Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Espresionismo abstraktua Europan

Bigarren Mundu gerraren garaian garrantzizko bi arte higikunde sortu ziren : Informalismoa eta espresionismo abstraktua. Krisi garaia izan zen hura, mundua ulertezina bihurtu zen eta artistak bere baitara bildu behar zuen arduratzen zuten arazoei erantzuna bilatzeko. Kezkak, beldurra eta larritasuna dira garai honetako pinturaren osagai nagusiak. Ordu arteko higikundeetan artistak ez zion inoiz horrenbesteko garrantzia eman ez teknikari ezta materialei ere.

 

Informalismoa

Informalismoa Bigarren Mundu gerra amaitu baino lehen sortu zen Europan. Pintura joera horretan materialak eta prozedura teknikoak dira osagai nagusiak. Gainerako forma osagaiak, bai konposizioari dagozkionak, bai kromatikoak, osagai nagusien mende daude. Michel Tapie frantses kritikaria izan zen informalrsmo esapidea erabili zuen lehena. Haren arabera, informalismoak dada higikundean zituen sustraiak . Dadaismoaren eta informalismoaren arteko loturak nabarmenak dira : gerra garaian sortu ziren biak eta, agian horregatik, kezkatuta zeuden higikunde bateko zeinbesteko artistak emaitza berriak lortzeaz eta material berriak erabiltzeaz. Dena dela, dadaistak jarrera nihilista hartu zuten bai munduaren aurrean bai arte lanaren aurrean.

Bestalde, informalistek ez zuten inoiz talde egituratu bat osatu, eta kontzeptuari dagokionez, ez zuten dadaisten antzeko jarrerarik hartu.

Informalismoa kontzeptu konplexua da ; mota askotako lanak izendatzeko erabiltzen baita esapide bera. Dena dela, lan horiek guztiek badute osagai komun bat: hizkuntza abstraktua, hain zuzen ere. Informalismoaren kide ziren artistek zeinek bere emaitzak bilatzen zituen, eta balio handia ematen zioten teknika eta material berriak erabiltzeko egiten ziren ahaleginei. Artistaren arrastoa beti gelditzen da agerian ; artistak bere sentipenak eta zirrarak adierazten baitituzte lanaren bidez. Hondatuenaren aipamena ohikoa da artista informalistengan eta agian horregatik sortzen dute larritasunaren antzeko sentimena ; Fautrier, Dubuffest edo Pollocken lanetan, esate baterako, atomo bonbak sortu zuen onddo moduko bat ikus daiteke argi eta garbi.

Informalismoaren eta Ipar Ameriketako espresionismo abstraktuaren oinarri ideologikoa existentzialismoa izan zen. Martin Heidegger-ek ezaren inguruan azaldu zituen teoriak dira estetika informalaren oinarriak.

Hala ere, materia zen artista informalisten kezka nagusia, eta collage (itsastea), grattage (igurztea) edo drippirag (pintura tantak erortzen uztea) teknikak erabili zituzten. Jean Dubuffet eta jean Fautrier izan ziren informalismoaren aitzindari nagusiak.

 

Jean Dubuffet

jean Dubuffet Le Havren (Frantzia) jaio zen 1904an. Ikasketak Le Havreko lizeoan egin zituen, eta 1916an hiri horretako arte ederretako eskolan sartu zen. 1918an Parisa joan zen eta sei hilabetez Julian Akademian aritu zen ikasten. Ikasketa haiek amaitu zituenean, bere kabuz lanean hastea erabaki zuen. Dena dela, 1925. urtetik aurrera merkataritzan aritu zen lanean eta ez zenpinturara itzuli 1933. urtea arte. Handik bi urtera marionetak zizelatzen eta mozorroak egiten hasi zen. Baina 1937an bigarren aldiz utzi zuen pintura, eta ez zen berriz itzuli 1942. urtea arte. Lehenengo erakusketa 1944an egin zuen (Drouin galeria). Eguneroko bizitzako ikuskizunari egiten zion begirada zen bere lanen oinarria (Ilirobolus, llacadam et Cie, Hautes Pdtes). Parisko metroaren ikuspegiek (Dessous de la ccrprtale), erretratuek (1947) eta biluziek (Co lps de dantes, 1950) eskandalua eta kontrako iritziak sortu zituzten zuten beren elokuentzia suntsitzaileagatik. Lan mota horiek, bestalde, berrikuntzak eskatzen zituzten tenilcaren aldetik, eta ez ohiko materialak erabiltzen hasi zen artista. Egitura naturalek asko erakartzen zuten Dubuffet (horma zaharrek, hercloilak, eta abarrek) eta metalezko paisaia monokromo trinkoak osatu zituen (Sols et terrcrrns, 1952 ; Pates battttes, 1953 ; Petites Statues de la uie Precaire, 1954).

Litografiaren inguman hainbat ikerketa egin ondoren (Phenontb,ies, 1958), Bizartzek saila osatu zuen (Fleur de barbe, 1960).

