Artea»XIX eta XX mendeak
Sinbolismoa eta Nobiak
Sinbolismoa
Sinbolismo deritzon joera Frantzian nabarmendu
zen XIX. mende bukaeran, 1885.. rte ingurutik aurrera gutxi gorabehera.
Artearen beste arte alor batzuetan ez ezik,
margolaritzan ere nabarmendu zen sinbolismoa
; izan ere, nagusiki higikunde literarioa
izan bazen ere (sinbolismoaren aitzindariak
Baudelaire, Verlaine eta, batez ere
Mallarme idazleak izan ziren), eragina izan
zuen, orobat, margolaritzan. Margolaritza
sinbolista inpresionismo ondoko joeren sailean
sartzen da, eta errealismoak eta inpresionismoak
aldarrikatzen zuen objektibotasunaren
kontrako erreakzio gisa har
daiteke. Erromantizismoan zuen oinarria, eta
aro industriala ezaugarritu zuten materialismo,
moralismo eta arrazionalismoaren kontra
agertu zen; sinbolistek irudimenari, subjektibotasunari
eta zentzumenei eman zieten
lehentasuna, eta ametsa, sujestioa eta misterioa
hartu zituzten errealismoari ihes egiteko
bidetzat.
Margolari sinbolisten artean aipagarriak
izan ziren Gustave Moreau, Odilon Redon
eta Pierre Puvis de Chavannes, batez ere.
Baina sinbolistatzat har daitezke, orobat,
nahiz eta ez ziren sinbolismoaren jarraitzaile
petoak izan, inpresionismo ondoko zenbait
margolari, adibidez Van Gogh, eta baita
Les Nabis taldekoak ere (sinbolismoaren
bigarren belaunalditzat hartuak izan dira).
Moreau
Gustave Moreau (Paris, 1826 - Paris,
1898) margolari frantsesa izan zen sinbolismoko
maisu nagusietakoa. Margolaritza figuratiboa
landu zuen batez ere, eta gaiei
dagokienez, antzinateko gertaerak eta elezaharrak
izan zituen gogokoen. Bere obran
azpimarratzekoak dira erotismo exotikoa eta
apaingarrien oparotasuna.
Moreau arkitekto baten semea zen.
Edouard Picot akademikoaren lantegian hasi
zen lehen margolaritza ikasketak egiten, eta
Theodore Chasseriaurekin aritu zen 1848tik
aurrera. Chasseriauren obrak eragin handia
izan zuen Moreaurengan (Darioren heriotza,
etab.), baina bere formazioan berebiziko
garrantzia izan zuen 1857. urtean Italiara
egindako bidaiak ere. Bidaia hartan
ezagutu zituen, hain zuzen, Degas eta Puvis
de Chavannes, eta han ikasi zuen maisu
handien obra (Catpaccio, Gozzoli, Mantegna
...).
Moreauren hasierako obretan nabarmena
da klasizismoaren eragina, adibidez Edipo
eta esfingea koadroan (1864 ; Metropolitan,
New York). Dena dela, bai koadro
horretan eta bai aurreragokoetan, adibidez
Salaperen agerkundea (1876 ing.) eta Salomerenn
dantza (1876 ing.) koadroetan, gero
eta kutsu exotikoagoa eta erotismo eta bortizkeria
handiagoa erakutsi zuen. Esmaltea
erabili zuen koloreak biziagotzeko ; kolorearen
erabilera da, hain zuzen ere, Moreauren urmargoen ezaugarri bereziena. Joera
horri jarraituz eginak dira Salome (1870 ; R.
Lebel bilduma, Paris) eta Herkules eta hirusta
(1876 ing. ; Freigen bilduma, Chicago)
besteren artean. 1880. urteaz geroko
obretan konposizio konplexuagoak erabili
zituen, eta giro aldi berean mistiko eta sentsuala
adierazi zuen osagai heterogeneoen
bidez ; xehetasun eta naturalismo handiko
lanak ditu, oro har, baina fantasiaz eta sentsualtasunez
beteak dira orobat. Fantastikoak
dira, esaterako, La Fontaineren elezaharretako
ilustrazioak (1886an jendaurrean
erakutsiak).
Moreauk eragin handia izan zuen estetizismo
dekadente eta sinbolistan, batez ere,
eta surrealismoaren jarraitzaileek ere ezagutu
zioten beren inspirazio iturri izana.
Redon
Odilon Redon (Bordele, 1840 - Paris,
1916) margolari, grabatzaile eta idazle gisa
nabarmendu zen, eta XIX. mendeko artista
oparo eta konplexuenetakotzat hartua da,
sentiberatasun eta irudimen handikoa. Sinbolismoaren
jarraitzailea izan zen, Moreau
bezala, eta pintura figuratiboaren maisua
handia ; inpresionismoarekiko halako parekotasunik
antzematen da bere obra batzuetan,
baina inpresionismoaren etsai gisa agertu
zen. Redonek bide bikotza egin zuen bere
kameran : batetik marrazki fantastikoak, sarritan
makabroak, egin zituen, eta bestetik olio
pinturak eta pastelak, loreekiko izadi hilak,
margoaren erabilera bikaina erakusten dutenak,
H. Matissek aitortu zuen bezala.
Jean-Leon Geromerekin, Bredinelcin (litografia)
eta Fantin-Latour-ekin (grabatugintza)
ikasi zuen. Hasierako obretan, 1890.. rtea artekoetan gutxi gorabehera, kolorearen
erabilera baztertu zuen, eta gizakiaren
barneko mundua islatzeko tresna gisa erabili zituen marrazkiak eta litografiak ; zuribeltzean
egindako irudi ilunak dira, atsekabez
eta saminez beteak. Ikusmenak agintzen
zionaren emaitza baino gehiago ziren
irudimenaren emaitza. Horrela osatu zituen
200 litografiatik gora ; aipagarriak ditu, esaterako,
Ametsean sailekoak, Poe idazleari
eskainitako saila (1882) eta Goyaren omenez
saila (1885).
