Artea»Barrokoa
Frantziako pintura I
Vouet
Simon Vouet, Laurent Vouet pintorearen
semea, Parisen jaio zen 1590. urtean.
Aitaren lantegian egin zituen margolaritza
ikasketak. Hamalau urte zituela, Ingalaterrara
joan zen, eta han hainbat erretratu egin
zuen. 1611. urtean Turkiara joan zen Frantziako
enbaxadorearen laguntzaile gisa, eta
Konstantinoplan bizi izan zen urtebetez ;
Mustafa I.aren erretratu bat egin zuen han.
Handik Italiara joan zen eta hamabost urtez
bizi izan zen Italiako hainbat hiritan (Venezia,
Erroma eta Genoa). Urte horietan
Doriatarren eta Barberini kardinalearen babespean
egon zen.
Vouet Italian bizi bazen ere, Frantzian
bazuten haren ospearen berri. Richelieuk
eta Luis XIII.ak nola edo hala ezagutu nahi
zuten pintore hura, eta Frantziak Erroman
zuen enbaxadorearen bidez, gortean lan
egiteko aukera eman zioten Voueti (1627).
Richelieuk Parisko eta Rueil-elco bere gazteluak
apaintzeko agindua eman zion. Hala,
Vouet Frantziara itzuli zen, eta haren itzulerak
benetako iraultza eragin zuen Frantziako
plastikan.
Voueten pintura, Italian lan egin zuen
garaian, Caravaggioren pinturaren mendezegoen guztiz, eta hala ikus daiteke garai
hartako erlijiozko hainbat lanetan, besteak
beste, Andre Mariaren jaiotza (San Francesco
a Ripa) eta San Frantzlskoz~ert Bizitza
(1629, San Lorenzo in Lucinia) obretan.
Ondoren, Guido Reni pintorearen lanak
eraginda, barrokismorantz jo zuen, ez bakarrik
erlijiozko lanetan, baita mitologia eta
elezahar motako lanetan ere. Uouetek eragin
handia izan zuen Frantziako ondorengo
belaunaldietako artistengan.
La Tour
Georges de La Tour oso ospetsua izan
zen bere garaian, ondorengo mendeetan,
aldiz, erabat bazterturik gelditu zen, eta
1915. urtetik aurrera aintzakotzat hartu zen
berriz ere. «Errealitatearen Margolariak»
(1943) erakusketaren ondoren, eta batez
ere, Francois-Georges Pariset-en (1948) tesiaren
ondoren garrantzizko lekua hartu
zuen La Tour-ek Frantziako pinturaren historian
.
La Tour 1593an jaio zen Vic-lur-Seillen.
1610-1616 urte bitartean Erroman egon zen
eta han, manieristen lanez gainera, Caravaggioren
lanak ezagutu eta aztertu zituen.
Ez dago, ordea, ordu arteko La Tour-en lanaren berririk. 1617an Diane Le Nerf-ekin
ezkondu zen (Lorrenako dukearen zilarginaren
alaba zen), eta emaztearen herrira,
Lunevillera, joan zen bizitzera. Lorrenako
dukeak aitoren semeen eskubideak eman
zizkion, eta frantsesek dukerria beren mendean
hartu zutenean, erregearen margolari
titulua eman zioten. Lunevilleko gobernariarentzat
ere hainbat lan egin zuen : _jarokurzdea
(1644), Alea•is Saratua (1648), Sail,
Sebastian (1649), San Pedrore rz damua
(1650). Bere lanak oso aintzat hartuak ziren
eta diru asko ordaintzen zen haiengatik
(600-700 liberatik gora). La Tour 1652an hil
zen, izurriak joa, bere ospea goreneko mailan
zegoen unean. Hil ondoren haren seme
Etiennek hartu zuen errege margolariaren
titulua. Baina ondasun asko jaso zuen aitarengandik,
eta berehala utzi zuen margolari
lana.
La Tour-ek hirurogeita hamabost lanetik
gora egin zuen, baina horietatik hogeita
hamabost orijinal hesterik ez dira ezagutzen,
erlijio gaikoak eta generoko lanak guztiak
. Lan horiek bestalde bi sailetan banatzen
dira : eguneko ikuspegiak eta gaueko
ikuspegiak. Lehenengoek argitasun hotza
eta garbia dute, eta pintzelkada, berriz, oso
zehatza, zimurretan eta arropetan batez ere
(San,jerorzrnzo penitentea, bi bertsio, Stockholm-eko
eta Grenobleko museoak;
Breaka jotzarlea, Nantesko museoa). Gaueko
lanetan, ordea, argi artifiziala erabiltzen
du argi-ilunetan, eta arrasto gorri bizi bat
besterik ez du erabiltzen koloreak biziagotzeko
. Bolumenak plano sinple bezalaerabiltzen ditu, eta horrek kubismoak espazioa
lantzeko zuen teknika ekartzen du
gogora (Irene San Sebastian zaintzen, Paris,
Louvre).
La Tour-en lan guztiek ez dute data idatzirik,
eta horregatik, ezin egin daiteke lanen
kronologia zehatza ; hala ere, zenbait
ikerketaren arabera bi aldi bereizten dira.
Lehenengo aldian (1620-1630 urteen bitartean),
nabarmena da Caravaggioren errealismoaren
eragina, eta Baburenen edo Ter
Brugghenen lanetatik oso hurbileko lanak
egin zituen (Kristo eta hamabi apostoluak,
Albiko museoa). 1630etik aurrera La Tourek
errealismo pertsonalago baterantz egin
zuen (Bra) zka jotzailea, Nantesko museoa).
