Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Surrealismoa.

Ernst, Miro eta Dali

Ernsten Amatasunara, paper laranja kolorekoan klarion zuriz eta arkatzez marraztua. New Yorkeko Arte Modernoko Museoa.<br><br>

Lehen Mundu gerraren ostean Frantzian sortu zen arte higikunde bati deitzen zaio surrealismoa . Automatismo psikikoaren bitartez, ordu arteko gizarte moldeak, artea eta kultura balioak irauli nahi izan zituen, eta eragin handia izan du XX. mendeko artean eta pentsaeran. Hala ere, surrealistek aldezten zuten hipotesia -alegia, amets bat alda daitekeela, zuzenean, subkontzientetik margolanera, artistaren pertzepzio kontzientetik pasa gabe- oso zaila zen praktikara eramaten, nahitaezkoa gertatzen baita nolabaiteko bitartekotasun bat. Surrealismoak dadaismoa du hurbileneko aitzindaria, eta oso kontuan hartu zituen sinbolismoa eta Freuden psikoanalisia.

 

Surrealismoa artean

Andre Breton izan zen surrealismoaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Hona hemen nola definitu zuen surrealismoa Bretonek berak : "azrtonzatismo psikrkoa, pentsaizenduaren benetako fuutziozaanzezadua hitzez, idatziz edo beste modu batez crdieraztezzn duena. adrmerzarenn inongo kontrolik gabe eta kezka estetiko edo mazal oro baztertuz". Surrealistek ametsa, irudimena, grina, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burges kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko. II. Mundu gerran, surrealistak sakabanatu egin ziren eta, ondorioz, surrealismoak behera egin zuen, baina eragin nabarmena izan zuen mendebaldeko kulturan eta artearen alor guztietan.

Surrealismoa pinturan, literaturan eta zineman gauzatu zen, batez ere. Pintura estilo jakin bat ez denez, pintore espresionistak, abstraktuak, errealistak eta klasizistakbildu zituen, XX. mendeko margolari garrantzizkoenak tartean zirela, hala nola Hans Arp, Marcel Duchamp, Max Ernst, Rene Magritte, Joan Miro, Salvador Dali, Francis Picabia, Pablo Picasso, etab. Idazle surrealisten artean ondorengo hauek dira aipagarrienak : Louis Aragon, Andre Breton eta Paul Eluard. Luis Buñuel, Salvador Dali, jean Cocteau eta Man Ray zinemagileak ere surrealismoaren jarraitzaile izan ziren.

 

Max Ernst

Surrealismoak eman duen margolari emankorrena, beharbada, Max Ernst izan da.

Briihlen jaio zen, Alemanian, 1891n, eta Parisen hil zen 1976an. Gaztetan, psikiatriaz eta filosofiaz interesatu zen, baina Bonneko unibertsitatean egiten ari zen ikasketak bertan behera utzi, eta margotzeari ekin zion. I. Mundu gerran soldadu izan ondoren alemaniar gudarostean, Ernst dadaismoan sartu zen, eta Koloniako artisten dada taldea osatu zuen. Hans Arp artista-poetarekin batera zenbait argitalpen atera zituen eta estilo hartako collage eta fotomuntaketa batzuk egin zituen, horien artean Herrzenn dena igerian dabil oraindik izenekoa (1920 ; Museum of Modern Art, New York), logika gabeko konposizio harrigarri bat, intsektu eta arrainen argazki zatiz eta marrazki anatomikoz egina, antzezten dituen gauzenaniztasuna iradokitzeko berariaz moldatua.

1922an, Ernst Parisa aldatu zen bizitzera, eta han, bi urte geroago, surrealismoaren sortzaileetako bat izan zen. Subkontzientetik zetozkion irudien emaria akuilatzeko, 1925ean hasita, bi teknika berri erabili zituen : fr -ottage izenekoa (oihalaren edo paperaren azpian zura, lore prentsatuak edo erliebedun zerbait jarri eta, gainean igurtziz azpiko erliebea azaleratzea, haurrek panpona paperez estali eta arkatzez irudia ateratzen duten modura), eta ddcalcomarzie deitu zitzaiona (gainazal bat margotu eta beste gainazal baten gainean ezarririk pintura edo irudia bigarren horretara pasatzeko teknika).

