Artea»Barrokoa
Eskultura Frantzian
XVII. mendearen bigarren erdialdean garrantzi handia izan zuen Frantziako arkitekturak, baina ez italiar ereduak beretu zituelako bakarrik, baizik eta baita egitura eta apaindura molde propioak finkatu zituelako ere ; eskulturan aldiz, arkitekturan eta pinturan ez bezala, ez zen kalitate handiko maisu edo obrarik sortu eta garai aski arrunta izan zela esan daiteke. Eskultura lantegi gehienek tradizio manieristari jarraitu zioten, oro har, eta ez zen ekarpen orijinalik egin. Izan ere, artista atzerritarrak aritzen ziren eskultura lantegi horietan lanean eta lantegi buruek, gainera, apaingarrien lanketa zuten kezka nagusia. Dena dela, eta salbuespen gisa bada ere, nabarmentzekoak dira Frantziako barrokoko eskulturan Jaques Sarazin, Versaillesen jardun zuten eskultoreak (Francois Girardon eta Antoine Coysevox batez ere) eta Pierre Puget.
Sarazin
Jaques Sarazin (1588-1660) izan zen bere belaunaldiko eta orobat ondorengo belaunaldiko eskulturako maisu aipagarriena. Erroman egin zituen ikasketak, Guillainekin batera, eta garai hartako artista ospetsuekin harremana izan zuen : Madernorekin batera lan egin zuen besteak beste, eta Domenichinoren lantegian ere jardun zen.
Baina bere obran antzematen diren eraginez mintzatzerakoan bereziki azpimarratzekoak dira Bereini, Mocclli eta Duquesnoy, zeintzuen bidez ikasi baitzituen barrokoko joera berriak. Italiatik itzuli ondoren egindako obretan italiar moldeak erabili zituen, gerora bere estilo propioa osatu zuen,
Lemercierren laguntzarekin. Aipagarriak ditu St. Nrcolas-des-Cbantpseko aldarea eta Wideville jaru-egrko estatuak eta ninfeoa, eta Lemercierrekin elkarlanean egindako Erlojuaren pabilioiko apaindurak, Louvren (1641). Pabilioi horretako kariatideekin, Sarazinek eskema manieristak hautsi eta Frantziako eskultura berriaren oinarriak finkatu zituen, klasizismoari jarraituz.
Aurrerantzean zenbait arkitektorekin lankidetzan aritu zen, haien eraikinetarako
apaingarriak egiten. Mansartentzat Maisoseko gazteluko apaindurak egiteko proiektua prestatu zituen eta bere lantegiko kideek egin zituzten lan haiek. Azken lana
Henrike Borbongoaren hileta monumenturako eskulturak izan ziren. Eredu klasikoetatik harturiko ikonografia erabili zuen, eta
lan harekin Versaillesko eskola deritzonaren
oinarriak finkatu zituen.
Versaillesko eskultoreak
Versaillesko jauregia apaintzeko ardura izan zuten lantegien artean etengabeko harremana eta adostasuna ezinbestekoa ziren, multzoari osotasuna emango bazioten, eta harreman horretatik sortu zen Frantziako eskultura barrokoa, frantses klasizismoan oinarritua. Versaillesen jardun zuten eskultore nagusiak Francois Girardon eta Antoine Coysevos izan ziren.
Girardon
Francois Girardon (Troyes, 1628 - Paris,
1715) Versaillesko jauregirako egindako
apaingarri multzoengatik da batez ere ezaguna
. Lehenagotik egin zituen zenbait lan,
Sarazinen tankerari jarraituz, baina berrikuntzari
eta orijinaltasun handirik gabeak, ofizialismoaren
baitakoak. Versaillesen lanean
hasi zenez gero asmatu zituen forma berriak
eta hartu zituen garai hartako joeren ezaugarriak,
adibidez Apoloren galeriarako egindako
lanetan. Teknika eta estilistika berezia
eta dotoretasuna ageri du Apolo urrrfek zerbrtzatrtta
(1666) multzoak, eta bai lan horretan
eta bai Ninfen bainua (1670 ing.) eskulturan
Poussinen eragina nabarmentzen cla.
Versaillesko lanez gainera, oroigarrizko
monumentuak egin zituen, adibidez Ricbelreuren
hileta monumentua (1675-1677),Sorbonnelco elizan, eta Parisko hiriaren eskariz,
Luis XIVaren zaldi gaineko estatua,
Capitolioko rilarco Atu•e lra •en estatua eredu
harturik egina baina Frantziako iraultza
garaian hondatua.
Coysevox
Antoine Coysevox ( Lyon 1640 - Paris,
1720) estiloaren aldetik Girardonen areriotzat
hartua zen, eta garai hartako estilistikaren
eta gustuaren bilakaera zela-eta Girardon
baztertu zutenean haren lekua hartu
zuen gortean.
Jaiotzaz Lyongoa izan arren, oso gazterik
joan zen Parisa, eta Akademian egin zituen
ikasketak. Hasiera-hasieratik nabaritzen
da tradizio harrokoaren eragina Coysevoxen
obretan ; garai hartan oraindilc inclarrean zen
ldasizismoari aurre egin zion, besteak beste,
Lyongo rlladortata (1676) obran.
