Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Neoklasizismoa Espainian : Francisco de Goya

Goya espainiar margolari neoklasizista handienaren Maja biluzia maisulana, 1805 inguruan, lehen heldutasun aroan, margotua, adituen ustez. Prado museoa, Madril.<br><br>

Francisco de Goya y Lucientes Zaragozako Fuendetodos herrian jaio zen 1746an, eta Bordelen hil 1828an. Margolari, marrazkilari eta grabatu egile gisa nabarmendu zen, eta kronologiari dagokionez neoklasizismoko artista handien belaunaldiko kidea den arren, oso bide berezia egin zuen. Izan ere, neoklasizismoak ideal klasikorako hurbilketa proposatzen zuen, eta Goyak, aldiz, alde batera utzirik estetika neoklasikoa, gehiago arduratu zen arazo plastiko berezi eta berriak ikertzeaz, eta sormenerako askatasun eta trebetasun aparta erakutsi zuen horrela. Bi ezaugarri horiei esker arte modernoaren aitzindaritzat hartua da Goya.

 

Lehen urteak

Aitaren dekorazio lantegian jardun ondoren Jose Lezanen margolaritza lantegian sartu zen 1760an. Orduan hasi zen Bayeu sendiarekin eta Martin Zapater-ekin harremanetan . 1763an Madrila aldatu zen, eta urte hartan eta 1766an San Fernando Arte Akademiako lehiaketan parte hartu zuen. Hasierako urte haietan nabarmena izan zen Goyaren obran eklektizismo neoklasikoaren eragina.

 

Kartoiak eta lehen erretratuak

1767 eta 1771 bitartean Erroman bizi izan zen, eta handik itzuleran jaso zuen garrantzizko lehen enkargua, Zaragozako EI Pilar basilikako kupula txikietako baterako horma irudiak egitea hain zuzen ere (1772).

Haren ondoren egin zituen Zaragozako Aula Dei kartujako horma irudiak ere (1772- 1774). Garai hartako obretan intentsitate handiko kolore trinkoak eta forma dotoreak erabili zituen.

1774-1778 bitartean Mengs-i eta Madrilen margolari gisa ospe handia zuen bere koinattt Francisco Bayeuri esker, Santa Barkarako tapiz lantegirako kartoiak egiten hasi zen. Hemezortzi urtez aritu zen tapizak egiten edo diseinuak margotzen (gehienak Pradon daude) ; intdi dotoreak dira, efektu bizikoak, eta herriko bizitzaren ikuspegi atsegina, garai hartako despotismo ilustratuaren gustukoa, ematen clute. Horietan aipagarriak dira, besteak beste, DantzaldiaNlartzanares ertzean (1777), Kometa (1778), Larraina (1786), San. Isidroko larrea (1788), Eztera (1792). Bitarte horretan Espainiako margolaritza tradizioa ikertzen jardun zen, eta besteak beste Velazquezen obretan oinarrituriko grabatuak egin zituen (1778) ; Velazquezen kutsua kartoien egitura trinko eta sintetikoan ere antzematen da.

Gorteak eta aristokraziako kideek goretsi egin zituzten Goyaren kartoiak eta, horrela, gora egin zuen Goyaren ospeak.

1780an San Fernandoko Arte Ederretako Akademian onartu zuten (Kristo gcuzttziltzatua obrari esker) ; 1785ean Akademiako margolaritzako zuzendariorde titulua eskuratu zuen, 1786an erregearen margolari izendatu zuten eta handik hiru urtera areto margolari .

1780tik aurrera El Pilarko kupula nagusietako bat dekoratzen aritu zen. Eta hurrengo tuteetan ere erlijio pintura landu zuen (Madrilgo San Frantzisko Handia elizako Bernardino Sierrakoa, 1782-1783 ; Valladolideko Santa Ana komentuko irudiak ; Valentziako katedralekoak...), baina ospeak gora egin ahala aristokraziako familien erretratuak egiteko eskaerak jaso zituen.

Horrela hasi zen bere karreran zehar, azkenaldian batez ere, lan aipagarrienetako izan zena, erretratugintza alegia, burla-belarri lantzen. Lehenengo erretratu ospetsuak Osunako dukeentzat egin zituen (Osunako dukearen sendia, Prado museoa, Madril) eta ondoren errege familiaren erretratuak margotu zituen, bereziki Luis Borbongo infantearenak (Luis Borbongoarerr sendia, 1784 ; Magnani-Rocca fundazioa, Parina). Aipagarriak dira, orobat, Floridablaiicako kondea (1783 ; Banco de España, Madril), Cctbarrtrsb:o kondea (1788 ; Banco de España, Madril), Sebasti~n M1LartFrrez (1792 ; Metropolitan museoa, New Iork), ,[oeellauos (1798 ; Praclo, Madril) etab. Hasierako erretratuetan jarrera arranditsuetan irudikatu zituen pertsonaiak, baina denborarekin gero eta naturaltasun handiagoz irudikatu zituen, eta azterketa psikologiko zorrotzak islatu zituen bere obretan. Erretratu haiekin Espainiako erretratugintzako maisu bihurtu zen, bere kolore aberats eta ñabardura askokoengatik besteak beste.