Lorrenan izan zen krisi handiaren eta Lunevilleko
sutearen ondoren (1638ko irailaren
30ean izan zen, eta La Tour-en lehenengo
aldiko lan asko galdu zen), Parisa joan zen,
eta egonaldi horrek eragin handia izan zuen
La Tour-en bigarren aldiko lanetan. Garai
horretan eguneko ikuspegi handiak egin
zituen (Zorionaren jainkosa, Metropolitan
Museum ; Irpzttrfira, Louvre) eta baita zenbait
gaueko lan ere (San Sebastian. Luis
XIII.ari opari emana). 1643an Lunevillera
itzuli zen, eta berrogeita hamar bat gaueko
ikuspegi egin zituen han (jaio berria, Rennes-eko
museoa ; Joben emaztea bari iseka,
Epinal-eko museoa). Azken urteetan bere
seme Etiennerekin aritu zen lanean, eta
antzinako gaiak lantzen hasi zen berriz ere
(Dado jokalariak, Tessideko museoa).
Le Nain anaiak
Le Nain anaiak, Antoine (1588 ing.-
1648), Louis (1593 ing.-1648) eta Mathieu
(1607-1677), ahazturik egon dira mendeetan,
baina gaur egun Frantziako margolari
nagusitzat hartzen dira. Le Nain anaiak Laonen
(Aisne) jaio ziren, eta bertan egin zituztenoinarrizko ikasketa k. Ondoren Parisa
joan ziren, eta handik San-Germain-des-
Pres-era. Beren lantegiak ospe handia izan
zuen eta enkargu ugari izan zuten, hesteak
beste, Saint-Germain-des-Pres-elco Andre
Mariaren kapera apaintzea (galdua), eta
Notre-Dameko lau kaperetako erretaulak.
1648an Pinturako eta Eskulturako Errege
akademian hartu zituzten hiru anaiak, baina
urte horretan bertan hil ziren anaietako
bi, Louis eta Antoine hain zuzen. Mathieu,
aldiz, poliki-poliki urrundu egin zen pinturaren
mundutik.
Parisen talde erretratuengatik izan ziren
batez ere ospetsu Le Nain anaiak. Sentiberatasun
handiko lanak egin zituzten (Garaipena,
Louvre ; Bako eta Ariadrttt, Reimseko
museoa). Erlijiozko lanak ere estilo
berekoak ziren, Andre iWariaren bizitza
saila adibidez (1630-1632 ; sei koadrotatik
lau besterik ez dira gelditzen). Erretratu gutxi
iritsi da gaur egun arte, besteak beste, Ti • -
uilles-eko markesa (1644), Emaktnne helduak
(1644ko orijinal baten kopia, Avignongo
museoa). Taldeko erretratuen artean aipatzekoak
dira Zaletuen bilera (Louvre) eta
hainbat koadro txiki, Familiako bilera adibidez
(1642, Louvre).
Le Nain anaien koadroak nekazarien
arimaren adierazpen unibertsala direla esan
ohi da ; Baserrltarfamrlra (Louvre) eta
Ba- bazkaria (1642, Louvre) dira,
besteak beste, iritzi hori osatzeko bidea
eman duten obrak. Aire zabaleko nekazari
eszenak ere aipatzekoak dira : Esku orga
(1641, Louvre), Paisaje bateko nekazariak
(WadsRworth Atheneum, Hattford), Esnesaltzailea
(Ermitage, Leningrado).
Champaigne
Philippe de Champaigne (1602-1674)
garrantzi handiko margolaria izan zen XVII.mendeko Frantziako pinturan, izan ere, Italiako
barrokoak izan zuen eragina alde batera
utzi eta bere jaioterriko eredu estilistikoak
hartu baitzituen oinarri. Maria Medici
erreginaren margolari izendatu zuten, eta
baita erregearen aretoko laguntzaile ere.
Luxenburgoko gortean hartu zuen bizilekua
eta Charlotte Duchesnekin ezkondu zen
(areto laguntzaile karguan aurretik izan zuenaren
alaba, hain zuzen). Errege-erreginarentzat
egin zituen lehenengo lanetako bat
Karmeldarren kapera apaintzea izan zen.
Kapera horretan horma irudiak eta oihalak
tartekatu zituen (Aurkezpena tenpluan, Dijongo
museoa). 1634an Santa Brrgidaren
Ordenako lekaide bat hil-obeap egin zuen
(Genebalco Arte eta Historia museoa), eta
handik urtebetera Richelretr kardinalearen
erretratua (Louvre). 1648an Pintura eta Eslculturalco
Errege Akademia sortu zuen artista
biltzarreko kide izan zen, eta handik
bost urtera bertako irakasle hartu zuten. Bere
bizitzaren azken urteetan Anjottko dukearen
harrera Izprrrttr Santuaren ordepean
lana egin zuen Luis XIV.aren aginduz Reintseko
katedralerako.
Lehenengo lanetan arte konbentzionalari
jarraitu zion Champaignelc ; bide horretatik
urrundu zen, ordea, Aptzaien gurtza
lana egiteko, lan hartan batetik Rubesen
lanaren analisia, eta bestetik, berezko estiloa
tartekatu baitzituen. Flandriar estiloari
zioen errespetu hori erretratuetan ikus daiteke
batez ere (Luis IIII.a). 1640. urtetik
aurrera, jansenisten dotrina ezagutu ondoren,
eta hil zen arte, bilakaera nabarmena
izan zuten Champaigneren erlijiozko gaiek,
eta poliki-poliki erabat baztertu zen barrokoko
osagaietatik. Handikerietatik urrundu
nahian, giro soilak eta bareak bilatzen
zituen bere lanetan, hala nola Paris hiriko
erre_jidoreak (1648, Louvre), eta Por t-Ro_lraleko
mojak (1662, Louvre) lanetan.