1679. urtean hasi zen Versaillesko jauregian
lanean, Le Brunen zuzendaritzapean.
Gorabehera handiak izan zituen hasieran,
muga handiak aurkitu baitzituen sarrerako
patioko eta lorategietalco iturriak eta estatuak
egiterakoan. Izan ere, Girardon zen
garai hartan gorteko lehen eskultorea eta
hura hartzen zen, horrenbestez, eredu, baina
Coysevox ez zetorren haren formulekin
bat ; haren hoztasun eta artifizialtasuna gutxiesten
zuen Coysevoxek, baina nagusien
nahia betetzeko estilo klasikoko ereduari
jarraitu behar izan zien, Girardonen erara
moldatuz bere lanalc. Garai horretakoak dira
Frantzia garaile eta Ninfa rnaskorr•arekrn
estatuak adibidez.
Pixkanaka Mansarten arreta erakarri
zuen Coysevoxek, ordea, eta barnealdeko
apainketarako bera hautatu zuen azkenik.
Orduan egin zituen Eaba.x •ada •een eskailera.
, Ispiluen galeria eta batez ere Gerraren
aretoan egindako Luis LtV.a garaile estulcolan
bikaina, zeinetan ageri-agerian gelditu
baitziren Coysevoxen barrokismoa eta konposizioaren
dinamismoa, formula klasikoak
alde batera utzita.
Barrokoarekiko zaletasun hori are garbiago
ikas daiteke hileta monumentuetan.
Obra horietan erliebe nabarmenak, bizitasun
handiagoa eta xehetasun handiagoko fisionomia eta jantziak agertzen dira, adibidez
Mazal-inoren hilobia bikaina (1689-1693 ;
Louvre, Paris). Garai hartatik aurrera finkant
zuen Coysevoxek erabat bere estiloa, eta
heste lanengatik baino gehiago erretratugile
gisa nabarmendu zen. Erretranr garrantzitsuena
Luis IIVa erregearena du (1680 ing. ;
Wallace bilduma, Londres). Brontzez egina
dago, eta Berninik errege hari herari egindako
bustoaren eragina sumatzen da. Erretratuetan
psilcologia azterketa bilcainak eskaini
zituen, oro har, eta horrela bere garaiko pertsonaien
galeria ilcusgarria osatu zuen.
Puget
Pierre Puget (Marseilla, 1622-1694) frantsesa
zen jatorriz, baina sorterritilc urrun, Italia
aldean hain zuzen ere, egin zituen lan
gehienak. Hala ere, 1680 inguruan Frantziara
itzuli zenean eskultura barrolcoaren eskemak
finkatzen lagundu zuen, eta XVII. mencleko
Frantziako eskultore barrolcoen eta
handientzat hartua da.
Italian ikasketak egin ondoren, Pietro
da Cortonalc berarekin lan egin zezan deitu
zion. Harekin egin zuen Pitti jauregilco oin
nagusia, eta ondoko urteetan elizetarakomargo apaingarriak eta gerrako ontzien diseinuak
egiten jardun zuen. Horrela jardun
zuen 1656 ingurua arte, nolabaiteko krisi
garai batean murgilduta, harik eta urte hartan
Toulongo udaletxeko ate nagusia egin
zuen arte. Cortonaren iralcaspenei jarraitu
zien obra hartan, baina gero eta barrolcismo
eta Berniniren kutsu nabarmenagoa
zerien bere obrei. 1659an Girardonek Frantziako
gortean lan egin zezan deitu zion,
Fouqueten eskariz. Baina Colbertek,
Fouqueten ondorengoalc, baztertu egin zuen
gortetik, Pugeten estiloa barrokoegia eta
obra ofizialetarako nahi zen molde klasizista
tradizionaletik urrunegia zelakoan.
Sorterrian izandako lehen hondamen
haren ondoren Genoan hartu zuen bizitokia
eta lantegi bikain bat sortu zuen han,
Italian arrakasta handia lortu zuten estatuak
egin zituena : San Sebastian, Alessnrrdro
Sauli beatoa, Andredlarrn Soiltzez Garbia,
etab.
Aurrerago berriro Frantziako gortean lan
egiteko aukera izan zuen, ordea. Italian egin
zuen bere maisulanetalco bat, Milon Cr •o tonakoa(1682), haina Pugeten semeak Parisa
eraman zuelarik Luis )V.alc Versaillesko jauregian
jarrarazi zuen eskultura hura eta Louvoiselc,
Colberten ondorengoalc, gortean lan
egitera deitu zion berriro. Garai hartan eginzuen Perfiseo eta Andromeda, Alexandroren
garaipean, Apolo eta Dnfite. eta bereziki
Alexandro eta Diogenes (Louvre, Paris), Versaillesko
kaperaren atariralco egina, nahiz eta
Louvois hil zelarik ez zuen estatua hura kaperan
ezartzelco baimenik lortu. Harrezkero,
eta bere lana goretsiko zuen aldezlerik
ezean, berriro bazterrei zuten gortetik, haina
denborarekin berreskuranra izan da bere izena,
eta gaur egun frantses eskultore handienetakotzat
harria da, esan bezala.