondrianen eta Maleaic-en lanetan
bereziki. Haren pinturan eta idazkietan
argi ikusten da zenbaterainoko eragina
izan zuten haien lanek. Vasarelyren arabera
Malevicen Latrki zatia atze zuriaren gainean
(1919) pinnu -a ospetsuak bi nozio berri
sartu zituen margolaritzan : mugimendua eta
espazio-denbora.Haren pintore karrera luzean bi aldi
nagusi bereiz daitezke. Lehenengoan, 1929-
1939 bitartean, publizitaterako marrazkiak
egin zituen, etengabe efektu optikoak erabiliz
. Denbora bitarte horretan egindako
lanari, abstrakzio zinetikoan lan egiten
(1948) hasi aurrekoa, hain zuzen, "kristal
aldia" deitu zion. 1948andIaleurc-r OntenaTdia
izeneko lanean -bi karratu perspektiban,
erronboak itxuratuz- kolore neutroak
erabili zituen soilik (zuria, beltza eta grisa),
Malevicek erabili zuen karratuaren formari
dinamismoa emateko. Handik liara Vasarelyk
ez zuen zuria eta beltza besterik erabili
bere lanetan, zuriaren eta beltzaren arteko
aurkakotasuna zelako giza begian eragin
handiena zuena, batetik, eta aldizkari eta
egunkarietan zabaltzea errazten zuelako,
bestetik.
Zuri-beltza erabili zuen aldian hiru lan
mota bereiz daitezke : a) Fotografismoak :
artistak lerro paraleloz osatutako marrazki
bikiak egiten zituen eta argazki bidez handitzen
zituen gero. b) Obra Osotara zinetikoak>
, : bi fotografismo edo gehiago plexiglas
xafletan marrazturik, batzuen eta
hesteen artean tarte labur-labur besterik ez
utzita ; obra mota horietan ikuslea lekuz aldatu
ahala lortzen zen mugimendu sentipena
. c) Obra plastiko zuriak eta beltzak : obra
hauetan karratua -eta haren forma dinamikoa
: erronboa-, eta zirkulua -eta haren
korrelazioa : elipsea-, ziren konposizioaren
oinarrizko elementuak.
1959tik aurrera, eta 1965 inguru arte, Vasarelyren
obra errotik aldatu zen : koloreak
gero eta garrantzi handiagoa hartu zuenharen margolanetan. Artistak aldi horri ,, planeten
folklorearen aldia , > deitu zion (haren
zientzia zaletasun handia salatzen du izendapenak)
. 1964tik aurrera ohiko erretikulu
egitura alde batera utzi eta hexagonoaren
irudia erabiltzen hasi zen bere lanetan, kolore
gama zabaldu zuen, eta aurkako perspektiben
arteko jokoaz baliatu zen, dinamismo
sentipenik handiena lortzeko.
Haren obraren aldi interesgarrienetako
bat CTA, hega eta OAD izeneko sailak egin
zituenekoa da. CTA obretan (laburdura hori
astronomian erabiltzen da beste galaxietatik
datozen seinaleak identifikatzeko) zirkulua
da konposizioaren oinarria, urre eta
zilarrezko atze batean errepikarira ; sail horretan
Vasarelyk alde batera utzi zituen kontraste
handiak, eta tonu mailaketak egin zituen
irudien ertzak itzalez ilunduz eta
erdiguneak argituz. T ega sailean (Lira konstelazioko
izar baten izena da Vega), kairatua
erabili zuen oinarrizko elementu gisa,
baina desitxciraaia. Karratua oinarritik zabaltzean
irudi ganbila sortzen da, eta uzkurtzean,
berriz, irudi ahurra. V rsarelyren obraren
parte handi bat haren hmdazioan bertan
dago bilduta, Goodes-en, Frantziako hegoaldean
.
Jesus Rafael Soto
Venezuelako pintorea (Ciudad Bolivar,
1923). Arte zinetiko eta optikoaren aitzindarietako
bat izan zen. Caracasko Arte Ederretako
Eskolan egin zituen ikasketak. Garai
hartan Venezuelan ez zen lehenengo
abangoardien berri llandirik, eta eskolan
ZIX. mendeko higikundeak ikasten ziren
batez ere, inpresionistak eta ondorengoak.
