Artea»XIX eta XX mendeak
Piet Mondrian eta neoplastizismoa
Piet Mondrian
Piet Mondrian Amersfoort-en (Utretcht) jaio zen 1872an. 1892tik 1895era Amsterdameko Akademian aritu zen ; garai hartan paisajeak marraztu zituen batez ere (Amsterdam ingurtiko paisajea, 1902, Seuphor bilduma, Paris). Horrez gainera, bizibidea ateratzeko, museoetarako kopiak egiten zituen, eta marrazki zientifikoak Liedengo Unibertsitaterako. Domburg-era (Zeelanda probintzia) joan eta J. Toorop ezagutu zuenean, erabateko aldaketa gertatu zen Mondrianen estiloan : lehenengo lanetako estilo naturalista (1895-1907) alde batera utzi, eta sinbolismoaren bilaketari ekin zion. Sinbolismoak eraginda, irudien egiturak banatu zituen eta kolore biziak erabiltzen hasi zen ; koloreak hainbat eremutan banatzen zituen, teknika fauvista eta teknika puntillistaren bidez zenbaitetan. Garai horretan, sail bat osatu zuen zuhaitza gai hartuta : Zuhaitz gorria (1909-1910) ; Zttbaitz berdea (1911) ; Sagarrondoa loretan (1912). 1911-1914 urteetan Parisen bizi izan zen ; urte horietan forma organikoak baztertu eta hirietako irudiak (Facade, 1913, Amsterdam, Stedelijk museoa) eta konposizio gero eta zorrotzagoak (I. Koadroa, 1913, Otterlo, Rijksmus. ; Konposizio obala, 1914, Haga, Gemeentemus .) egin zituen. 1914an Herbehereetara itzuli zen, eta hantxe egon zen 1919. urtea arte. Garai horretako lanetan lerroen eta koloreen oinarriak bilatzen saiatu zen batez ere, baina, hala ere, naturari buruzko izenburuak jartzen zizkien (Kaia eta ozeanoa, 1915, Gemeentemus., Haga). Garai horretan, bestalde, espazioaren eta sakontasunaren arazoari konponbidea bilatu nahaian aritu zen. De Stijl aldizkaria (1917) eta neoplastizismoa sortu zirenean, zehatz-mehatz azaldu zituen Mondrianik estilo berriaren oinarriak (Neoplastrzrsr)zoa, 1917). Alemaniako idealismoa berreskuratu nahiz, gizakiaren eta unibertsoaren arteko harreman orekatuak bilatu zituen. Hortaz, artelanak ez zuen ezer adierazi behar, bi osagaien arteko lotura soil-soildc. Helburu hori iristeko lerro zuzenak eta lauki zuzenak besterik ez zituen erabiltzen formei dagokienez, eta koloreei dagokienez, berriz, oinarrizkoak (horia-gorria-urdina) eta ez-koloreak (zuria, beltza eta grisa) bakarrik . 1919. urtetik aurrera Parisen bizi izan zen eta han Cercle eta Carre ("Zirkulua eta Karratua") taldeko kide egin zen eta Abshzzctiorz-Creatlorz higikundeko ("Abstrakzio- Sorkuntza") jarraitzaile. 1938an Londresa joan zen eta 1940an New Yorkera ; hiri horretan bizi izan zen hil zen arte. New Yorken bizi izan zen urteetan kolore askoko lanak egin zituen : BioadwayBoogi-Woogre, 1942-1943, New York, Arte Modernoko museoa ; New Iork City saila, 1942, New York, H. Holtzetan bilduma.
Abangoardiako higikundeak Errusian
Lehen Mundu gerraren ondorengo Errusia
eta Urriko Iraultzaren ondorengo urteetako
sobiet errepublika, abstrakzionismoaren
gune nagusiak izan ziren. Errusia akademizismoaren
eraginpean egon zen denbora
luzean, eta egoera horretatik inongo trantsiziorik
gabe igaro zen abstrakzionismora. XX.. endearean lehenengo hamarraldiko industrializazioaren eraginez, indar handia hartu
zuen kulturak Moskun. Frantziako pinturak,
nabis taldekoak eta sinbolistak lehenbizi, eta
fauvistak eta kubistak gero, jarraitzaile sutsuak
izan zituen Moskun. Abangoardiako
artearen babesleak eta bildumariak erruz
ugaritu ziren, eta horrek asko erraztu zuen
higikunde berrien sorrera.
