Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Henri de Toulouse-Lautrec

Toulouse-Lautrec-en bi obra. Ezkerrean, Moulin de la Galette-ko txoko bat koadroa (1892). Nazional Ga11ery, Washington. Eskuarean, Moulin Rougen, la Goulue kartela (1891).Irudi hauetan ikus daitekeenez, kabaretak eta tabernak izan ziren Toulouse-Lautrec-en obretako gai nagusiak.<br><br>

Toulouse-Lautrec-en biografia ezagutu gabe ezin da haren artea ulertu. Izan ere, bizimodu guztiz berezia egin zuen, gaztetan izandako bi istripuk erabat baldintzaturik ; bi izterrezurrak hautsi eta hezurretako gaitz ezin sendatuzkoa sortu zitzaion, eta, hala, betiko desitxuraturik, bere arazoak gainditu nahian, buru-belarri jardun zuen beti margolaritzan, baita krisialdi larrienetan ere. Gainerakoan,Toulouse-Lautrec-en joera gaur egungo poeta eta artista handien joera bera da, gizarte burges guztiz mailakatu batean sorturik, gizarte zurrun horrekiko desadostasuna adierazi duten haiena. Izan ere, XIX.. endeko azken hogei urteetan, haustura bat izan zen formen eta ideien alorrean, zenbait jeinuri esker, et aToulouse-Lautrec izan zen jeinu haietako bat. Bere drama pertsonalak adierazpen behar bortitz bat sortu ziolarik, Toulouse-Lautrec izan zen gero espresionismo deitu zen joeraren oinarrietako bat.Henri de Toulouse-Lautrec goi mailako aristokraziako familia aberats batean jaio zen, Frantziako Albi hirian, eta, hala, aristokraziaren usadioetan hazi zen, kirol eta artearekiko zaletasunean. Henri gazteak, aitak eta osabak bezala, biziki maite zuenmarraztea. 1878tik aurrera hasi zen marrazten buru-belarri, istripuek eragindako eritasuna ezin sendatuko zela ikusi zuenean.

1844an, Pariseko Montmartre auzoko estudio batean jarri zen bizitzen. Hantxe eman zituen hurrengo hamairu urteak, etahantxe, Montmartreko gaueko bizitzan, aurkitu zituen bere margolanetarako gaiak.

Leon Bonnaten estudioan hasi zen margolaritza lantzen, eta Frederic Cormon-enean gero ; hantxe ezagutu zuen Van Gogh (1886), eta baita Louis Anquetin artista ere. Aristide Bruant abeslaria eta enpresa gizona 1875az gero adiskide zuen arren, Anquetin ezagutu zuenean sartu zen Toulouse-Lautrec Bruanten kafe-kabaretean ibili ohi ziren pertsonaien zirkuluan. Handik aurrera, Lautrec-ek Montmartreko kafetegietan lan egin zuen, hango artistak eta gainerako pertsonaiak, hesteak beste, prostitutak margotzen.

Maneten eta inpresionisten eraginpean lan egin zuen Toulouse-Lautrec-ek hasieran . Hala, estilo horri jarraituz egin zuen 1883an bere amaren erretratu bat (Tottlouse-Lautrec-eko kondesa Ylalrome-tz, Albiko museoa). Baina geroxeago, eta asko ibiltzen baitzen Van Goghekin (1886-1888 urteetan batez ere), teknika puntillistaren aldera egin zuen hark hezala ; hain zuzen ere, Van Goghen erretratu zoragarri bat egin zuen pastel margoez, Van Goghen beraren moduko margokera erabiliz (1887, Amsterdam, M. N. V. Van Gogh).1890 aldera, betiko aldendu zen inpresionismotik, eta margolari independenteei lotu zitzaien (Renoir, Les Nabis). Izan ere, Toulouse-Lautrec beti izan zen teoria eta taldeen kontrakoa. Alabaina, margolari batek, Degasek, eragin erabakiorra izan zuen here obran : hark bezala, Toulouse-Lautrecek ere marrazkiaren adierazpen indarrari ematen zion nagusitasuna, eta orobat hark bezala, modeloari eta giroari egokitzen zion beti teknika ; era berean, haretxei jarraituz egin zuen Toulouse-Lautrec-ek Parisko ohituren azterketa, eta gai "modernoen" aukera (la Blaaachissearse, 1889, Paris, bilduma partikularra). Degasek bezala, kabareten eta prostituzio etxeen mundua margotzen zuen, baina ez zen inoiz izan hura berain krudela eta gupidagabea ; bera ere bitxia eta barregarria izaki, Degasek baino hobeto ulertzen zuen gizakiaren zoritxarra, eta argi antzematen da hori bere koadroetan.

Montmartren urte asko egin ondoren, Champs-Elysees-etara joan zen bizitzera, haina gauero-gauero itzultzen zen tabernetan, kaberetetan eta putetxeetan edatera eta marraztera, lekua gordea izaten baitzuen betihaietan. Kabaret famatuetenetan (Moulin- Rouge, Rat-Mort, Moulin de la galette...) gaueko ikuskarietako izarrak aurkitzen zituen, eta haiek margotzen zituen, duintasuna ematen dien bihozberatasun batez.

Ikusle lizunak, proxeneta makurrak, halakoak bakarrik tratatu zituen gogorkeriaz bere koadroetan ; haiekin ez zuen errukirik.

