Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Frantziako pintura I

San Luisen apoteosia, Vouetek 1640. urte inguruan margotua. Rouengo Arte Ederretako Museoa(Frantzia).<br><br>

 

Vouet

Simon Vouet, Laurent Vouet pintorearen semea, Parisen jaio zen 1590. urtean.

Aitaren lantegian egin zituen margolaritza ikasketak. Hamalau urte zituela, Ingalaterrara joan zen, eta han hainbat erretratu egin zuen. 1611. urtean Turkiara joan zen Frantziako enbaxadorearen laguntzaile gisa, eta Konstantinoplan bizi izan zen urtebetez ; Mustafa I.aren erretratu bat egin zuen han.

Handik Italiara joan zen eta hamabost urtez bizi izan zen Italiako hainbat hiritan (Venezia, Erroma eta Genoa). Urte horietan Doriatarren eta Barberini kardinalearen babespean egon zen.

Vouet Italian bizi bazen ere, Frantzian bazuten haren ospearen berri. Richelieuk eta Luis XIII.ak nola edo hala ezagutu nahi zuten pintore hura, eta Frantziak Erroman zuen enbaxadorearen bidez, gortean lan egiteko aukera eman zioten Voueti (1627).

Richelieuk Parisko eta Rueil-elco bere gazteluak apaintzeko agindua eman zion. Hala, Vouet Frantziara itzuli zen, eta haren itzulerak benetako iraultza eragin zuen Frantziako plastikan.

Voueten pintura, Italian lan egin zuen garaian, Caravaggioren pinturaren mendezegoen guztiz, eta hala ikus daiteke garai hartako erlijiozko hainbat lanetan, besteak beste, Andre Mariaren jaiotza (San Francesco a Ripa) eta San Frantzlskoz~ert Bizitza (1629, San Lorenzo in Lucinia) obretan.

Ondoren, Guido Reni pintorearen lanak eraginda, barrokismorantz jo zuen, ez bakarrik erlijiozko lanetan, baita mitologia eta elezahar motako lanetan ere. Uouetek eragin handia izan zuen Frantziako ondorengo belaunaldietako artistengan.

 

La Tour

Georges de La Tour oso ospetsua izan zen bere garaian, ondorengo mendeetan, aldiz, erabat bazterturik gelditu zen, eta 1915. urtetik aurrera aintzakotzat hartu zen berriz ere. «Errealitatearen Margolariak» (1943) erakusketaren ondoren, eta batez ere, Francois-Georges Pariset-en (1948) tesiaren ondoren garrantzizko lekua hartu zuen La Tour-ek Frantziako pinturaren historian .

La Tour 1593an jaio zen Vic-lur-Seillen.

1610-1616 urte bitartean Erroman egon zen eta han, manieristen lanez gainera, Caravaggioren lanak ezagutu eta aztertu zituen.

Ez dago, ordea, ordu arteko La Tour-en lanaren berririk. 1617an Diane Le Nerf-ekin ezkondu zen (Lorrenako dukearen zilarginaren alaba zen), eta emaztearen herrira, Lunevillera, joan zen bizitzera. Lorrenako dukeak aitoren semeen eskubideak eman zizkion, eta frantsesek dukerria beren mendean hartu zutenean, erregearen margolari titulua eman zioten. Lunevilleko gobernariarentzat ere hainbat lan egin zuen : _jarokurzdea (1644), Alea•is Saratua (1648), Sail, Sebastian (1649), San Pedrore rz damua (1650). Bere lanak oso aintzat hartuak ziren eta diru asko ordaintzen zen haiengatik (600-700 liberatik gora). La Tour 1652an hil zen, izurriak joa, bere ospea goreneko mailan zegoen unean. Hil ondoren haren seme Etiennek hartu zuen errege margolariaren titulua. Baina ondasun asko jaso zuen aitarengandik, eta berehala utzi zuen margolari lana.

La Tour-ek hirurogeita hamabost lanetik gora egin zuen, baina horietatik hogeita hamabost orijinal hesterik ez dira ezagutzen, erlijio gaikoak eta generoko lanak guztiak . Lan horiek bestalde bi sailetan banatzen dira : eguneko ikuspegiak eta gaueko ikuspegiak. Lehenengoek argitasun hotza eta garbia dute, eta pintzelkada, berriz, oso zehatza, zimurretan eta arropetan batez ere (San,jerorzrnzo penitentea, bi bertsio, Stockholm-eko eta Grenobleko museoak; Breaka jotzarlea, Nantesko museoa). Gaueko lanetan, ordea, argi artifiziala erabiltzen du argi-ilunetan, eta arrasto gorri bizi bat besterik ez du erabiltzen koloreak biziagotzeko . Bolumenak plano sinple bezalaerabiltzen ditu, eta horrek kubismoak espazioa lantzeko zuen teknika ekartzen du gogora (Irene San Sebastian zaintzen, Paris, Louvre).

La Tour-en lan guztiek ez dute data idatzirik, eta horregatik, ezin egin daiteke lanen kronologia zehatza ; hala ere, zenbait ikerketaren arabera bi aldi bereizten dira.

Lehenengo aldian (1620-1630 urteen bitartean), nabarmena da Caravaggioren errealismoaren eragina, eta Baburenen edo Ter Brugghenen lanetatik oso hurbileko lanak egin zituen (Kristo eta hamabi apostoluak, Albiko museoa). 1630etik aurrera La Tourek errealismo pertsonalago baterantz egin zuen (Bra) zka jotzailea, Nantesko museoa).