1950ean Parisa joan zen eta pintura abstraktua
ezagutu zuen, Mondrian (kubismoa),
Malevic (suprematismoa) eta Vasarely (zinetismoa)
batez ere. 1953an, dodekafonismoan
zuen jakintzak inspiraturik, margolan sail batzuk egin zituen oinarrizko koloreak,
haien osagarriak, eta zuria eta beltza
erabiliz. Gainaldean margotutako kolorezko
puntu sailen permutazioen bitartez dagoeneko
ezaugarri zinetikoak bazituen arte bat
gauzatu zuen. Elementuen behin eta berrizko
errepikatzeak erretinaren nekea sortzen
du eta horrek itxurazko higitze halako bat,
ikus eremuan. 1954 eta 1955 bitartean plexiglasa
erabili zuen, beira itxurako gai garden
malgua ; gardena izanik, efektu bihiak
sortzeko aukera eman zion. Hiru dimentsioko
piezak egin zituen : kolore desberdineko
puntuez eta lerroez margotutako xaflak
altzairuzko ziriez lotuak. Eta hala,
ikusleak obren artetik mugitzean piezaren
beraren alderdi desberdinak begietaratzen
ditu beti. 1958tik aurrera, berriz, obra zintzilikariak
egin ziaren, airearekin mugitzen
diren ziri fin-finak erabiliz. Ikusleak obra
ikusi ez ezik barruan sar zitekeen eta sentipen
desberdinak izan, ikusmenaren bidez,
entzumenaren bidez, edota ukimenaren bidez
. Hurrengo hamarraldian beste material
batzuk saiatu zituen : batez ere altzairuzko
xaflak muarezko marratu fin-fin batez margoarak,
non kolore garbiko karratu iglurako
piezak iltzatzen zituen. Hondoarekiko aurkakotasuna
hain da handia, ezen erretina
erasaten cluen eta obra mugitzen ari den
itSUra sortzen den.
Yaacov Agam
Israelgo pintorea (1938). Yaacov Gipstein zuen jatorrizko izena. Parisen, 1953an, hartu zuen abizen berria, bakarkako bere lehen erakusketa egin zuenean. Jerusalemgo Arte akademian egin zituen ikasketak, eta Zurichen gero, Johannes Itten margolari suitzarraren akademian. johannes Itten Bahuahus eskolako irakasle ospetsuenetako bat zen, eta irakasteko metodo bat eta koloreenteoria bat sortu zuen. Agamek pintura ez ezik historia eta musika konposizioa ere ikasi zituen. Gero Italiara eta Frantziara joan zen eta 1951n Parisen jarri zen bizitzen. Haren lehenengo margolanetan nabaria da musikaren eragina eta mugimenduarekiko interesa : Pintura polifonikoak (1953). 1960 ondoko urteetan aluminiozko xafletan margotu zuen eta oso efektu dinamikoak lortu zituen. Ikusleak bere kokapena aldatuz joan behar du, pinturak eskaintzen dituen aukera guztiak bereganatzeko.
GRAV taldea
1960an Parisen Groupe cle Recberce d Ar7
Visuel taldea sortu zen, GRAV, Sobrino, Stein,
Yvarald, Garcia-Rossi, Morellet eta Le Parcen
ekimenez. Askotan talde lanak egin zituzten,
izaera jostagarri nabarmenekoak :
Labirintua (1963), Egttr? batkalean (1964).
Bigarren horretan, adibidez, artistak hiriko
leku estrategikoetan jarri ziren (metroaren
sarrera, autobus geltokia, plaza publikoak)
eta ekintza jostagarrietan parte hartzera gonbidaar
zuten jendea, zinetismo saioak edo
egiteko. Batzuetan oinetako malgukidun
batzuetan igoarazten zinaten jauzika ibil
zitezen ; beste batzuetan, jendeak betaurreko
marratu batzuk jantzi behar zituen, eta
burua mugitzen zutenean ikusten zuten
guztia mugitzen ari zela ematen zuen. Mugimendu
sentipena lortzea edo mugimendua
saiatzea helburu zuten bappenirzg halako
batzuk ziren. Ekintza horiek Frantziako
leku askotan egin ziren eta jende askoren
arreta bereganatu zuten. Taldekideak ordea
ez ziren beti bat etorri egin beharreko ekintzak
aukeratzerakoan, eta tirabirak sortu ziren
horregatik taldearen baitan. Azkenean
1968an desegin zen taldea. Taldekideen artean
ospetsuena Julio Le Pare izan zen
(1928), argentinarra.