Frantziako pintura II
Nicolas Poussin
Poussin frantses margolariak, Frantziako
Luis XIII.aren gorteko margolari gisa egin
zituen bi urteetan izan ezik, Erroman egin
zuen karrera osoa. Haren lanek -adibidez,
Artzainen adorazioa (1637 ing. ; National
Gallery, Londres)- eta filosofia estetikoak
frantses margolari askorengan izan zuen
eragina, belaunaldi askotan gainera : besteak
beste, Jacques-Louis David, Eugene Delacroix
edo Paul Cezanne-ren maisu izan zela
esan daiteke.
Nicolas Poussin Paris inguruko herrixka
batean jaio zen (1594), Les Andelys-tik gertu,
familia pobre batean. Dirudienez, ez
zuen pinturari buruzko batere zaletasunik
izan, harik eta Quentin Varin margolariak
(1570-1634) bere herria bisitatu zuen arte.
Margolaritzari lotzeko erabakia harturik, eta
Les Andelysen ikastea ezinezkoa izanik, jaioterria
utzi eta aurrena Rouen aldera eta gero
Parisa jo zuen, maisu bila. Pobre eta ezjakin,
arazo larriak izan zituen, ez zuen irakasle
egokirik aurkitu, eta urte baten buruan
etxera itzuli zen, gaixorik eta umiliaturik.
Egonaldi hartan, ordea, Italiako Bigarren
Berpizkundeko margolaritza ezagutu zuen,
Rafaelen margolanen grabatuen bidez. Orduz
geroztik Erromara joatea izan zuen helburu
nagusia, hura baitzen garai hartan
Europako artearen ardatza. Asmo horrekin,
Parisa abiatu zen berriz ere, baina hirugarren
saioa arte ez zuen Erromara iristea lortu
. Hirugarren eta azken saioan Giambattista Marino izan zuen laguntzaile, Mediciko
Mariaren gorteko italiar poeta.
1624an iritsi zen Poussin Erromara, eta
han geratu zen 1640an Frantziara itzuli zen
arte. Erroman artearen munduko jende eraginkorrena
ezagutu zuen, besteren artean
Cassiano dal Pozzo, Barberini kardinalaren
idazkaria. Antzinako artelanen bilduma aberats
baten jabe zen Pozzo, eta, Poussinen
beraren arabera, artelan haiek erakutsi zioten
arte klasikoaz ikasi zuen ia guztia. Pozzoren
bidez, Poussinen babesle bihurtu baitzen,
erromatar zibilizazio zaharraren miresle
sutsua bihurtu zen margolaria. Bere borondatez
erbesteraturik, frantses kultura eta
arte estiloa gorrotatzen hasi zen, eta estilo
berezi bat lantzen, Erroman edo Frantzian
bizi ziren frantses margolarien estiloarekiko
alde handia zuena. Hala, laster ukatu eta
baztertuko zuen Barberini kardinalaren aginduz
egin zuen Erromako lehen lanetako bat,
San Eras» noren nrartiroa (1628-29 ; Vatikanoko
Museoa, Erroma), bere garaikideen
estilo harrokoari jarraituz eginda.
Poussinek bere bizimodu bitxia egiten
jarraitu zuen, ezkongabe eta sarritan aldatuz
Erromako bizilekua, zergatik ez dakigula.
1630 inguruan oso larri gaixotu zen (dirudienez,
sifilisak jota), eta bizimodua aldatu
beste erremediorik ez zuen izan. Oinaze
gogorrak pairatuz eta gizarteak bazterturik,
italiar-frantses familia batek lagundu eta zaindu
zuen. Esker onez, edo komeni zitzaiolako,
Anne-Marie Dughet etxe hartako alabarekin
ezkondu zen, bera baino hemezortzi urte gazteagoa zen arren. Ez zuten haurrik
izan, eta elkarrekin bizi izan izan ziren
beti, harik eta Poussin bera baino urte batzuk
lehenago, Anne-Marie hil zen arte.
Bere lana oso estimatua bazen ere, eta
Erromako pintore handienen artean jartzen
zuten arren, zirkulu artistikoetatik aldendu
zen Poussin. Gainerako artisten helburua
Erromako barrokoan leku bat lortzea zenean,
Poussinek bere garaiko joerak gainditu nahi
zituen, kristau aroaren aurreko erromatar
arkitekturak eta jokabide molararen gaineko
latindar liburuek inspiraturik, eta orobat
Rafaelen lanen noblezia eta handitasunaren
ildotik, zeinak, Poussinen ustetan, antzinatasunaren
izpiritua berriztatu baitzuen.
1638-1639 urteetan frantses gortearen
atentzioa erakarri zuen Poussinen arrakastak
. Luis XIII.aren ministro ahaltsua zen Richelieu
Kardinala Poussin bere jaioterrira
erakartzen saiatu zen, bera antolatzen ari
zen Acadentre de Peinture et de Sculptureko
kide izan zedin. Ofizialki gonbidatu zuten
arren, eta erregeak berak ere gutun bat
bidali bazion ere, Poussinek ez zuen joateko
asmorik agertu. Urte t'erdiz aitzakia eta
luzapenetan ibili zen, ondo asko baitzekien
frantses gorteko giroa ez zitzaiola aise egokituko
bere bizimoduari eta egin ohi zuen
arteari. Azkenean, goi mailako aditu eta bildumazale
bat, Freart de Chambray, bidali
zuten Erromara negoziazioak egiteko ; Poussinek
amore eman zuen, azkenean, eta
1940an Frantziara abiatu zen, zenbait laguntzailerekin
. Emaztea Erroman utzi zuen ;
horrela erakutsi zuen ez zuela luzaz jardungo
peintre du. mi gisa.
