Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Piet Mondrian eta neoplastizismoa

Mondrianen bi koadro. Ezkerrean, Nem Iork Cit) , (1942). Georges Pompidou Arte Modernoko Nazio Museoa, Paris. Eskuinean, Itsasoa, Mondrian koloreen eta lerroen oinarrien bilaketan murgidu zen garaiko koadroa (1914). Peggi Guggenheim bilduma,Venezia.<br><br>

 

Piet Mondrian

Piet Mondrian Amersfoort-en (Utretcht) jaio zen 1872an. 1892tik 1895era Amsterdameko Akademian aritu zen ; garai hartan paisajeak marraztu zituen batez ere (Amsterdam ingurtiko paisajea, 1902, Seuphor bilduma, Paris). Horrez gainera, bizibidea ateratzeko, museoetarako kopiak egiten zituen, eta marrazki zientifikoak Liedengo Unibertsitaterako. Domburg-era (Zeelanda probintzia) joan eta J. Toorop ezagutu zuenean, erabateko aldaketa gertatu zen Mondrianen estiloan : lehenengo lanetako estilo naturalista (1895-1907) alde batera utzi, eta sinbolismoaren bilaketari ekin zion. Sinbolismoak eraginda, irudien egiturak banatu zituen eta kolore biziak erabiltzen hasi zen ; koloreak hainbat eremutan banatzen zituen, teknika fauvista eta teknika puntillistaren bidez zenbaitetan. Garai horretan, sail bat osatu zuen zuhaitza gai hartuta : Zuhaitz gorria (1909-1910) ; Zttbaitz berdea (1911) ; Sagarrondoa loretan (1912). 1911-1914 urteetan Parisen bizi izan zen ; urte horietan forma organikoak baztertu eta hirietako irudiak (Facade, 1913, Amsterdam, Stedelijk museoa) eta konposizio gero eta zorrotzagoak (I. Koadroa, 1913, Otterlo, Rijksmus. ; Konposizio obala, 1914, Haga, Gemeentemus .) egin zituen. 1914an Herbehereetara itzuli zen, eta hantxe egon zen 1919. urtea arte. Garai horretako lanetan lerroen eta koloreen oinarriak bilatzen saiatu zen batez ere, baina, hala ere, naturari buruzko izenburuak jartzen zizkien (Kaia eta ozeanoa, 1915, Gemeentemus., Haga). Garai horretan, bestalde, espazioaren eta sakontasunaren arazoari konponbidea bilatu nahaian aritu zen. De Stijl aldizkaria (1917) eta neoplastizismoa sortu zirenean, zehatz-mehatz azaldu zituen Mondrianik estilo berriaren oinarriak (Neoplastrzrsr)zoa, 1917). Alemaniako idealismoa berreskuratu nahiz, gizakiaren eta unibertsoaren arteko harreman orekatuak bilatu zituen. Hortaz, artelanak ez zuen ezer adierazi behar, bi osagaien arteko lotura soil-soildc. Helburu hori iristeko lerro zuzenak eta lauki zuzenak besterik ez zituen erabiltzen formei dagokienez, eta koloreei dagokienez, berriz, oinarrizkoak (horia-gorria-urdina) eta ez-koloreak (zuria, beltza eta grisa) bakarrik . 1919. urtetik aurrera Parisen bizi izan zen eta han Cercle eta Carre ("Zirkulua eta Karratua") taldeko kide egin zen eta Abshzzctiorz-Creatlorz higikundeko ("Abstrakzio- Sorkuntza") jarraitzaile. 1938an Londresa joan zen eta 1940an New Yorkera ; hiri horretan bizi izan zen hil zen arte. New Yorken bizi izan zen urteetan kolore askoko lanak egin zituen : BioadwayBoogi-Woogre, 1942-1943, New York, Arte Modernoko museoa ; New Iork City saila, 1942, New York, H. Holtzetan bilduma.