Lorrenan izan zen krisi handiaren eta Lunevilleko sutearen ondoren (1638ko irailaren 30ean izan zen, eta La Tour-en lehenengo aldiko lan asko galdu zen), Parisa joan zen, eta egonaldi horrek eragin handia izan zuen La Tour-en bigarren aldiko lanetan. Garai horretan eguneko ikuspegi handiak egin zituen (Zorionaren jainkosa, Metropolitan Museum ; Irpzttrfira, Louvre) eta baita zenbait gaueko lan ere (San Sebastian. Luis XIII.ari opari emana). 1643an Lunevillera itzuli zen, eta berrogeita hamar bat gaueko ikuspegi egin zituen han (jaio berria, Rennes-eko museoa ; Joben emaztea bari iseka, Epinal-eko museoa). Azken urteetan bere seme Etiennerekin aritu zen lanean, eta antzinako gaiak lantzen hasi zen berriz ere (Dado jokalariak, Tessideko museoa).

 

Le Nain anaiak

Le Nain anaiak, Antoine (1588 ing.- 1648), Louis (1593 ing.-1648) eta Mathieu (1607-1677), ahazturik egon dira mendeetan, baina gaur egun Frantziako margolari nagusitzat hartzen dira. Le Nain anaiak Laonen (Aisne) jaio ziren, eta bertan egin zituztenoinarrizko ikasketa k. Ondoren Parisa joan ziren, eta handik San-Germain-des- Pres-era. Beren lantegiak ospe handia izan zuen eta enkargu ugari izan zuten, hesteak beste, Saint-Germain-des-Pres-elco Andre Mariaren kapera apaintzea (galdua), eta Notre-Dameko lau kaperetako erretaulak.

1648an Pinturako eta Eskulturako Errege akademian hartu zituzten hiru anaiak, baina urte horretan bertan hil ziren anaietako bi, Louis eta Antoine hain zuzen. Mathieu, aldiz, poliki-poliki urrundu egin zen pinturaren mundutik.

Parisen talde erretratuengatik izan ziren batez ere ospetsu Le Nain anaiak. Sentiberatasun handiko lanak egin zituzten (Garaipena, Louvre ; Bako eta Ariadrttt, Reimseko museoa). Erlijiozko lanak ere estilo berekoak ziren, Andre iWariaren bizitza saila adibidez (1630-1632 ; sei koadrotatik lau besterik ez dira gelditzen). Erretratu gutxi iritsi da gaur egun arte, besteak beste, Ti • - uilles-eko markesa (1644), Emaktnne helduak (1644ko orijinal baten kopia, Avignongo museoa). Taldeko erretratuen artean aipatzekoak dira Zaletuen bilera (Louvre) eta hainbat koadro txiki, Familiako bilera adibidez (1642, Louvre).

Le Nain anaien koadroak nekazarien arimaren adierazpen unibertsala direla esan ohi da ; Baserrltarfamrlra (Louvre) eta Ba- bazkaria (1642, Louvre) dira, besteak beste, iritzi hori osatzeko bidea eman duten obrak. Aire zabaleko nekazari eszenak ere aipatzekoak dira : Esku orga (1641, Louvre), Paisaje bateko nekazariak (WadsRworth Atheneum, Hattford), Esnesaltzailea (Ermitage, Leningrado).

 

Champaigne

Philippe de Champaigne (1602-1674) garrantzi handiko margolaria izan zen XVII.mendeko Frantziako pinturan, izan ere, Italiako barrokoak izan zuen eragina alde batera utzi eta bere jaioterriko eredu estilistikoak hartu baitzituen oinarri. Maria Medici erreginaren margolari izendatu zuten, eta baita erregearen aretoko laguntzaile ere.

Luxenburgoko gortean hartu zuen bizilekua eta Charlotte Duchesnekin ezkondu zen (areto laguntzaile karguan aurretik izan zuenaren alaba, hain zuzen). Errege-erreginarentzat egin zituen lehenengo lanetako bat Karmeldarren kapera apaintzea izan zen.

Kapera horretan horma irudiak eta oihalak tartekatu zituen (Aurkezpena tenpluan, Dijongo museoa). 1634an Santa Brrgidaren Ordenako lekaide bat hil-obeap egin zuen (Genebalco Arte eta Historia museoa), eta handik urtebetera Richelretr kardinalearen erretratua (Louvre). 1648an Pintura eta Eslculturalco Errege Akademia sortu zuen artista biltzarreko kide izan zen, eta handik bost urtera bertako irakasle hartu zuten. Bere bizitzaren azken urteetan Anjottko dukearen harrera Izprrrttr Santuaren ordepean lana egin zuen Luis XIV.aren aginduz Reintseko katedralerako.

Lehenengo lanetan arte konbentzionalari jarraitu zion Champaignelc ; bide horretatik urrundu zen, ordea, Aptzaien gurtza lana egiteko, lan hartan batetik Rubesen lanaren analisia, eta bestetik, berezko estiloa tartekatu baitzituen. Flandriar estiloari zioen errespetu hori erretratuetan ikus daiteke batez ere (Luis IIII.a). 1640. urtetik aurrera, jansenisten dotrina ezagutu ondoren, eta hil zen arte, bilakaera nabarmena izan zuten Champaigneren erlijiozko gaiek, eta poliki-poliki erabat baztertu zen barrokoko osagaietatik. Handikerietatik urrundu nahian, giro soilak eta bareak bilatzen zituen bere lanetan, hala nola Paris hiriko erre_jidoreak (1648, Louvre), eta Por t-Ro_lraleko mojak (1662, Louvre) lanetan.