Parisen ohore handiz hartu zuten, baina
berehala sortu zitzaizkion arazoak, bai erregearen
ministroekin, bai frantses margolariekin,
harrokeriaz hartu baitzituen denak. Egin
zizkioten aginduak -erretaulak, liburu azalak,
apaingarriak- ez ziren berak maite zituen
tankerakoak; han zituen lanek ez zutenberak espero zuen estimua izan, eta, hala, bi
urteren buruan, alde egin zuen Paristik, bakarrik
herriz ere, eta inoiz baino umiliatuago.
Erroman aldatu egin ziren Poussinen
jokamoldea eta itxura. Bere bi autoerretratuetan
garbi antzematen da nola nahi zuen
besteek ikustea (1649 eta 1650, Louvre
Museoa) : bere buruaz segurtasun handia
duen gizon noble gisa. Bere miresleez inguraturik,
pasieran ibiltzen zen Erromako
lorategietan, arteaz eta bizitzaz hizketan, filosofia
pagano bati-edo jarraituz. Hain zuzen
ere, bere bizitzaren garai honetan osatu
zen gerora ezaguna izan zen "margolarifilosofo"
hura. Azken aldi honetan, mitologia
klasikoko gai sofistikatuak eta Bibliakoak
landu zituen. 1660. urtetik aurrera, gaixorik
baitzegoen, oinazeek etenarazten zioten
lana. 1665an utzi behar izan zion margotzeari,
eta urte hartan bertan hil zen, Erroman
. Azken urteetako lanetan, aipagarriak
dira bi Familia Satorrak (1648, Washingtongo
Galeria Nazionala ; 1653, Leningrado).
Claude Gellee
Claude Gellee, le Lorrarn deitua (1600-
1682), jaiotzaz frantsesa bazen ere, Erroman
bizi izan zen gehienbat. Poussinekin batera,
paisaje klasikoaren egile nagusia da ;
zenbait aditurentzat, Poussin hera baino garrantzitsuagoa
.
Italian egonaldi bat egin ondoren, Napolin
eta Erroman -Agostino Tassi paisajistarekin
aritu zen han lanean, eta harekin hasi
zen margolaritza lantzen-, sorterrira itzuli zen.
Lorraineko dukeentzat jardun zen, baina laster
itzuli zen Erromara (1627), eta hantxe
geratu zen betiko. Bete-betean heldu zion
paisajeari, eta Erromako inguruen gainekoestuclio asko eta asko egin zuen. Iparraldeko
nahiz hegoaldeko tradizioetatik abiaturik,
ikusmolde berri bat sortu zuen ; ikusmolde
horren arabera, izadiaren behaketa zuzenean
oinarrituta, margolariak transposizio bat
egin zuen, "Edertasuna", zentzu ideal batean,
adierazteko. 1637aren inguruan hasi zen
adituen onespena lortzen, Urbano VII.a aita
santuak ere estimua hartu zion, eta erosle
asko etorri zitzaion, frantsesak eta ingelesak.
1656 aldean estilo indartsuago bat lantzen
hasi zen, eta baita pertsonaiak margotzen ere,
baina, hala ere, argi dago obra horietan gai
nagusia paisajea zela (Parsajea : Isaak eta
Rebekarenn ezkontza edo Errota, 1648, National
Gallery, Londres). Konposizioak oso
zorrotz antolatzen zituen, plano paraleloetan
; ikuskizunek badute halako ukitu liriko
eta onirikoa ere : izadi "berregina" eta irudimenezko
Antzinaro bat (jauregi asmatuak,
hondakinak) bateratuz, Lorrainek elegiazko
unibertso bat sortu zuen.
Charles Le Brun
Charles Le Brun (1619-1690) artista familia
batean jaio zen, Parisen. Francois Perrier-ekin
hasi zen marrazkigintza lantzen,
Vouet-en estudioan jardun zen gero, eta,
azkenik, Italiara joan zen (Poussinekin katera)
. Benetako ibilbide artistikoa ordea Lambert
jauregian hasi zuen, Colbertek deitu
zionean Voueten lekua har zezan. Luis
XIV.ak bere erreinaldiaren adierazpen artistikoa
aurkitu zuen Le Brunen margogintzan,
eta, era horretan, zabaldu ahal izan
zituen Le Brunek bere ideiak ez bakarrik
Gortean, baita Margolaritzako Errege Akademian
ere. Izan ere, Akademiaren sortzaileetako
bat izan zen, eta Akademiako idazkari, kantzelari, eta, azkenean, zuzendaria
izan zen, eta orobat erregearen lehen margolaria
(1662), eta Gobelin tapizgileen arduraduna
. Akademiako kide zelarik, Colberten
eskaeraz, artearen arauak kodera zituen
: Le Brunen iritziz, adimenari dagokio
aurrenik margolaritza, begiaren plazerrari
baino areago. Gohelindarren zuzendari izanik
(1663), eskulangileen prestal untzaz arduratzen
zen, eta altzarien eta tapizen egllceran
zuen kontrolaren bidez, "Luis XIV.a"
deritzan estiloaren batasuna segurtatu zuen.
