Artea»XIX eta XX mendeak
De Chirico, Chagall eta Klee
Fussli eta Goyaren lanetan izan zuen fantasia arte joerak hasiera (XVIII. mende bukaera) . Garai hartan, arrazionalismoaren eraginez, arrazoiaren eta irudipenaren arteko eten bat izan zen. Bestalde, kontuan hartzekoa da artistak gizartearen barruan zuen gero eta askatasun handiagoa. XIX. mendeko pinturan fantasiak ez zituen jarraitzaile asko izan, baina 1900. urtetik aurrera arte joera nagusietako bat bihurtu zen.
Giorgio De Chirico
De Chirico Grezian jaio zen (Volo, Tesalia,
1888), baina aita-ama italiarrak zituen.
Lehenengo ikasketak Atenasko Akademian
egin zituen, baina 1906-1909 urteetan Munichera
joan zen ; han osatu zituen arte ikasketak
. De Chiricoren lana Antzin Aro klasikoaren
eta mitologiaren gurtzan batetik,
eta bestetik, Alemaniako kultura figuratiboan
eta filosofikoan oinarritzen da. Bestalde,
Arnold Bocklin suitzar pintorearen lanek
eragin nabarmena izan zuten De Chiricorengan
. 1911n Parisa joan zen, eta han ezagutu
zituen Guillaume Apollinaire idazlea
(GuillaztmeApollrnaireren erretratu igarlea,
1914, Arte Modernoko Museo Nazionala,
Paris) eta Picasso. Artista horien bidez ezagutu
zituen De Chiricok abangoardiako artea
eta literatura.
Pintura metafisikoa ofizialki 1915ean
sortu zen, eta De Chirico hartzen da, hain
zuzen ere, pintura mota horren sustatzaile
nagusitzat. Urte horren aurreko De Chiricoren
lanek, abangoardiako higikundeek ez
bezala, errealitate sendo eta zehatza erakusten
dute, eta gizakiaren barne azterketa etairudimena azaltzen dituzte. Garai horretan
Italiakoplazak saila marraztu zuen, zeinean
arkitektura osagaiek bereganatzen baitituzten
espazio hutsak, Ferrarako eta Turingo
arkupeetan adibidez. Mota horretakoak dira
Infinituaren nostalgia (1913-1914, New
York, MOMA) eta Kale batere nxrsterroa eta
malenkonia (1914, bilduma partikularra,
New Canaan) lanak. Lan horietako osagai
guztiak -zehaztasunez aztertua den errealitatea,
perspektiba klasiko batean txertaturik
dagoen espazio argi eta geldia- bihurtzen
dira, trasposizio fantastiko baten bidez,
errealitate oniriko eta surrealista baten adierazle
. Espazio hutsetan «mlanikia» delako
pertsonaia agertzen da, pintura metafisikoaren
oinarrizko pertsonaia hain zuzen.
Italiako plazak» sailaz gainera, Musa asaldagarriak
(1917) eta Metafisika Handia
(1917, New York, MOMA) egin zituen garai
horretan. 1919. urtetik aurrera, izpiritu
modernoaren» kontrako jarrera hartu zuen
eta tradizio eta pintura klasikora itzuli zen ;
literaturaren aipamenak batetik, eta bestetik,
Erromako eta Greziako hondakinen oroitzapenak
aitzakiatzat hartu zituen ironia intelektualista
erabiltzeko. Azken garaihorretako lanetan garai metafisikoko gaiak
erabili zituen berriz ere : manikia, mitologia,
eta baita sinbolismo surrealista nabarmena
. Ironia ere aurki daiteke lan horietan,
baina baita formaren oparotasun gero eta
sentikorragoa ere. 1968. urtetik aurrera De
Chirico eskulturan hasi zen lanean; ordu arte
pinturan erabili zituen osagai ikonografiko
berdinak landu zituen pitinadun metaletan.
De Chiricoren lanen lehenengo erakusketa
1936an egin zen New Yorken, eta Parisen
eta Erroman ondoren. De Chiricoren
lan osoa erakusten zuten erakusketak ugari
eta garrantzi handikoak izan ziren : Veneziako
Bi Urtekoa (1948, 1956), Milango
Palazzo Reale (1970), Parisko Marmottan
museoa (1975) eta Parisko MNAM (1982).