1890az gero, ordea, Sanjoanen Apokalipsia
izeneko saila amaitu ondoren, erabateko
aldaketa gertatu zen Redonen obran,
eta bere karrerako bigarren garaia hasi zen.
Koadroak egiten hasi zen kolore pastelak,
akuarela eta olio pintura erabiliz ; ametsezko
koadroak egin zituen, lore koloretsuenak
(Anemonak, Louvre, Paris), etab. 1900 inguruan
iritsi zuen oparotasun gorena joera
koloretsu honek. Ordukoak ditu pastel
margoez egindako bere obra nagusiak, ArthtnrForztaineAndrea
(1901 ; Metropolitan,
New York) etajeanne Cbahze (1903 ; Basileako
museoa), eta ordu arte gai mitologikoetan
(iVenusen jarotza, Pegaso) eta erlijiosoetan
(Boda, jesusen Bibotza)
oinarriturik egindako marrazkien bertsio koloredunak
.
Les Nabis
Les Nabis izena eman zitzaion Frantziako
sinbolismoaren bigarren belaunaldiko kideek
osatu zuten taldeari. Denis, Bonnard
eta Vuillard izan ziren talde honetako artista
nagusiak. 1860-1870 bitartean jaioak zirenguztiak, eta inpresionismoaren kontrako
jarrera eta Gauguin maisuaganako mirespena
erakutsi zuten oro liar.
Puvis de Chabannes, Redon, arte primitiboa,
artista japoniarrak etab. hartu zituzten
oinarri, eta horrela, sintesia, sinboloak, arabeskoak,
sugestioa, adierazpena izan ziren
beren aldarrikapenak. Arte aplikatuak landu
zituzten, zigiluak, kartak, txotxongiloak,
etab. Hainbat erakusketa egin zuten 1891
eta 1900 urteen artean, eta eszenografiako
lanak eta ilustrazioak ere egin zituzten.
Gaiei dagokienez, bi joera nabarmendu
ziren hasieran artista nabien artean; batzuek
ence barneko irudiak eta Parisko bizimoduari
buruzkoak egin zituzten nagusiki, eta
heste batzuek, berriz, mitologiari edo historiari
buruzko zenbait aipamen egin zuten
beren lanetan.
1900az gero sakabanatu egin ziren taldeko
kideak eta taldea desagertu egin zen,
baina elkarrekin jardun zuten garrantzi handiko
ekarpenak egin zituzten eta modernismoaren
oinarriak finkatu zituzten.
Vuillard
Edouard Vuillard margolaria (Cuiseaux,
1868 - La Baule, 1940) izan zen Les Nabis
taldeko maisu nagusietakoa. Talde hartako
gainerako artistek bezala hainbat teknika
ikasi zuen, baina tenpera erabili zuen batez
ere, eta arte plastikoak eta apaingarriak landu
zituen, besteak beste. Gaiei dagokienez,
bere karreran zehar azpimarratzekoa da
burgesen bizimodua islatzen tiuten eszenekiko zaletasuna ; errealismo handiko irudiak
egin zituen oro har.
Margolaritza ikasketak Parisko Arte Ederretako
Akademian eta Julian Akademian
egin zituen. Ikasle garaian sortu zuen nabien
taldea, Denis eta Roussel adiskideekin
eta, batez ere, Bonnardekin. Nabi taldearen
ezaugarriak erakutsi zituen, besteak
beste, Parisko lorategia panel apaingarrien
sailean (1894 ; hainbat museotan sakabanaturik
gaur egun).
1890-1900 hamarraldia izan zen Vuillarden
garai oparoena. Obra apaingarriak egin
zituen batez ere, eta teknikari dagokionez
Gauguinen jarraitzaile izan zen. 1893tik aurrera
burgesen bizimoduari buruzko
koadroak eta erretratuak egin zituen. Hamarraldi
hartako obra aipagarrienak hauek
ditu : Autoerretratu oktogonala (bilduma
partikularra), Barnealdea (1887 ; Zurich).
Koadroez gainera litografiak ere egin zituen,
zuri-beltzean zein koloretan.
1900-1940 bitartean konposizio monumentalagoak
egin zituen, ordu artekoak
baino sakontasun eta bolumen handiagokoak
. Landetxeetarako apaingarrien
enkarguetan eta zenbait eraikin publikoetarakotan
antzematen da joera hori, adibidez
Parisko Comedie de Champs-Elysees
antzokiko lanetan (1913), Chaillot jauregiko
horma irudietan (1937) etab. XIX. mende
hasieran, bestalde, kutsu intimistako
koadroak margotu zituen, baina ez zuten
hasierakoen mailarik, ez zuten haien xarma
eta bizitasunik.