Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Sinbolismoa eta Nobiak

Margolaritza sinbolistaren aitzindari Moreau eta Redonen bi margolan. Ezkerrean, Moreauren Apolo akuarela lana. Moreau museoa, Paris. Eskuinean, Redonen Roger etAngellque (1910). NewYorkeko Arte Modernoko Museoa.<br><br>

 

Sinbolismoa

Sinbolismo deritzon joera Frantzian nabarmendu zen XIX. mende bukaeran, 1885.. rte ingurutik aurrera gutxi gorabehera.

Artearen beste arte alor batzuetan ez ezik, margolaritzan ere nabarmendu zen sinbolismoa ; izan ere, nagusiki higikunde literarioa izan bazen ere (sinbolismoaren aitzindariak Baudelaire, Verlaine eta, batez ere Mallarme idazleak izan ziren), eragina izan zuen, orobat, margolaritzan. Margolaritza sinbolista inpresionismo ondoko joeren sailean sartzen da, eta errealismoak eta inpresionismoak aldarrikatzen zuen objektibotasunaren kontrako erreakzio gisa har daiteke. Erromantizismoan zuen oinarria, eta aro industriala ezaugarritu zuten materialismo, moralismo eta arrazionalismoaren kontra agertu zen; sinbolistek irudimenari, subjektibotasunari eta zentzumenei eman zieten lehentasuna, eta ametsa, sujestioa eta misterioa hartu zituzten errealismoari ihes egiteko bidetzat.

Margolari sinbolisten artean aipagarriak izan ziren Gustave Moreau, Odilon Redon eta Pierre Puvis de Chavannes, batez ere.

Baina sinbolistatzat har daitezke, orobat, nahiz eta ez ziren sinbolismoaren jarraitzaile petoak izan, inpresionismo ondoko zenbait margolari, adibidez Van Gogh, eta baita Les Nabis taldekoak ere (sinbolismoaren bigarren belaunalditzat hartuak izan dira).

 

Moreau

Gustave Moreau (Paris, 1826 - Paris, 1898) margolari frantsesa izan zen sinbolismoko maisu nagusietakoa. Margolaritza figuratiboa landu zuen batez ere, eta gaiei dagokienez, antzinateko gertaerak eta elezaharrak izan zituen gogokoen. Bere obran azpimarratzekoak dira erotismo exotikoa eta apaingarrien oparotasuna.

Moreau arkitekto baten semea zen.

Edouard Picot akademikoaren lantegian hasi zen lehen margolaritza ikasketak egiten, eta Theodore Chasseriaurekin aritu zen 1848tik aurrera. Chasseriauren obrak eragin handia izan zuen Moreaurengan (Darioren heriotza, etab.), baina bere formazioan berebiziko garrantzia izan zuen 1857. urtean Italiara egindako bidaiak ere. Bidaia hartan ezagutu zituen, hain zuzen, Degas eta Puvis de Chavannes, eta han ikasi zuen maisu handien obra (Catpaccio, Gozzoli, Mantegna ...).

Moreauren hasierako obretan nabarmena da klasizismoaren eragina, adibidez Edipo eta esfingea koadroan (1864 ; Metropolitan, New York). Dena dela, bai koadro horretan eta bai aurreragokoetan, adibidez Salaperen agerkundea (1876 ing.) eta Salomerenn dantza (1876 ing.) koadroetan, gero eta kutsu exotikoagoa eta erotismo eta bortizkeria handiagoa erakutsi zuen. Esmaltea erabili zuen koloreak biziagotzeko ; kolorearen erabilera da, hain zuzen ere, Moreauren urmargoen ezaugarri bereziena. Joera horri jarraituz eginak dira Salome (1870 ; R.

Lebel bilduma, Paris) eta Herkules eta hirusta (1876 ing. ; Freigen bilduma, Chicago) besteren artean. 1880. urteaz geroko obretan konposizio konplexuagoak erabili zituen, eta giro aldi berean mistiko eta sentsuala adierazi zuen osagai heterogeneoen bidez ; xehetasun eta naturalismo handiko lanak ditu, oro har, baina fantasiaz eta sentsualtasunez beteak dira orobat. Fantastikoak dira, esaterako, La Fontaineren elezaharretako ilustrazioak (1886an jendaurrean erakutsiak).

Moreauk eragin handia izan zuen estetizismo dekadente eta sinbolistan, batez ere, eta surrealismoaren jarraitzaileek ere ezagutu zioten beren inspirazio iturri izana.

 

Redon

Odilon Redon (Bordele, 1840 - Paris, 1916) margolari, grabatzaile eta idazle gisa nabarmendu zen, eta XIX. mendeko artista oparo eta konplexuenetakotzat hartua da, sentiberatasun eta irudimen handikoa. Sinbolismoaren jarraitzailea izan zen, Moreau bezala, eta pintura figuratiboaren maisua handia ; inpresionismoarekiko halako parekotasunik antzematen da bere obra batzuetan, baina inpresionismoaren etsai gisa agertu zen. Redonek bide bikotza egin zuen bere kameran : batetik marrazki fantastikoak, sarritan makabroak, egin zituen, eta bestetik olio pinturak eta pastelak, loreekiko izadi hilak, margoaren erabilera bikaina erakusten dutenak, H. Matissek aitortu zuen bezala.