 

Frantziako pintura II

 

Nicolas Poussin

Poussin frantses margolariak, Frantziako Luis XIII.aren gorteko margolari gisa egin zituen bi urteetan izan ezik, Erroman egin zuen karrera osoa. Haren lanek -adibidez, Artzainen adorazioa (1637 ing. ; National Gallery, Londres)- eta filosofia estetikoak frantses margolari askorengan izan zuen eragina, belaunaldi askotan gainera : besteak beste, Jacques-Louis David, Eugene Delacroix edo Paul Cezanne-ren maisu izan zela esan daiteke.

Nicolas Poussin Paris inguruko herrixka batean jaio zen (1594), Les Andelys-tik gertu, familia pobre batean. Dirudienez, ez zuen pinturari buruzko batere zaletasunik izan, harik eta Quentin Varin margolariak (1570-1634) bere herria bisitatu zuen arte.

Margolaritzari lotzeko erabakia harturik, eta Les Andelysen ikastea ezinezkoa izanik, jaioterria utzi eta aurrena Rouen aldera eta gero Parisa jo zuen, maisu bila. Pobre eta ezjakin, arazo larriak izan zituen, ez zuen irakasle egokirik aurkitu, eta urte baten buruan etxera itzuli zen, gaixorik eta umiliaturik.

Egonaldi hartan, ordea, Italiako Bigarren Berpizkundeko margolaritza ezagutu zuen, Rafaelen margolanen grabatuen bidez. Orduz geroztik Erromara joatea izan zuen helburu nagusia, hura baitzen garai hartan Europako artearen ardatza. Asmo horrekin, Parisa abiatu zen berriz ere, baina hirugarren saioa arte ez zuen Erromara iristea lortu . Hirugarren eta azken saioan Giambattista Marino izan zuen laguntzaile, Mediciko Mariaren gorteko italiar poeta.

1624an iritsi zen Poussin Erromara, eta han geratu zen 1640an Frantziara itzuli zen arte. Erroman artearen munduko jende eraginkorrena ezagutu zuen, besteren artean Cassiano dal Pozzo, Barberini kardinalaren idazkaria. Antzinako artelanen bilduma aberats baten jabe zen Pozzo, eta, Poussinen beraren arabera, artelan haiek erakutsi zioten arte klasikoaz ikasi zuen ia guztia. Pozzoren bidez, Poussinen babesle bihurtu baitzen, erromatar zibilizazio zaharraren miresle sutsua bihurtu zen margolaria. Bere borondatez erbesteraturik, frantses kultura eta arte estiloa gorrotatzen hasi zen, eta estilo berezi bat lantzen, Erroman edo Frantzian bizi ziren frantses margolarien estiloarekiko alde handia zuena. Hala, laster ukatu eta baztertuko zuen Barberini kardinalaren aginduz egin zuen Erromako lehen lanetako bat, San Eras» noren nrartiroa (1628-29 ; Vatikanoko Museoa, Erroma), bere garaikideen estilo harrokoari jarraituz eginda.

Poussinek bere bizimodu bitxia egiten jarraitu zuen, ezkongabe eta sarritan aldatuz Erromako bizilekua, zergatik ez dakigula.

1630 inguruan oso larri gaixotu zen (dirudienez, sifilisak jota), eta bizimodua aldatu beste erremediorik ez zuen izan. Oinaze gogorrak pairatuz eta gizarteak bazterturik, italiar-frantses familia batek lagundu eta zaindu zuen. Esker onez, edo komeni zitzaiolako, Anne-Marie Dughet etxe hartako alabarekin ezkondu zen, bera baino hemezortzi urte gazteagoa zen arren. Ez zuten haurrik izan, eta elkarrekin bizi izan izan ziren beti, harik eta Poussin bera baino urte batzuk lehenago, Anne-Marie hil zen arte.

Bere lana oso estimatua bazen ere, eta Erromako pintore handienen artean jartzen zuten arren, zirkulu artistikoetatik aldendu zen Poussin. Gainerako artisten helburua Erromako barrokoan leku bat lortzea zenean, Poussinek bere garaiko joerak gainditu nahi zituen, kristau aroaren aurreko erromatar arkitekturak eta jokabide molararen gaineko latindar liburuek inspiraturik, eta orobat Rafaelen lanen noblezia eta handitasunaren ildotik, zeinak, Poussinen ustetan, antzinatasunaren izpiritua berriztatu baitzuen.

1638-1639 urteetan frantses gortearen atentzioa erakarri zuen Poussinen arrakastak . Luis XIII.aren ministro ahaltsua zen Richelieu Kardinala Poussin bere jaioterrira erakartzen saiatu zen, bera antolatzen ari zen Acadentre de Peinture et de Sculptureko kide izan zedin. Ofizialki gonbidatu zuten arren, eta erregeak berak ere gutun bat bidali bazion ere, Poussinek ez zuen joateko asmorik agertu. Urte t'erdiz aitzakia eta luzapenetan ibili zen, ondo asko baitzekien frantses gorteko giroa ez zitzaiola aise egokituko bere bizimoduari eta egin ohi zuen arteari. Azkenean, goi mailako aditu eta bildumazale bat, Freart de Chambray, bidali zuten Erromara negoziazioak egiteko ; Poussinek amore eman zuen, azkenean, eta 1940an Frantziara abiatu zen, zenbait laguntzailerekin . Emaztea Erroman utzi zuen ; horrela erakutsi zuen ez zuela luzaz jardungo peintre du. mi gisa.