 

Abangoardiako higikundeak Errusian

Lehen Mundu gerraren ondorengo Errusia eta Urriko Iraultzaren ondorengo urteetako sobiet errepublika, abstrakzionismoaren gune nagusiak izan ziren. Errusia akademizismoaren eraginpean egon zen denbora luzean, eta egoera horretatik inongo trantsiziorik gabe igaro zen abstrakzionismora. XX.. endearean lehenengo hamarraldiko industrializazioaren eraginez, indar handia hartu zuen kulturak Moskun. Frantziako pinturak, nabis taldekoak eta sinbolistak lehenbizi, eta fauvistak eta kubistak gero, jarraitzaile sutsuak izan zituen Moskun. Abangoardiako artearen babesleak eta bildumariak erruz ugaritu ziren, eta horrek asko erraztu zuen higikunde berrien sorrera.

1905. urteko iraultzaren ondorengo nahasmendu politikoak arte guztiak berritzea ekarri zuen. Elkarte eta argitalpen artistiko ugari sortu zen. Ar-tearenn mundua (1898- 1904) izan zen argitalpen nagusia, nabis taldeko artisten eta sinbolisten lanak ezagutaraztea helburu zuena. Haren ondoren Urrezko ardi larrira sortu zen, Europako abangoardiak eta errusiar artista gazteenen lanen berri ematen zuena. XX. mendearen hasieran, horrez gainera, arte herritarraren lanak (

 

Michel Larionov

Michel Larionov Tiraspolen (Besarabia) jaio zen 1881ean. Moskun egin zituen pintura, eskultura eta arkitektura ikasketak.

Eskolan bere emazte izango zen Natalia Goncharova ezagutu zuen, eta giro posinpresionistetara hurbildu ziren biak.

1906an Artearen Mundua aldizkarian parte hartu zuten. Urte horietan V. van Gogh, P. Bonnard, H. Matisse eta Picassoren lanak aztertu zituen, batez ere, Larionovek (Br emakurrze rbaran bairztra barxzen, 1903, Mme. Larionoven bilduma, Paris). Larionov errusiar abangoardiako pintore nagusietako bat izan zen eta D. Burljuk, P. Kuznecov eta Goncharovarekin batera Arrosa Urdina taldea eta Urrezko Ardi Larrua aldizkaria sortu zituen. Lehenengo lanetan errusiar herriaren bizitza (Ofizialen bizargina, 1907, Mme. Larionoven bilduma, Paris ; Soldaduak, 1908, bilduma partikularra, Londres), herri ohiturak berreskuratzeko nahia eta kolorea eta formen bakuntzea erakusten zituen. Baina joera horren ondoren «rayonismo ,, deritzanean oinarritu zen ; 1913an argitaratu zuen pintura joera horren inguruko manifestua. 1914an Larionov eta Goncharova Parisa joan ziren Diagileventzat lan egitera. Hurrengo urteetan Larionov, gaixorik zegoela, eszenografian eta balletean lan egin zuen gehienbat. Larionoven lan nagusiak hauek izan ziren : Udaberria (1912) eta V. Tatlirzerz erretratua (1913-1914), Parisen biak (bilduma partikularra) ; Hondartza (1913-1914, Milan, bilduma partikularra).

 

Kazimir Malevic

Kazimir Malevic Kieven jaio zen 1878an. Rerbergek Moskun zuen Akademia pribatuan ikasi zuen. Hasieran lan postinpresionistak egin zituen batez ere (Emakumea lorategiann eserita, 1900, 1905, Amsterdam, Stedelijk museoa), baina, ondoren, fauvista frantsesen eta M. Larionoven eraginez, gai neoprimitibistak landu zituen (Probintzia, 1907. urte ing., Amsterdam, Stedelijk museoa). XX. mendearen lehenengo hamarraldietan, poeta formalistekin eta futuristekin izan zituen harremanak (V. Maiakovski, V. Chlebnikov, A. Kruchencych) . 1913an Kruchencych-en Garaipena eguzkiaren gainean liburukomarrazkiak egin zituen. Urte horretan bertan, erakusketa bat egin zuen Koadroen Infanteria taldearekin Moskun, eta 1912an parte hartu zuen Der Blaue Reiter taldeak Munichen antolatu zuen zuri-beltzeko erakusketan. Garai horretan Malevicen pinturak kubismoaren eta italiar futurismoaren lorpenak barneratu zituen (Emakumea tranbian, 1912 ; Gizon ingeles batMoskim 1913-1914, Amsterdamen biak, Stedelijk museoa), haina berehala bihurtu zen adierazpen abstraktuaren jarraitzaile sutsu.