Kankan dantzariak miresten zituen, batez ere "Goulue" deitzen zutena (1892, Gouhrerera sarrera rlloulira Rougert, New York, M.O.M.A.). Etengabe aztertzen zuen dantzaren erritmo bizia, gora egiten duten zangoena, hegan doan arroparena. Sarritanmargotu zituen halaber, beste askoren artean, "Chocolat" dantzari beltza eta Jane Avril, "Melinite" ospetsua (Jane Avril dantzari, 1891-92 ing., Orsaylco museoa). Prostituten eta haien munduaren inguruan ere zenbait maisulan egin zuen, likitsak eta aldi berean ironikoak eta ederrak (Rue des lloulir7seko Saloiari, 1894, Albiko museoa).

Abeslari ospetsuak ere sarritan margotu zituen (Mny Belfart 1895, Clevelandeko museoa), eta baita zirkoko artistak ere (Cba-U Kao, 1895, Paris, Orsayko museoa).

Antzerkiko premiere-etara ez zuen inoiz huts egiten, eta, hala, modako antzezleak izan ziren bere litografietako gaietako bat, Sarali Bernhardt fraaftses antzezle famatua horien artean.

Toulouse-Lautrec, beti ere, marrazkilari guztiz trebea izan zen : lerro zorrotzak, lasterrak, adierazkorrak egiten zituen, siluetak iradokitzeko (Oheari, 1896 ing., Londres, Courtauld Inst.). 1884an ilustrazioak egiten hasi zen, Victor Hugoren liburuetarako.

Etengabe marrazten zuen, edozein lekutan, edozein paper puskatan ; haren marrazkiak pertsonaia definitzen zuen, beti ere modeloaren psikologia agertuz. Autoerretratuak herak ere karikatura lotsagabeak dira. Denborarekin, marrazki ausartek, konposizioaren zentzuak, japoniar estiloko soiltasunak, kartelaren maisu bihurtu zuten. Inprenta mekanikoa lau koloretako kartela egiten hasi zenean, iragarki kartelen estilo iraultzaile bat sortu zuen Toulouse-Lautrec-ek. rlloulira- Rougen, la Goultre (1891), eta Aristrde Bruarat bere kabaretean (1891) kartelek izugarrizko ospea izan zuten, eta haien ondoren kartel sail bikain bat etorri zen. Kartel horien planoen eta keinuen dinamismoari, laranja eta urdina, gorria eta beltza kontrajarririk osaturiko koloreen joko bikaina erantsi behar zaio.

Antzeko ausardia erabili zuen 1892tik aurrera egin zituen litografia ugarietan (Elles, 1896). Oso agerikoa du horietan Hiroshige eta Utamaroren japoniar estanpen eragina.

Eskola eta taldeetan sartu gabe ere, Art Nouveau-ren ikerketen bidea ari zen Toulouse-Lautrec zabaltzen, eta orobat ari zen Sezesio estiloa iragartzen. 1892tik 1899ra, 300 litografia baino gehiago egin zuen.

Osorik zaintzen zuen litografien prozesua : harriaren alea, paperaren kalitatea, probak.

Bere gai gogokoenak erabili zituen haietan : antzerkia, zirkoa, lehiaketak, txirrindua.

Aipagarrienak, segur aski, Yuette Gurlber t eta llarcelleLerader-era profila (1895 biak) dira.

Egunkarietarako ere egiten zituen marrazkiak : lerllirlitora, leCourierfraracais, Parisillustre, le Rire egunkariek argitaratu zituzten haren marrazki sail satirikoak (Alors, uocrs ktes sage? 1897, Albiko museoa, le Rir •erentzat) . Era berean, antzerkirako ere lan egin zuen, antzerkiko dekorazioen eta egitarauen maketak eginez.Lehenengo erakusketa egin zuenean, 1893an, Maison Goupil-eko galerian, miresmen bizia sortu zuten Toulouse-Lautrec-en lanek. 1895erako egina zuen artista handi baten ospea. Hala ere, gero eta gehiago edaten zuen, eta 1899an izan zuen lehen delirium tremensa. Neullyko osasun etxe batean sartu zuten, eta han, buruz, koloretako arkatzak erabiliz, zirkoari buruzko marrazki sail bat egin zuen ; haietatik hogeita hi argitaratu zituzten Manzi eta Joyantek 1905an, faksimil moduan (Zi)-koko agurra, 1899, Hofer bilduma). 1899an zenbait obra bikain margotu zuen ; Rat 1Ior7-era izenekoan (Londres, Courtauld Inst.), konposizioaren lerro zeharrek, gorri eta berde indartsuek, argi bizi-biziek, Toulouse-Lautrec-en azken urteetako larritasuna eta etsimena agertzen dute. Elbarri geldiei ondoren lantegia itxi behar izan zuen, eta, amarengana hurbiltzeko, Malromeko gaztelura joan zen, Girondara. Hantxe hil zen 1901ean.

Amak Albiko museoari eman zion berak bildua zuen semearen lan guztia : oihalak, marrazkiak, grabatuak. Maisulanen sail bikaina osatzen dute obra horiek, Toulouse- Lautrec-en obraren garrantziaren adierazgarri . Izan ere, grafismoaren indarra eta arrasto koloredunen zehaztasuna aldi berean izan ziren eragingarri Nabis-koen, Gauguinen eta Picassoren lanetan ; itzal berdeek eta urdinek berriz, fauvisten eta inpresionisten margolan ausartak iragartzen zituzten. Toulouse- Lautrec izan zen, eta horretan ez zuen lehiakiderik izan, XIX. mende bukaerako Montmartreren ikuspegiaren sortzaffea. Eta mundu nahasi, makur horri dimentsio lirikoa, epikoa ia, ematen asmatu zuen.