Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

De Chirico, Chagall eta Klee

De Chiricoren Dorre gorria (1913). Bilduma pribatua, Venezia. De Chiricok arkitektura osagai huts eta mortuen bidez defmitu zuen espazioa bere hainbat obretan.<br><br>

Fussli eta Goyaren lanetan izan zuen fantasia arte joerak hasiera (XVIII. mende bukaera) . Garai hartan, arrazionalismoaren eraginez, arrazoiaren eta irudipenaren arteko eten bat izan zen. Bestalde, kontuan hartzekoa da artistak gizartearen barruan zuen gero eta askatasun handiagoa. XIX. mendeko pinturan fantasiak ez zituen jarraitzaile asko izan, baina 1900. urtetik aurrera arte joera nagusietako bat bihurtu zen.

 

Giorgio De Chirico

De Chirico Grezian jaio zen (Volo, Tesalia, 1888), baina aita-ama italiarrak zituen.

Lehenengo ikasketak Atenasko Akademian egin zituen, baina 1906-1909 urteetan Munichera joan zen ; han osatu zituen arte ikasketak . De Chiricoren lana Antzin Aro klasikoaren eta mitologiaren gurtzan batetik, eta bestetik, Alemaniako kultura figuratiboan eta filosofikoan oinarritzen da. Bestalde, Arnold Bocklin suitzar pintorearen lanek eragin nabarmena izan zuten De Chiricorengan . 1911n Parisa joan zen, eta han ezagutu zituen Guillaume Apollinaire idazlea (GuillaztmeApollrnaireren erretratu igarlea, 1914, Arte Modernoko Museo Nazionala, Paris) eta Picasso. Artista horien bidez ezagutu zituen De Chiricok abangoardiako artea eta literatura.

Pintura metafisikoa ofizialki 1915ean sortu zen, eta De Chirico hartzen da, hain zuzen ere, pintura mota horren sustatzaile nagusitzat. Urte horren aurreko De Chiricoren lanek, abangoardiako higikundeek ez bezala, errealitate sendo eta zehatza erakusten dute, eta gizakiaren barne azterketa etairudimena azaltzen dituzte. Garai horretan Italiakoplazak saila marraztu zuen, zeinean arkitektura osagaiek bereganatzen baitituzten espazio hutsak, Ferrarako eta Turingo arkupeetan adibidez. Mota horretakoak dira Infinituaren nostalgia (1913-1914, New York, MOMA) eta Kale batere nxrsterroa eta malenkonia (1914, bilduma partikularra, New Canaan) lanak. Lan horietako osagai guztiak -zehaztasunez aztertua den errealitatea, perspektiba klasiko batean txertaturik dagoen espazio argi eta geldia- bihurtzen dira, trasposizio fantastiko baten bidez, errealitate oniriko eta surrealista baten adierazle . Espazio hutsetan «mlanikia» delako pertsonaia agertzen da, pintura metafisikoaren oinarrizko pertsonaia hain zuzen.

Italiako plazak» sailaz gainera, Musa asaldagarriak (1917) eta Metafisika Handia (1917, New York, MOMA) egin zituen garai horretan. 1919. urtetik aurrera, izpiritu modernoaren» kontrako jarrera hartu zuen eta tradizio eta pintura klasikora itzuli zen ; literaturaren aipamenak batetik, eta bestetik, Erromako eta Greziako hondakinen oroitzapenak aitzakiatzat hartu zituen ironia intelektualista erabiltzeko. Azken garaihorretako lanetan garai metafisikoko gaiak erabili zituen berriz ere : manikia, mitologia, eta baita sinbolismo surrealista nabarmena . Ironia ere aurki daiteke lan horietan, baina baita formaren oparotasun gero eta sentikorragoa ere. 1968. urtetik aurrera De Chirico eskulturan hasi zen lanean; ordu arte pinturan erabili zituen osagai ikonografiko berdinak landu zituen pitinadun metaletan.

