Artea»XIX eta XX mendeak
Espresionismo abstraktua Europan
Bigarren Mundu gerraren garaian garrantzizko bi arte higikunde sortu ziren : Informalismoa eta espresionismo abstraktua. Krisi garaia izan zen hura, mundua ulertezina bihurtu zen eta artistak bere baitara bildu behar zuen arduratzen zuten arazoei erantzuna bilatzeko. Kezkak, beldurra eta larritasuna dira garai honetako pinturaren osagai nagusiak. Ordu arteko higikundeetan artistak ez zion inoiz horrenbesteko garrantzia eman ez teknikari ezta materialei ere.
Informalismoa
Informalismoa Bigarren Mundu gerra
amaitu baino lehen sortu zen Europan. Pintura
joera horretan materialak eta prozedura
teknikoak dira osagai nagusiak. Gainerako
forma osagaiak, bai konposizioari
dagozkionak, bai kromatikoak, osagai nagusien
mende daude. Michel Tapie frantses
kritikaria izan zen informalrsmo esapidea
erabili zuen lehena. Haren arabera, informalismoak
dada higikundean zituen sustraiak
. Dadaismoaren eta informalismoaren
arteko loturak nabarmenak dira : gerra garaian
sortu ziren biak eta, agian horregatik,
kezkatuta zeuden higikunde bateko zeinbesteko artistak emaitza berriak lortzeaz eta
material berriak erabiltzeaz. Dena dela, dadaistak
jarrera nihilista hartu zuten bai munduaren
aurrean bai arte lanaren aurrean.
Bestalde, informalistek ez zuten inoiz talde
egituratu bat osatu, eta kontzeptuari dagokionez,
ez zuten dadaisten antzeko jarrerarik
hartu.
Informalismoa kontzeptu konplexua da ;
mota askotako lanak izendatzeko erabiltzen
baita esapide bera. Dena dela, lan horiek
guztiek badute osagai komun bat: hizkuntza
abstraktua, hain zuzen ere. Informalismoaren
kide ziren artistek zeinek bere emaitzak
bilatzen zituen, eta balio handia ematen
zioten teknika eta material berriak erabiltzeko egiten ziren ahaleginei. Artistaren
arrastoa beti gelditzen da agerian ; artistak
bere sentipenak eta zirrarak adierazten baitituzte
lanaren bidez. Hondatuenaren aipamena
ohikoa da artista informalistengan eta
agian horregatik sortzen dute larritasunaren
antzeko sentimena ; Fautrier, Dubuffest edo
Pollocken lanetan, esate baterako, atomo
bonbak sortu zuen onddo moduko bat ikus
daiteke argi eta garbi.
Informalismoaren eta Ipar Ameriketako
espresionismo abstraktuaren oinarri ideologikoa
existentzialismoa izan zen. Martin
Heidegger-ek ezaren inguruan azaldu zituen
teoriak dira estetika informalaren oinarriak.
Hala ere, materia zen artista informalisten
kezka nagusia, eta collage (itsastea), grattage
(igurztea) edo drippirag (pintura tantak erortzen
uztea) teknikak erabili zituzten. Jean
Dubuffet eta jean Fautrier izan ziren informalismoaren
aitzindari nagusiak.
Jean Dubuffet
jean Dubuffet Le Havren (Frantzia) jaio
zen 1904an. Ikasketak Le Havreko lizeoan
egin zituen, eta 1916an hiri horretako arte
ederretako eskolan sartu zen. 1918an Parisa
joan zen eta sei hilabetez Julian Akademian
aritu zen ikasten. Ikasketa haiek amaitu
zituenean, bere kabuz lanean hastea erabaki
zuen. Dena dela, 1925. urtetik aurrera
merkataritzan aritu zen lanean eta ez zenpinturara itzuli 1933. urtea arte. Handik bi
urtera marionetak zizelatzen eta mozorroak
egiten hasi zen. Baina 1937an bigarren aldiz
utzi zuen pintura, eta ez zen berriz itzuli
1942. urtea arte. Lehenengo erakusketa
1944an egin zuen (Drouin galeria). Eguneroko
bizitzako ikuskizunari egiten zion begirada
zen bere lanen oinarria (Ilirobolus,
llacadam et Cie, Hautes Pdtes). Parisko
metroaren ikuspegiek (Dessous de la ccrprtale),
erretratuek (1947) eta biluziek (Co lps
de dantes, 1950) eskandalua eta kontrako
iritziak sortu zituzten zuten beren elokuentzia
suntsitzaileagatik. Lan mota horiek, bestalde,
berrikuntzak eskatzen zituzten tenilcaren
aldetik, eta ez ohiko materialak
erabiltzen hasi zen artista. Egitura naturalek
asko erakartzen zuten Dubuffet (horma
zaharrek, hercloilak, eta abarrek) eta metalezko
paisaia monokromo trinkoak osatu
zituen (Sols et terrcrrns, 1952 ; Pates battttes,
1953 ; Petites Statues de la uie Precaire, 1954).
Litografiaren inguman hainbat ikerketa egin
ondoren (Phenontb,ies, 1958), Bizartzek saila
osatu zuen (Fleur de barbe, 1960).