De Chiricok, bestalde, literatura eta antzerki
lanak ere egin zituen (Hebdomeros, Paris,
1929 ; Memorres de ma vie, Erroma, 1945).
De Chiricoren lanak munduko hainbat museotan
ikus daitezke : Milan (Brera), Chicago
(Art Institute), Erroma (GAM), Hanburgo
(Kunsthalle), New York (MOMIA) eta
Parisen (MNAM), eta Italiako (Milan : Jucker,
Jesi, Toninellil, Mattioli bildumak), Frantziako
eta Ingalaterrako (Londres, R. Penrose
bilduma) hainbat bilduma
partikularretan.
Marc Chagall
Marc Chagall Vitebsk-en (Errusia) jaio
zen 1887an. Familia judua zuen, oso elizkoia
eta folkloreari atxikia. Lehenengo arte ikasketak
San Petersburgon egin zituen ; Bakst
izan zuen irakasle, eta hari esker ezagutu
zituen Cezanne, P. Gauguin eta Van Gogh
(Saloitxoa, 1908, artistaren bilduma).
1910ean Parisa joan zen. Hiri hartan abangoardiako
intelektualak ezagutu zituen ;Modigliani, Soutine, Leger, Lipchitz auzokide
izan zituen, eta Blaise Cendrars poeta
adiskide handia izan zuen (Apollrnaire-rr
onienaldra, 1911-1912, Stedelijk Van Abbe
museoa, Eindhoven). Fantasiaren inguruan
murgildurik bazebilen ere (Zazpi behatzen
erretratua, 1912-1913, Stedelijk museoa,
Amsterdam), zenbait lanetan herrietako bizitza
mitikoa eta erritu juduak erakutsi zituen
(Vitebsk-i bztruz, 1914, S. and A. Zacks
bilduma, Toronto ; Jaregztna, 1914, Kunstammlung
Nordrhein-Westfalen, Diisseldorf).
1917ko iraultzaren aldeko agertu zen (Hilerriko
ateak, 1917, I. Meyer Chagall bilduma,
Basilea) ; Vitebsk-eko Arte Ederretako
Ordezkari izan ondoren, akademia bat sortu
zuen hiri horretan, eta konstruktibistak
eta suprematistak gonbidatu zituen hartara.
1919-1921 urte bitartean Moskun bizi izan
zen, eta hainbat horma pintura eta Arte juduaren
Antzokiko oihala egin zituen han.
Garai horretan hasi zen Nire bizitza autobiografia
idazten. 1929an Parisa itzuli zen,
eta lorez eta irudiz osatutako izadi hilak
marraztu zituen (Ida leihoan, 1924, Stedelijk
museoa, Amsterdam). Bestalde, maila
handiko grabatuak egin zituen : Gogolen
Arrnaa hilak (1927an amaituak), La Fontaineren
Elezaharrak, eta Biblia (1930-1931).
Garai horretako margolanetan gurutziltzatzearen
inguruko sinboloak nabarmentzen
dira (Gira •utziltzatze zuria, 1938, Art Institute,
Chicago). 1940ko hamarraldian Proventzan
hartu zuen bizilekua, eta zeramika
eta eskulturarenganako zaletasuna sortu zitzaion
han (Bikotea ahuntz batekin, 1952,
behe erliebea marmolean, artistaren bilduma)
. Ondoren tamaina handiko lanak egiten
hasi zen, besteak beste, Metz-eko katedraleko
beirateak (1958-1968) eta New
York-eko Operako dekorazioa (1965).
Paul Klee
Paul Klee Miinchenbuchsee-n (Suitza)
jaio zen 1879an ; aita musika irakaslea zuen.