Teknika horiek erabiliz ateratako irudiak marrazki sail batean (Hrstorre rzaturelle, 1926) eta margolan askotan erabili zituen Ernstek. Azken hauen artean, aipatzekoak dira Oihan handia (1927 ; Kunstmuseum, Basilea, Suitza), eta San Arzlorzior•e rz tezztaldra (1945 ; Wilhelm-Lehmbruck-Museum, Duisburg, Alemania). 1934tik aurrera, eskulturagintzan saiatu zen gero eta gehiago, eta eskulturan ere, lehenago pinturan bezala, teknika guztiz bereziak erabili zituen. Garai honetakoa da Oedrptts II izeneko eskultura (1934 ; bilduma pribatua, New York).

11. Mundu gerra hasi zenean, Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta, han, Peggy Guggenheim arte merkatari eta galeria jabearekin ezkondu zen. Ameriketan bizi izan zen denboran (Dorothea Tanning amerikar margolariarekin ezkondu zen gero) lanean aritu zen buru-belarri, eta garai hartako obra bat aipatzearren, Afrikako eraginak erakusten dituen Errege-eri-egitzak jolasean (1944 ; Museum of Modern Art, New York) eskultura ekarriko dugu gogora. 1950 inguruan Frantziara itzuli zenetik askoz gutxiago esperimentatu zuen eta, batez ere, eskulturako ohiko materialetan modelatutako teknikak hobetzen saiatu zen. Horrek ez du esan nahi, hala ere, geldi egon zenik, zalantzarik gabe, mende honetako artista emankorrenetako' bat izan baita Max Ernst.

 

Joan Miro

Joan Miro Bartzelonan jaio zen, 1893ko apirilaren 20an. Aita erlojugilea eta bitxigilea zuen. Eskulangile familia batean jaio izana eta Kataluniako paisaje barea funtsezkoak izan ziren Miruren margolanetan. Merkataritza ikasketak egin ziraren eta bi urtez bulego batean egin zuen lan, harik eta gaixotu zen arte. Gurasoek Tarragonako Montroigera eraman zuten sendatzera. 1912an Bartzelonara itzuli zen eta Francisco Gali pintorearen eskolan hasi zen. Gali izan zen, beraz, Miruri Pariseko azkeneko arte joeren berri eman ziona. Orduan ezagutu zuen Mir6k Antonio Gauduren arkitektura zoragarria ere. Joan Murok gizaki primitibo batek edo haur batekikusiko lukeen moduan antzezten zuen izadia . Alde horretatik, oso hurbil zegoen dadaista eta surrealistetatik. 1915etik 1919ra Mirok Bartzelonan, Montroigen eta Mallorcan lan egin zuen, eta paisajeak, erretratuak eta gorputz biluziak margotu zituen kolore ilun eta biziz. 1919tik aurrera, Parisen eta Montroigen bizi izan zen, txandaka. 1925etik 1928ra, surrealismoak eta Paul Klee margolari suitzarrak eragin nabarmena izan zuten Ma- orengan, honen pintura onirikoetan eta paisaje irudikatuetan ikusten den bezala.

1930eko hamarraldian Miruren mugak asko zabaldu ziren. Balletetarako dekoratuak egin zituen, eta bere margolanak Frantziako eta Estatu Batuetako arte aretoetara zabaltzen hasi ziren. Espainiako gerra zibilaren garaian, Parisen bizi izan zen Miro, eta 11. Mundu gerra hasi zenean Espainiara itzuli zen. Garaitsu hartan margotu zituen Konstelazio ospetsuak.

1948an eduki poetiko handiko obra sail bat hasi zuen, emakumea, txoria eta izarra gaitzat hartuta. Bigarren Munclu gerraz geroztik mundu guztian hedatu zen Joan Miruren ospea. 1954an, Veneziako Bi Urteko saria irabazi zuen grabatu batekin eta handik lau urtera Pariseko Unescoren eraikinerako zeramikazko mural bat egin zuen, zeinari esker Guggenheim fundazioaren saria eman baitzioten. Ospea eta ohoreak gorabehera, Mirok bere gogoeta eta sorkuntza artistikoarekin jarraitu zuen, harik eta 1983ko Eguberri egunean Patina de Mallorcan hil zen arte.

