Artea»XIX eta XX mendeak
Pintura erromantikoa Ingalaterran: H. Fiissli eta W. Blake
Ingalaterrako erromantizismoan bi aitzindari nagusiren obrak dira azpimarratzekoak :Fiissli-renak, batetik, eta Blake-renak bestetik. Hogarthen garaiaz gero Ingalaterrako margolaritzan
nagusitu zen estilo harmoniko eta barean etena sorrarazi zuten bi margolarierromantiko hauek. Berezitasun aipagarria zuten, orobat, agerian utzi izana, beren
ikuskizun bitxikeriez beteetan, ez zirela Mediterraneoko kulturakoak, bestelako kulturabateko artistak baizik.
1787an ezagutu zuten elkar Ingalaterrako erromantizismoko bi maisuak eta, elkarren
artean hamasei urteko aldea zuten arren, batek bestetik ikasi zuten eta elkar aberastuzuten, XVIII. mendearen bigarren erdian ospea zuten gainerako margolarietatik
bereiz. Fiissliren obrak garrantzi handiko eragina izan zuen Blakeren heziketan.Antzinatekokonposizio molde klasikoak erabili zituzten biek ere beren obretan, baina argiitzalen
arteko kontrasteak biziagoak dira Fiissliren lanetan Blakerenean baino. Eta biek
erakutsi zuten, halaber, irudi fantastikoekiko eta irrealekiko zaletasuna ; Fiissliren kasuan
irudi siniestroak dira nagusi, eta Blakeren kasuan berriz, nabarmenagoa da ikuskarietarako
Fiissli
Henry Fiissli edo Fuseli Zurichen jaio
zen 1741can, eta 1829an hil zen Londresen.
Zurichen igaro zuen gaztaroa, eta familiaren
presioak behartuta, seguru aski, apaiz
ikasketak egin zituen. Ikasketa haiei esker
heziketa sakona eskuratu zuen literaturan,
baina azkenean bertan behera utzi zituen,
bere ideia independenteek bultzatuta, eta
Londresa aldatu zen 1763an. Aurretik aitaren
diseinu bildumarako zenbait diseinu
egin zituen arren (adibidez Till Eulenspiegel,
Fiissliren karikaturarako eta neurriz gaindikotasunerako
joera erakusten duena),
Londresen hasi zen margolaritzarekiko harreman
sendoagoak finkatzen ; orduan ezagutu
zuen Reynolds eta ikertu zuen haren
obra. Horrez gainera Winckelmann alemaniar
teorilariaren obrak itzuli zituen, eta hainzuzen ere Winckelmannen bitartez eskuratu
zuen Fiisslik bere obran bateratu zituen
bi joeretako bat, joera klasizista alegia. Bigarren
joera, hots, erromantizismoa, Miltonengandik
eta beste olerkari erromantikongandik
hartu zuen. Hasierako obretan ez
ezik, gerora ere, nahiz eta klasizismotik gero
eta gehiago aldendu zen, ikusi zen halako
kutsu eklektikoa Fiissliren margolaritzan eta
literaturan, hau da, nolabaiteko borrokaantzematen zaio antzinate ldasikoko teorien
eta ametsaren, erotismoaren, fantasiaren
artean.
1770-1778 bitartean Italian bizi izan zen.
Antzinate klasikoa ikertu zuen, harriturik,
eta Michelangeloren arteak liluratuta utzi
zuen, bere izakera asaldariaren hurbilekoa
ikusten baitzuen Fiisslik haren tremendismoa
. Italiatik Zurichera itzuli zen eta Filssli
Bodnterrekin berriketan margotu zuen
(1779, Kunsthaus, Zurich), baina Zurichen
egonaldi labur bat egin ondoren urte hartan
bertan Londresa itzuli zen ; Suitzan jaioa
izan arren, Ingalaterra hartu zuen bigarren
aberri, eta han bizi izan zen hil arte. Londresa
itzuli eta hurrengo urteetan literaturan
eta margolaritzan jardun zuen buru-belarri
.
Fiisslik erromantizismo aurreko artisten
iturri beretik edan zuen, eta ikuskarietan eta
aluzinazioetan oinarritu zituen bere obrak ;
asaldura eta ezinegona adierazi zuen bere
obren bidez (Anaesgarztoa ; 1781, Goethe
museoa, Frankfurt), estetika klasizistatik
gero eta gehiago aldentzeko joerari jarraituz,
eta arte klasikoan oinarritu zen kasuetan
ere, heroismo dramatikoz kutsatu zituen
bere koadroak (Akiles Patrokleserz sttatt
erretzera ; 1795-1800, Kunsthaus, Zurich).
Ehundaka irudi bizi eta margolan egin zituen
olerkari erromantikoetan oinarriturik ;
Shakespeareren obretako ametsezko fantasiaren
kutsua ageri dute horietako batzuek,
adibidez Titania eta Bottona, Titaniaren irzrtzarlzea
eta abarrek, eta Miltonen tratatuen
titanismo izugarria nagusitzen da, aldiz,
beste batzuetan (Pekatua Heriotzarengatzdik
ihesi).