Jean-Leon Geromerekin, Bredinelcin (litografia) eta Fantin-Latour-ekin (grabatugintza) ikasi zuen. Hasierako obretan, 1890.. rtea artekoetan gutxi gorabehera, kolorearen erabilera baztertu zuen, eta gizakiaren barneko mundua islatzeko tresna gisa erabili zituen marrazkiak eta litografiak ; zuribeltzean egindako irudi ilunak dira, atsekabez eta saminez beteak. Ikusmenak agintzen zionaren emaitza baino gehiago ziren irudimenaren emaitza. Horrela osatu zituen 200 litografiatik gora ; aipagarriak ditu, esaterako, Ametsean sailekoak, Poe idazleari eskainitako saila (1882) eta Goyaren omenez saila (1885).

1890az gero, ordea, Sanjoanen Apokalipsia izeneko saila amaitu ondoren, erabateko aldaketa gertatu zen Redonen obran, eta bere karrerako bigarren garaia hasi zen.

Koadroak egiten hasi zen kolore pastelak, akuarela eta olio pintura erabiliz ; ametsezko koadroak egin zituen, lore koloretsuenak (Anemonak, Louvre, Paris), etab. 1900 inguruan iritsi zuen oparotasun gorena joera koloretsu honek. Ordukoak ditu pastel margoez egindako bere obra nagusiak, ArthtnrForztaineAndrea (1901 ; Metropolitan, New York) etajeanne Cbahze (1903 ; Basileako museoa), eta ordu arte gai mitologikoetan (iVenusen jarotza, Pegaso) eta erlijiosoetan (Boda, jesusen Bibotza) oinarriturik egindako marrazkien bertsio koloredunak .

 

Les Nabis

Les Nabis izena eman zitzaion Frantziako sinbolismoaren bigarren belaunaldiko kideek osatu zuten taldeari. Denis, Bonnard eta Vuillard izan ziren talde honetako artista nagusiak. 1860-1870 bitartean jaioak zirenguztiak, eta inpresionismoaren kontrako jarrera eta Gauguin maisuaganako mirespena erakutsi zuten oro liar.

Puvis de Chabannes, Redon, arte primitiboa, artista japoniarrak etab. hartu zituzten oinarri, eta horrela, sintesia, sinboloak, arabeskoak, sugestioa, adierazpena izan ziren beren aldarrikapenak. Arte aplikatuak landu zituzten, zigiluak, kartak, txotxongiloak, etab. Hainbat erakusketa egin zuten 1891 eta 1900 urteen artean, eta eszenografiako lanak eta ilustrazioak ere egin zituzten.

Gaiei dagokienez, bi joera nabarmendu ziren hasieran artista nabien artean; batzuek ence barneko irudiak eta Parisko bizimoduari buruzkoak egin zituzten nagusiki, eta heste batzuek, berriz, mitologiari edo historiari buruzko zenbait aipamen egin zuten beren lanetan.

1900az gero sakabanatu egin ziren taldeko kideak eta taldea desagertu egin zen, baina elkarrekin jardun zuten garrantzi handiko ekarpenak egin zituzten eta modernismoaren oinarriak finkatu zituzten.

 

Vuillard

Edouard Vuillard margolaria (Cuiseaux, 1868 - La Baule, 1940) izan zen Les Nabis taldeko maisu nagusietakoa. Talde hartako gainerako artistek bezala hainbat teknika ikasi zuen, baina tenpera erabili zuen batez ere, eta arte plastikoak eta apaingarriak landu zituen, besteak beste. Gaiei dagokienez, bere karreran zehar azpimarratzekoa da burgesen bizimodua islatzen tiuten eszenekiko zaletasuna ; errealismo handiko irudiak egin zituen oro har.

Margolaritza ikasketak Parisko Arte Ederretako Akademian eta Julian Akademian egin zituen. Ikasle garaian sortu zuen nabien taldea, Denis eta Roussel adiskideekin eta, batez ere, Bonnardekin. Nabi taldearen ezaugarriak erakutsi zituen, besteak beste, Parisko lorategia panel apaingarrien sailean (1894 ; hainbat museotan sakabanaturik gaur egun).

1890-1900 hamarraldia izan zen Vuillarden garai oparoena. Obra apaingarriak egin zituen batez ere, eta teknikari dagokionez Gauguinen jarraitzaile izan zen. 1893tik aurrera burgesen bizimoduari buruzko koadroak eta erretratuak egin zituen. Hamarraldi hartako obra aipagarrienak hauek ditu : Autoerretratu oktogonala (bilduma partikularra), Barnealdea (1887 ; Zurich).

Koadroez gainera litografiak ere egin zituen, zuri-beltzean zein koloretan.

1900-1940 bitartean konposizio monumentalagoak egin zituen, ordu artekoak baino sakontasun eta bolumen handiagokoak . Landetxeetarako apaingarrien enkarguetan eta zenbait eraikin publikoetarakotan antzematen da joera hori, adibidez Parisko Comedie de Champs-Elysees antzokiko lanetan (1913), Chaillot jauregiko horma irudietan (1937) etab. XIX. mende hasieran, bestalde, kutsu intimistako koadroak margotu zituen, baina ez zuten hasierakoen mailarik, ez zuten haien xarma eta bizitasunik.