Hona, jarraian, Maroren obra garrantzizkoenetako batzuk : La Masra (1922, Hemingwayren bilduma, New York), El Carnaual de Arlegzrrn (1925, Albrigth-Knox Art Gallery, Buffalo, EEBB), Intenoi holandes I (1928, Museum of Modern Art, New York), Nattumleza mtrerta corz zapato uiejo (1937, Museum - of Modern Art, New York), Mttjeres rodeadas poi el uuelo de iroz pajaro (1941, Andre Bretonen bilduma, Paris), Azul I, AzarlIl (1961, Pierre Matisse Gallery, New York) rlltrchacha ante al nzar (1967), inadrmrr (1975).

 

Salvador Dali

Gironako Figueresen jaio zen Salvador Dali 1904an. Etengabeko nabarmenkeriak eta adierazpen probokatzaileak zirela bide, XX.. endean artearen munduak eman duen pertsonaia polemikoenetako bat izan da kataluniar artista, baina horrek ez luke estali behar margolariaren talentu aparta. Txikitatik zen marrazten trebea eta aitak Madrila bidali zuen, San Femandoko Arte Edenetako Eskolan ikas zezan. Madrilen ezagutu zituen Luis Buñuel zinemagilea eta Federico Garcia Lorca poeta. Bere lehen lanetan --lhrchacha ert la uentazza (1925, Museo de Arte Contemporaneo, Madril)-, estilo naturalista eta guztiz zehatza erakutsi zuen. 1928an, Joan Mirok bultzatuta, Parisa joan zen eta surrealisten higikundearekin bat egin zuen. Garaitsu hartan ezagutu zuen Gala, Paul Eluard frantses poetaren emaztea, gero Dalien musa eta bizikide izango zena. Surrealismoa puripurian zegoela, bi film ospetsu egin zituen Luis Buñuelekin batera -Un chien arzdalozt (1924) eta L Elge doi - ( 1930)-, eta bere margolan hoberenetako batzuk pintatu zituen : Lapersrsterzcia de la nzerzzoria (1931, Museum of Modern Art, New York) eta El grarz nzasttrrbadoz •. Estilo heldua erakusten du margolan horietan, eta Giorgio De Chu7co italiarraren eragina nabaritzen bazaio ere, guztiz orijinala da islatzen duen ametsetako mundua : alegoria metafisikoz eta sexu irudiez josia, eta guztia teknika oso landuan oinarritua . 1933an egin zuen erakusketak ospe handia ekarri zion, eta orduan hasi zuren Daliren probokazioak eta xelebrekeriak. Jarrera hura zela rnedio -batzuen iritziz margolanak merkaturatzeko modu bat zen-, eta politIIcan posturarik hartu nahi ez zuelako, bota egin zuten surrealisten higikundetik. Aldi hartan, psikoanalisiaren teorietan oinarriturik, mintzaira piktoriko errealista batean eldarniozko elementuak elkartuz, eguneroko gauzakiak eta irudien interpretazio bikoitzak erabiliz, "interpretazio metodo paranoiko-kritikoa" deitu zuena pralctilcanr zuen. Aro honetakoak dira Construccron blarzda jtrdras cons hervidas (1936, Museum of Art, Filadelfia), eta Plapa con teldforeo obrak. II. Mundu gerran Estatu Batuetan bizi izan zen, Hollywoodetik hurbil, eta pelikula batzuetako kide izan zen. 1940. hamarraldiaren azkenetan itzuli zen Espainiara eta gai mistikoak landu zituen, Azken afaria, esate baterako, Leonardo da Vinciren margolanean oinarriturik.

Geroago, bitxien diseinugintzan eta liburuen ilustrazioan ere aritu zen. 1989an hil zen Salvador Dali, Bartzelonan.