Parisen ohore handiz hartu zuten, baina berehala sortu zitzaizkion arazoak, bai erregearen ministroekin, bai frantses margolariekin, harrokeriaz hartu baitzituen denak. Egin zizkioten aginduak -erretaulak, liburu azalak, apaingarriak- ez ziren berak maite zituen tankerakoak; han zituen lanek ez zutenberak espero zuen estimua izan, eta, hala, bi urteren buruan, alde egin zuen Paristik, bakarrik herriz ere, eta inoiz baino umiliatuago.

Erroman aldatu egin ziren Poussinen jokamoldea eta itxura. Bere bi autoerretratuetan garbi antzematen da nola nahi zuen besteek ikustea (1649 eta 1650, Louvre Museoa) : bere buruaz segurtasun handia duen gizon noble gisa. Bere miresleez inguraturik, pasieran ibiltzen zen Erromako lorategietan, arteaz eta bizitzaz hizketan, filosofia pagano bati-edo jarraituz. Hain zuzen ere, bere bizitzaren garai honetan osatu zen gerora ezaguna izan zen "margolarifilosofo" hura. Azken aldi honetan, mitologia klasikoko gai sofistikatuak eta Bibliakoak landu zituen. 1660. urtetik aurrera, gaixorik baitzegoen, oinazeek etenarazten zioten lana. 1665an utzi behar izan zion margotzeari, eta urte hartan bertan hil zen, Erroman . Azken urteetako lanetan, aipagarriak dira bi Familia Satorrak (1648, Washingtongo Galeria Nazionala ; 1653, Leningrado).

 

Claude Gellee

Claude Gellee, le Lorrarn deitua (1600- 1682), jaiotzaz frantsesa bazen ere, Erroman bizi izan zen gehienbat. Poussinekin batera, paisaje klasikoaren egile nagusia da ; zenbait aditurentzat, Poussin hera baino garrantzitsuagoa .

Italian egonaldi bat egin ondoren, Napolin eta Erroman -Agostino Tassi paisajistarekin aritu zen han lanean, eta harekin hasi zen margolaritza lantzen-, sorterrira itzuli zen.

Lorraineko dukeentzat jardun zen, baina laster itzuli zen Erromara (1627), eta hantxe geratu zen betiko. Bete-betean heldu zion paisajeari, eta Erromako inguruen gainekoestuclio asko eta asko egin zuen. Iparraldeko nahiz hegoaldeko tradizioetatik abiaturik, ikusmolde berri bat sortu zuen ; ikusmolde horren arabera, izadiaren behaketa zuzenean oinarrituta, margolariak transposizio bat egin zuen, "Edertasuna", zentzu ideal batean, adierazteko. 1637aren inguruan hasi zen adituen onespena lortzen, Urbano VII.a aita santuak ere estimua hartu zion, eta erosle asko etorri zitzaion, frantsesak eta ingelesak.

1656 aldean estilo indartsuago bat lantzen hasi zen, eta baita pertsonaiak margotzen ere, baina, hala ere, argi dago obra horietan gai nagusia paisajea zela (Parsajea : Isaak eta Rebekarenn ezkontza edo Errota, 1648, National Gallery, Londres). Konposizioak oso zorrotz antolatzen zituen, plano paraleloetan ; ikuskizunek badute halako ukitu liriko eta onirikoa ere : izadi "berregina" eta irudimenezko Antzinaro bat (jauregi asmatuak, hondakinak) bateratuz, Lorrainek elegiazko unibertso bat sortu zuen.

 

Charles Le Brun

Charles Le Brun (1619-1690) artista familia batean jaio zen, Parisen. Francois Perrier-ekin hasi zen marrazkigintza lantzen, Vouet-en estudioan jardun zen gero, eta, azkenik, Italiara joan zen (Poussinekin katera) . Benetako ibilbide artistikoa ordea Lambert jauregian hasi zuen, Colbertek deitu zionean Voueten lekua har zezan. Luis XIV.ak bere erreinaldiaren adierazpen artistikoa aurkitu zuen Le Brunen margogintzan, eta, era horretan, zabaldu ahal izan zituen Le Brunek bere ideiak ez bakarrik Gortean, baita Margolaritzako Errege Akademian ere. Izan ere, Akademiaren sortzaileetako bat izan zen, eta Akademiako idazkari, kantzelari, eta, azkenean, zuzendaria izan zen, eta orobat erregearen lehen margolaria (1662), eta Gobelin tapizgileen arduraduna . Akademiako kide zelarik, Colberten eskaeraz, artearen arauak kodera zituen : Le Brunen iritziz, adimenari dagokio aurrenik margolaritza, begiaren plazerrari baino areago. Gohelindarren zuzendari izanik (1663), eskulangileen prestal untzaz arduratzen zen, eta altzarien eta tapizen egllceran zuen kontrolaren bidez, "Luis XIV.a" deritzan estiloaren batasuna segurtatu zuen.