 

Lehen heldutasun aroa : Goya ilustratua

1792an eritasun larri batek jo zuen Goya, eta gor utzi zuen ia. Sevillan eta Cadizen eritasunetik osatzeko egin zuen egonaldian koadro txikiez osaturiko sail bikaina margotu zuen, zeinetan egileak berak, 1794an zioenez, sormenean eta egikeran askatasunez jardun zuen, enkarguz egindako obretan ez bezala. Sail harekin beretu zuen Goyak joera berria, herri bizimoduaren eta ohituren ikuspegiari dagokionez batez ere : ordu arte sarritan arinkeriaz landu zituen gaietan nolabaiteko kritika egiten eta kutsu dramatikoa sartzen hasi zen. Elizaren, eta baztez ere Inkisizioaren kontrako jarrera ere erakutsi zuen. Aldaketa horretan berebiziko eragina izan zuten ilustratuen ideiek, haiekiko harremanen bitartez eta haientzat lan eginez ezagutu zituenak.

1796an Albako dukesa ezagutu zuen.

Harekin harreman estua izan zuen, eta obra asko eskaini zizkion. Haren etxaldean osatu zituen lehenengo marrazki sailak, A eta B sailak. Bitartean, ordea, ez zituen alde batera utzi erretratuak eta herriko bizitzan eta sineskerietan oinarrituriko konposizioak (Akelarrea, 1797, Lazaro museoa, Madril) . Garai honetako obra bitxia du, orobat, Madrilgo San Antonio Floridakoa elizako kaperako freskoa, kupula gainean pertsonaien erakusketa bikaina osatzen duena.

Grabatugintzaren alorrean Kapritxoak dira azpimarratzekoak (1799an argitaratuak), zeinetan nabarmentzen baita Ilustrazioaren eragina eta agertzen baita herri sineskerien, gaiztakeriaren eta zapalkuntzaren kontra, dramatismo eta fantasia handiko irudien bidez. Haiekin hasi zen bere margolaritza iluntzen, orduan hasi zen heldutasuneko obretan islatzen den ametserako eta tragediarako bidea.

Errege-erreginen, Godoyren eta Chinchongo kondesaren erretratuak egin ostean Karlos lVarensendia (1800 ; Prado, Madril) margotu zuen, teknika bikaina eta zenbait pertsonaiekiko jarrera kupidagabea agertzen diren maisulana, erregerentzat egindako erretraturik bikainena. XIX. mendeko lehen urteetako erretratuetan Atttoerretrctttta eta emakumezkoen irudiak agertzen dituzten zenbait maisulan egin zituen : Doña Isabel Porcelos, Santa Cruzko markesa, Dama abanikoarekin, Ltaja jazztzia, Maja biluzia (ustez 1805 inguruan margotua, Inkisizioak gaitzetsia ; Prado, Madril).

 

Bigarren heldutasun aroa

Goyaren karrerako urterik oparoenak Napoleonen gudarostea Espainian sartu zen garaikoak izan ziren, 1808tik aurrerakoak hain zuzen ere. Frantsesen aldekoekin harremanak izan zituen, eta garai haietan bizitako sarraskien irudi bikainak egin zituen Gerrako hondamenak grabatu sail ikusgarrian (1810-1814) eta C marrazki bildumako zenbait iruditan. Orduan egin zituen, orobat, Maiatzak 2a eta 1808ko maiatzaren.

3ko fusilatzeak (1814 ; Prado, Madril) eta herritarren sugartasuna islatzen duten Kolosoa (Prado, Madril) edo Sardinaren ehorzketa (San Fernandoko Arte Akademia, Madril) . Fernando VII.aren, Wellingtong dukearen, Palafox jeneralaren eta beste zenbait militarren erretratuak ere egin zituen. Garai honetako obretan fantasia eta krudeltasuna dira azpimarratzekoak.

Errestaurazioaren ondoren, inajen koadroak zirela-eta, Inkisizioaren erasoa jasan zuen eta aurrerantzean trataera berezia eman zien erlijio gaiei, konbentzio guztietatik urrun : Justa eta Rufina santuak (1817 ; Sevlllako katedrala), San Jose Calasanzkoaren azken jaunartzea (1819 ; San Anton eliza, Madril), etab.Fernando VII.a erregearen monarkia absolutistak itxikeria nagusiarazi zuen Espainian, eta Goyak giro hartatik ihes egin zuen.

Etxalde batean bizi izan zen zenbait urtez.

Etxaldeko hormetan egindako irudiek erakusten dutenez, atsekabez eta ezinegonez beteriko garaia izan zen hura Goyarentzat. Aipagarriak dira, besteak beste Leocadia, Satztrzzo bere semea irensten, Aker handia etab., Maigolan beltzak izenez ezagutzen den saila osatzen duten irudi beltz gogorrak.

Garai honetako maisulanen artean aipatzekoa da, orobat, Tauromakia akuaforte sail handia, 1816an argitaratua.

 

Azken urteak

Espainiako egoerak atsekabeturik, 1824an Frantziara erbesteratu zen, eta bizi poza berreskuratu zuen Goyak han. Bere marrazkigintzaren urrezko arotzat har daitezkeen marrazkiak egin zituen, eta, gai ilunak eta etsipena alde batera utzita, generoko koadroak margotu zituen. Garai hartako koadrorik ezagunena Bordeleko esnezalea da (Prado, Madril), Goyaren artearen graziaren, alderdi xarmantenaren eta teknika bikainaren erakusgarria. Lagunen erretratuak (FernñZndez Morcttfn, Galos, Jztazz de Muguiro), kolore distiratsuko koadro txikiak eta miniaturak ere (Maja eta Celestina) egin zituen.