De Chiricoren lanen lehenengo erakusketa 1936an egin zen New Yorken, eta Parisen eta Erroman ondoren. De Chiricoren lan osoa erakusten zuten erakusketak ugari eta garrantzi handikoak izan ziren : Veneziako Bi Urtekoa (1948, 1956), Milango Palazzo Reale (1970), Parisko Marmottan museoa (1975) eta Parisko MNAM (1982).

De Chiricok, bestalde, literatura eta antzerki lanak ere egin zituen (Hebdomeros, Paris, 1929 ; Memorres de ma vie, Erroma, 1945).

De Chiricoren lanak munduko hainbat museotan ikus daitezke : Milan (Brera), Chicago (Art Institute), Erroma (GAM), Hanburgo (Kunsthalle), New York (MOMIA) eta Parisen (MNAM), eta Italiako (Milan : Jucker, Jesi, Toninellil, Mattioli bildumak), Frantziako eta Ingalaterrako (Londres, R. Penrose bilduma) hainbat bilduma partikularretan.

 

Marc Chagall

Marc Chagall Vitebsk-en (Errusia) jaio zen 1887an. Familia judua zuen, oso elizkoia eta folkloreari atxikia. Lehenengo arte ikasketak San Petersburgon egin zituen ; Bakst izan zuen irakasle, eta hari esker ezagutu zituen Cezanne, P. Gauguin eta Van Gogh (Saloitxoa, 1908, artistaren bilduma).

1910ean Parisa joan zen. Hiri hartan abangoardiako intelektualak ezagutu zituen ;Modigliani, Soutine, Leger, Lipchitz auzokide izan zituen, eta Blaise Cendrars poeta adiskide handia izan zuen (Apollrnaire-rr onienaldra, 1911-1912, Stedelijk Van Abbe museoa, Eindhoven). Fantasiaren inguruan murgildurik bazebilen ere (Zazpi behatzen erretratua, 1912-1913, Stedelijk museoa, Amsterdam), zenbait lanetan herrietako bizitza mitikoa eta erritu juduak erakutsi zituen (Vitebsk-i bztruz, 1914, S. and A. Zacks bilduma, Toronto ; Jaregztna, 1914, Kunstammlung Nordrhein-Westfalen, Diisseldorf).

1917ko iraultzaren aldeko agertu zen (Hilerriko ateak, 1917, I. Meyer Chagall bilduma, Basilea) ; Vitebsk-eko Arte Ederretako Ordezkari izan ondoren, akademia bat sortu zuen hiri horretan, eta konstruktibistak eta suprematistak gonbidatu zituen hartara.

1919-1921 urte bitartean Moskun bizi izan zen, eta hainbat horma pintura eta Arte juduaren Antzokiko oihala egin zituen han.

Garai horretan hasi zen Nire bizitza autobiografia idazten. 1929an Parisa itzuli zen, eta lorez eta irudiz osatutako izadi hilak marraztu zituen (Ida leihoan, 1924, Stedelijk museoa, Amsterdam). Bestalde, maila handiko grabatuak egin zituen : Gogolen Arrnaa hilak (1927an amaituak), La Fontaineren Elezaharrak, eta Biblia (1930-1931).

Garai horretako margolanetan gurutziltzatzearen inguruko sinboloak nabarmentzen dira (Gira •utziltzatze zuria, 1938, Art Institute, Chicago). 1940ko hamarraldian Proventzan hartu zuen bizilekua, eta zeramika eta eskulturarenganako zaletasuna sortu zitzaion han (Bikotea ahuntz batekin, 1952, behe erliebea marmolean, artistaren bilduma) . Ondoren tamaina handiko lanak egiten hasi zen, besteak beste, Metz-eko katedraleko beirateak (1958-1968) eta New York-eko Operako dekorazioa (1965).

 

Paul Klee

Paul Klee Miinchenbuchsee-n (Suitza) jaio zen 1879an ; aita musika irakaslea zuen.