Ai l beza joeraren erakusketek (lehenengoa
1949an izan zen Parisen) joeraren beraren
iturriak erakutsi baino Dubuffetek
hartu zuen bidea azaltzen zuten : haur marrazkiak,
graffitiak hormetan, zirriborroak
komunetan... 1962. urtetik aurrera DuhuffetekHoruflotrpe
saila erakutsi zuen hainbat
erakusketaren bidez. Sail horretan oso irudi
konplexuak biltzen zituen, kolore askotako
puzzle moduan bilduak ; puzzle horietan
eskailerak, bizikletak eta beste hainbat
objektu jartzen zituen elkarren gainka. Dubuffetenazken hamar tu -teetako sail nagusiak
hauek izan ziren : Thedtres cle memoire
(1975-1978), ordu arteko lanak hainbat zatitan
puskatu eta zatiak elkarren ondoan
jarrita agertzen ziren ; Psycho-Sites (1981-
1982), pertsonaiak bakarturik uzten ditu
espazio margotuan ; Mires (1984), lerro urdin
eta gorriak hondo zuri edo horian ; Notz-
Lreux; atzealde beltzeko lanak.
Cobra taldea
1948ko azarotik 1951ko azarora jardun
zuen Cobra taldeak. Kopenhage, Brusela eta
Amsterdam hirietako lehenengo letretatik
datorkio izena, bertakoak baitziren taldeko
artista nagusiak. Cobra taldeko kide nagusiak
hauek izan ziren : Asger Jorn daniar pintorea,
Christian Dotremont poeta belgikarra,
eta Constant, Pierre Coreille eta Karel Appel
Herbehereetako pintoreak. Talde honek, oro
har, mendebaldeko kulturaren kontrako jarrera
adierazten zuen, haien iritziz Bigarren
Mundu gerraren ondoren erabat deseginda
gelditu baitzen kultura hori. Bestalde, arte
prunitiboaren aldekoak ziren, baita historiaurreko
eta Erdi Aroko artearen aldeko ere.
Picasso, Miro eta Klee izan ziren talde hartako
kideen oinarria. Haien ustez, garrantzi
handikoa zen era guztietako arte adierazpenak
elkarren ondoan jarri eta haien artean
harremanak sortzea. Horregatik, taldean lan
egin izan zuten behin baino gehiagotan.
Cobra taldeak hi aldizkari argitaratu zituen :
Cobra eta Le Petit Cobtcr. Horietan taldeko
ideologia azaltzen zuten batetik, eta bestetik,
kideen berri ematen zuten.
Cobra taldeko arteak ezaugarri orokor
batzuk ditu : arte figuratiboa da, oso eskematikoa,
naif zenbaitetan, eta koloreak izugarri
nabarmentzen ditu. Kontrasteak, bestalde,
indar handikoak dira. Koloreak
nabarmentzeko teknika berezi bat erabiltzen
zuten : alegia, enpasteak espatula baten
bidez ezartzen dira eta horrela lodiera
handiago lortzen da. Oihalen gainaldeak
arrasto abstraktuek eta hari formako osagaiak
gurutzatzen dinate ; efektu horien bidez,
Miroren ikonografia ekartzen da gogora
eta bat-batekotasuna ematen diote lanari.
Jorn eta Appel izan ziren Cobra sortu zuten
artisten artean nagusiak. Ondoren Yierre Alechinsky
elkartu zitzaion.
Karel Appel
Karel Appel Amsterdamen jaio zen
1921ean. Bere jaioterriko Akademian ikasi
zuen 1940-1943 urteen bitartean. Lehenengo
erakusketa 1946an egin zuen Groningen-en
. Picasso, Matisse eta Dubuffeten eragina
nabarmena izan zuen lehenengo
lanetan ; bestalde, haur marrazkiak eta tonubortitzeko kontrasteak ziren Appelen ezaugarri
nagusiak. 1950ean Parisa joan zen hizitzera
. 1957an bidaia bat egin zuen Ameriketara,
eta han ezagutu zuen Action
Painting higikundea. Bidaia harekin aldi
herri bat hasi zuen Appelek : lan dinamikoak
dira garai horretakoak (Dena Tdtes dans un
paysage, 1968). Aldi horren ondorengo lanetan
elkartu egin zituen pintura kalitatea
batetik eta bestetik, interpretazio askatasuna :
Nus (1962), Bagarre (1964), hisages paysages
(1977). Appelek enkargu ofizial ugari
izan zituen Holandan (Amsterdameko Stedelijk
museoko kafetegia, 1951) eta baita
handik kanpora ere ; Parisen, esate baterako,
Unescoren jateneko horma irudia egin zuen
(1958). Parisen eskultura polikromoen
erakusketa bat antolatu zuen ; Cobra taldearen
izpiritura itzuli zela adierazten zuen
(Oiseatt et fleur 1968). Bestalde, litografia
ugari egin zineen. 1976an Alechinskyrekin
batera hamar marrazkiko sail bat (tintaz
egina) osatu zuen (Erecresa detr:xpi)tceaecx).
1981ean erakusketa bat egin zuen (Rotterdam),
hiru urteko lana biltzen zuena ; erakusketa
horretako lanak tinta arrasto finez eginak
ziren (Champs, 1971, eta Fetietres, 1980
sailak). Azken lanei nolabaiteko garraztasuna
atzematen zaie, baita koloreetan ere
(marroiak, grisak, berde ilunak). 1980ko
hamarraldian espresionismo figuratibora
itzultzeko joera nagusitu zen, eta Appel hera
ere joera horri lotu zitzaion ; garai horretan
tamaina handiko oihalak egin zituen batez
ere (Nuages act-dessus dit uillage, 1984).