Artea»XIX eta XX mendeak
Erromantizismoa Alemanian : Friedrich eta Runge
XIX. mendearen hasieran,Alemaniako historian artean berpizte bat antzeman zen, Durerorengaraiaz geroko berpizterik aipagarriena. Goethek lGiJhehzz Merster (1796-1831),
bere garaiko gizartearen fresko zabal hura, egin zuen garaian, Mozarten Flauta Miragarria(1791) estreinatu berria zelarik, Kant eta Schiller mende berrian ari ziren sartzen,
Beethovenek bere Patetikoa sinfoniarekin (1799) zabaldu zuen mendean. Izan
ere, musika izan zen urte haietako arte molde nagusia : alemaniar herrietan sortu eta
Europa osora zabaldu zen, eta oraindik ere eragin handia du.
Arte plastikoei dagokienez, urte asko joan behar izan dira alor horretan egin direnikerketa berriek duela gutxi arte ia osorikAlemaniara mugatua zegoena ezagutaraz zezaten
.Alemaniar erromantizismoaren ezaugarri nagusiak mistizismo nabarmen bat eta
Erdi Aroari egiten zaion begiratu berria dira. Higikunde horren aitzindari, eta, oro har,aleman erromantizismoaren aitzindari, Gaspar Friedrich eta Philipp Runge dira. Nazarenoen
higikundearekin jo zuen gailurra alemaniar erromantizismoak.
Gaspar David Friedrich
Greifswalden jaio zen Friedrich, Pomeranian, 1774. urtean, eta Dresdenen hil zen (Prusia orduan), 1840. urtean. 1794-1798 urteetan Kopenhagengo Arte Ederretako Akademian aritu zen ikasten; dena den, bere kasa ikasi zuen gehienbat. Ondoren Dresdenen hartu zuen bizilekua, eta han artista eta literaturagile zirkulu bateko kide egin zen, besteak beste, Philip Otto Runge niargolariarekin, eta Ludwig Tieck eta Novalis idazleekin batera. Friedrich-en lehen lanak sepiaz egindako marrazkiak izan ziren, oso teknika zehatzekoak, eta gehienek Riigengo uharteko paisajeak zituzten gaitzat (Hanburgoko Museoa ; Albertina ; Weimarko museoa). Ez dirudi beste margolariek eragin handirik izan zutenik beragan. Izadiari buruko hausnar keta sakonak, errealitatearen behatze arduratsuak, bere estilo propioa eman zioten Friedrichi, guztiz estilo orijinala eman ere. Zenbait alditan Dresden utzi eta bere jaioterrira itzuli zen (1801, 1802 eta 1806an), eta egonaldi haietan sortu zuen paisajeestilo bat guztiz berezia eta pertsonala. Aldi horretan hasi zen bestalde olioaren teknika lantzen (Lanbroa, Viena, Kunsthistorisches Museum ; Trikttbarria elurretan, Dresden, Gemaldegalerie). Gurutzea i?zeiidiaii lanean (Teschengo aldarea ere deitua), bere erlijio sentimendua adierazteko erabili zuen paisajea ; ildo beretik, Monjea rtsasertzeazz (1809, Berlin, Charlottenburg), Friedrichen paisajearen ikusmolde transzendentearen adierazpenik beteena da. Abatetxea basoan eta Goiza Errzzldorerz nzeudrarz (1809 eta 1811, Berlin, Charlottenburg, biak), dira garai honetako lan nagusietako bi. Zenbait bidaia egin zuelarik -Baltiar itsasora 1809an, Erraldoien mendietara 1810ean eta Harz mendietara 1811n-, aberastu egin zuen bere gaien errepertorioa. Mendiko paisajeetara aldatu zituen itsasertzak inspiratzen zizkion formak. Garai honetako paisajeen artean, aipagarri dira Ortzadarra (Essen, Folkwang Museum), Erraldorerz nzenddko paisajea (Mosku, Puxkin museoa).
Baltiar itsasora beste bi bidaia egin zituelarik, berriz ere aldatu egin zen Friedrichen estiloa. Zuzenago inspiratzen da oraingoan izadian, eta gai lirikoak hautatzen ditu ; koloreak, bestalde, aberatsagoak dira.
1820tik aurrera, itsasertzeko eta mendialdeko paisajeekin batera, mendi garaietako paisajeak ere margotzen hasi zen, adiskideen zirriborroetan oinarriturik : 1Yatznzanzz (1824, Berlingo Nationalgalerie). Orobat margotu zuen, behin baino gehiagotan, Iparburuko itsasoa ; koadro bakarra geratu da, Izotzeko itsasoa (1823, Hanburgoko Kunsthalle). 1825etik aurrera, malenkonia nagusi duten paisajeek garrantzia hartu zutenberriz ere bere lanean. 1835etik aurrera
marrazkiak besterik ezin izan zuen egin,
apoplexiak jo baitzuen.
Friedrichengan erlijiosoa da izadiaren
ikusmoldea, eta gaiak Jainkoaren errebelazioaren
ikurrak dira. Hala, mendiak Jaungoikoaren
sinbolo dira, harkaitzek fedea
adierazten dute, untxiek fededunen multzoa.
Ilcuirez osaturiko hizkera horrek oso zerikusi
gutxi du ordu arteko sinbolismo usadiozkoarekin.
Atzealdeko paisajea beste munduaren
isla da, eta lehen planoa, sarritan
lainoetan galdua bezala, lurtarron mundua.
