Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Erromantizismoa Alemanian : Friedrich eta Runge

Friedrich alemaniar paisajegile nagusiaren bi margolan. Ezkerrean, Greifswald ilargi argitan (1816). Eskuinean, Rügen uharteko kare-harrizko amildegiak (1818).<br><br>

XIX. mendearen hasieran,Alemaniako historian artean berpizte bat antzeman zen, Durerorengaraiaz geroko berpizterik aipagarriena. Goethek lGiJhehzz Merster (1796-1831), bere garaiko gizartearen fresko zabal hura, egin zuen garaian, Mozarten Flauta Miragarria(1791) estreinatu berria zelarik, Kant eta Schiller mende berrian ari ziren sartzen, Beethovenek bere Patetikoa sinfoniarekin (1799) zabaldu zuen mendean. Izan ere, musika izan zen urte haietako arte molde nagusia : alemaniar herrietan sortu eta Europa osora zabaldu zen, eta oraindik ere eragin handia du.

Arte plastikoei dagokienez, urte asko joan behar izan dira alor horretan egin direnikerketa berriek duela gutxi arte ia osorikAlemaniara mugatua zegoena ezagutaraz zezaten .Alemaniar erromantizismoaren ezaugarri nagusiak mistizismo nabarmen bat eta Erdi Aroari egiten zaion begiratu berria dira. Higikunde horren aitzindari, eta, oro har,aleman erromantizismoaren aitzindari, Gaspar Friedrich eta Philipp Runge dira. Nazarenoen higikundearekin jo zuen gailurra alemaniar erromantizismoak.

 

Gaspar David Friedrich

Greifswalden jaio zen Friedrich, Pomeranian, 1774. urtean, eta Dresdenen hil zen (Prusia orduan), 1840. urtean. 1794-1798 urteetan Kopenhagengo Arte Ederretako Akademian aritu zen ikasten; dena den, bere kasa ikasi zuen gehienbat. Ondoren Dresdenen hartu zuen bizilekua, eta han artista eta literaturagile zirkulu bateko kide egin zen, besteak beste, Philip Otto Runge niargolariarekin, eta Ludwig Tieck eta Novalis idazleekin batera. Friedrich-en lehen lanak sepiaz egindako marrazkiak izan ziren, oso teknika zehatzekoak, eta gehienek Riigengo uharteko paisajeak zituzten gaitzat (Hanburgoko Museoa ; Albertina ; Weimarko museoa). Ez dirudi beste margolariek eragin handirik izan zutenik beragan. Izadiari buruko hausnar keta sakonak, errealitatearen behatze arduratsuak, bere estilo propioa eman zioten Friedrichi, guztiz estilo orijinala eman ere. Zenbait alditan Dresden utzi eta bere jaioterrira itzuli zen (1801, 1802 eta 1806an), eta egonaldi haietan sortu zuen paisajeestilo bat guztiz berezia eta pertsonala. Aldi horretan hasi zen bestalde olioaren teknika lantzen (Lanbroa, Viena, Kunsthistorisches Museum ; Trikttbarria elurretan, Dresden, Gemaldegalerie). Gurutzea i?zeiidiaii lanean (Teschengo aldarea ere deitua), bere erlijio sentimendua adierazteko erabili zuen paisajea ; ildo beretik, Monjea rtsasertzeazz (1809, Berlin, Charlottenburg), Friedrichen paisajearen ikusmolde transzendentearen adierazpenik beteena da. Abatetxea basoan eta Goiza Errzzldorerz nzeudrarz (1809 eta 1811, Berlin, Charlottenburg, biak), dira garai honetako lan nagusietako bi. Zenbait bidaia egin zuelarik -Baltiar itsasora 1809an, Erraldoien mendietara 1810ean eta Harz mendietara 1811n-, aberastu egin zuen bere gaien errepertorioa. Mendiko paisajeetara aldatu zituen itsasertzak inspiratzen zizkion formak. Garai honetako paisajeen artean, aipagarri dira Ortzadarra (Essen, Folkwang Museum), Erraldorerz nzenddko paisajea (Mosku, Puxkin museoa).

Baltiar itsasora beste bi bidaia egin zituelarik, berriz ere aldatu egin zen Friedrichen estiloa. Zuzenago inspiratzen da oraingoan izadian, eta gai lirikoak hautatzen ditu ; koloreak, bestalde, aberatsagoak dira.

1820tik aurrera, itsasertzeko eta mendialdeko paisajeekin batera, mendi garaietako paisajeak ere margotzen hasi zen, adiskideen zirriborroetan oinarriturik : 1Yatznzanzz (1824, Berlingo Nationalgalerie). Orobat margotu zuen, behin baino gehiagotan, Iparburuko itsasoa ; koadro bakarra geratu da, Izotzeko itsasoa (1823, Hanburgoko Kunsthalle). 1825etik aurrera, malenkonia nagusi duten paisajeek garrantzia hartu zutenberriz ere bere lanean. 1835etik aurrera marrazkiak besterik ezin izan zuen egin, apoplexiak jo baitzuen.

Friedrichengan erlijiosoa da izadiaren ikusmoldea, eta gaiak Jainkoaren errebelazioaren ikurrak dira. Hala, mendiak Jaungoikoaren sinbolo dira, harkaitzek fedea adierazten dute, untxiek fededunen multzoa.

Ilcuirez osaturiko hizkera horrek oso zerikusi gutxi du ordu arteko sinbolismo usadiozkoarekin.