Garai honetakoa bide da, 1665 ingurukoa,
Le Brunen lan ezagunenetako bat, Segnrer
karttzelariarert erretratua (Louvre Museoa).
Le Brunen lan nagusiak, margolari dekoratzaile
gisa, Versailleseko Jauregian claude
: Ispiluen galeria, Herkulesen egongela,
eta Bakearen eta Gerraren egongelak. Gobelindarrentzat
egindako tapizentzako diseinuetan,
aipagarriak dira Erregearen Hrstariarena,
Hilabeteena eta Errege Etxeena. Lan
horien bidez adierazi zuen Le Brunek bere
ideal artistikoa, absolutismoa goresten zuena
; eredu huraxe jarraitu zuten ondoren Europa
osoko errege-erreginek eta gorteek.
Colhert babesleak bere postua galdu
zuelarik, beste margolari bat, Mignard, nagusitu
zen frantses gortean. Hala, agindu
garrantzitsurik gabe, margolan erlijiosoak
egiten eman zituen Le Brunek bizitzako
azken urteak : Kristoren Nekaldia (Louvre,
Troyesko eta Saint-Etiennelco Museoak).
Poussinen klasizismoari eta italiar barrokoari
asko zor zion estilo bat zabaldu
zuen Frantzian Le Brunek, sabaiko margolaritzari,
tapizgintzari eta koadro historikoei
ere egoki dakiokeena. Grabamen bidez, oso
ezagunak egin ziren haren lanak, eta oso
eragin zabala izan zuten.
Frantziako pintura III
Watteau
Jean Antoine Watteau 1684. urtean jaio
zen Valenciennesen. Jaioterrian egin zituen
pinturako lehenengo ikasketak, J.A. Gerinen
lantegian hain zuzen ere. Ondoren,
Parisa joan zen eta erlijiozko koadroak edo
tlandriar margolarienak kopiatzen zituen
han. Gaztaroko lanak, Benetako Zoriona
(1702-1703) lana ezik, landa eszenak ziren
guztiak, Teniers gogorarazten zituztenak.
1703tik 1708ra Saint Jacques kaleko estanpa
saltzaileak bisitatu zituen Watteauk : Pierre
Mariette (Italiako komediaren inguruko grabatuak
Rousselet-i eskatu zizkion bera) eta
haren seme jean (Herbehereetako lanen
biltzaile). Haien etxean ezagutu zituen Watteauk
Tiziano, Rubens, Callot, Picart eta
Simpol, besteak beste. Erlijiozko eszenak,
garai hartako moda eta ohituren grabatuak
izan ziren dirudienez Watteauren oinarrizko
inspirazio iturriak. Marietteren etxean ezagutu
zuen Watteauk, ziur asko, Gillot, eta
haren tailerrean aritu zen lanean 1703-1707
urteen bitartean. Garai hura garrantzi handikoa
izan zen Watteauren karreran; Italiako
komediaren eszenak edo erretratuak osatu
eta kopiatu zituen : Arlekina Ilargiko enperadore,
1708, Nantesko museoa ; Emakume
eder baten naaitasunagordetzeko, 1706 ing.
Claude Audran III.ak (Luxenburgoko
jauregiaren arduradun zenak) jauregiko lanetan
laguntzeko eskatu zion Watteauri, eta
la Muette gaztelua apaintzeko agindu zion.Watteauk, Berainen tradizioari jarraituz, berrikuntza
ugari erakutsi zituen bere lanetan,
txinatar osagaiak eta exotismoa erabili
zituen nabarmen ; bestalde, pertsonaia adeitsuak
batetik, eta bestetik, irrigarriak nahasten
zituen (Fauna, Balakaria, Paris, bilduma
partikularra). Baina Rubens zen garai
hartan Watteaurengan eragin gehien zuen
artista ; Medicitarren galerian, esate baterako,
argi eta garbi ikusten da eragin hori.
1710ean, ordea, Valenciennes-era itzuli zen,
eta gai militarrak marrazten hasi zen ; Watteauren
estiloa, ordea, aintzindari frantsesen
oso bestelakoa zen. Dena dela, berehala
jaioterria utzi eta Parisa itzuli zen. La Fousseren
babesa lortu zuen eta hari esker Akademiako
kide izan zen (jeloskorra ; Alderdi
laukia, 1712, San Francisco). 1712-1715 urteen
bitartean egin zituen lanei buruz ez
dago ia daturik ; dena dela, gauza segurua
da Pierre Crozat diruzainaren etxean bizi
izan zela eta han flandriarren marrazkiak,
eta batez ere, Van Dyck-enak ikertu zituela
(Amodio batrtsra, 1715 ing., Chantilly ; Udazkena,
Louvre). Denbora askoan aritu zen
Watteau paisajeen teknika lantzen (Bihere
~ Gentilly, 1715, Paris), eta garai horretakoa
du Urtaroak saila, Crozat-entzat egin zuena
. Sail horretako lanetatik Uda bakarrik
ezagutzen da gaur egun.
1716-1721 urteen bitartean, Watteauk
etengabe aldatu zuen bizitokia, gaixorik
baitzegoen. 1717an Watteauk Citerarantz
abiatzen (Louvre) lana aurkeztu zuen Akademian,
eta jai galanteetako margolari gisahartu zuten (nahiz eta, lan hori Gaztaroaren
eta Maitasunaren aipamen malenkoniatsua
den). Londresen, Parisen eta Nogent-sur-
Marnen bizi izan zen, eta lan ugari egin zituen
(garai horretako lan asko grabatu eta
kopiei esker ezagutzen dira) : batzuek Iparraldeko
errealismoaren eragin nabarmena
dute (1'larnzota, 1716, Ermitage, San Petersburgo)
eta beste zenbaitzuek, biluziek bereziki,
intimismo sentikorraren kutsua (Koniun
intimoa, Paris, bilduma partikularra).
