Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Eskultura Frantzian

Apoloren tu maela, Tubyk diseinatu eta Versaillesko maisu Le Brunek egina.<br><br>

XVII. mendearen bigarren erdialdean garrantzi handia izan zuen Frantziako arkitekturak, baina ez italiar ereduak beretu zituelako bakarrik, baizik eta baita egitura eta apaindura molde propioak finkatu zituelako ere ; eskulturan aldiz, arkitekturan eta pinturan ez bezala, ez zen kalitate handiko maisu edo obrarik sortu eta garai aski arrunta izan zela esan daiteke. Eskultura lantegi gehienek tradizio manieristari jarraitu zioten, oro har, eta ez zen ekarpen orijinalik egin. Izan ere, artista atzerritarrak aritzen ziren eskultura lantegi horietan lanean eta lantegi buruek, gainera, apaingarrien lanketa zuten kezka nagusia. Dena dela, eta salbuespen gisa bada ere, nabarmentzekoak dira Frantziako barrokoko eskulturan Jaques Sarazin, Versaillesen jardun zuten eskultoreak (Francois Girardon eta Antoine Coysevox batez ere) eta Pierre Puget.

 

Sarazin

Jaques Sarazin (1588-1660) izan zen bere belaunaldiko eta orobat ondorengo belaunaldiko eskulturako maisu aipagarriena. Erroman egin zituen ikasketak, Guillainekin batera, eta garai hartako artista ospetsuekin harremana izan zuen : Madernorekin batera lan egin zuen besteak beste, eta Domenichinoren lantegian ere jardun zen.

Baina bere obran antzematen diren eraginez mintzatzerakoan bereziki azpimarratzekoak dira Bereini, Mocclli eta Duquesnoy, zeintzuen bidez ikasi baitzituen barrokoko joera berriak. Italiatik itzuli ondoren egindako obretan italiar moldeak erabili zituen, gerora bere estilo propioa osatu zuen, Lemercierren laguntzarekin. Aipagarriak ditu St. Nrcolas-des-Cbantpseko aldarea eta Wideville jaru-egrko estatuak eta ninfeoa, eta Lemercierrekin elkarlanean egindako Erlojuaren pabilioiko apaindurak, Louvren (1641). Pabilioi horretako kariatideekin, Sarazinek eskema manieristak hautsi eta Frantziako eskultura berriaren oinarriak finkatu zituen, klasizismoari jarraituz.

Aurrerantzean zenbait arkitektorekin lankidetzan aritu zen, haien eraikinetarako apaingarriak egiten. Mansartentzat Maisoseko gazteluko apaindurak egiteko proiektua prestatu zituen eta bere lantegiko kideek egin zituzten lan haiek. Azken lana Henrike Borbongoaren hileta monumenturako eskulturak izan ziren. Eredu klasikoetatik harturiko ikonografia erabili zuen, eta lan harekin Versaillesko eskola deritzonaren oinarriak finkatu zituen.

 

Versaillesko eskultoreak

Versaillesko jauregia apaintzeko ardura izan zuten lantegien artean etengabeko harremana eta adostasuna ezinbestekoa ziren, multzoari osotasuna emango bazioten, eta harreman horretatik sortu zen Frantziako eskultura barrokoa, frantses klasizismoan oinarritua. Versaillesen jardun zuten eskultore nagusiak Francois Girardon eta Antoine Coysevos izan ziren.

 

Girardon

Francois Girardon (Troyes, 1628 - Paris, 1715) Versaillesko jauregirako egindako apaingarri multzoengatik da batez ere ezaguna . Lehenagotik egin zituen zenbait lan, Sarazinen tankerari jarraituz, baina berrikuntzari eta orijinaltasun handirik gabeak, ofizialismoaren baitakoak. Versaillesen lanean hasi zenez gero asmatu zituen forma berriak eta hartu zituen garai hartako joeren ezaugarriak, adibidez Apoloren galeriarako egindako lanetan. Teknika eta estilistika berezia eta dotoretasuna ageri du Apolo urrrfek zerbrtzatrtta (1666) multzoak, eta bai lan horretan eta bai Ninfen bainua (1670 ing.) eskulturan Poussinen eragina nabarmentzen cla.

Versaillesko lanez gainera, oroigarrizko monumentuak egin zituen, adibidez Ricbelreuren hileta monumentua (1675-1677),Sorbonnelco elizan, eta Parisko hiriaren eskariz, Luis XIVaren zaldi gaineko estatua, Capitolioko rilarco Atu•e lra •en estatua eredu harturik egina baina Frantziako iraultza garaian hondatua.

 

Coysevox

Antoine Coysevox ( Lyon 1640 - Paris, 1720) estiloaren aldetik Girardonen areriotzat hartua zen, eta garai hartako estilistikaren eta gustuaren bilakaera zela-eta Girardon baztertu zutenean haren lekua hartu zuen gortean.

Jaiotzaz Lyongoa izan arren, oso gazterik joan zen Parisa, eta Akademian egin zituen ikasketak. Hasiera-hasieratik nabaritzen da tradizio harrokoaren eragina Coysevoxen obretan ; garai hartan oraindilc inclarrean zen ldasizismoari aurre egin zion, besteak beste, Lyongo rlladortata (1676) obran.

