Artea»XIX eta XX mendeak
Surrealismoa.
Ernst, Miro eta Dali
Lehen Mundu gerraren ostean Frantzian sortu zen arte higikunde bati deitzen zaio surrealismoa . Automatismo psikikoaren bitartez, ordu arteko gizarte moldeak, artea eta kultura balioak irauli nahi izan zituen, eta eragin handia izan du XX. mendeko artean eta pentsaeran. Hala ere, surrealistek aldezten zuten hipotesia -alegia, amets bat alda daitekeela, zuzenean, subkontzientetik margolanera, artistaren pertzepzio kontzientetik pasa gabe- oso zaila zen praktikara eramaten, nahitaezkoa gertatzen baita nolabaiteko bitartekotasun bat. Surrealismoak dadaismoa du hurbileneko aitzindaria, eta oso kontuan hartu zituen sinbolismoa eta Freuden psikoanalisia.
Surrealismoa artean
Andre Breton izan zen surrealismoaren
sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Hona hemen
nola definitu zuen surrealismoa Bretonek
berak : "azrtonzatismo psikrkoa, pentsaizenduaren
benetako fuutziozaanzezadua
hitzez, idatziz edo beste modu batez crdieraztezzn
duena. adrmerzarenn inongo kontrolik
gabe eta kezka estetiko edo mazal oro
baztertuz". Surrealistek ametsa, irudimena,
grina, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burges kulturaren eta indarrean
zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien
aurka borrokatzeko. II. Mundu gerran, surrealistak
sakabanatu egin ziren eta, ondorioz,
surrealismoak behera egin zuen, baina
eragin nabarmena izan zuen
mendebaldeko kulturan eta artearen alor
guztietan.
Surrealismoa pinturan, literaturan eta
zineman gauzatu zen, batez ere. Pintura estilo
jakin bat ez denez, pintore espresionistak,
abstraktuak, errealistak eta klasizistakbildu zituen, XX. mendeko margolari garrantzizkoenak
tartean zirela, hala nola Hans
Arp, Marcel Duchamp, Max Ernst, Rene
Magritte, Joan Miro, Salvador Dali, Francis
Picabia, Pablo Picasso, etab. Idazle surrealisten
artean ondorengo hauek dira aipagarrienak
: Louis Aragon, Andre Breton eta Paul
Eluard. Luis Buñuel, Salvador Dali, jean
Cocteau eta Man Ray zinemagileak ere surrealismoaren
jarraitzaile izan ziren.
Max Ernst
Surrealismoak eman duen margolari
emankorrena, beharbada, Max Ernst izan da.
Briihlen jaio zen, Alemanian, 1891n, eta
Parisen hil zen 1976an. Gaztetan, psikiatriaz
eta filosofiaz interesatu zen, baina Bonneko
unibertsitatean egiten ari zen ikasketak
bertan behera utzi, eta margotzeari ekin
zion. I. Mundu gerran soldadu izan ondoren
alemaniar gudarostean, Ernst dadaismoan
sartu zen, eta Koloniako artisten dada
taldea osatu zuen. Hans Arp artista-poetarekin
batera zenbait argitalpen atera zituen
eta estilo hartako collage eta fotomuntaketa
batzuk egin zituen, horien artean Herrzenn
dena igerian dabil oraindik izenekoa (1920 ;
Museum of Modern Art, New York), logika
gabeko konposizio harrigarri bat, intsektu
eta arrainen argazki zatiz eta marrazki anatomikoz
egina, antzezten dituen gauzenaniztasuna iradokitzeko berariaz moldatua.
1922an, Ernst Parisa aldatu zen bizitzera, eta
han, bi urte geroago, surrealismoaren sortzaileetako
bat izan zen. Subkontzientetik
zetozkion irudien emaria akuilatzeko,
1925ean hasita, bi teknika berri erabili zituen
: fr -ottage izenekoa (oihalaren edo paperaren
azpian zura, lore prentsatuak edo
erliebedun zerbait jarri eta, gainean igurtziz
azpiko erliebea azaleratzea, haurrek panpona
paperez estali eta arkatzez irudia ateratzen
duten modura), eta ddcalcomarzie deitu
zitzaiona (gainazal bat margotu eta beste
gainazal baten gainean ezarririk pintura edo
irudia bigarren horretara pasatzeko teknika).