Erretratu bakar batzuk ere marraztu zituen :
Antoine Pater (Valenciennes-eko museoa),
Aitoren semea (Louvre ; XVIII. mendeko
erretratu aipagarrienetako bat). Dena dela,
gaitzat jaiak eta dantzaldiak dituztenak dira
Watteauren lan ospetsuenak, osagai nagusiak
atsegintasuna eta olgeta dituztenak :
Maitasuna Frantziako Antzerkian, Maitasuna
Italiako Arztzerkiarz, Berlin-Dahlem ;
Frantses antzezleak, Metropolitan Museum) ;
Charnps-Elysees, Bizitzaren. lrlurak (Londres,
Wallace Coll.), Darztzatzearerz atsegina
(Dulwich College Gal.), Maitasunaren
atsegina (Dresden). Lan mota horiek ugari
marrazten ziren XVII. mendearen amaieran,
baina Watteauk oso bestelako moduan landu
zituen, fintasun eta birtuosismo handiaz.
1718tik aurrera Watteauren lirismoak aldaketa
sakona izan zuen, askoz ere modu garbiagoan
erakusten baitzuen gizakiaren komedia
. Gersaint-en. iragarkia (1720) Watteauren
lan maisutzat hartzen da ; veneziar
lasaitasunaren eragin zuzena zuela ikusten
da lan horretan.
Watteauk eragin handia izan zuen bai
Frantzian bai Europako beste herrialdeetan
ere. Bide edo ibilbide berri baten abiapuntu
izan zela esan daiteke. Watteauren marrazkietatik
hiru bilduma handi gordetzen
dira, Stockholm-en, British Museum-en eta
Louvreko Museoan.
Boucher
Francois Boucher-ek ospe handia izan
zuen bere garaian : erregeen enkargu ugari
izan zuen eta artezale askoren adiskide izan
zen, besteak beste, Mme de Pompadour,
Tessin (Suediako enbaxadorea Parisen),
Chevreuseko dukearena. Hala ere, 1760.urtetik aurrera, Salora ingurukoek baztertu
egin zuten Boucher poliki-poliki, haren artea
errezegia eta emoziorik gabea iruditzen
baitzitzaien. Ordutik aurrera, bazterturik
utzi zuten kritikoek Boucher, harik eta
Eugenia enperatrizari haren lanak (XVIII.. endean) gustatu zitzaizkion arte. XIX. eta
XX. mendeetan hainbat liburu argitaratu da
Boucher-en lanari buruzkoak : Mantz, Michel,
Nolhac, Kahn eta Fenaillek merezi
duen lekuan jarri dute Boucher-en lana.
1986-1987 urteen bitartean Boucher-en lanari
buruzko erakusketa monografikoak
izan ziren New Yorken, Detroiten, Parisen.
Askoren iritziz Watteauren eta Fragonarden
arteko zubi izan zen Boucher, eta horrexegatik
hartu izan da mendeetan bigarren
mailako artistatzat.
Francois Boucher Parisen jaio zen
1703an. Aita brodatu apaintzailea eta estanpa
saltzailea zuen. Txiki-txikitatik hasi
zen Boucher marrazten, aitarekin lehenbizi
eta F. Lemoyneren lantegian gero. Hamazazpi
urte zituela J. F. Cars grabatzailearen lantegian
hasi zen lanean. Oso ondo ikasi zituen
lanbide horren teknikak, eta berehala
hasi zen Watteauren lanak grabatzen. 1723an
Akademiaren lehenengo saria irabazi zuen
Evilnmerodch-ek Joakin. Nabukodotuosor-et7
gatibua askatzen du lanarekin (1723, galdua)
. 1726-1731 urteen bitartean, gutxi gorabehera,
Italian egon zen, eta hainbat lan
historiko eta erlijioso egin zituen han. Handik
itzuli zenean, grabatuak argitaratzen jarraitu
zuen (Yloliere, 1734-1737), eta gero
eta enkargu gehiago lortu zuen. Hortaz, lehenengo
urteak marrazkiak egiten, kopiatzen
eta grabatuak egiten eman zituen, eta
heldutasunean ere argitaratzaileentzat marrazkiak
apaintzen jarraitu zuen (Bocaccio,
1757 ; Ovidio, 1767).
1734an Akademian onartu zuten, eta
ondoren bertako irakasle (1737), zuzendari
eta erregearen margolari nagusi izendatu
zuten (1765). Urte horietan lan asko egin
zituen Boucher-ek : erregearentzako lanak,
antzerki eta operetako dekorazioak, Pompadour
andrearen enkarguak, etab. 1739an
Histoire de Psycbe tapizerako eredua egin
zuen, arrakasta handia izan zuena eta zortzi
kopia izan zituena (Suediako erregea,
Espainiako enbaxadorea, etab.). Boucher
XVIII. mendeko fantasiazko dekoratzaileospetsuenetako bat izan zen, eta era horretako
lan ugari egin zuen : Txinatar jostetak(1742, Besancongo museoa, Luis XV.ak Men
Lung enperadoreari oparitua), Sevresko lantegirako
marrazki apaingarriak (1757-1567),
eta opera eta antzerki lanetarako apaingarriak
.
