Artea»XIX eta XX mendeak
Henri de Toulouse-Lautrec
Toulouse-Lautrec-en biografia ezagutu gabe ezin da haren artea ulertu. Izan ere, bizimodu
guztiz berezia egin zuen, gaztetan izandako bi istripuk erabat baldintzaturik ; bi
izterrezurrak hautsi eta hezurretako gaitz ezin sendatuzkoa sortu zitzaion, eta, hala, betiko
desitxuraturik, bere arazoak gainditu nahian, buru-belarri jardun zuen beti margolaritzan,
baita krisialdi larrienetan ere. Gainerakoan,Toulouse-Lautrec-en joera gaur egungo
poeta eta artista handien joera bera da, gizarte burges guztiz mailakatu batean
sorturik, gizarte zurrun horrekiko desadostasuna adierazi duten haiena. Izan ere, XIX.. endeko azken hogei urteetan, haustura bat izan zen formen eta ideien alorrean, zenbait
jeinuri esker, et aToulouse-Lautrec izan zen jeinu haietako bat. Bere drama pertsonalak
adierazpen behar bortitz bat sortu ziolarik, Toulouse-Lautrec izan zen gero espresionismo
deitu zen joeraren oinarrietako bat.Henri de Toulouse-Lautrec goi mailako
aristokraziako familia aberats batean jaio
zen, Frantziako Albi hirian, eta, hala, aristokraziaren
usadioetan hazi zen, kirol eta
artearekiko zaletasunean. Henri gazteak,
aitak eta osabak bezala, biziki maite zuenmarraztea. 1878tik aurrera hasi zen marrazten
buru-belarri, istripuek eragindako eritasuna
ezin sendatuko zela ikusi zuenean.
1844an, Pariseko Montmartre auzoko
estudio batean jarri zen bizitzen. Hantxe
eman zituen hurrengo hamairu urteak, etahantxe, Montmartreko gaueko bizitzan, aurkitu
zituen bere margolanetarako gaiak.
Leon Bonnaten estudioan hasi zen margolaritza
lantzen, eta Frederic Cormon-enean
gero ; hantxe ezagutu zuen Van Gogh (1886),
eta baita Louis Anquetin artista ere. Aristide
Bruant abeslaria eta enpresa gizona 1875az
gero adiskide zuen arren, Anquetin ezagutu
zuenean sartu zen Toulouse-Lautrec
Bruanten kafe-kabaretean ibili ohi ziren
pertsonaien zirkuluan. Handik aurrera, Lautrec-ek
Montmartreko kafetegietan lan egin
zuen, hango artistak eta gainerako pertsonaiak,
hesteak beste, prostitutak margotzen.
Maneten eta inpresionisten eraginpean
lan egin zuen Toulouse-Lautrec-ek hasieran
. Hala, estilo horri jarraituz egin zuen
1883an bere amaren erretratu bat (Tottlouse-Lautrec-eko
kondesa Ylalrome-tz, Albiko
museoa). Baina geroxeago, eta asko ibiltzen
baitzen Van Goghekin (1886-1888 urteetan
batez ere), teknika puntillistaren aldera
egin zuen hark hezala ; hain zuzen ere,
Van Goghen erretratu zoragarri bat egin
zuen pastel margoez, Van Goghen beraren
moduko margokera erabiliz (1887, Amsterdam,
M. N. V. Van Gogh).1890 aldera, betiko aldendu zen inpresionismotik,
eta margolari independenteei
lotu zitzaien (Renoir, Les Nabis). Izan ere,
Toulouse-Lautrec beti izan zen teoria eta
taldeen kontrakoa. Alabaina, margolari batek,
Degasek, eragin erabakiorra izan zuen
here obran : hark bezala, Toulouse-Lautrecek
ere marrazkiaren adierazpen indarrari
ematen zion nagusitasuna, eta orobat hark
bezala, modeloari eta giroari egokitzen zion
beti teknika ; era berean, haretxei jarraituz
egin zuen Toulouse-Lautrec-ek Parisko ohituren
azterketa, eta gai "modernoen" aukera
(la Blaaachissearse, 1889, Paris, bilduma
partikularra). Degasek bezala, kabareten eta
prostituzio etxeen mundua margotzen zuen,
baina ez zen inoiz izan hura berain krudela
eta gupidagabea ; bera ere bitxia eta barregarria
izaki, Degasek baino hobeto ulertzen
zuen gizakiaren zoritxarra, eta argi antzematen
da hori bere koadroetan.
Montmartren urte asko egin ondoren,
Champs-Elysees-etara joan zen bizitzera,
haina gauero-gauero itzultzen zen tabernetan,
kaberetetan eta putetxeetan edatera eta
marraztera, lekua gordea izaten baitzuen betihaietan. Kabaret famatuetenetan (Moulin-
Rouge, Rat-Mort, Moulin de la galette...)
gaueko ikuskarietako izarrak aurkitzen zituen,
eta haiek margotzen zituen, duintasuna
ematen dien bihozberatasun batez.
Ikusle lizunak, proxeneta makurrak, halakoak
bakarrik tratatu zituen gogorkeriaz
bere koadroetan ; haiekin ez zuen errukirik.
Kankan dantzariak miresten zituen, batez
ere "Goulue" deitzen zutena (1892, Gouhrerera
sarrera rlloulira Rougert, New York,
M.O.M.A.). Etengabe aztertzen zuen dantzaren
erritmo bizia, gora egiten duten zangoena,
hegan doan arroparena. Sarritanmargotu zituen halaber, beste askoren artean,
"Chocolat" dantzari beltza eta Jane
Avril, "Melinite" ospetsua (Jane Avril dantzari,
1891-92 ing., Orsaylco museoa). Prostituten
eta haien munduaren inguruan ere
zenbait maisulan egin zuen, likitsak eta aldi
berean ironikoak eta ederrak (Rue des
lloulir7seko Saloiari, 1894, Albiko museoa).
