Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Arkitektura Italian

Vatikanoko San Pedro plazako zutabedia, Berninik Alexandro VII.a aita santuaren eskariz egina (Erroma).<br><br>

Francesco Borrominik (1599-1667) irtenbide heterodoxoak bilatu zizkion proportzioaren legeari. Bere lanak kritika ugari izan zituen, hasieratik bertatik ; lankide italiarrentzat, Berninirentzat besteak beste, nabarmenegiak ziren Borrominiren lanak, eta arkitekto frantsesek ere gogor kritikatu zituzten lan haiek, haien iritziz arkitekturan ezin baztertu baitzitezkeen giza gorputzaren proportzioak agintzen zituzten irizpideak.Francesco Borromini Giovanni Domenico Castelli arkitektoaren semea zen.

Bissonen, Lugano aintziraren ertzean, jaio zen. Milanen egonaldi laburra egin ondoren, hogeita bat urte zimela, Erromara joan zen (1620). Eskultore gisa hasi zen lanean, eta hamar urtez San Pedroko lanetan aritu zen : hainbat apaingarri egin zituen (balaustradak, armarriak, etab.) Madernoren aginduetara . Madernok, ondoren, marrazkigile gisa aritzeko aukera eman zion, ez Dakarrik San Pedroko basilikako lanetan, baita Barberini jauregian eta Sant'Andrea della Valle elizan ere.

1629an, Maderno hil zenean, Borromini Berniniren aginduetara gelditu zen, hura baitzen San Pedroko eta Barberini jauregiko arkitekto nagusi berria. 1631-1633 urteen bitartean Borrominilc hainbat proiektu egin zuen, tamaina errealean, San Pedroko baldakinoaren bolutetan erabiltzeko ; horrez gainera, Barberini jauregiko laguntzaile nagusia izan zen. Baina Berniniren izaera teoriko tradizionalak batetik, eta bestetik, Borrominiren heziketa eta ahalmen teorikoak, elkarren kontrakoak ziren, eta haien arteko harremana hautsi egin zen.

1634an Trinitario Oinutsen prokuradoreak San Carlo alle Quattro Fontane monasterioa eraikitzeko agindua eman zion.

Borrominik hainbat eragozpen izan zuen proiektua osatzeko, izan ere, eraikuntza egiteko eremua txikia eta irregularra baitzen . Monasterioa 1640. urte inguruan amaitu zen, eta fatxada, berriz, 1665-1667 urteen bitartean. Klaustroen diseinua oso berezia zen, eta aldi berean, bakuna. Elizaren proiektua erronboaren irizpide geometrikoan oinarrituta egin zuen : bi hiruki aldekidek osatzen dute oina ; zutabeak launakako multzotan daude bildurik, eta tarte handiagoa dute luzetarako ardatzean zeharrekoan baino . Zutabeen gainean arku garaiak eta frontoi zatituak daude. Bestalde, kupula obala da, petxinak ditu, eta barrualdean erabat apaindurik dago, kasetoiez, irudi oktogonal, hexagonal eta gurutze formakoez ; irudi horiek guztiak linternan bateratzen dira.Fatxada eraikuntzaren ondoren egin zen ; 1665ean hasi zen, baina eskultura apaingarriak ez ziren 1682. urtea arte amaitu. Borrominik Michelangeloren Capitolioko jauregiaren eta San Pedroko fatxadaren egiturari jarraitu zion : ordena txiki bat eta erraldoi bat tartekatu zituen.

1637an San Filipe Neriren kongregazioak lehiaketa bat antolatu zuen Santa Maria della Vallicella elizaren ondoan oratorio bat eraikitzeko. Lehiaketan ordu arte kongregazioaren arkitekto ofiziala zen Paolo Maruscellik ere parte hartu zuen, baina lehiaketaren ondoren, Borromini aritu zen haren lekuan hamairu urtez. Oratorioarekin batera (1649an) San Carlo Alle Quattro Fontane eliza eraiki zuen. Eraikuntza horrekin ospe handia lortu zuen Borrominik, eta 1632an Erromako Archiginnasioko arkitekto izendatu zuten. Kargu hartan egin zuen lan nagusia SantIvo della Sapienza eliza izan zen.

1643. urtean hasi eta 1648-1652 urteen bitartean amaitu zuen. Eliza horren lanetan ari zela, garrantzizko beste hiru lanetan parte hartu zuen Erroman : San Joan Letrangoaren berritzea, Sant'Agnese a Piazza Navona lanak zuzentzea eta Sant'Andrea delle Fratteko kanpoaldea.

Borrominik egin zituen eraikuntza zibilen artean nagusietako bat Fideko Propagandako Eskola izan zen, jesuitentzat eraikia . Haientzat lan egin zuen 1646-1667 urte bitartean. Beste lan zibil aipagarriak ditu : Izpiritu Santuaren jauregia, Falconieri jauregia, Carpegna juaregia eta Alexandriako liburutegia.

