Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Arkitektura Europa erdialdean eta Ingalaterran

Ispiluen galeria, Herrenchiemsea gaztelua, Baviera. Gaztelu honetan bezala, Versaillesko jauregiko arkitektura moldeak izan ziren Europako jauregi barrokoen eredu.<br><br>

Ez da harritzekoa Borrominik sortu eta ondoren Guarinik indartu zuten arte estiloak Alpeen iparraldean, Austrian eta Alemanian iristea goreneko maila. Lurralde horietan Hogeita Hamar Urteko gerra zela-eta (1618-1648) eraikuntza gutxi egin zen XVII. mendearen bukaera arte. Barrokoa kanpotik ekarritako estiloa zen, inguru hartara joaten ziren italiar arkitektoek eramana, batez ere.

 

Alemania, azken barrokoa

Alemaniako arkitekturaren eredu nagusia hormako zutabeetan oinarritutako sistema zen, Vorarlberg-eko eskolako arkitektoen arauei jarraitzen ziena. Azken barrokoaren aitzindarien helburu nagusia oin zentrala erabiltzea zen. Egitura mota horren dinamismoa adierazi zuten Franz Beenek (1660-1726) Pielenhofen-en (1719) eta Karpar Moosbrugger-ek (1656-1723) Einsiedeln-eko monasterioko elizan (1719-1730).

Balthasar Neumann-ek (1687-1753) Wiirzburg-en lan egin zuen batez ere. 1719an Wiirzburgeko gorteko eraikuntzen buru izendatu zuten. Hiria berrantolatzeko eta artzapezpikuaren egoitza eraikitzeko agindu zioten (1719-1744), eta lan handia egin zuen, saiatu baitzen bere artearen osagai kulturalguztiak biltzen. Vienako arkitekturaren tradizioa eta Frantziako klasizismo berria elkartzeko saio honetan, Neuniannek bere garaiko eraikuntzan oinarrizko ziren hastapen guztiak aztertu behar izan zituen : oin zentrala (batez ere, arrautza formakoa), ageriko zutabe sistema, arkitektura egitura batean espazio makotu ugari biltzea. Arkitektura zibilean Neumannen lan nagusiak Wenecken gaztelua Schweinfurten (1733), artzapezpikuaren gazteluko eskailerak Bruchsal-en (1731) eta Briihl-eko gazteluko eskailerak Bonn-en (1743) izan ziren. Horiez gainera, hainbat proiektu egin zuen : Stuttgart-eko Errege Egoitza (1746), Vienako Hofburg (1747) eta Karlsruheko Errege Egoitza. Elizak ere egin zituen, Wiirzburg-eko katedraleko Schonborn kapera (1727-1745), hiri horretako santutegia (1740-1750 gutxi gorabehera), Bambergeko Hamalau santuen santutegia (1743) eta Neresheim-eko eliza beneditarra (1747).Lan horien astean garrantzizkoena Wurzburgeko Apezpiku jauregia izan zen. Lan horretan arrautz formako areto ikusgarri bat dago (KaisersaaD, zuri, urre eta kolore gozoez apaindua. Egituraren osagaiak, hala nola zutabeak eta arkitrabeak, gutxitu egin zituen. Ertz eta kiribil nota guzti horiek, Frantzian asmatuak (1700. urte inguruan), rococoaren bereizgarri dira eta eraikuntza horretan oso ondo daude elkarturik Alemaniako azken barrokoko arkitekturarekin.

Johann Michael Fischer-ek (1691- 1766) Munichen lan egin zuen batez ere.

Bavariako rococoaren ereduen arabera egin zituen erlijiozko eraikuntzak (Ostenhofeneko abade eliza ; Santa Ana am-Lehel Munichen, 1726-1727 ; San Migel eliza Berg am Laira-en, 1735). Fischerren lan maisutzat hartzen da Wasserburg-eko Roth am Inn eliza (1759-1762) ; lan horretan bazterturik uzten ditu lehenengo lanetako dinamismo barrokoa, eta argiak eta ikuspegi indartsuagoek hartzen dute indarra.

Zimmermann (1685-1766), Fischer ez bezala, heldutasun maila handiarekin hasi zen lanean. Bere lehenengo lanean bertan, hau da, Steinhausen-eko erromesen elizan (1727), nabarmen ikus daiteke artistaren trebetasuna eta bikaintasuna. Eliza hori oin zentralekoa da eta horma zutabeak ditu.

Wies-eko santutegia (1744-1754) XVIII.. ende erdialdeko espazio eskema ederrentzat hartu ohi da. Kanpoaldea oso bakuna da, eta barrualdea berriz, aberatsa oso. Egitura arrautza formakoa da, baina sabaiari euskarri bereiziek eusten diotenez, askoz ere forma konplexuagoak sortzen ditu.

 

Austria

Johann Bernhard Fischer von Erlach (1656-1723) Austriako barrokoko arkitekto nagusia izan zen. Hamabost urtez bizi izan zen Italian, eta zuzen-zuzenean ezagutu ahal izan zituen Berniniren eta Borrominiren lanak.

Bi arkitekto horiek, Guarinirekin batera, eragin handia izan zuten Fischerren lanean . Fischer saiatu zen bere lanetan bizantziar ideiak, erromatarrak eta Erdi Arokoak batasun berri batean biltzen, eta asmo horrek itxura berezia eman zien Fischerren lanei. Aipatzekoak ditu Dreifaltigkeitskirche (Hirutasunaren eliza) eta Collegienkirche (Kolegiata eliza), Salzburgon biak (1694).

Austriako enperadorearen zerbitzura lan egin zuen. Schonbrunn jauregian (1695) Luis XIV.arengandik jasotako sinbologia absolutista erabili zuen.