1905. urteko iraultzaren ondorengo nahasmendu
politikoak arte guztiak berritzea
ekarri zuen. Elkarte eta argitalpen artistiko
ugari sortu zen. Ar-tearenn mundua (1898-
1904) izan zen argitalpen nagusia, nabis taldeko
artisten eta sinbolisten lanak ezagutaraztea
helburu zuena. Haren ondoren
Urrezko ardi larrira sortu zen, Europako
abangoardiak eta errusiar artista gazteenen
lanen berri ematen zuena. XX. mendearen
hasieran, horrez gainera, arte herritarraren
lanak (
Michel Larionov
Michel Larionov Tiraspolen (Besarabia)
jaio zen 1881ean. Moskun egin zituen pintura,
eskultura eta arkitektura ikasketak.
Eskolan bere emazte izango zen Natalia
Goncharova ezagutu zuen, eta giro posinpresionistetara
hurbildu ziren biak.
1906an Artearen Mundua aldizkarian parte
hartu zuten. Urte horietan V. van Gogh,
P. Bonnard, H. Matisse eta Picassoren lanak aztertu zituen, batez ere, Larionovek
(Br emakurrze rbaran bairztra barxzen, 1903,
Mme. Larionoven bilduma, Paris). Larionov
errusiar abangoardiako pintore nagusietako
bat izan zen eta D. Burljuk, P. Kuznecov
eta Goncharovarekin batera Arrosa Urdina
taldea eta Urrezko Ardi Larrua aldizkaria
sortu zituen. Lehenengo lanetan errusiar
herriaren bizitza (Ofizialen bizargina,
1907, Mme. Larionoven bilduma, Paris ; Soldaduak,
1908, bilduma partikularra, Londres),
herri ohiturak berreskuratzeko nahia
eta kolorea eta formen bakuntzea
erakusten zituen. Baina joera horren ondoren
«rayonismo ,, deritzanean oinarritu
zen ; 1913an argitaratu zuen pintura joera
horren inguruko manifestua. 1914an Larionov
eta Goncharova Parisa joan ziren Diagileventzat
lan egitera. Hurrengo urteetan
Larionov, gaixorik zegoela, eszenografian
eta balletean lan egin zuen gehienbat. Larionoven
lan nagusiak hauek izan ziren :
Udaberria (1912) eta V. Tatlirzerz erretratua
(1913-1914), Parisen biak (bilduma
partikularra) ; Hondartza (1913-1914, Milan,
bilduma partikularra).
Kazimir Malevic
Kazimir Malevic Kieven jaio zen
1878an. Rerbergek Moskun zuen Akademia
pribatuan ikasi zuen. Hasieran lan postinpresionistak
egin zituen batez ere
(Emakumea lorategiann eserita, 1900, 1905,
Amsterdam, Stedelijk museoa), baina, ondoren,
fauvista frantsesen eta M. Larionoven
eraginez, gai neoprimitibistak landu
zituen (Probintzia, 1907. urte ing., Amsterdam,
Stedelijk museoa). XX. mendearen
lehenengo hamarraldietan, poeta formalistekin
eta futuristekin izan zituen harremanak
(V. Maiakovski, V. Chlebnikov, A. Kruchencych)
. 1913an Kruchencych-en
Garaipena eguzkiaren gainean liburukomarrazkiak egin zituen. Urte horretan bertan,
erakusketa bat egin zuen Koadroen
Infanteria taldearekin Moskun, eta 1912an
parte hartu zuen Der Blaue Reiter taldeak
Munichen antolatu zuen zuri-beltzeko
erakusketan. Garai horretan Malevicen pinturak
kubismoaren eta italiar futurismoaren
lorpenak barneratu zituen (Emakumea
tranbian, 1912 ; Gizon ingeles batMoskim
1913-1914, Amsterdamen biak, Stedelijk
museoa), haina berehala bihurtu zen adierazpen
abstraktuaren jarraitzaile sutsu.