Atzealdeko paisajea beste munduaren isla da, eta lehen planoa, sarritan lainoetan galdua bezala, lurtarron mundua.

Atzetik ikusten den pertsonaren irudia, Friedrichen lanetan oso maiz ageri dena, gizaki erlijiosoa da, bere bizitza betiko bizitzaren prestakuntza bezala ulertzen duena. Orobat dira asko heriotzaren nolabaiteko aipamenak, eta baikorrak dira beti. Oliozko pinturak gehienetan paisaje konposatuak dira -hau da, gai desberdinen sintesi bat-, akuarelak berriz izadiaren azterketa zuzenak dira, eta marrazkiak ere, sepiaz egindakoak bazter utzirik, izaditik zuzenean hartuak dira ia beti.

Friedrichen paisajeak, beren espiritualtasun handiarekin eta sentikortasun sakonarekin, bizilci estimatuak izan ziren bere garaian. Tescbengo aldarea eta Monjea itsasertzean lanek, nolanahi ere, etsai asko izan zuten. Margolariaren ospeak 1810ean jo zuen gailura, Prusiako etxeak zenbait obra erosi zionean. 1816an Dresdengo Akademiako kide izendatu zuten, eta 1824an akademia hartako irakasle berezi. Alabaina, eta salbuespenen bat izan zen arren, ez zuen eragin handirik izan bere garaikideengan.

Izan ere, Friedrichek arteaz zuen ikusmolde transzendental sinbolikoa ez zetonen bat bere garaiko prosaismoarekin. XX. mendearen hasieran, ordea, gora egin zuen haren ospeak eta XIX. mendeko paisajista aleman nagusitzat hartua da gaur egun.

 

Philipp Otto Runge

Runge (Wolgast, 1777 - Hanburgo, 1810), merkatari izateko asmotan joan zen Hanburgora 1795ean, Daniel anaiarengana.

Hanburgon aurkitu zuen arte giroak ordea, buru-belarri margolaritzan aritzera bultzatu zuen. Hanburgon marrazkigintza ikasi ondoren, 1799-1801 urteetan Kopenhageko Arte Ederretako Akademian jardun zen ; Dresdena joanda, besteren artean, Ludwig Tieck idazlea ezagutu zuen, Rungeren heziketa intelektualean eragin handia izango zuena. Aurreneko urte horietatik arkatzez egindako erretratuak gorde dira, eta neoklasizismotik hurbil dauden zirriborroak.

Dresdengo lanetan lau grabatu nabarmentzen dira, guztiz simetrikoak : Egunaren. orduak . Grabatu horietan gaiak, artistarenesperientzia erlijioso eta panteistek aberasturik, dimentsio guztiz orijinal bat hartzen du, giza irudia osagai naturalen ikur bihurtuta erabiltzen da, eta hortik harmoniazko harreman bat sortzen da gizakiaren eta kreazioaren artean. Ordutik aurrera, Rungek berak bere gutunetan zioenez, paisajearen ikusmolde berri bat izan zen artistaren adierazpide nagusia. 1803an itzuli zen Hanburgora, eta batez ere erretratuak egin zituen, bere paisaje berrien prestakuntza lan gisa.

Modelotzat bere familiako kideak hartzen zituen. 1805ean margotu zituen Gu hirurak (Hanburgoko museoan egona, 1931n errea)eta Perihes gaztea (Weirnarko museoa), eta 1806an, Hiilsenbeck haurrak (Hanburgo,Kunsthalle). 1806 eta 1807an Wolgasten, sorterrian, aritu zen lanean, eta han egin zituen Gurasoen erretratu bikoitza eta gai erlijosoko bi koadro : Atsedenaldia Egiptoko ihesean eta Kristo aintziraren gainean (Hanburgoko Kunsthallen hiruak). Hanburgora joanda berriz (1807), Egunaren orduak eta Goiza lanen aldaera bana egin zituen (Hanburgo, Kunsthalle). Lan horiek amaitu ondoren, beste lan bat hasi zuen gai berari buruzkoa, neurri handiagoan oraingoan, baina ezin izan zuen bukatu (Goiza, 1809, Hanburgo, Kunsthalle). Bizitzako azken bi urteetan koloreen teoriaren gainean egin zituen ikerketen berri bildu zuen Rungek liburu batean (Koloreen zirkulua edo Koloreen arteko nahasketa guztien harrenzarzeu eraikuntza, 1810).

Oso gazte hil baitzen, hogeita hamairu urte besterik ez zuela, Rungek ezin izan zituen bere asmo guztiak bete. Haren margolan gehienak erretratuak dira, eta horiexek dira beraz haren langintzaren erakusgarri zuzenenak, baina Rungerentzat berarentzat erretratuak bigarren mailako gauza ziren.

Graffen eragina antzematen zaie erretratu horiei, baina era berean badute mende bukaerako ingeles erretratisten kutsua ere.

Sarritan esan izan den bezala, alemaniar erretratu egile erromantikoen adierazkortasunaren indarra margolariaren eta erretratatuaren arteko kidetasun espitualarekin dago lotua. Bereziki argia gertatzen da hori Rungek egindako haurren erretratuetan, haurren nolakotasunaren ezagutza sakona ikusten baita haietan. Friedrichekin batera, Runge izan zen arren XIX. mende hasierako aleman margolari nagusia, ez zuen eragin handirik izan bere garaiko margolarien artean.