Versaillesen erreginaren gelako sabaia
marraztu zuen (Errege Vertttsak, 1735), bertako
etxebizitza txikietarako bi koadro egin
zituen (Tigrearen ehiza, 1736, eta Krokodiloaren
ehiza, 1739, Amiens-eko museoan
biak). Pompadour andreak garrantzi handia
izan zuen Boucher-en karreran eta ospea
eman zioten lanak agindu zizkion : Fontainebleauko jantokia apaintzeko enkargua
(1748), Biltzarreko aretoko sabaia (1753),
etab. 1739. urtetik aurrera mitologiazko eta
alegoriazko lanak egin zituen batez ere (Bazkaria,
1739, Louvre ; Moda saltzailea, 1746,
Stockholm). Ilustrazioko intelektualek, ordea,
Diderot buru zutela, baztertu egin zuten
Boucher eta beste estetika baten alde
egin zuten, areago Greuzeren eta beste batzuen
aldekoa. Boucher izan zen Akademiaren
eskakizunei men egiten ez zion bakarra,
eta, hortaz, eredu izan zen beste pintore
eta eskultoreentzat.
Frantziako pintura IV
Fragonard
Jean Honore Fragonard 1732an jaio zen
Grasse-n. XVIII. mendeko Europako maisu
handienetakotzat hartzen da gaur egun. Oso
gaztetan Parisa joan zen eta Boucher-en
ikasle kuttuna izan zen. Boucher-ek Erromako
lehiaketan parte har zezan indar egin
zion, eta 1752an, lehiaketa hartako lehenengo
saria irabazi zuen. Hala, Carle Van Look
zuzentzen zuen eskolan sartu zen Fragonard
(1753-1756). Gazte denboran egin zituen
lanek Boucher-en eragin nabarmena
dute ; artifizialak dira guztiz (jeroboam idoloaksakrifikatzeu,
1752 ; Hankak garbitzea,
1754-1755). 1756. urte bukaeran Fragonard
Frantziako Akademian onartu zuten, eta han
aritu zen ikasten 1761. urtea arte. Garai hartan
bi babesle izan zituen : Hubert Robert,
Erroman, eta Saint-Non abadea. Tivolira
(1760), Napolira (1760-1761) eta Parisko
itzuleran Bolonia, Venezia eta Genebara eraman
zuen lanera abadeak. Italiatik itzuleran
akuaforte sail eder bat egin zuen (1764).
Oso aldi oparoa izan zuen hura : sentiberatasun
handiko paisajeak (Parke txikia, 1760.. ng. Londres, Wallace Coll.), zenbaitetan mugimendu dramatikodunak (Ekaitza, 1759,
Louvre), eta genero eszena konplexuak egin
zituen (Garbiketa, Saint Louis, Missouri, Ciry
Art Gal. ; Italiar fa)2zilia, Metropolitan IVIuseum)
.
Italiatik Parisa itzuli zenean, Marie-Anne
Gerard-ekin ezkondu zen (1768 ; Grassen
jaioa eta pintorea zen emaztea ere). Fragonard
oso zoriontsua izan zen bere emazte
eta familiarekin, nahiz eta behin baino gehiagotan
bestelako esamesak zabaldu izan
diren. Garai horretan, aldaketa nabarenena
izan zuen Fragonard-en karrerak : Akademiaren
bidetik Urrundu zen, eta uko egin zion
pintura historiko eta apaingarri handiak pintatzeari
. Eszena "lizunak" marrazten hasi zen
(Zabua, 1767, Londres, Wallace Coll.), genero
eszenak ere pintatzen zituen, Boucheren
estilo berekoak, eta paisajeetan iparraldeko
maisuen irakaspenetara itzuli zen.
`Fantasiako erretratuetan — pintzelkadak lastertasun
eta askatasun handikoak erabiltzen
zituen (hamabost bat, 1769. urte inguruan
pintatuak ; zortzi Louvren daude, besteaktan laburbiltzen dira, eta horiexek erakusten
clute Fragonarden karreraren goreneko
maila (1770-1773, New York, Frick Coll.).
Fragonarden arrakasta izugarria zen,
baina haren arte estiloa zaharkitzen edo
modatik urruntzen ari zen ordurako. Urte
horietan bertan, Parisen, neoklasizismoa iragartzen
zuten higikundea ari zen indar hartzen
. Fragonardek Mme du Banyren aginduz
Louveciennes-erako egin zituen lanek
kritika latzak izan zituzten, eta ez zituzten
erakusgarri jarri ; haien ordez Vien margolariaren
lau koadro jarri ziren. Kritika haiek
asko mindu zuten Fragonard ; adiskide zuen
Bergeret finantza gizonak bidaldi bat egitera
eraman zuen (1773-1774) Frantziako Midi
eskualdera lehenbizi, eta ondoren Italiara,
ahaztu zitzan bere estiloaren kontrako kritikak
.
Bidaia haren ondoren Parisa itzuli zen.
Parisen antzematen zen belaunaldi berriak
gero eta indar handiagoa zuela, eta pintore
belaunaldi horrek gora egin ahala Fragonarden
ospea beherantz zilioan ; Iraultzarekin,
azkenik, lloncloa jo zuen. Hasieran ideia
berrien aldeko agertu zen Fragonard, baina
berehala egin zuen atzera. 1790. urtean Fragonardek
Paris utzi eta Grassera, lasaitasunera,
joan zen bizitzera, bere alaba Rosalieren
heriotzak lur jota utzi baitzuen. Fragonardek
gero eta ondasun gutxiago zuen, eta
bezeroek edo ihes egin zioten edo ondasunik
gabe gelditu zitzaizkion. Hala ere,
Fragonardek bilatu zituen miseriari ihes
egiteko bideak : ikasle izan zuen Daviden
laguntza izan zuen batetik, eta bestetik,
Museum-ean (etorkizunean Louvre izango
zena, 1793-1800) administrazio lanpostu bat
lortu zuen. Gero eta jarraitzaile guaiago
zituen Fragonardek ; bere koinata eta ikasle
Marguerite Gerard-en lanek, aldiz, gero eta
arrakasta handiagoa zuten, eta bere seme
Evariste-ren ospea ere handiagotzen ari zen
poliki-poliki. Dena dela, Fragonard bere
senide eta lagun minez inguraturik bizi izan
zen samintasun handirik gabe.