Malevicek, bere teoriak azaltzeko, Laukibeltza atzealde zttrran («0,10» erakusketa,
Leningradon, 1915) marraztu zuen. Ideia
suprematistak hainbat alditan landu zituenMalevicek, hasi aldi beltzetik (Suprerzaatisrrzo
18. Eraikztntza, 1914. urte inguruan,
Amsterdam, Stedelijk museoa), koloreen
alditik igaro (Horia, laranja, berdea, 1916.. rte inguruan, Amsterdam, Stedelijk museoa)
eta 1917-1920 bitarteko monokromoetako
"sentipen soila» arte (Lauki zuria
atzealde zurian, 1918, New York, Arte Modernoko
Museoa).
1920. urtetik aurrera errealitate berri
baten eraikuntzari ekarpenak egiten saiatu
ziren sobietar artistak, eta Malevicek, berriz,
pintura ia erabat bazterturik utzi eta
egitura suprematistak eta etxebizitza idealak
proiektatzeari ekin zion. Hainbat eskolatako
irakasle (Moskuko Akademia,
1917 ; Vitebsk-eko akademian 1918 ; Moskuko
Arte Aplikatuen Eskola Nazionala,
1919) eta Leningradoko kultura artistikoaren
ikerketarako Institutuko zuzendari
izan zen. Malevicen irakaspenek , sentikortasun
berriaren„ unibertsaltasuna zuten
helburu nagusia, aldaketa ekonomiko eta
sozialekin harmonian beti ere ; unibertsaltasun
hori punta-puntako teknologien erabileran
oinarritu behar zen. Baina esperimentu
artistikoak eta Stalinen politika
kulturala aurrez aurre zeuden Sobiet Batasunean ; azken urteetan, ordea, gustu ofizialekin
bat zetozen irudietara itzuli zen
Malevic. Amsterdameko Stedlijk museoan
daude Malevicen lan gehienak.
Vladimir Tatlin
Vladimir Tatlin Jarkov-en jaio zen
1885ean. 1915. urtea arte margolari izateaz
gainera, marinel (Egipto, Grezia eta Turkiara
egin zituen bidaiak) eta musikari lanetan
aritu zen (1913an Berlinen izan zen errusiar
orkestra batekin). 1910. urtetik aurrera
talde kubofuturistekin eta primitibistekin
izan zituen harremanak ; 1912an erakusketa
batean parte hartu zuen M. Larionov, Natalia
Goncharova eta K. Malevic-ekin batera.
Baina Picassoren eragina izan zen Tatlinen
pinturan aipagarriena. 1915. urteko lehenengo
pinturek Picassoren kubismoaren eragin
nabarmena dute. Tatlinek A.M. Rodchenkorekin
batera sortu zuen konstruktibismo higikundearen
aurrekoa da Korztraerlrebeen
saila. Garai hartako lanak ez dira gaur egunera
arte iritsi, eta lan horien argazki batzuk
baino ez dira gorde (Moskuko Tretiakov
Galeria).
Iraultzaren garaian arte libre eta teknikako
irakasle izan zen, eta garai horretan
produktibisten inguruan aritu zen lanean
. 1919an Hirugarren Internazionalaren
omenezko monumentuaren eredua egin
zuen (1920an erakutsi zen), baina lan hura
ez zen inoiz burutu : dorre moduko bat zen,
400 metro garai, arkitektura eta eskultura
batzen zituena. 1922. urtetik aurrera, Leningradon
bizi zela, diseinu industrialean
lan egin zuen. Moskura itzuli zenean, Zeramikako
Institutu Teknikoko zuzendari
izan zen. Stalinek abangoardiako taldeak
desegiteko egin zuen dekretuaren ondoren,
antzerki lanak antolatzen aritu zen
batez ere (1932-1953).