Garai honetakoa bide da, 1665 ingurukoa, Le Brunen lan ezagunenetako bat, Segnrer karttzelariarert erretratua (Louvre Museoa).

Le Brunen lan nagusiak, margolari dekoratzaile gisa, Versailleseko Jauregian claude : Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak. Gobelindarrentzat egindako tapizentzako diseinuetan, aipagarriak dira Erregearen Hrstariarena, Hilabeteena eta Errege Etxeena. Lan horien bidez adierazi zuen Le Brunek bere ideal artistikoa, absolutismoa goresten zuena ; eredu huraxe jarraitu zuten ondoren Europa osoko errege-erreginek eta gorteek.

Colhert babesleak bere postua galdu zuelarik, beste margolari bat, Mignard, nagusitu zen frantses gortean. Hala, agindu garrantzitsurik gabe, margolan erlijiosoak egiten eman zituen Le Brunek bizitzako azken urteak : Kristoren Nekaldia (Louvre, Troyesko eta Saint-Etiennelco Museoak).

Poussinen klasizismoari eta italiar barrokoari asko zor zion estilo bat zabaldu zuen Frantzian Le Brunek, sabaiko margolaritzari, tapizgintzari eta koadro historikoei ere egoki dakiokeena. Grabamen bidez, oso ezagunak egin ziren haren lanak, eta oso eragin zabala izan zuten.

 

Frantziako pintura III

 

Watteau

Jean Antoine Watteau 1684. urtean jaio zen Valenciennesen. Jaioterrian egin zituen pinturako lehenengo ikasketak, J.A. Gerinen lantegian hain zuzen ere. Ondoren, Parisa joan zen eta erlijiozko koadroak edo tlandriar margolarienak kopiatzen zituen han. Gaztaroko lanak, Benetako Zoriona (1702-1703) lana ezik, landa eszenak ziren guztiak, Teniers gogorarazten zituztenak.

1703tik 1708ra Saint Jacques kaleko estanpa saltzaileak bisitatu zituen Watteauk : Pierre Mariette (Italiako komediaren inguruko grabatuak Rousselet-i eskatu zizkion bera) eta haren seme jean (Herbehereetako lanen biltzaile). Haien etxean ezagutu zituen Watteauk Tiziano, Rubens, Callot, Picart eta Simpol, besteak beste. Erlijiozko eszenak, garai hartako moda eta ohituren grabatuak izan ziren dirudienez Watteauren oinarrizko inspirazio iturriak. Marietteren etxean ezagutu zuen Watteauk, ziur asko, Gillot, eta haren tailerrean aritu zen lanean 1703-1707 urteen bitartean. Garai hura garrantzi handikoa izan zen Watteauren karreran; Italiako komediaren eszenak edo erretratuak osatu eta kopiatu zituen : Arlekina Ilargiko enperadore, 1708, Nantesko museoa ; Emakume eder baten naaitasunagordetzeko, 1706 ing.

Claude Audran III.ak (Luxenburgoko jauregiaren arduradun zenak) jauregiko lanetan laguntzeko eskatu zion Watteauri, eta la Muette gaztelua apaintzeko agindu zion.Watteauk, Berainen tradizioari jarraituz, berrikuntza ugari erakutsi zituen bere lanetan, txinatar osagaiak eta exotismoa erabili zituen nabarmen ; bestalde, pertsonaia adeitsuak batetik, eta bestetik, irrigarriak nahasten zituen (Fauna, Balakaria, Paris, bilduma partikularra). Baina Rubens zen garai hartan Watteaurengan eragin gehien zuen artista ; Medicitarren galerian, esate baterako, argi eta garbi ikusten da eragin hori.

1710ean, ordea, Valenciennes-era itzuli zen, eta gai militarrak marrazten hasi zen ; Watteauren estiloa, ordea, aintzindari frantsesen oso bestelakoa zen. Dena dela, berehala jaioterria utzi eta Parisa itzuli zen. La Fousseren babesa lortu zuen eta hari esker Akademiako kide izan zen (jeloskorra ; Alderdi laukia, 1712, San Francisco). 1712-1715 urteen bitartean egin zituen lanei buruz ez dago ia daturik ; dena dela, gauza segurua da Pierre Crozat diruzainaren etxean bizi izan zela eta han flandriarren marrazkiak, eta batez ere, Van Dyck-enak ikertu zituela (Amodio batrtsra, 1715 ing., Chantilly ; Udazkena, Louvre). Denbora askoan aritu zen Watteau paisajeen teknika lantzen (Bihere ~ Gentilly, 1715, Paris), eta garai horretakoa du Urtaroak saila, Crozat-entzat egin zuena . Sail horretako lanetatik Uda bakarrik ezagutzen da gaur egun.

1716-1721 urteen bitartean, Watteauk etengabe aldatu zuen bizitokia, gaixorik baitzegoen. 1717an Watteauk Citerarantz abiatzen (Louvre) lana aurkeztu zuen Akademian, eta jai galanteetako margolari gisahartu zuten (nahiz eta, lan hori Gaztaroaren eta Maitasunaren aipamen malenkoniatsua den). Londresen, Parisen eta Nogent-sur- Marnen bizi izan zen, eta lan ugari egin zituen (garai horretako lan asko grabatu eta kopiei esker ezagutzen dira) : batzuek Iparraldeko errealismoaren eragin nabarmena dute (1'larnzota, 1716, Ermitage, San Petersburgo) eta beste zenbaitzuek, biluziek bereziki, intimismo sentikorraren kutsua (Koniun intimoa, Paris, bilduma partikularra).