Zaila da Fragonardek egin zituen lanen
bilduma osatzea, galdu egin baitira lan horietako
asko eta asko. Eragin handia izan
zuten Fragonard-engan, antza denez, kritikak,
Italiara egin zuen bigarren bidaiak eta
paristarren gustu aldaketak, eta egoera horri
aurre egiteko bere estiloa erabat aldatzea
erabaki zuen : koloreak ahuldu egin zituen,
urre eta zilar koloreen harmonia hilatu
zuen. Bere teknikak, askatasunik galdu
gabe, molcle zorrotzago baterantz egin zuen :
batzuetan iparraldeko margolarietara hurbiltzen
zen eta Boilly iragartzen zuen (Ezkutako
mustra, 1788, Ermitage, San Petersburgo),
beste batzuetan, berriz, Le Sueur ekartzen
zuen gogora (llartnsanarerl iturria,
1785, Londres, Wallace Coll.). Ñabarduramalenkoniatsuak (Zenbakia, Londres, Wallace
Coll.), grinatsuak (Krsketa, Louvre ;
llaitastutcn -en deia, Louvre), edo erotikoak
(Arrosa)-en sakrifizioa, bilduma partikularra)
nahasten zituen bere lanetan.
Greuze
Jean-Baptiste Greuze Tournus-en (Saone-et-Loire)
jaio zen 1725. urtean. Lyonen,
Grandon-en lantegian, egin zituen margolaritza
ikasketak. 1750. urte inguruan Parisa
joan zen bizitzera. Garai hartakoa du, ziur
asko, Tounus-eko elizako San Frcrntzrsko
lana. Akademian Natoire-ren ikasle izan zen,
baina ez zuen Erromako sariaren eta Akademiaren
bidetik egin. Hala eta guztiz ere,
onartu egin zuten Alcadernian, eta Senzeer
Bibilia rrakurtzerz dien alta (Lalive de Jullykerosia), S)jvestreren erretratua eta beste
lan batzuk bidali zituen Erakusketa Ofizialera
. Kritikoek oso arrera ona egin zieten
lan horiei.
Margotzen hasi zen unetik beretik, behatzaile
zorrotza izan zen Greuze, flandriar
margolarien jarraitzaile, eta haiei bezalaxe
gaiak zaintzea gustatzen zitzaion, baina
haiek baino "arima sentikorragoz'. 1755eko
irailean, Gaougenot abadeak (Batzorde
Nagusiko aholkulari) Napolira, eta ondoren
Erromara bidali zuen. Greuzek urtebete eginzuen Italian eta han hainbat lan egin zineen :
Tv:ori barrapatzcrile bat ehizatik itzuleran
bere gitarra gozatzen duela (Varsoviako
museoa) ; Italiar nagia (Hartford, WadswonhAtheneum) ; Arratrtzaprrskattrak (Metropolitan
Museum) ; Napolrtarkehztta (Worcester-eko
museoa). Antzinateak zuen gero
eta arrakasta handiagoaren kezkarik ez zuen
batere, ezta Fragonard-en erromantizismoaren
aurreko gogo beroaren, edo Robert-en
italiar paisaje eta hondakinekiko arretaren
kezkarik ere.Hiriko ezkongarcr lanarekin (1761, Louvre)
bide berri bati ekin zion Greuzek : pintura
historikoaren baliabideak erabiltzen
zineen genero pintura lantzeko. Severo enperadoreak
Karakalla semeari aurpegiratu
zioa bera bil nahia lanak (1769, Louvre)
kritika ugari eragin zituen bai Akademian
bai jendearen artean. Hortaz, garrantzi handiko
lana izan zen hura Greuzeren karreran
. Bestalde, hainbat lan egin zuen antzinateari
buruzkoak (Pnpirti(irto, 1768, Louvre
; Karakalla, 1768, Baionako museoa)
eta izadiaren ingurukoak (Septimio Severoren
bustoak, 1768, Paris, ENBA). Azken lan
hori Vien-en Blaitasurzezz nzerkataricr ( 1763)
eta Daviden Horazroak lanen artean koka
daiteke. Aurreko urteetan lan historikoaklantzeko beretu zituen zorroztasuna eta zehaztasuna
pintura moralistara egokitu zituen
1767-1769 usteetan : kolore ilunagoak erabiltzen
hasi zen, keinuak gero eta duinagoak
ziren eta jarrerek nolabaiteko tentsioa
erakusten zuten (Erregeen pastela, 1774,
Montpellierko museoa ; Karitate dama, 1775,
Lyongo museoa ; Aitaren nrcrdarikazloa eta
Haur zrgorttra, 1777-1778, Louvre). Erabateko
arrakasta lortu zuen teknika berriarekin,
eta imitatzaile asko izan zuen : Bounieu,
Aubry, Bilcoq, G.M. I raus. Hala ere, urteen
joanean Greuzeren genero pinturak gero eta
jarraitzaile gutxiago zituen, eta 1780. urte
inguruan erretratuak egiten jardun zen batez
ere.