1679. urtean hasi zen Versaillesko jauregian lanean, Le Brunen zuzendaritzapean.

Gorabehera handiak izan zituen hasieran, muga handiak aurkitu baitzituen sarrerako patioko eta lorategietalco iturriak eta estatuak egiterakoan. Izan ere, Girardon zen garai hartan gorteko lehen eskultorea eta hura hartzen zen, horrenbestez, eredu, baina Coysevox ez zetorren haren formulekin bat ; haren hoztasun eta artifizialtasuna gutxiesten zuen Coysevoxek, baina nagusien nahia betetzeko estilo klasikoko ereduari jarraitu behar izan zien, Girardonen erara moldatuz bere lanalc. Garai horretakoak dira Frantzia garaile eta Ninfa rnaskorr•arekrn estatuak adibidez.

Pixkanaka Mansarten arreta erakarri zuen Coysevoxek, ordea, eta barnealdeko apainketarako bera hautatu zuen azkenik.

Orduan egin zituen Eaba.x •ada •een eskailera.

, Ispiluen galeria eta batez ere Gerraren aretoan egindako Luis LtV.a garaile estulcolan bikaina, zeinetan ageri-agerian gelditu baitziren Coysevoxen barrokismoa eta konposizioaren dinamismoa, formula klasikoak alde batera utzita.

Barrokoarekiko zaletasun hori are garbiago ikas daiteke hileta monumentuetan.

Obra horietan erliebe nabarmenak, bizitasun handiagoa eta xehetasun handiagoko fisionomia eta jantziak agertzen dira, adibidez Mazal-inoren hilobia bikaina (1689-1693 ; Louvre, Paris). Garai hartatik aurrera finkant zuen Coysevoxek erabat bere estiloa, eta heste lanengatik baino gehiago erretratugile gisa nabarmendu zen. Erretranr garrantzitsuena Luis IIVa erregearena du (1680 ing. ; Wallace bilduma, Londres). Brontzez egina dago, eta Berninik errege hari herari egindako bustoaren eragina sumatzen da. Erretratuetan psilcologia azterketa bilcainak eskaini zituen, oro har, eta horrela bere garaiko pertsonaien galeria ilcusgarria osatu zuen.

 

Puget

Pierre Puget (Marseilla, 1622-1694) frantsesa zen jatorriz, baina sorterritilc urrun, Italia aldean hain zuzen ere, egin zituen lan gehienak. Hala ere, 1680 inguruan Frantziara itzuli zenean eskultura barrolcoaren eskemak finkatzen lagundu zuen, eta XVII. mencleko Frantziako eskultore barrolcoen eta handientzat hartua da.

Italian ikasketak egin ondoren, Pietro da Cortonalc berarekin lan egin zezan deitu zion. Harekin egin zuen Pitti jauregilco oin nagusia, eta ondoko urteetan elizetarakomargo apaingarriak eta gerrako ontzien diseinuak egiten jardun zuen. Horrela jardun zuen 1656 ingurua arte, nolabaiteko krisi garai batean murgilduta, harik eta urte hartan Toulongo udaletxeko ate nagusia egin zuen arte. Cortonaren iralcaspenei jarraitu zien obra hartan, baina gero eta barrolcismo eta Berniniren kutsu nabarmenagoa zerien bere obrei. 1659an Girardonek Frantziako gortean lan egin zezan deitu zion, Fouqueten eskariz. Baina Colbertek, Fouqueten ondorengoalc, baztertu egin zuen gortetik, Pugeten estiloa barrokoegia eta obra ofizialetarako nahi zen molde klasizista tradizionaletik urrunegia zelakoan.

Sorterrian izandako lehen hondamen haren ondoren Genoan hartu zuen bizitokia eta lantegi bikain bat sortu zuen han, Italian arrakasta handia lortu zuten estatuak egin zituena : San Sebastian, Alessnrrdro Sauli beatoa, Andredlarrn Soiltzez Garbia, etab.

Aurrerago berriro Frantziako gortean lan egiteko aukera izan zuen, ordea. Italian egin zuen bere maisulanetalco bat, Milon Cr •o tonakoa(1682), haina Pugeten semeak Parisa eraman zuelarik Luis )V.alc Versaillesko jauregian jarrarazi zuen eskultura hura eta Louvoiselc, Colberten ondorengoalc, gortean lan egitera deitu zion berriro. Garai hartan eginzuen Perfiseo eta Andromeda, Alexandroren garaipean, Apolo eta Dnfite. eta bereziki Alexandro eta Diogenes (Louvre, Paris), Versaillesko kaperaren atariralco egina, nahiz eta Louvois hil zelarik ez zuen estatua hura kaperan ezartzelco baimenik lortu. Harrezkero, eta bere lana goretsiko zuen aldezlerik ezean, berriro bazterrei zuten gortetik, haina denborarekin berreskuranra izan da bere izena, eta gaur egun frantses eskultore handienetakotzat harria da, esan bezala.