Teknika horiek erabiliz ateratako irudiak
marrazki sail batean (Hrstorre rzaturelle,
1926) eta margolan askotan erabili zituen
Ernstek. Azken hauen artean, aipatzekoak
dira Oihan handia (1927 ; Kunstmuseum,
Basilea, Suitza), eta San Arzlorzior•e rz tezztaldra
(1945 ; Wilhelm-Lehmbruck-Museum,
Duisburg, Alemania). 1934tik aurrera, eskulturagintzan
saiatu zen gero eta gehiago, eta
eskulturan ere, lehenago pinturan bezala,
teknika guztiz bereziak erabili zituen. Garai
honetakoa da Oedrptts II izeneko eskultura
(1934 ; bilduma pribatua, New York).
11. Mundu gerra hasi zenean, Estatu Batuetara
joan zen bizitzera, eta, han, Peggy Guggenheim
arte merkatari eta galeria jabearekin
ezkondu zen. Ameriketan bizi izan zen
denboran (Dorothea Tanning amerikar margolariarekin
ezkondu zen gero) lanean aritu
zen buru-belarri, eta garai hartako obra
bat aipatzearren, Afrikako eraginak erakusten
dituen Errege-eri-egitzak jolasean (1944 ;
Museum of Modern Art, New York) eskultura
ekarriko dugu gogora. 1950 inguruan
Frantziara itzuli zenetik askoz gutxiago esperimentatu
zuen eta, batez ere, eskulturako
ohiko materialetan modelatutako teknikak
hobetzen saiatu zen. Horrek ez du
esan nahi, hala ere, geldi egon zenik, zalantzarik
gabe, mende honetako artista
emankorrenetako' bat izan baita Max Ernst.
Joan Miro
Joan Miro Bartzelonan jaio zen, 1893ko
apirilaren 20an. Aita erlojugilea eta bitxigilea
zuen. Eskulangile familia batean jaio izana
eta Kataluniako paisaje barea funtsezkoak
izan ziren Miruren margolanetan. Merkataritza
ikasketak egin ziraren eta bi urtez bulego
batean egin zuen lan, harik eta gaixotu zen
arte. Gurasoek Tarragonako Montroigera eraman
zuten sendatzera. 1912an Bartzelonara
itzuli zen eta Francisco Gali pintorearen eskolan
hasi zen. Gali izan zen, beraz, Miruri
Pariseko azkeneko arte joeren berri eman
ziona. Orduan ezagutu zuen Mir6k Antonio
Gauduren arkitektura zoragarria ere. Joan
Murok gizaki primitibo batek edo haur batekikusiko lukeen moduan antzezten zuen izadia
. Alde horretatik, oso hurbil zegoen dadaista
eta surrealistetatik. 1915etik 1919ra
Mirok Bartzelonan, Montroigen eta Mallorcan
lan egin zuen, eta paisajeak, erretratuak
eta gorputz biluziak margotu zituen kolore
ilun eta biziz. 1919tik aurrera, Parisen eta
Montroigen bizi izan zen, txandaka. 1925etik
1928ra, surrealismoak eta Paul Klee margolari
suitzarrak eragin nabarmena izan zuten
Ma- orengan, honen pintura onirikoetan eta
paisaje irudikatuetan ikusten den bezala.
1930eko hamarraldian Miruren mugak asko
zabaldu ziren. Balletetarako dekoratuak egin
zituen, eta bere margolanak Frantziako eta
Estatu Batuetako arte aretoetara zabaltzen
hasi ziren. Espainiako gerra zibilaren garaian,
Parisen bizi izan zen Miro, eta 11. Mundu gerra
hasi zenean Espainiara itzuli zen. Garaitsu
hartan margotu zituen Konstelazio ospetsuak.
1948an eduki poetiko handiko obra sail bat
hasi zuen, emakumea, txoria eta izarra gaitzat
hartuta. Bigarren Munclu gerraz geroztik
mundu guztian hedatu zen Joan Miruren
ospea. 1954an, Veneziako Bi Urteko saria irabazi
zuen grabatu batekin eta handik lau
urtera Pariseko Unescoren eraikinerako zeramikazko
mural bat egin zuen, zeinari esker
Guggenheim fundazioaren saria eman
baitzioten. Ospea eta ohoreak gorabehera,
Mirok bere gogoeta eta sorkuntza artistikoarekin
jarraitu zuen, harik eta 1983ko Eguberri
egunean Patina de Mallorcan hil zen arte.