Fischerren egitura nagusia arrautz formako espazioa zen, kupula batez amaitua.

Egitura hori bere lehenengo lanean ikus daiteke : Frain-eko gaztelua (Moravia), A1than kondearentzat eraikia 1688-1695 urteen bitartean. Baina beranduagoko lanetan ere ikus daiteke egitura hori bera, besteak beste, San Karlos Borromeoren elizan (1715- 1737) eta Hofbibliothek-en (proiektua 1716an egina), Vienan biak.

Austriako barrokoko beste arkitekto handia Johann Lucas von Hildebrandt (1668- 1745) izan zen. Austriar ofizial baten semea zen, eta gaztaroa Italian eman zuen ia osorik.

Carlo Fontanaren ikasle izan zen Erroman.

1696an Vienan hartu zuen bizilekua eta gorteko arkitekto izendatu zuten (1701). Lehenengo urteetan erlijiozko eraikuntzetan aritu zen, Guariniren ideietan oinarrituta nabarmen (Vienako kaputxinoen eliza, 1698 ; San Lorentzoren eliza Gabelen, 1699), eta ondoren eraikuntza zibilak egin zituen. Jauregi ugari egin zituen lorategiekin, oin frantsesean oinarrituak, eta osagaien arteko lotura italiarren erara antolatzen zuen : StarhembergSchonburg jauregia Vienan, 1700-1706 ; Pommersfeden gaztelua, 1713-1716 ; Muabell gaztelua Salzburgon, 1712. Baina jauregi guztietan nagusia Belvedere jauregia du (Viena), Austriako azken barrokoko maisu lantzat hartzen dena.

 

Bohemia

Hogeita Hamar Urteko gerraren ondoren, katolizismoaren berrikuntza handia gertatu zen Europan, eta horren adierazpenetako bat elizetako azken barrokoko arkitektura izan zen. Christoph Dientzenhofer (1655-1722) da Bohemian 1700. urte inguman egin ziren eliza zoragarrien egile : Oborisce komentuko eliza (1699-1712), Smirice gazteluko kapera (1700-1713), Brevnov-eko komentuko eliza (1709-1715). Oborisceko elizan Borrominiren eta Guariniren eragina duten osagaiak ikusten hasten dira, eta lan horren ondoren, bilakatu egin ziren osagai horiek etengabe Brevnov-eko komentua egin zuen arte. Dena dela, Dientzenhofer-en beraren osagai bereziak ere ugariak dira.

Christophen anaia Johann-ek (1673- 1726) Banz-eko eliza beneditarrean iritsi zuen heldutasun artistikoa. Eliza horretako oina egiteko Oborisce eta Cheb-eko elizak hartu zituen oinarri. Banz-eko elizaren oncloren Pommerfelden jauregiaren proiektuan eta eraikuntzan eta Wiirzburgoko egoitzan parte hartu zuen. Ondoren bi proiektu egin zituen Holzkirchen-eko abadiarako, zeinetan espazioaren integrazioa eta lotura nabarenenak diren.

Kilian Ignaz Dientzenhofer-ek (1689- 1751) bere senideek hasitako arkitektura tradizioarekin jarraitu zuen. Denboraldi batez bere aita Christophekin aritu zen lanean.

Bohemiako arkitekto barroko nagusitzat hartu ohi da. Eliza ugari egin zituen, besteak beste, Santo Tomas (1723), San joan haitzaren gainean (1729-1739), Pragako San Nikolas (1732), Wahlstatt-eko monasterioko eliza (Silesia, 1723-1731) eta Maria Magdalena (1733-1736).

 

Ingalaterra

Italiar moldean hezitako zenbait arkitektoren bidez saroi zen klasizismoa Ingalaterran . Arkitekto horien artean dago Iñigo jones da aipagarrienetako bat (1573-1652).

Arkitekto horrek bere estetika lanetan Italiako antzinako ereduak eta Palladioren eta Scamozziren ideiak landu zituen.

Iñigo Jones antzerkian hasi zen lanean, Jakobo Laren aretoko eszenografo gisa.

Greenwicli-eko Queen's House, jonesen lehenengo lan handia, Palladioren villatan oinarritua da. Egitura simetriko bat da, klasikotasunaren parametroen barruan antolatua, baina eraikuntzaren banaketa eta apaingarriak tradiziotik at daude erabat. 1626tik aurrera arkitektoaren aintzak handieneko garaia iritsi zuen. 1629an Queen's Houseko dekorazio berria hasi zuen ; 1631n Covent Garden plaza ; 1634an San Paulo eliza berritu zuen, eta 1638an Whitehall jauregi berrirako proiektua egin zuen.

Christopher taren (1632-1723), astronomia eta fisIIca ikasi bazituen ere, arkitekturaren maisu handia izan zuen. 1666ko Londresko sute handiaren ondoren, hiria berritzeko proiektua aurkeztu zuen, baina ez zen onartu, oso zafla baitzen aurrera eramatea. Dena dela, San Paulo katedrala eta Londresko berrogeita hamar elizatik gora berritzea agindu zioten. Wrenek bere trebetasuna eta ingeles neoklasizismoaren orijinaltasuna erakutsi zituen lan guztietan, beti ere, Greziako doriar arkitekturaren kanonen eraginpean. Bere lan nagusiak hauek izan ziren : Saint Lawrence Jewry, Saint Mary-Le-Bow, Saint Clement Danes eta Saint Stephen Walbrook. Lan zibilen artean aipatzekoak ditu : Kensingtongo jauregia (1689), Greenwich-eko ospitalea (1695), Marlborough House (1709) eta Chelsea Royal ospitalea.