Artea»XIX eta XX mendeak
Neoklasizismoa Espainian : Francisco de Goya
Francisco de Goya y Lucientes Zaragozako Fuendetodos herrian jaio zen 1746an, eta Bordelen hil 1828an. Margolari, marrazkilari eta grabatu egile gisa nabarmendu zen, eta kronologiari dagokionez neoklasizismoko artista handien belaunaldiko kidea den arren, oso bide berezia egin zuen. Izan ere, neoklasizismoak ideal klasikorako hurbilketa proposatzen zuen, eta Goyak, aldiz, alde batera utzirik estetika neoklasikoa, gehiago arduratu zen arazo plastiko berezi eta berriak ikertzeaz, eta sormenerako askatasun eta trebetasun aparta erakutsi zuen horrela. Bi ezaugarri horiei esker arte modernoaren aitzindaritzat hartua da Goya.
Lehen urteak
Aitaren dekorazio lantegian jardun ondoren Jose Lezanen margolaritza lantegian sartu zen 1760an. Orduan hasi zen Bayeu sendiarekin eta Martin Zapater-ekin harremanetan . 1763an Madrila aldatu zen, eta urte hartan eta 1766an San Fernando Arte Akademiako lehiaketan parte hartu zuen. Hasierako urte haietan nabarmena izan zen Goyaren obran eklektizismo neoklasikoaren eragina.
Kartoiak eta lehen erretratuak
1767 eta 1771 bitartean Erroman bizi izan
zen, eta handik itzuleran jaso zuen garrantzizko lehen enkargua, Zaragozako EI Pilar
basilikako kupula txikietako baterako horma
irudiak egitea hain zuzen ere (1772).
Haren ondoren egin zituen Zaragozako Aula
Dei kartujako horma irudiak ere (1772-
1774). Garai hartako obretan intentsitate
handiko kolore trinkoak eta forma dotoreak
erabili zituen.
1774-1778 bitartean Mengs-i eta Madrilen
margolari gisa ospe handia zuen bere
koinattt Francisco Bayeuri esker, Santa Barkarako
tapiz lantegirako kartoiak egiten hasi
zen. Hemezortzi urtez aritu zen tapizak egiten
edo diseinuak margotzen (gehienak Pradon
daude) ; intdi dotoreak dira, efektu bizikoak,
eta herriko bizitzaren ikuspegi atsegina,
garai hartako despotismo ilustratuaren
gustukoa, ematen clute. Horietan aipagarriak
dira, besteak beste, DantzaldiaNlartzanares ertzean (1777), Kometa (1778),
Larraina (1786), San. Isidroko larrea (1788),
Eztera (1792). Bitarte horretan Espainiako
margolaritza tradizioa ikertzen jardun zen,
eta besteak beste Velazquezen obretan oinarrituriko
grabatuak egin zituen (1778) ;
Velazquezen kutsua kartoien egitura trinko
eta sintetikoan ere antzematen da.
Gorteak eta aristokraziako kideek goretsi
egin zituzten Goyaren kartoiak eta,
horrela, gora egin zuen Goyaren ospeak.
1780an San Fernandoko Arte Ederretako
Akademian onartu zuten (Kristo gcuzttziltzatua
obrari esker) ; 1785ean Akademiako
margolaritzako zuzendariorde titulua eskuratu
zuen, 1786an erregearen margolari izendatu
zuten eta handik hiru urtera areto margolari
.
1780tik aurrera El Pilarko kupula nagusietako
bat dekoratzen aritu zen. Eta hurrengo
tuteetan ere erlijio pintura landu zuen
(Madrilgo San Frantzisko Handia elizako
Bernardino Sierrakoa, 1782-1783 ; Valladolideko
Santa Ana komentuko irudiak ; Valentziako
katedralekoak...), baina ospeak
gora egin ahala aristokraziako familien erretratuak
egiteko eskaerak jaso zituen.
Horrela hasi zen bere karreran zehar,
azkenaldian batez ere, lan aipagarrienetako
izan zena, erretratugintza alegia, burla-belarri
lantzen. Lehenengo erretratu ospetsuak
Osunako dukeentzat egin zituen (Osunako
dukearen sendia, Prado museoa, Madril) eta
ondoren errege familiaren erretratuak margotu
zituen, bereziki Luis Borbongo infantearenak
(Luis Borbongoarerr sendia, 1784 ;
Magnani-Rocca fundazioa, Parina). Aipagarriak
dira, orobat, Floridablaiicako kondea
(1783 ; Banco de España, Madril), Cctbarrtrsb:o
kondea (1788 ; Banco de España, Madril),
Sebasti~n M1LartFrrez (1792 ; Metropolitan
museoa, New Iork), ,[oeellauos (1798 ; Praclo,
Madril) etab. Hasierako erretratuetan
jarrera arranditsuetan irudikatu zituen pertsonaiak,
baina denborarekin gero eta naturaltasun
handiagoz irudikatu zituen, eta
azterketa psikologiko zorrotzak islatu zituen
bere obretan. Erretratu haiekin Espainiako
erretratugintzako maisu bihurtu zen, bere
kolore aberats eta ñabardura askokoengatik
besteak beste.