Erretratu bakar batzuk ere marraztu zituen : Antoine Pater (Valenciennes-eko museoa), Aitoren semea (Louvre ; XVIII. mendeko erretratu aipagarrienetako bat). Dena dela, gaitzat jaiak eta dantzaldiak dituztenak dira Watteauren lan ospetsuenak, osagai nagusiak atsegintasuna eta olgeta dituztenak : Maitasuna Frantziako Antzerkian, Maitasuna Italiako Arztzerkiarz, Berlin-Dahlem ; Frantses antzezleak, Metropolitan Museum) ; Charnps-Elysees, Bizitzaren. lrlurak (Londres, Wallace Coll.), Darztzatzearerz atsegina (Dulwich College Gal.), Maitasunaren atsegina (Dresden). Lan mota horiek ugari marrazten ziren XVII. mendearen amaieran, baina Watteauk oso bestelako moduan landu zituen, fintasun eta birtuosismo handiaz.

1718tik aurrera Watteauren lirismoak aldaketa sakona izan zuen, askoz ere modu garbiagoan erakusten baitzuen gizakiaren komedia . Gersaint-en. iragarkia (1720) Watteauren lan maisutzat hartzen da ; veneziar lasaitasunaren eragin zuzena zuela ikusten da lan horretan.

Watteauk eragin handia izan zuen bai Frantzian bai Europako beste herrialdeetan ere. Bide edo ibilbide berri baten abiapuntu izan zela esan daiteke. Watteauren marrazkietatik hiru bilduma handi gordetzen dira, Stockholm-en, British Museum-en eta Louvreko Museoan.

 

Boucher

Francois Boucher-ek ospe handia izan zuen bere garaian : erregeen enkargu ugari izan zuen eta artezale askoren adiskide izan zen, besteak beste, Mme de Pompadour, Tessin (Suediako enbaxadorea Parisen), Chevreuseko dukearena. Hala ere, 1760.urtetik aurrera, Salora ingurukoek baztertu egin zuten Boucher poliki-poliki, haren artea errezegia eta emoziorik gabea iruditzen baitzitzaien. Ordutik aurrera, bazterturik utzi zuten kritikoek Boucher, harik eta Eugenia enperatrizari haren lanak (XVIII.. endean) gustatu zitzaizkion arte. XIX. eta XX. mendeetan hainbat liburu argitaratu da Boucher-en lanari buruzkoak : Mantz, Michel, Nolhac, Kahn eta Fenaillek merezi duen lekuan jarri dute Boucher-en lana.

1986-1987 urteen bitartean Boucher-en lanari buruzko erakusketa monografikoak izan ziren New Yorken, Detroiten, Parisen.

Askoren iritziz Watteauren eta Fragonarden arteko zubi izan zen Boucher, eta horrexegatik hartu izan da mendeetan bigarren mailako artistatzat.

Francois Boucher Parisen jaio zen 1703an. Aita brodatu apaintzailea eta estanpa saltzailea zuen. Txiki-txikitatik hasi zen Boucher marrazten, aitarekin lehenbizi eta F. Lemoyneren lantegian gero. Hamazazpi urte zituela J. F. Cars grabatzailearen lantegian hasi zen lanean. Oso ondo ikasi zituen lanbide horren teknikak, eta berehala hasi zen Watteauren lanak grabatzen. 1723an Akademiaren lehenengo saria irabazi zuen Evilnmerodch-ek Joakin. Nabukodotuosor-et7 gatibua askatzen du lanarekin (1723, galdua) . 1726-1731 urteen bitartean, gutxi gorabehera, Italian egon zen, eta hainbat lan historiko eta erlijioso egin zituen han. Handik itzuli zenean, grabatuak argitaratzen jarraitu zuen (Yloliere, 1734-1737), eta gero eta enkargu gehiago lortu zuen. Hortaz, lehenengo urteak marrazkiak egiten, kopiatzen eta grabatuak egiten eman zituen, eta heldutasunean ere argitaratzaileentzat marrazkiak apaintzen jarraitu zuen (Bocaccio, 1757 ; Ovidio, 1767).

1734an Akademian onartu zuten, eta ondoren bertako irakasle (1737), zuzendari eta erregearen margolari nagusi izendatu zuten (1765). Urte horietan lan asko egin zituen Boucher-ek : erregearentzako lanak, antzerki eta operetako dekorazioak, Pompadour andrearen enkarguak, etab. 1739an Histoire de Psycbe tapizerako eredua egin zuen, arrakasta handia izan zuena eta zortzi kopia izan zituena (Suediako erregea, Espainiako enbaxadorea, etab.). Boucher XVIII. mendeko fantasiazko dekoratzaileospetsuenetako bat izan zen, eta era horretako lan ugari egin zuen : Txinatar jostetak(1742, Besancongo museoa, Luis XV.ak Men Lung enperadoreari oparitua), Sevresko lantegirako marrazki apaingarriak (1757-1567), eta opera eta antzerki lanetarako apaingarriak .

