Artea»Barrokoa
Arkitektura Europa erdialdean eta Ingalaterran
Ez da harritzekoa Borrominik sortu eta ondoren Guarinik indartu zuten arte estiloak Alpeen iparraldean, Austrian eta Alemanian iristea goreneko maila. Lurralde horietan Hogeita Hamar Urteko gerra zela-eta (1618-1648) eraikuntza gutxi egin zen XVII. mendearen bukaera arte. Barrokoa kanpotik ekarritako estiloa zen, inguru hartara joaten ziren italiar arkitektoek eramana, batez ere.
Alemania, azken barrokoa
Alemaniako arkitekturaren eredu nagusia
hormako zutabeetan oinarritutako sistema
zen, Vorarlberg-eko eskolako arkitektoen
arauei jarraitzen ziena. Azken barrokoaren
aitzindarien helburu nagusia oin
zentrala erabiltzea zen. Egitura mota horren
dinamismoa adierazi zuten Franz Beenek
(1660-1726) Pielenhofen-en (1719) eta
Karpar Moosbrugger-ek (1656-1723) Einsiedeln-eko
monasterioko elizan (1719-1730).
Balthasar Neumann-ek (1687-1753)
Wiirzburg-en lan egin zuen batez ere. 1719an
Wiirzburgeko gorteko eraikuntzen buru izendatu
zuten. Hiria berrantolatzeko eta artzapezpikuaren
egoitza eraikitzeko agindu zioten
(1719-1744), eta lan handia egin zuen,
saiatu baitzen bere artearen osagai kulturalguztiak biltzen. Vienako arkitekturaren tradizioa
eta Frantziako klasizismo berria elkartzeko
saio honetan, Neuniannek bere garaiko
eraikuntzan oinarrizko ziren hastapen guztiak
aztertu behar izan zituen : oin zentrala
(batez ere, arrautza formakoa), ageriko zutabe
sistema, arkitektura egitura batean espazio
makotu ugari biltzea. Arkitektura zibilean
Neumannen lan nagusiak Wenecken gaztelua
Schweinfurten (1733), artzapezpikuaren
gazteluko eskailerak Bruchsal-en (1731) eta
Briihl-eko gazteluko eskailerak Bonn-en
(1743) izan ziren. Horiez gainera, hainbat
proiektu egin zuen : Stuttgart-eko Errege Egoitza
(1746), Vienako Hofburg (1747) eta Karlsruheko
Errege Egoitza. Elizak ere egin zituen,
Wiirzburg-eko katedraleko Schonborn
kapera (1727-1745), hiri horretako santutegia
(1740-1750 gutxi gorabehera), Bambergeko
Hamalau santuen santutegia (1743) eta
Neresheim-eko eliza beneditarra (1747).Lan horien astean garrantzizkoena Wurzburgeko
Apezpiku jauregia izan zen. Lan
horretan arrautz formako areto ikusgarri bat
dago (KaisersaaD, zuri, urre eta kolore gozoez
apaindua. Egituraren osagaiak, hala
nola zutabeak eta arkitrabeak, gutxitu egin
zituen. Ertz eta kiribil nota guzti horiek,
Frantzian asmatuak (1700. urte inguruan),
rococoaren bereizgarri dira eta eraikuntza
horretan oso ondo daude elkarturik Alemaniako
azken barrokoko arkitekturarekin.
Johann Michael Fischer-ek (1691-
1766) Munichen lan egin zuen batez ere.
Bavariako rococoaren ereduen arabera egin
zituen erlijiozko eraikuntzak (Ostenhofeneko
abade eliza ; Santa Ana am-Lehel Munichen,
1726-1727 ; San Migel eliza Berg am
Laira-en, 1735). Fischerren lan maisutzat
hartzen da Wasserburg-eko Roth am Inn
eliza (1759-1762) ; lan horretan bazterturik
uzten ditu lehenengo lanetako dinamismo
barrokoa, eta argiak eta ikuspegi indartsuagoek
hartzen dute indarra.