Azkenaldian aldatu egin zen apur bat
Fiissliren estiloa ; anbiguotasuna nabarmendu
zen eta erotismoa izan zen garai hartako
margolanen eta marrazkien ezaugarri
nagusietako bat, adibidez Hasiberria (Tate
Gallery, Londres) obran.
Fiissliren margolaritzan konposizioaren
eta koloreen erabileraren gainetik nabarmentzen
da irudimenaren erabateko askatasuna,
eta erromantizismoa, lehenik, eta
surrealismoa, ondoren, dakar gogora irudienen
bikain horrekin.
Blake
William Blake, britainiar margolari, grabatzaile
eta olerkaria, Londresen jaio zen
1757an eta han bertan hil 1827an. Oso artista
sentibera izan zen, Fiissli eta Flaxman
bezala, eta arreta berezia eskaini zien XVIII.. endeko mito klasizistei eta erromantizismo
aurreko joerei ; bere obretan ikuskari
poetikoak eta erlijio alegoriak dira nagusi.
Liburuetarako grabatuek, akuarelek eta olerkiek
eman zioten ospea.Blakek oso gaztetatik erakutsi zuen artearekiko
eta literaturarekiko zaletasuna.
Marrazkigintzako ikasketak egin zituen, eta
baita grabatugintzako praktikak ere ; arte
gotikoaren kutsua ageri zuen lan haietan.
Ondoren Errege Akademian jardun zen,
1780 arte, harik eta Akademian erabiltzen
ziren metodo tradizionalak ezin jasanik
Akademia utzi zuen arte, hain zuzen ere.
Olerkigintzari dagokionez oso obra berrizaleak
idatzi zituen, intentsitate handiko
ikuskarietan oinarrituak. Baina testua ez
ezik, bere liburuetarako ilustrazioak ere
egiten zituen (hala erabaki zuen 1787an),
grabatugintzako eta inprimeriako teknika
berrizaleak erabiliz ; grabatuak koloretako
akuarelez egiten zituen, miniatura inprimatuak
erabiltzen zituen, etab. Izan ere, liburu
bateko testua eta irudiak elkarri oso lotuta
zeudela pentsatzen bide zuen Blakek, eta
hortik zetorkion Erdi Aroko eskuizkribu
miniaturadunen tankerako liburuak osatzeko
zaletasuna. Joera horren erakusgarri dira,
besteak beste, ondoko olerki liburu hauek :
Zeruaren eta Infernuaren bat egitea (1793),
Esperientziaren kantuak (1794) eta Jerusalen
(1804-1818) olerkari apokaliptiko sinbolikoa
. Bere obrak ez ezik, beste idazle
batzuenak ere ilustratu zituen, adibidez E.
Young-en Gaueko gogoetak (1797) eta Danteren
Diuirza Connnedia (1824-1827), baina
azpimarratzekoa da beste idazleen obrak
ilustratzean nolako askatasunez interpretatzen
zuen testua, hainbeste ezen zenbait iruditan
pertsonaia berriak sartu edo testuaren
zentzua aldarazten baitzituen.
Blakeren artea oso konplexua eta definitzen
zaila da, osagai asko bateratzen baitira bere obretan. Erlijio, filosofia eta mistikotasunarekin
loturiko obrak irakurri ohi
zituen, eta margolaritzaren alorrean estilo
neogotikoaren eragina sumatzen zaio. Baina
Blakerengan eragina izan zuten, halaber,
Berpizkundeko eta, Fiissilrengandik
ikasita, manierismoko artistek (Aritua gorpzttzaren
gainean biraka, 1808) eta, batez
ere, Michelangeloren gttztizkotasttnak
(Azkenn epaia-ren bertsioak ; Adanen sorkantza,
1795, etab.). Formari dagokionez,
lerroa da bere koadroetako osagai erabiliena,
baina malgutasunez erabili zuen gai
zoomorfoak eta fitomorfoak irudikatu nahi
zituenean ; erabilera horretan "art nouveau"
joeraren aitzindaritzat hartua izan da, batez
ere Inozeratzrareni katuak obragatik.
Egileak berak zioenez, formaren eta lerroaren
mende zegoen obra, koloreak galdu
egiten zuen margolana. Bestalde, garai
hartan ohi zenaren kontra, ez zuen olio
pintura erabiltzen, eta bere garaian kolore
saila mugatu samarra zen arren (geroago
lortu zituzten, kolore berriak asmatu ahala,
beste tonu batzuk), kolore garbiak eta
distiratsuak lortzeko ahalegin handia egin
zuen ; oinarria kolore argiez margotzen
zuen, koadroaren hondoa eta argitasuna
nabarmentzearren. Dena dela, Blake maisua
ez da hain aipagarria teknikaren aldetik,
ingeles margolaritzan luzaz lurperatuta
egon zen irudimen poetikoa berreskuratu
zuelako baizik. XVIII. mendeko balio
materialen eta arrazoiaren kontra azaldu
zen, eta bere barne ikuskarietatik kosmogonia
berezia sortu zuen, bere hitzetan
kanpoko gauza guztiak baino "errealagoa"
omen zena.