Versaillesen erreginaren gelako sabaia marraztu zuen (Errege Vertttsak, 1735), bertako etxebizitza txikietarako bi koadro egin zituen (Tigrearen ehiza, 1736, eta Krokodiloaren ehiza, 1739, Amiens-eko museoan biak). Pompadour andreak garrantzi handia izan zuen Boucher-en karreran eta ospea eman zioten lanak agindu zizkion : Fontainebleauko jantokia apaintzeko enkargua (1748), Biltzarreko aretoko sabaia (1753), etab. 1739. urtetik aurrera mitologiazko eta alegoriazko lanak egin zituen batez ere (Bazkaria, 1739, Louvre ; Moda saltzailea, 1746, Stockholm). Ilustrazioko intelektualek, ordea, Diderot buru zutela, baztertu egin zuten Boucher eta beste estetika baten alde egin zuten, areago Greuzeren eta beste batzuen aldekoa. Boucher izan zen Akademiaren eskakizunei men egiten ez zion bakarra, eta, hortaz, eredu izan zen beste pintore eta eskultoreentzat.

 

Frantziako pintura IV

 

Fragonard

Jean Honore Fragonard 1732an jaio zen Grasse-n. XVIII. mendeko Europako maisu handienetakotzat hartzen da gaur egun. Oso gaztetan Parisa joan zen eta Boucher-en ikasle kuttuna izan zen. Boucher-ek Erromako lehiaketan parte har zezan indar egin zion, eta 1752an, lehiaketa hartako lehenengo saria irabazi zuen. Hala, Carle Van Look zuzentzen zuen eskolan sartu zen Fragonard (1753-1756). Gazte denboran egin zituen lanek Boucher-en eragin nabarmena dute ; artifizialak dira guztiz (jeroboam idoloaksakrifikatzeu, 1752 ; Hankak garbitzea, 1754-1755). 1756. urte bukaeran Fragonard Frantziako Akademian onartu zuten, eta han aritu zen ikasten 1761. urtea arte. Garai hartan bi babesle izan zituen : Hubert Robert, Erroman, eta Saint-Non abadea. Tivolira (1760), Napolira (1760-1761) eta Parisko itzuleran Bolonia, Venezia eta Genebara eraman zuen lanera abadeak. Italiatik itzuleran akuaforte sail eder bat egin zuen (1764).

Oso aldi oparoa izan zuen hura : sentiberatasun handiko paisajeak (Parke txikia, 1760.. ng. Londres, Wallace Coll.), zenbaitetan mugimendu dramatikodunak (Ekaitza, 1759, Louvre), eta genero eszena konplexuak egin zituen (Garbiketa, Saint Louis, Missouri, Ciry Art Gal. ; Italiar fa)2zilia, Metropolitan IVIuseum) .

Italiatik Parisa itzuli zenean, Marie-Anne Gerard-ekin ezkondu zen (1768 ; Grassen jaioa eta pintorea zen emaztea ere). Fragonard oso zoriontsua izan zen bere emazte eta familiarekin, nahiz eta behin baino gehiagotan bestelako esamesak zabaldu izan diren. Garai horretan, aldaketa nabarenena izan zuen Fragonard-en karrerak : Akademiaren bidetik Urrundu zen, eta uko egin zion pintura historiko eta apaingarri handiak pintatzeari . Eszena "lizunak" marrazten hasi zen (Zabua, 1767, Londres, Wallace Coll.), genero eszenak ere pintatzen zituen, Boucheren estilo berekoak, eta paisajeetan iparraldeko maisuen irakaspenetara itzuli zen.

`Fantasiako erretratuetan — pintzelkadak lastertasun eta askatasun handikoak erabiltzen zituen (hamabost bat, 1769. urte inguruan pintatuak ; zortzi Louvren daude, besteaktan laburbiltzen dira, eta horiexek erakusten clute Fragonarden karreraren goreneko maila (1770-1773, New York, Frick Coll.).

Fragonarden arrakasta izugarria zen, baina haren arte estiloa zaharkitzen edo modatik urruntzen ari zen ordurako. Urte horietan bertan, Parisen, neoklasizismoa iragartzen zuten higikundea ari zen indar hartzen . Fragonardek Mme du Banyren aginduz Louveciennes-erako egin zituen lanek kritika latzak izan zituzten, eta ez zituzten erakusgarri jarri ; haien ordez Vien margolariaren lau koadro jarri ziren. Kritika haiek asko mindu zuten Fragonard ; adiskide zuen Bergeret finantza gizonak bidaldi bat egitera eraman zuen (1773-1774) Frantziako Midi eskualdera lehenbizi, eta ondoren Italiara, ahaztu zitzan bere estiloaren kontrako kritikak .

Bidaia haren ondoren Parisa itzuli zen.

Parisen antzematen zen belaunaldi berriak gero eta indar handiagoa zuela, eta pintore belaunaldi horrek gora egin ahala Fragonarden ospea beherantz zilioan ; Iraultzarekin, azkenik, lloncloa jo zuen. Hasieran ideia berrien aldeko agertu zen Fragonard, baina berehala egin zuen atzera. 1790. urtean Fragonardek Paris utzi eta Grassera, lasaitasunera, joan zen bizitzera, bere alaba Rosalieren heriotzak lur jota utzi baitzuen. Fragonardek gero eta ondasun gutxiago zuen, eta bezeroek edo ihes egin zioten edo ondasunik gabe gelditu zitzaizkion. Hala ere, Fragonardek bilatu zituen miseriari ihes egiteko bideak : ikasle izan zuen Daviden laguntza izan zuen batetik, eta bestetik, Museum-ean (etorkizunean Louvre izango zena, 1793-1800) administrazio lanpostu bat lortu zuen. Gero eta jarraitzaile guaiago zituen Fragonardek ; bere koinata eta ikasle Marguerite Gerard-en lanek, aldiz, gero eta arrakasta handiagoa zuten, eta bere seme Evariste-ren ospea ere handiagotzen ari zen poliki-poliki. Dena dela, Fragonard bere senide eta lagun minez inguraturik bizi izan zen samintasun handirik gabe.