Bernako eskolan aritu ondoren, Munich-eko Akademiara joan zen ; han Franz von Stucken ikasle izan zen (1898-1900), eta harekinbereganatu zituen Jirgeridstil arte joeraren oinarriak. 1901. urtean Italiara joan zen lehenengo aldiz ; bidaia hura H. Haller suitzar eskultorearekin batera egin zuen. Bernan amaitu zituen pintura ikasketak, eta musika, arte grafikoak eta klasikoen irakurketarekin osatu zituen. 1902-1906 urte bitartean W. Blake, G. ICimt, Goya, eta, Parisera egindako bidaia batean, Leonardo eta Rembrandt-en lanak ezagutu zituen. Akuafortesail bat (Andre llarra zuhaitzari, 1903 ; Antzezlea II, 1904) eta beira gainean egindako 26 urmargo (Kalea eta gurdia, 1907, Cincinnati, F. Laurens bilduma) izan zituen lehenengo lan aipagarriak. 1908. urtea arte ez zituen Van Gogh, P. Cezanne, Matisse eta Frantziako eskolako beste pintoreen obrak ikusi. Aipatzekoak ditu Voltaireren Candide lanerako egin zituen marrazkiak (Oihala esku beldurtiz jasotzen du., 1911, Klee Fundazioa, Berna).

1911n Der Blaue Reiter taldearekin jarri zen harremanetan eta A. Kubin, V. Kandinsky, A. Macke eta F. Marc ezagutu zituen.

Margolari horiekin Berlingo Bigarren Erakusketan parte hartu zuen ; Parisen R. Delaunayren adiskide izan zen, eta giro kubistarekin izan zituen harremanak. Formen balio psikologikoari buruzko analisia alde batera utzi eta argi, kolore, mugimendu eta iragankortasunaren inguruko arazoak aztertzeari ekin zion Kleek. Louis Moilliet eta Macke pintoreekin Tunisiara joan zen bidaian ; garrantzi handikoa izan zen bisitaldi hura Kleerentzat, han aurkitu baitzuen Kleek kolorea (Hanmiantet riteskitarekia, 1914, Paris, Berggruen bilduma). 1920an Weimar-eko Bauhaus eskolan sartu zen eta 1924an Kandinsky, L. Feininger eta A. Jawlenskyrekin Blatte Vier taldea osatu zuen. Garai horretan lan asko egin zituen ; errealitatea ulertzeko zuen modu berezia erakusten zuten beti bere margoetako gaiek, eta errealitate hori irudizko datu baten bidez adierazten zuen. Irudi horiek misterioz betetakoak izaten dira, tamainaz txikiak, argiz beteak, eta ikurrez inguratuak (Antzoki botanikoa, 1924, Lenbachhaus, Munich). 1925ean Dessaura joan zen, Bauhaus-en egoitza berrira, eta bere azterketa teorikoei ekin zien berriz ere ; azterketa horiek guztiak hil ondoren argitaratu zen lan batean bildu zituen. 1913an Bauhaus utzi eta Diisseldorfeko akademiako irakasle bihurtu zen ; 1933an, ordea, Bernara aldegin behar izan zuen, naziek zigorra ezarri baitzioten.

Azken urteetako lanak ordu artekoak baino dramatismo handiagokoak dira : heriotzaren inguruko ikurren oso antzekoak direnak maiz ageri dira obra horietan (Dulcanrara Uhartea, 1938 ; Arrigertr gizajoa, 1939 ; Heriotza eta sira, 1940 ; Klee Fundazioan guztiak, Bernan).

Pinturaren teoria eta praktika elkarri lotu dituzten artista moderno nagusietako bat da Klee. Haurtzaroan izan zituen obsesio ilunak ametsezko irudi alai bihurtu zituen heldutasun garaiko lanetan. Gogoeta didaktikoak egiaztatze balioa zuten harentzat, eta ez zuten inoiz sormena eta forma berrien bilaketa oztopatu. Kleeren ideien erakusgarri garbia da Aito?pen sortzailea lana. Lan horretako oharrak ezinbestekoak dira Kleeren lan, ikur, erernu kromatiko eta egitura formalen mundua arautzen duten prozesuen esanahia ulertzeko.