Ai l beza joeraren erakusketek (lehenengoa 1949an izan zen Parisen) joeraren beraren iturriak erakutsi baino Dubuffetek hartu zuen bidea azaltzen zuten : haur marrazkiak, graffitiak hormetan, zirriborroak komunetan... 1962. urtetik aurrera DuhuffetekHoruflotrpe saila erakutsi zuen hainbat erakusketaren bidez. Sail horretan oso irudi konplexuak biltzen zituen, kolore askotako puzzle moduan bilduak ; puzzle horietan eskailerak, bizikletak eta beste hainbat objektu jartzen zituen elkarren gainka. Dubuffetenazken hamar tu -teetako sail nagusiak hauek izan ziren : Thedtres cle memoire (1975-1978), ordu arteko lanak hainbat zatitan puskatu eta zatiak elkarren ondoan jarrita agertzen ziren ; Psycho-Sites (1981- 1982), pertsonaiak bakarturik uzten ditu espazio margotuan ; Mires (1984), lerro urdin eta gorriak hondo zuri edo horian ; Notz- Lreux; atzealde beltzeko lanak.

 

Cobra taldea

1948ko azarotik 1951ko azarora jardun zuen Cobra taldeak. Kopenhage, Brusela eta Amsterdam hirietako lehenengo letretatik datorkio izena, bertakoak baitziren taldeko artista nagusiak. Cobra taldeko kide nagusiak hauek izan ziren : Asger Jorn daniar pintorea, Christian Dotremont poeta belgikarra, eta Constant, Pierre Coreille eta Karel Appel Herbehereetako pintoreak. Talde honek, oro har, mendebaldeko kulturaren kontrako jarrera adierazten zuen, haien iritziz Bigarren Mundu gerraren ondoren erabat deseginda gelditu baitzen kultura hori. Bestalde, arte prunitiboaren aldekoak ziren, baita historiaurreko eta Erdi Aroko artearen aldeko ere.

Picasso, Miro eta Klee izan ziren talde hartako kideen oinarria. Haien ustez, garrantzi handikoa zen era guztietako arte adierazpenak elkarren ondoan jarri eta haien artean harremanak sortzea. Horregatik, taldean lan egin izan zuten behin baino gehiagotan.

Cobra taldeak hi aldizkari argitaratu zituen : Cobra eta Le Petit Cobtcr. Horietan taldeko ideologia azaltzen zuten batetik, eta bestetik, kideen berri ematen zuten.

Cobra taldeko arteak ezaugarri orokor batzuk ditu : arte figuratiboa da, oso eskematikoa, naif zenbaitetan, eta koloreak izugarri nabarmentzen ditu. Kontrasteak, bestalde, indar handikoak dira. Koloreak nabarmentzeko teknika berezi bat erabiltzen zuten : alegia, enpasteak espatula baten bidez ezartzen dira eta horrela lodiera handiago lortzen da. Oihalen gainaldeak arrasto abstraktuek eta hari formako osagaiak gurutzatzen dinate ; efektu horien bidez, Miroren ikonografia ekartzen da gogora eta bat-batekotasuna ematen diote lanari.

Jorn eta Appel izan ziren Cobra sortu zuten artisten artean nagusiak. Ondoren Yierre Alechinsky elkartu zitzaion.

 

Karel Appel

Karel Appel Amsterdamen jaio zen 1921ean. Bere jaioterriko Akademian ikasi zuen 1940-1943 urteen bitartean. Lehenengo erakusketa 1946an egin zuen Groningen-en . Picasso, Matisse eta Dubuffeten eragina nabarmena izan zuen lehenengo lanetan ; bestalde, haur marrazkiak eta tonubortitzeko kontrasteak ziren Appelen ezaugarri nagusiak. 1950ean Parisa joan zen hizitzera . 1957an bidaia bat egin zuen Ameriketara, eta han ezagutu zuen Action Painting higikundea. Bidaia harekin aldi herri bat hasi zuen Appelek : lan dinamikoak dira garai horretakoak (Dena Tdtes dans un paysage, 1968). Aldi horren ondorengo lanetan elkartu egin zituen pintura kalitatea batetik eta bestetik, interpretazio askatasuna : Nus (1962), Bagarre (1964), hisages paysages (1977). Appelek enkargu ofizial ugari izan zituen Holandan (Amsterdameko Stedelijk museoko kafetegia, 1951) eta baita handik kanpora ere ; Parisen, esate baterako, Unescoren jateneko horma irudia egin zuen (1958). Parisen eskultura polikromoen erakusketa bat antolatu zuen ; Cobra taldearen izpiritura itzuli zela adierazten zuen (Oiseatt et fleur 1968). Bestalde, litografia ugari egin zineen. 1976an Alechinskyrekin batera hamar marrazkiko sail bat (tintaz egina) osatu zuen (Erecresa detr:xpi)tceaecx).

1981ean erakusketa bat egin zuen (Rotterdam), hiru urteko lana biltzen zuena ; erakusketa horretako lanak tinta arrasto finez eginak ziren (Champs, 1971, eta Fetietres, 1980 sailak). Azken lanei nolabaiteko garraztasuna atzematen zaie, baita koloreetan ere (marroiak, grisak, berde ilunak). 1980ko hamarraldian espresionismo figuratibora itzultzeko joera nagusitu zen, eta Appel hera ere joera horri lotu zitzaion ; garai horretan tamaina handiko oihalak egin zituen batez ere (Nuages act-dessus dit uillage, 1984).