Bernako eskolan aritu ondoren, Munich-eko
Akademiara joan zen ; han Franz von Stucken
ikasle izan zen (1898-1900), eta harekinbereganatu zituen Jirgeridstil arte joeraren
oinarriak. 1901. urtean Italiara joan zen lehenengo
aldiz ; bidaia hura H. Haller suitzar
eskultorearekin batera egin zuen. Bernan
amaitu zituen pintura ikasketak, eta musika,
arte grafikoak eta klasikoen irakurketarekin
osatu zituen. 1902-1906 urte bitartean
W. Blake, G. ICimt, Goya, eta, Parisera egindako
bidaia batean, Leonardo eta Rembrandt-en
lanak ezagutu zituen. Akuafortesail bat (Andre llarra zuhaitzari, 1903 ; Antzezlea
II, 1904) eta beira gainean egindako
26 urmargo (Kalea eta gurdia, 1907, Cincinnati,
F. Laurens bilduma) izan zituen lehenengo
lan aipagarriak. 1908. urtea arte
ez zituen Van Gogh, P. Cezanne, Matisse
eta Frantziako eskolako beste pintoreen
obrak ikusi. Aipatzekoak ditu Voltaireren
Candide lanerako egin zituen marrazkiak
(Oihala esku beldurtiz jasotzen du., 1911,
Klee Fundazioa, Berna).
1911n Der Blaue Reiter taldearekin jarri
zen harremanetan eta A. Kubin, V. Kandinsky,
A. Macke eta F. Marc ezagutu zituen.
Margolari horiekin Berlingo Bigarren Erakusketan
parte hartu zuen ; Parisen R. Delaunayren
adiskide izan zen, eta giro kubistarekin
izan zituen harremanak. Formen balio
psikologikoari buruzko analisia alde batera
utzi eta argi, kolore, mugimendu eta iragankortasunaren
inguruko arazoak aztertzeari
ekin zion Kleek. Louis Moilliet eta Macke
pintoreekin Tunisiara joan zen bidaian ; garrantzi
handikoa izan zen bisitaldi hura Kleerentzat, han aurkitu baitzuen Kleek kolorea
(Hanmiantet riteskitarekia, 1914, Paris, Berggruen
bilduma). 1920an Weimar-eko Bauhaus
eskolan sartu zen eta 1924an Kandinsky,
L. Feininger eta A. Jawlenskyrekin Blatte
Vier taldea osatu zuen. Garai horretan lan
asko egin zituen ; errealitatea ulertzeko zuen
modu berezia erakusten zuten beti bere margoetako
gaiek, eta errealitate hori irudizko
datu baten bidez adierazten zuen. Irudi horiek
misterioz betetakoak izaten dira, tamainaz
txikiak, argiz beteak, eta ikurrez inguratuak
(Antzoki botanikoa, 1924, Lenbachhaus,
Munich). 1925ean Dessaura joan zen, Bauhaus-en
egoitza berrira, eta bere azterketa
teorikoei ekin zien berriz ere ; azterketa horiek
guztiak hil ondoren argitaratu zen lan
batean bildu zituen. 1913an Bauhaus utzi
eta Diisseldorfeko akademiako irakasle bihurtu
zen ; 1933an, ordea, Bernara aldegin
behar izan zuen, naziek zigorra ezarri baitzioten.
Azken urteetako lanak ordu artekoak
baino dramatismo handiagokoak dira : heriotzaren
inguruko ikurren oso antzekoak
direnak maiz ageri dira obra horietan (Dulcanrara
Uhartea, 1938 ; Arrigertr gizajoa,
1939 ; Heriotza eta sira, 1940 ; Klee Fundazioan
guztiak, Bernan).
Pinturaren teoria eta praktika elkarri lotu
dituzten artista moderno nagusietako bat da
Klee. Haurtzaroan izan zituen obsesio ilunak
ametsezko irudi alai bihurtu zituen heldutasun
garaiko lanetan. Gogoeta didaktikoak
egiaztatze balioa zuten harentzat,
eta ez zuten inoiz sormena eta forma berrien
bilaketa oztopatu. Kleeren ideien
erakusgarri garbia da Aito?pen sortzailea
lana. Lan horretako oharrak ezinbestekoak
dira Kleeren lan, ikur, erernu kromatiko eta
egitura formalen mundua arautzen duten
prozesuen esanahia ulertzeko.