Malevicek, bere teoriak azaltzeko, Laukibeltza atzealde zttrran («0,10» erakusketa, Leningradon, 1915) marraztu zuen. Ideia suprematistak hainbat alditan landu zituenMalevicek, hasi aldi beltzetik (Suprerzaatisrrzo 18. Eraikztntza, 1914. urte inguruan, Amsterdam, Stedelijk museoa), koloreen alditik igaro (Horia, laranja, berdea, 1916.. rte inguruan, Amsterdam, Stedelijk museoa) eta 1917-1920 bitarteko monokromoetako "sentipen soila» arte (Lauki zuria atzealde zurian, 1918, New York, Arte Modernoko Museoa).

1920. urtetik aurrera errealitate berri baten eraikuntzari ekarpenak egiten saiatu ziren sobietar artistak, eta Malevicek, berriz, pintura ia erabat bazterturik utzi eta egitura suprematistak eta etxebizitza idealak proiektatzeari ekin zion. Hainbat eskolatako irakasle (Moskuko Akademia, 1917 ; Vitebsk-eko akademian 1918 ; Moskuko Arte Aplikatuen Eskola Nazionala, 1919) eta Leningradoko kultura artistikoaren ikerketarako Institutuko zuzendari izan zen. Malevicen irakaspenek , sentikortasun berriaren„ unibertsaltasuna zuten helburu nagusia, aldaketa ekonomiko eta sozialekin harmonian beti ere ; unibertsaltasun hori punta-puntako teknologien erabileran oinarritu behar zen. Baina esperimentu artistikoak eta Stalinen politika kulturala aurrez aurre zeuden Sobiet Batasunean ; azken urteetan, ordea, gustu ofizialekin bat zetozen irudietara itzuli zen Malevic. Amsterdameko Stedlijk museoan daude Malevicen lan gehienak.

 

Vladimir Tatlin

Vladimir Tatlin Jarkov-en jaio zen 1885ean. 1915. urtea arte margolari izateaz gainera, marinel (Egipto, Grezia eta Turkiara egin zituen bidaiak) eta musikari lanetan aritu zen (1913an Berlinen izan zen errusiar orkestra batekin). 1910. urtetik aurrera talde kubofuturistekin eta primitibistekin izan zituen harremanak ; 1912an erakusketa batean parte hartu zuen M. Larionov, Natalia Goncharova eta K. Malevic-ekin batera.

Baina Picassoren eragina izan zen Tatlinen pinturan aipagarriena. 1915. urteko lehenengo pinturek Picassoren kubismoaren eragin nabarmena dute. Tatlinek A.M. Rodchenkorekin batera sortu zuen konstruktibismo higikundearen aurrekoa da Korztraerlrebeen saila. Garai hartako lanak ez dira gaur egunera arte iritsi, eta lan horien argazki batzuk baino ez dira gorde (Moskuko Tretiakov Galeria).

Iraultzaren garaian arte libre eta teknikako irakasle izan zen, eta garai horretan produktibisten inguruan aritu zen lanean . 1919an Hirugarren Internazionalaren omenezko monumentuaren eredua egin zuen (1920an erakutsi zen), baina lan hura ez zen inoiz burutu : dorre moduko bat zen, 400 metro garai, arkitektura eta eskultura batzen zituena. 1922. urtetik aurrera, Leningradon bizi zela, diseinu industrialean lan egin zuen. Moskura itzuli zenean, Zeramikako Institutu Teknikoko zuzendari izan zen. Stalinek abangoardiako taldeak desegiteko egin zuen dekretuaren ondoren, antzerki lanak antolatzen aritu zen batez ere (1932-1953).