Zimmermann (1685-1766), Fischer ez
bezala, heldutasun maila handiarekin hasi
zen lanean. Bere lehenengo lanean bertan,
hau da, Steinhausen-eko erromesen elizan
(1727), nabarmen ikus daiteke artistaren trebetasuna
eta bikaintasuna. Eliza hori oin
zentralekoa da eta horma zutabeak ditu.
Wies-eko santutegia (1744-1754) XVIII.. ende erdialdeko espazio eskema ederrentzat
hartu ohi da. Kanpoaldea oso bakuna
da, eta barrualdea berriz, aberatsa oso. Egitura
arrautza formakoa da, baina sabaiari
euskarri bereiziek eusten diotenez, askoz
ere forma konplexuagoak sortzen ditu.
Austria
Johann Bernhard Fischer von Erlach
(1656-1723) Austriako barrokoko arkitekto
nagusia izan zen. Hamabost urtez bizi izan
zen Italian, eta zuzen-zuzenean ezagutu ahal
izan zituen Berniniren eta Borrominiren lanak.
Bi arkitekto horiek, Guarinirekin batera,
eragin handia izan zuten Fischerren lanean
. Fischer saiatu zen bere lanetan bizantziar
ideiak, erromatarrak eta Erdi Arokoak
batasun berri batean biltzen, eta asmo horrek
itxura berezia eman zien Fischerren
lanei. Aipatzekoak ditu Dreifaltigkeitskirche
(Hirutasunaren eliza) eta Collegienkirche
(Kolegiata eliza), Salzburgon biak (1694).
Austriako enperadorearen zerbitzura lan
egin zuen. Schonbrunn jauregian (1695) Luis
XIV.arengandik jasotako sinbologia absolutista
erabili zuen.
Fischerren egitura nagusia arrautz formako
espazioa zen, kupula batez amaitua.
Egitura hori bere lehenengo lanean ikus
daiteke : Frain-eko gaztelua (Moravia), A1than
kondearentzat eraikia 1688-1695 urteen
bitartean. Baina beranduagoko lanetan ere
ikus daiteke egitura hori bera, besteak beste,
San Karlos Borromeoren elizan (1715-
1737) eta Hofbibliothek-en (proiektua
1716an egina), Vienan biak.
Austriako barrokoko beste arkitekto handia
Johann Lucas von Hildebrandt (1668-
1745) izan zen. Austriar ofizial baten semea
zen, eta gaztaroa Italian eman zuen ia osorik.
Carlo Fontanaren ikasle izan zen Erroman.
1696an Vienan hartu zuen bizilekua eta gorteko
arkitekto izendatu zuten (1701). Lehenengo
urteetan erlijiozko eraikuntzetan aritu
zen, Guariniren ideietan oinarrituta nabarmen
(Vienako kaputxinoen eliza, 1698 ; San
Lorentzoren eliza Gabelen, 1699), eta ondoren
eraikuntza zibilak egin zituen. Jauregi
ugari egin zituen lorategiekin, oin frantsesean
oinarrituak, eta osagaien arteko lotura
italiarren erara antolatzen zuen : StarhembergSchonburg jauregia Vienan, 1700-1706 ; Pommersfeden
gaztelua, 1713-1716 ; Muabell gaztelua
Salzburgon, 1712. Baina jauregi guztietan
nagusia Belvedere jauregia du (Viena),
Austriako azken barrokoko maisu lantzat
hartzen dena.