Lehen heldutasun aroa : Goya ilustratua
1792an eritasun larri batek jo zuen Goya,
eta gor utzi zuen ia. Sevillan eta Cadizen
eritasunetik osatzeko egin zuen egonaldian
koadro txikiez osaturiko sail bikaina margotu
zuen, zeinetan egileak berak, 1794an
zioenez, sormenean eta egikeran askatasunez
jardun zuen, enkarguz egindako obretan
ez bezala. Sail harekin beretu zuen Goyak joera berria, herri bizimoduaren eta
ohituren ikuspegiari dagokionez batez ere :
ordu arte sarritan arinkeriaz landu zituen
gaietan nolabaiteko kritika egiten eta kutsu
dramatikoa sartzen hasi zen. Elizaren, eta
baztez ere Inkisizioaren kontrako jarrera ere
erakutsi zuen. Aldaketa horretan berebiziko
eragina izan zuten ilustratuen ideiek, haiekiko
harremanen bitartez eta haientzat lan
eginez ezagutu zituenak.
1796an Albako dukesa ezagutu zuen.
Harekin harreman estua izan zuen, eta obra
asko eskaini zizkion. Haren etxaldean osatu
zituen lehenengo marrazki sailak, A eta
B sailak. Bitartean, ordea, ez zituen alde
batera utzi erretratuak eta herriko bizitzan
eta sineskerietan oinarrituriko konposizioak
(Akelarrea, 1797, Lazaro museoa, Madril)
. Garai honetako obra bitxia du, orobat,
Madrilgo San Antonio Floridakoa elizako
kaperako freskoa, kupula gainean
pertsonaien erakusketa bikaina osatzen
duena.
Grabatugintzaren alorrean Kapritxoak
dira azpimarratzekoak (1799an argitaratuak),
zeinetan nabarmentzen baita Ilustrazioaren
eragina eta agertzen baita herri sineskerien,
gaiztakeriaren eta zapalkuntzaren kontra,
dramatismo eta fantasia handiko irudien
bidez. Haiekin hasi zen bere margolaritza
iluntzen, orduan hasi zen heldutasuneko
obretan islatzen den ametserako eta tragediarako
bidea.
Errege-erreginen, Godoyren eta Chinchongo
kondesaren erretratuak egin ostean
Karlos lVarensendia (1800 ; Prado, Madril)
margotu zuen, teknika bikaina eta zenbait
pertsonaiekiko jarrera kupidagabea agertzen
diren maisulana, erregerentzat egindako
erretraturik bikainena. XIX. mendeko lehen
urteetako erretratuetan Atttoerretrctttta eta
emakumezkoen irudiak agertzen dituzten
zenbait maisulan egin zituen : Doña Isabel
Porcelos, Santa Cruzko markesa, Dama
abanikoarekin, Ltaja jazztzia, Maja biluzia
(ustez 1805 inguruan margotua, Inkisizioak
gaitzetsia ; Prado, Madril).
Bigarren heldutasun aroa
Goyaren karrerako urterik oparoenak
Napoleonen gudarostea Espainian sartu zen
garaikoak izan ziren, 1808tik aurrerakoak
hain zuzen ere. Frantsesen aldekoekin harremanak
izan zituen, eta garai haietan bizitako
sarraskien irudi bikainak egin zituen
Gerrako hondamenak grabatu sail ikusgarrian
(1810-1814) eta C marrazki bildumako
zenbait iruditan. Orduan egin zituen, orobat,
Maiatzak 2a eta 1808ko maiatzaren.
3ko fusilatzeak (1814 ; Prado, Madril) eta
herritarren sugartasuna islatzen duten Kolosoa
(Prado, Madril) edo Sardinaren ehorzketa
(San Fernandoko Arte Akademia, Madril)
. Fernando VII.aren, Wellingtong dukearen,
Palafox jeneralaren eta beste zenbait
militarren erretratuak ere egin zituen. Garai
honetako obretan fantasia eta krudeltasuna
dira azpimarratzekoak.
Errestaurazioaren ondoren, inajen koadroak
zirela-eta, Inkisizioaren erasoa jasan
zuen eta aurrerantzean trataera berezia eman
zien erlijio gaiei, konbentzio guztietatik
urrun : Justa eta Rufina santuak (1817 ; Sevlllako
katedrala), San Jose Calasanzkoaren
azken jaunartzea (1819 ; San Anton eliza,
Madril), etab.Fernando VII.a erregearen monarkia absolutistak
itxikeria nagusiarazi zuen Espainian,
eta Goyak giro hartatik ihes egin zuen.
Etxalde batean bizi izan zen zenbait urtez.
Etxaldeko hormetan egindako irudiek erakusten
dutenez, atsekabez eta ezinegonez beteriko
garaia izan zen hura Goyarentzat. Aipagarriak
dira, besteak beste Leocadia, Satztrzzo
bere semea irensten, Aker handia etab.,
Maigolan beltzak izenez ezagutzen den saila
osatzen duten irudi beltz gogorrak.
Garai honetako maisulanen artean aipatzekoa
da, orobat, Tauromakia akuaforte
sail handia, 1816an argitaratua.
Azken urteak
Espainiako egoerak atsekabeturik, 1824an Frantziara erbesteratu zen, eta bizi poza berreskuratu zuen Goyak han. Bere marrazkigintzaren urrezko arotzat har daitezkeen marrazkiak egin zituen, eta, gai ilunak eta etsipena alde batera utzita, generoko koadroak margotu zituen. Garai hartako koadrorik ezagunena Bordeleko esnezalea da (Prado, Madril), Goyaren artearen graziaren, alderdi xarmantenaren eta teknika bikainaren erakusgarria. Lagunen erretratuak (FernñZndez Morcttfn, Galos, Jztazz de Muguiro), kolore distiratsuko koadro txikiak eta miniaturak ere (Maja eta Celestina) egin zituen.