Abeslari ospetsuak ere sarritan margotu zituen
(Mny Belfart 1895, Clevelandeko museoa),
eta baita zirkoko artistak ere (Cba-U
Kao, 1895, Paris, Orsayko museoa).
Antzerkiko premiere-etara ez zuen inoiz huts
egiten, eta, hala, modako antzezleak izan
ziren bere litografietako gaietako bat, Sarali
Bernhardt fraaftses antzezle famatua horien
artean.
Toulouse-Lautrec, beti ere, marrazkilari
guztiz trebea izan zen : lerro zorrotzak, lasterrak,
adierazkorrak egiten zituen, siluetak
iradokitzeko (Oheari, 1896 ing., Londres,
Courtauld Inst.). 1884an ilustrazioak egiten
hasi zen, Victor Hugoren liburuetarako.
Etengabe marrazten zuen, edozein lekutan,
edozein paper puskatan ; haren marrazkiak
pertsonaia definitzen zuen, beti ere modeloaren
psikologia agertuz. Autoerretratuak
herak ere karikatura lotsagabeak dira. Denborarekin,
marrazki ausartek, konposizioaren
zentzuak, japoniar estiloko soiltasunak,
kartelaren maisu bihurtu zuten. Inprenta
mekanikoa lau koloretako kartela egiten hasi
zenean, iragarki kartelen estilo iraultzaile bat
sortu zuen Toulouse-Lautrec-ek. rlloulira-
Rougen, la Goultre (1891), eta Aristrde
Bruarat bere kabaretean (1891) kartelek izugarrizko
ospea izan zuten, eta haien ondoren
kartel sail bikain bat etorri zen. Kartel
horien planoen eta keinuen dinamismoari,
laranja eta urdina, gorria eta beltza kontrajarririk
osaturiko koloreen joko bikaina
erantsi behar zaio.
Antzeko ausardia erabili zuen 1892tik
aurrera egin zituen litografia ugarietan (Elles,
1896). Oso agerikoa du horietan Hiroshige
eta Utamaroren japoniar estanpen eragina.
Eskola eta taldeetan sartu gabe ere, Art
Nouveau-ren ikerketen bidea ari zen Toulouse-Lautrec
zabaltzen, eta orobat ari zen
Sezesio estiloa iragartzen. 1892tik 1899ra,
300 litografia baino gehiago egin zuen.
Osorik zaintzen zuen litografien prozesua :
harriaren alea, paperaren kalitatea, probak.
Bere gai gogokoenak erabili zituen haietan
: antzerkia, zirkoa, lehiaketak, txirrindua.
Aipagarrienak, segur aski, Yuette Gurlber t eta
llarcelleLerader-era profila (1895 biak) dira.
Egunkarietarako ere egiten zituen marrazkiak
: lerllirlitora, leCourierfraracais, Parisillustre,
le Rire egunkariek argitaratu zituzten
haren marrazki sail satirikoak (Alors,
uocrs ktes sage? 1897, Albiko museoa, le Rir •erentzat)
. Era berean, antzerkirako ere lan
egin zuen, antzerkiko dekorazioen eta egitarauen
maketak eginez.Lehenengo erakusketa egin zuenean,
1893an, Maison Goupil-eko galerian, miresmen
bizia sortu zuten Toulouse-Lautrec-en
lanek. 1895erako egina zuen artista handi
baten ospea. Hala ere, gero eta gehiago
edaten zuen, eta 1899an izan zuen lehen
delirium tremensa. Neullyko osasun etxe
batean sartu zuten, eta han, buruz, koloretako
arkatzak erabiliz, zirkoari buruzko
marrazki sail bat egin zuen ; haietatik hogeita
hi argitaratu zituzten Manzi eta Joyantek
1905an, faksimil moduan (Zi)-koko agurra,
1899, Hofer bilduma). 1899an zenbait
obra bikain margotu zuen ; Rat 1Ior7-era
izenekoan (Londres, Courtauld Inst.), konposizioaren
lerro zeharrek, gorri eta berde
indartsuek, argi bizi-biziek, Toulouse-Lautrec-en
azken urteetako larritasuna eta etsimena
agertzen dute. Elbarri geldiei ondoren
lantegia itxi behar izan zuen, eta,
amarengana hurbiltzeko, Malromeko gaztelura
joan zen, Girondara. Hantxe hil zen
1901ean.
Amak Albiko museoari eman zion berak
bildua zuen semearen lan guztia : oihalak,
marrazkiak, grabatuak. Maisulanen sail
bikaina osatzen dute obra horiek, Toulouse-
Lautrec-en obraren garrantziaren adierazgarri
. Izan ere, grafismoaren indarra eta arrasto
koloredunen zehaztasuna aldi berean izan
ziren eragingarri Nabis-koen, Gauguinen eta
Picassoren lanetan ; itzal berdeek eta urdinek
berriz, fauvisten eta inpresionisten margolan
ausartak iragartzen zituzten. Toulouse-
Lautrec izan zen, eta horretan ez zuen
lehiakiderik izan, XIX. mende bukaerako
Montmartreren ikuspegiaren sortzaffea. Eta
mundu nahasi, makur horri dimentsio lirikoa,
epikoa ia, ematen asmatu zuen.