Hona, jarraian, Maroren obra garrantzizkoenetako
batzuk : La Masra (1922, Hemingwayren
bilduma, New York), El Carnaual de
Arlegzrrn (1925, Albrigth-Knox Art Gallery,
Buffalo, EEBB), Intenoi holandes I (1928,
Museum of Modern Art, New York), Nattumleza
mtrerta corz zapato uiejo (1937, Museum
- of Modern Art, New York), Mttjeres rodeadas
poi el uuelo de iroz pajaro (1941, Andre
Bretonen bilduma, Paris), Azul I, AzarlIl (1961,
Pierre Matisse Gallery, New York) rlltrchacha
ante al nzar (1967), inadrmrr (1975).
Salvador Dali
Gironako Figueresen jaio zen Salvador
Dali 1904an. Etengabeko nabarmenkeriak eta
adierazpen probokatzaileak zirela bide, XX.. endean artearen munduak eman duen
pertsonaia polemikoenetako bat izan da kataluniar
artista, baina horrek ez luke estali
behar margolariaren talentu aparta. Txikitatik
zen marrazten trebea eta aitak Madrila
bidali zuen, San Femandoko Arte Edenetako
Eskolan ikas zezan. Madrilen ezagutu zituen
Luis Buñuel zinemagilea eta Federico Garcia
Lorca poeta. Bere lehen lanetan --lhrchacha
ert la uentazza (1925, Museo de Arte Contemporaneo,
Madril)-, estilo naturalista eta
guztiz zehatza erakutsi zuen. 1928an, Joan
Mirok bultzatuta, Parisa joan zen eta surrealisten higikundearekin bat egin zuen. Garaitsu
hartan ezagutu zuen Gala, Paul Eluard frantses
poetaren emaztea, gero Dalien musa
eta bizikide izango zena. Surrealismoa puripurian
zegoela, bi film ospetsu egin zituen
Luis Buñuelekin batera -Un chien arzdalozt
(1924) eta L Elge doi - ( 1930)-, eta bere margolan
hoberenetako batzuk pintatu zituen :
Lapersrsterzcia de la nzerzzoria (1931, Museum
of Modern Art, New York) eta El grarz nzasttrrbadoz
•. Estilo heldua erakusten du margolan
horietan, eta Giorgio De Chu7co italiarraren
eragina nabaritzen bazaio ere, guztiz
orijinala da islatzen duen ametsetako mundua
: alegoria metafisikoz eta sexu irudiez
josia, eta guztia teknika oso landuan oinarritua
. 1933an egin zuen erakusketak ospe handia
ekarri zion, eta orduan hasi zuren Daliren
probokazioak eta xelebrekeriak. Jarrera hura
zela rnedio -batzuen iritziz margolanak merkaturatzeko
modu bat zen-, eta politIIcan posturarik
hartu nahi ez zuelako, bota egin zuten
surrealisten higikundetik. Aldi hartan,
psikoanalisiaren teorietan oinarriturik, mintzaira
piktoriko errealista batean eldarniozko
elementuak elkartuz, eguneroko gauzakiak
eta irudien interpretazio bikoitzak erabiliz,
"interpretazio metodo paranoiko-kritikoa"
deitu zuena pralctilcanr zuen. Aro honetakoak
dira Construccron blarzda jtrdras cons hervidas
(1936, Museum of Art, Filadelfia), eta
Plapa con teldforeo obrak. II. Mundu gerran
Estatu Batuetan bizi izan zen, Hollywoodetik
hurbil, eta pelikula batzuetako kide izan
zen. 1940. hamarraldiaren azkenetan itzuli
zen Espainiara eta gai mistikoak landu zituen,
Azken afaria, esate baterako, Leonardo
da Vinciren margolanean oinarriturik.
Geroago, bitxien diseinugintzan eta liburuen
ilustrazioan ere aritu zen. 1989an hil zen Salvador
Dali, Bartzelonan.