Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Pintura erromantikoa Ingalaterran: H. Fiissli eta W. Blake

Fussliren bi obra. Ezkerrean, Amesgaiztoa (1781). Gothemuseum, Frankfurt. Eskuinean, Akiles Patrokloren itzala harrapatu nahian. Arte Museoa, Zurich.<br><br>

Ingalaterrako erromantizismoan bi aitzindari nagusiren obrak dira azpimarratzekoak :Fiissli-renak, batetik, eta Blake-renak bestetik. Hogarthen garaiaz gero Ingalaterrako margolaritzan nagusitu zen estilo harmoniko eta barean etena sorrarazi zuten bi margolarierromantiko hauek. Berezitasun aipagarria zuten, orobat, agerian utzi izana, beren ikuskizun bitxikeriez beteetan, ez zirela Mediterraneoko kulturakoak, bestelako kulturabateko artistak baizik.

1787an ezagutu zuten elkar Ingalaterrako erromantizismoko bi maisuak eta, elkarren artean hamasei urteko aldea zuten arren, batek bestetik ikasi zuten eta elkar aberastuzuten, XVIII. mendearen bigarren erdian ospea zuten gainerako margolarietatik bereiz. Fiissliren obrak garrantzi handiko eragina izan zuen Blakeren heziketan.Antzinatekokonposizio molde klasikoak erabili zituzten biek ere beren obretan, baina argiitzalen arteko kontrasteak biziagoak dira Fiissliren lanetan Blakerenean baino. Eta biek erakutsi zuten, halaber, irudi fantastikoekiko eta irrealekiko zaletasuna ; Fiissliren kasuan irudi siniestroak dira nagusi, eta Blakeren kasuan berriz, nabarmenagoa da ikuskarietarako

 

Fiissli

Henry Fiissli edo Fuseli Zurichen jaio zen 1741can, eta 1829an hil zen Londresen.

Zurichen igaro zuen gaztaroa, eta familiaren presioak behartuta, seguru aski, apaiz ikasketak egin zituen. Ikasketa haiei esker heziketa sakona eskuratu zuen literaturan, baina azkenean bertan behera utzi zituen, bere ideia independenteek bultzatuta, eta Londresa aldatu zen 1763an. Aurretik aitaren diseinu bildumarako zenbait diseinu egin zituen arren (adibidez Till Eulenspiegel, Fiissliren karikaturarako eta neurriz gaindikotasunerako joera erakusten duena), Londresen hasi zen margolaritzarekiko harreman sendoagoak finkatzen ; orduan ezagutu zuen Reynolds eta ikertu zuen haren obra. Horrez gainera Winckelmann alemaniar teorilariaren obrak itzuli zituen, eta hainzuzen ere Winckelmannen bitartez eskuratu zuen Fiisslik bere obran bateratu zituen bi joeretako bat, joera klasizista alegia. Bigarren joera, hots, erromantizismoa, Miltonengandik eta beste olerkari erromantikongandik hartu zuen. Hasierako obretan ez ezik, gerora ere, nahiz eta klasizismotik gero eta gehiago aldendu zen, ikusi zen halako kutsu eklektikoa Fiissliren margolaritzan eta literaturan, hau da, nolabaiteko borrokaantzematen zaio antzinate ldasikoko teorien eta ametsaren, erotismoaren, fantasiaren artean.

1770-1778 bitartean Italian bizi izan zen.

Antzinate klasikoa ikertu zuen, harriturik, eta Michelangeloren arteak liluratuta utzi zuen, bere izakera asaldariaren hurbilekoa ikusten baitzuen Fiisslik haren tremendismoa . Italiatik Zurichera itzuli zen eta Filssli Bodnterrekin berriketan margotu zuen (1779, Kunsthaus, Zurich), baina Zurichen egonaldi labur bat egin ondoren urte hartan bertan Londresa itzuli zen ; Suitzan jaioa izan arren, Ingalaterra hartu zuen bigarren aberri, eta han bizi izan zen hil arte. Londresa itzuli eta hurrengo urteetan literaturan eta margolaritzan jardun zuen buru-belarri .

Fiisslik erromantizismo aurreko artisten iturri beretik edan zuen, eta ikuskarietan eta aluzinazioetan oinarritu zituen bere obrak ; asaldura eta ezinegona adierazi zuen bere obren bidez (Anaesgarztoa ; 1781, Goethe museoa, Frankfurt), estetika klasizistatik gero eta gehiago aldentzeko joerari jarraituz, eta arte klasikoan oinarritu zen kasuetan ere, heroismo dramatikoz kutsatu zituen bere koadroak (Akiles Patrokleserz sttatt erretzera ; 1795-1800, Kunsthaus, Zurich).

Ehundaka irudi bizi eta margolan egin zituen olerkari erromantikoetan oinarriturik ; Shakespeareren obretako ametsezko fantasiaren kutsua ageri dute horietako batzuek, adibidez Titania eta Bottona, Titaniaren irzrtzarlzea eta abarrek, eta Miltonen tratatuen titanismo izugarria nagusitzen da, aldiz, beste batzuetan (Pekatua Heriotzarengatzdik ihesi).