Zaila da Fragonardek egin zituen lanen bilduma osatzea, galdu egin baitira lan horietako asko eta asko. Eragin handia izan zuten Fragonard-engan, antza denez, kritikak, Italiara egin zuen bigarren bidaiak eta paristarren gustu aldaketak, eta egoera horri aurre egiteko bere estiloa erabat aldatzea erabaki zuen : koloreak ahuldu egin zituen, urre eta zilar koloreen harmonia hilatu zuen. Bere teknikak, askatasunik galdu gabe, molcle zorrotzago baterantz egin zuen : batzuetan iparraldeko margolarietara hurbiltzen zen eta Boilly iragartzen zuen (Ezkutako mustra, 1788, Ermitage, San Petersburgo), beste batzuetan, berriz, Le Sueur ekartzen zuen gogora (llartnsanarerl iturria, 1785, Londres, Wallace Coll.). Ñabarduramalenkoniatsuak (Zenbakia, Londres, Wallace Coll.), grinatsuak (Krsketa, Louvre ; llaitastutcn -en deia, Louvre), edo erotikoak (Arrosa)-en sakrifizioa, bilduma partikularra) nahasten zituen bere lanetan.

 

Greuze

Jean-Baptiste Greuze Tournus-en (Saone-et-Loire) jaio zen 1725. urtean. Lyonen, Grandon-en lantegian, egin zituen margolaritza ikasketak. 1750. urte inguruan Parisa joan zen bizitzera. Garai hartakoa du, ziur asko, Tounus-eko elizako San Frcrntzrsko lana. Akademian Natoire-ren ikasle izan zen, baina ez zuen Erromako sariaren eta Akademiaren bidetik egin. Hala eta guztiz ere, onartu egin zuten Alcadernian, eta Senzeer Bibilia rrakurtzerz dien alta (Lalive de Jullykerosia), S)jvestreren erretratua eta beste lan batzuk bidali zituen Erakusketa Ofizialera . Kritikoek oso arrera ona egin zieten lan horiei.

Margotzen hasi zen unetik beretik, behatzaile zorrotza izan zen Greuze, flandriar margolarien jarraitzaile, eta haiei bezalaxe gaiak zaintzea gustatzen zitzaion, baina haiek baino "arima sentikorragoz'. 1755eko irailean, Gaougenot abadeak (Batzorde Nagusiko aholkulari) Napolira, eta ondoren Erromara bidali zuen. Greuzek urtebete eginzuen Italian eta han hainbat lan egin zineen : Tv:ori barrapatzcrile bat ehizatik itzuleran bere gitarra gozatzen duela (Varsoviako museoa) ; Italiar nagia (Hartford, WadswonhAtheneum) ; Arratrtzaprrskattrak (Metropolitan Museum) ; Napolrtarkehztta (Worcester-eko museoa). Antzinateak zuen gero eta arrakasta handiagoaren kezkarik ez zuen batere, ezta Fragonard-en erromantizismoaren aurreko gogo beroaren, edo Robert-en italiar paisaje eta hondakinekiko arretaren kezkarik ere.Hiriko ezkongarcr lanarekin (1761, Louvre) bide berri bati ekin zion Greuzek : pintura historikoaren baliabideak erabiltzen zineen genero pintura lantzeko. Severo enperadoreak Karakalla semeari aurpegiratu zioa bera bil nahia lanak (1769, Louvre) kritika ugari eragin zituen bai Akademian bai jendearen artean. Hortaz, garrantzi handiko lana izan zen hura Greuzeren karreran . Bestalde, hainbat lan egin zuen antzinateari buruzkoak (Pnpirti(irto, 1768, Louvre ; Karakalla, 1768, Baionako museoa) eta izadiaren ingurukoak (Septimio Severoren bustoak, 1768, Paris, ENBA). Azken lan hori Vien-en Blaitasurzezz nzerkataricr ( 1763) eta Daviden Horazroak lanen artean koka daiteke. Aurreko urteetan lan historikoaklantzeko beretu zituen zorroztasuna eta zehaztasuna pintura moralistara egokitu zituen 1767-1769 usteetan : kolore ilunagoak erabiltzen hasi zen, keinuak gero eta duinagoak ziren eta jarrerek nolabaiteko tentsioa erakusten zuten (Erregeen pastela, 1774, Montpellierko museoa ; Karitate dama, 1775, Lyongo museoa ; Aitaren nrcrdarikazloa eta Haur zrgorttra, 1777-1778, Louvre). Erabateko arrakasta lortu zuen teknika berriarekin, eta imitatzaile asko izan zuen : Bounieu, Aubry, Bilcoq, G.M. I raus. Hala ere, urteen joanean Greuzeren genero pinturak gero eta jarraitzaile gutxiago zituen, eta 1780. urte inguruan erretratuak egiten jardun zen batez ere.