Atzetik ikusten den pertsonaren irudia, Friedrichen
lanetan oso maiz ageri dena, gizaki
erlijiosoa da, bere bizitza betiko bizitzaren
prestakuntza bezala ulertzen duena. Orobat
dira asko heriotzaren nolabaiteko aipamenak,
eta baikorrak dira beti. Oliozko pinturak
gehienetan paisaje konposatuak dira
-hau da, gai desberdinen sintesi bat-, akuarelak
berriz izadiaren azterketa zuzenak dira,
eta marrazkiak ere, sepiaz egindakoak bazter
utzirik, izaditik zuzenean hartuak dira ia
beti.
Friedrichen paisajeak, beren espiritualtasun
handiarekin eta sentikortasun sakonarekin,
bizilci estimatuak izan ziren bere
garaian. Tescbengo aldarea eta Monjea itsasertzean
lanek, nolanahi ere, etsai asko izan
zuten. Margolariaren ospeak 1810ean jo
zuen gailura, Prusiako etxeak zenbait obra
erosi zionean. 1816an Dresdengo Akademiako
kide izendatu zuten, eta 1824an akademia
hartako irakasle berezi. Alabaina, eta
salbuespenen bat izan zen arren, ez zuen
eragin handirik izan bere garaikideengan.
Izan ere, Friedrichek arteaz zuen ikusmolde
transzendental sinbolikoa ez zetonen bat
bere garaiko prosaismoarekin. XX. mendearen hasieran, ordea, gora egin zuen haren
ospeak eta XIX. mendeko paisajista aleman
nagusitzat hartua da gaur egun.
Philipp Otto Runge
Runge (Wolgast, 1777 - Hanburgo, 1810),
merkatari izateko asmotan joan zen Hanburgora
1795ean, Daniel anaiarengana.
Hanburgon aurkitu zuen arte giroak ordea,
buru-belarri margolaritzan aritzera bultzatu
zuen. Hanburgon marrazkigintza ikasi ondoren,
1799-1801 urteetan Kopenhageko
Arte Ederretako Akademian jardun zen ;
Dresdena joanda, besteren artean, Ludwig
Tieck idazlea ezagutu zuen, Rungeren
heziketa intelektualean eragin handia izango
zuena. Aurreneko urte horietatik arkatzez
egindako erretratuak gorde dira, eta
neoklasizismotik hurbil dauden zirriborroak.
Dresdengo lanetan lau grabatu nabarmentzen
dira, guztiz simetrikoak : Egunaren. orduak
. Grabatu horietan gaiak, artistarenesperientzia erlijioso eta panteistek aberasturik,
dimentsio guztiz orijinal bat hartzen
du, giza irudia osagai naturalen ikur bihurtuta
erabiltzen da, eta hortik harmoniazko
harreman bat sortzen da gizakiaren eta kreazioaren
artean. Ordutik aurrera, Rungek
berak bere gutunetan zioenez, paisajearen
ikusmolde berri bat izan zen artistaren adierazpide
nagusia. 1803an itzuli zen Hanburgora,
eta batez ere erretratuak egin zituen,
bere paisaje berrien prestakuntza lan gisa.
Modelotzat bere familiako kideak hartzen
zituen. 1805ean margotu zituen Gu hirurak
(Hanburgoko museoan egona, 1931n errea)eta Perihes gaztea (Weirnarko museoa), eta
1806an, Hiilsenbeck haurrak (Hanburgo,Kunsthalle). 1806 eta 1807an Wolgasten,
sorterrian, aritu zen lanean, eta han egin
zituen Gurasoen erretratu bikoitza eta gai
erlijosoko bi koadro : Atsedenaldia Egiptoko
ihesean eta Kristo aintziraren gainean
(Hanburgoko Kunsthallen hiruak). Hanburgora
joanda berriz (1807), Egunaren orduak
eta Goiza lanen aldaera bana egin zituen
(Hanburgo, Kunsthalle). Lan horiek amaitu
ondoren, beste lan bat hasi zuen gai berari
buruzkoa, neurri handiagoan oraingoan,
baina ezin izan zuen bukatu (Goiza, 1809,
Hanburgo, Kunsthalle). Bizitzako azken bi
urteetan koloreen teoriaren gainean egin
zituen ikerketen berri bildu zuen Rungek
liburu batean (Koloreen zirkulua edo Koloreen
arteko nahasketa guztien harrenzarzeu
eraikuntza, 1810).
Oso gazte hil baitzen, hogeita hamairu
urte besterik ez zuela, Rungek ezin izan zituen
bere asmo guztiak bete. Haren margolan
gehienak erretratuak dira, eta horiexek
dira beraz haren langintzaren erakusgarri
zuzenenak, baina Rungerentzat berarentzat
erretratuak bigarren mailako gauza ziren.
Graffen eragina antzematen zaie erretratu
horiei, baina era berean badute mende
bukaerako ingeles erretratisten kutsua ere.
Sarritan esan izan den bezala, alemaniar
erretratu egile erromantikoen adierazkortasunaren
indarra margolariaren eta erretratatuaren
arteko kidetasun espitualarekin
dago lotua. Bereziki argia gertatzen da hori
Rungek egindako haurren erretratuetan,
haurren nolakotasunaren ezagutza sakona
ikusten baita haietan. Friedrichekin batera,
Runge izan zen arren XIX. mende hasierako
aleman margolari nagusia, ez zuen eragin
handirik izan bere garaiko margolarien
artean.