Bohemia
Hogeita Hamar Urteko gerraren ondoren,
katolizismoaren berrikuntza handia gertatu
zen Europan, eta horren adierazpenetako
bat elizetako azken barrokoko arkitektura
izan zen. Christoph Dientzenhofer
(1655-1722) da Bohemian 1700. urte inguman
egin ziren eliza zoragarrien egile : Oborisce
komentuko eliza (1699-1712), Smirice
gazteluko kapera (1700-1713), Brevnov-eko
komentuko eliza (1709-1715). Oborisceko
elizan Borrominiren eta Guariniren eragina
duten osagaiak ikusten hasten dira, eta lan
horren ondoren, bilakatu egin ziren osagai
horiek etengabe Brevnov-eko komentua egin
zuen arte. Dena dela, Dientzenhofer-en beraren
osagai bereziak ere ugariak dira.
Christophen anaia Johann-ek (1673-
1726) Banz-eko eliza beneditarrean iritsi
zuen heldutasun artistikoa. Eliza horretako
oina egiteko Oborisce eta Cheb-eko elizak
hartu zituen oinarri. Banz-eko elizaren oncloren
Pommerfelden jauregiaren proiektuan
eta eraikuntzan eta Wiirzburgoko egoitzan
parte hartu zuen. Ondoren bi proiektu egin
zituen Holzkirchen-eko abadiarako, zeinetan
espazioaren integrazioa eta lotura nabarenenak
diren.
Kilian Ignaz Dientzenhofer-ek (1689-
1751) bere senideek hasitako arkitektura
tradizioarekin jarraitu zuen. Denboraldi batez
bere aita Christophekin aritu zen lanean.
Bohemiako arkitekto barroko nagusitzat
hartu ohi da. Eliza ugari egin zituen, besteak
beste, Santo Tomas (1723), San joan
haitzaren gainean (1729-1739), Pragako San
Nikolas (1732), Wahlstatt-eko monasterioko eliza (Silesia, 1723-1731) eta Maria Magdalena
(1733-1736).
Ingalaterra
Italiar moldean hezitako zenbait arkitektoren
bidez saroi zen klasizismoa Ingalaterran
. Arkitekto horien artean dago Iñigo
jones da aipagarrienetako bat (1573-1652).
Arkitekto horrek bere estetika lanetan Italiako
antzinako ereduak eta Palladioren eta
Scamozziren ideiak landu zituen.
Iñigo Jones antzerkian hasi zen lanean,
Jakobo Laren aretoko eszenografo gisa.
Greenwicli-eko Queen's House, jonesen
lehenengo lan handia, Palladioren villatan
oinarritua da. Egitura simetriko bat da, klasikotasunaren
parametroen barruan antolatua,
baina eraikuntzaren banaketa eta apaingarriak
tradiziotik at daude erabat. 1626tik
aurrera arkitektoaren aintzak handieneko
garaia iritsi zuen. 1629an Queen's Houseko
dekorazio berria hasi zuen ; 1631n Covent
Garden plaza ; 1634an San Paulo eliza berritu
zuen, eta 1638an Whitehall jauregi berrirako
proiektua egin zuen.
Christopher taren (1632-1723), astronomia
eta fisIIca ikasi bazituen ere, arkitekturaren
maisu handia izan zuen. 1666ko Londresko
sute handiaren ondoren, hiria berritzeko
proiektua aurkeztu zuen, baina ez zen onartu,
oso zafla baitzen aurrera eramatea. Dena
dela, San Paulo katedrala eta Londresko berrogeita
hamar elizatik gora berritzea agindu
zioten. Wrenek bere trebetasuna eta ingeles
neoklasizismoaren orijinaltasuna erakutsi zituen
lan guztietan, beti ere, Greziako doriar
arkitekturaren kanonen eraginpean. Bere lan
nagusiak hauek izan ziren : Saint Lawrence
Jewry, Saint Mary-Le-Bow, Saint Clement Danes
eta Saint Stephen Walbrook. Lan zibilen
artean aipatzekoak ditu : Kensingtongo jauregia
(1689), Greenwich-eko ospitalea (1695),
Marlborough House (1709) eta Chelsea Royal
ospitalea.