Azkenaldian aldatu egin zen apur bat Fiissliren estiloa ; anbiguotasuna nabarmendu zen eta erotismoa izan zen garai hartako margolanen eta marrazkien ezaugarri nagusietako bat, adibidez Hasiberria (Tate Gallery, Londres) obran.

Fiissliren margolaritzan konposizioaren eta koloreen erabileraren gainetik nabarmentzen da irudimenaren erabateko askatasuna, eta erromantizismoa, lehenik, eta surrealismoa, ondoren, dakar gogora irudienen bikain horrekin.

 

Blake

William Blake, britainiar margolari, grabatzaile eta olerkaria, Londresen jaio zen 1757an eta han bertan hil 1827an. Oso artista sentibera izan zen, Fiissli eta Flaxman bezala, eta arreta berezia eskaini zien XVIII.. endeko mito klasizistei eta erromantizismo aurreko joerei ; bere obretan ikuskari poetikoak eta erlijio alegoriak dira nagusi.

Liburuetarako grabatuek, akuarelek eta olerkiek eman zioten ospea.Blakek oso gaztetatik erakutsi zuen artearekiko eta literaturarekiko zaletasuna.

Marrazkigintzako ikasketak egin zituen, eta baita grabatugintzako praktikak ere ; arte gotikoaren kutsua ageri zuen lan haietan.

Ondoren Errege Akademian jardun zen, 1780 arte, harik eta Akademian erabiltzen ziren metodo tradizionalak ezin jasanik Akademia utzi zuen arte, hain zuzen ere.

Olerkigintzari dagokionez oso obra berrizaleak idatzi zituen, intentsitate handiko ikuskarietan oinarrituak. Baina testua ez ezik, bere liburuetarako ilustrazioak ere egiten zituen (hala erabaki zuen 1787an), grabatugintzako eta inprimeriako teknika berrizaleak erabiliz ; grabatuak koloretako akuarelez egiten zituen, miniatura inprimatuak erabiltzen zituen, etab. Izan ere, liburu bateko testua eta irudiak elkarri oso lotuta zeudela pentsatzen bide zuen Blakek, eta hortik zetorkion Erdi Aroko eskuizkribu miniaturadunen tankerako liburuak osatzeko zaletasuna. Joera horren erakusgarri dira, besteak beste, ondoko olerki liburu hauek : Zeruaren eta Infernuaren bat egitea (1793), Esperientziaren kantuak (1794) eta Jerusalen (1804-1818) olerkari apokaliptiko sinbolikoa . Bere obrak ez ezik, beste idazle batzuenak ere ilustratu zituen, adibidez E.

Young-en Gaueko gogoetak (1797) eta Danteren Diuirza Connnedia (1824-1827), baina azpimarratzekoa da beste idazleen obrak ilustratzean nolako askatasunez interpretatzen zuen testua, hainbeste ezen zenbait iruditan pertsonaia berriak sartu edo testuaren zentzua aldarazten baitzituen.

Blakeren artea oso konplexua eta definitzen zaila da, osagai asko bateratzen baitira bere obretan. Erlijio, filosofia eta mistikotasunarekin loturiko obrak irakurri ohi zituen, eta margolaritzaren alorrean estilo neogotikoaren eragina sumatzen zaio. Baina Blakerengan eragina izan zuten, halaber, Berpizkundeko eta, Fiissilrengandik ikasita, manierismoko artistek (Aritua gorpzttzaren gainean biraka, 1808) eta, batez ere, Michelangeloren gttztizkotasttnak (Azkenn epaia-ren bertsioak ; Adanen sorkantza, 1795, etab.). Formari dagokionez, lerroa da bere koadroetako osagai erabiliena, baina malgutasunez erabili zuen gai zoomorfoak eta fitomorfoak irudikatu nahi zituenean ; erabilera horretan "art nouveau" joeraren aitzindaritzat hartua izan da, batez ere Inozeratzrareni katuak obragatik.

Egileak berak zioenez, formaren eta lerroaren mende zegoen obra, koloreak galdu egiten zuen margolana. Bestalde, garai hartan ohi zenaren kontra, ez zuen olio pintura erabiltzen, eta bere garaian kolore saila mugatu samarra zen arren (geroago lortu zituzten, kolore berriak asmatu ahala, beste tonu batzuk), kolore garbiak eta distiratsuak lortzeko ahalegin handia egin zuen ; oinarria kolore argiez margotzen zuen, koadroaren hondoa eta argitasuna nabarmentzearren. Dena dela, Blake maisua ez da hain aipagarria teknikaren aldetik, ingeles margolaritzan luzaz lurperatuta egon zen irudimen poetikoa berreskuratu zuelako baizik. XVIII. mendeko balio materialen eta arrazoiaren kontra azaldu zen, eta bere barne ikuskarietatik kosmogonia berezia sortu zuen, bere hitzetan kanpoko gauza guztiak baino "errealagoa" omen zena.