Gian Lorenzo Ber~ (1598-1680) arkitekto, pintore eta eskultore izan zen. Arkitekto gisa 1623an hasi zen lanean UrbanoVIII.a aita santuaren enkarguz. Santa Bibianaren eliza berritzeko eta Erromako San Pedro basilikako baldakinoa egiteko agindu zion. Baldakinoaren proiektuan Borrominirekin batera aritu zen lanean. Bestalde, Barberini jauregiko fatxada nagusia eta izen bereko kalera ematen duen fatxada egin zituen. Lan horiez gainera, Urbano VIII.ak beste agindu asko egin zizkion : Quirinaleko ataria, Letrango San joanen aurrealdea, Letrango San joango baptisterioaren kupula, Castelgandolfo lorategiko atea, eta Raimondi kapera San Pietro in Montorion.

Urbano VIII.a hil zenean Berniniren jardunbideak behera egin zuen Erroman, Inozentzio X.a aita santuak ez baitzuen Bernini babestu. Hala ere, hainbat enkargu izan zituen Vatikanotik kanpo : Cornaro kapera, Lau Ibaien Iturria, Popoloko atea eta Popoloko Andre Mariaren berrikuntza. Alexandro VII.a aita santu egin zutenean, Berniniri eman zion hark, berriz ere, Vatikanoko lan nagusiak egiteko kargua : San Pedro plazako zutabedia, eta Castelgandolfoko eliza (1658-1661), San Andres del Quinal eliza (1658-1670) eta Santa Maria dell'Assunzione Ariccian (1662-1664).

Berniniren ospea horrenbestekoa zen, ezen Paristik deitu zuten Louvre handitzeko lanak egin zitzan ; zoritxarrez, lan hori ezin izan zen egin. Hala ere, Parisen beste lan batzuk egin ahal izan zituen : Borbonentzako hilobi kapera, Saint-Denisen, eta Valde-Graceko baldakinoa. Erromara itzuli zenean, nabarmen gelditu ziren Berniniren sormena eta maisutasuna San Pedrolco Sakramentu Santuaren aldarean, Santa Maria Maggioreko absidearen berrikuntzan eta Lamporecchio villan.San Pedroko baldakino ospetsuan (1624- 1633) arkitektura egitura baten eta eskultura erraldoi baten ezaugarriak elkartzen saiatu zen Bernini. Brontzezko salomondar zutabe handietan tradizioaren eragina erakutsi nahi zuen, eta baita Kontraerreformalco Elizaren indarra eta luxua ere ; proportzioak lotura dute tenplu handiarekin, eta saiatu zen kontrastea egiten hormetako kromatismoaren eta brontzearen kolorearekin. Zutabeen espiraletan boluta ikusgarriak jarri zituen. Eta guztiari amaiera emateko, urre koloreko lurra, gainean Gurutzea duela.

Heldutasunera iritsi zen arte, eskultura lanak zirela-eta, ezin izan zuen arkitektura lanetan aritu Berninik. Hirurogei urte zituela egin zituen Castelgandolfo, Ariccia eta Erromako Sant'Andrea al Quirinale elizak.

Castelgandolfoko eliza Berpizkundeko elizetan oinarrituta egin zuen ; oina greziar gurutzekoa da, kupula dotorea dago gurutzaduraren gainean eta fatxada oso handia da. Aurrealdea San Pedroko basilikan oinarritua da. Ariccialco Santa Maria dell'Assunzione elizan, berriz, Erromako Panteoiaren kopia bat egin nahi izan zuen ; Elizara arku klasikoko arkupe batetik sartzen da, eta elizaren bi aldeetara arkitrabeak dituzten aretoak daude. Dena dela, hiru elizetan nabarmenena Sant'Andrea al Quirinale izan zen : oin obala du, eta zeharreko ardatzaren muturretan kaperak jarri beharrean harroinak jarri zituen.

Carlo Fontana (1638an jaioa) arkitekturan, ingeniaritzan eta hirigintzan aritu zen lanean. Erroman egin zituen lan nagusiak hauek izan ziren : Pietro da Cortonarekin elkar lanean Santa Maria della Pace berrituzuen, eta Berninirekin Odescalchi jauregia eta beste hainbat lan. 1660tik aurrera lan asko egin zuen, besteak beste, Santa Rita eliza eta Santi Apostoli, Magliano, San Quirino d'Orcia jauregiak. Dena dela, erlijiozko lanetan izan zen batez ere garrantzitsua : Sant'Andrea della Valle elizako fatxada edo Santa Maria dei Miracoli tenplua. Hirigintzan ere lan ugari egin zituen, San Teodoro plazaren berritzea, Ripako Zentzategia eta Umezurztegia.

Guarino Guarini (1624-1683) Borrominiren jarraitzaile bikainetako bat izan zen.

Modenan jaio zen, baina oso gazte zela Erromara joan zen teatinoen ordenako komentura . Modenan San Vincenzo eliza eraiki zuen ; Castagninirekin batera, eliza horretako apaindurak egin zituen. 1660an Messinako Annunziatako fatxada berritzen hasi zen.

Parisera ere joan zen, Ordenaren zerbitzura beti ere, eta Sainte-Anne-la Royale eliza egin zuen ; eliza horretan garbi antzematen da Guariniren hizkuntza berezia. 1666an Italiara itzuli zen eta Turinen bizi izan zen hamabost urtez. Han egin zituen San Lorentzo eliza eta San Giovanni katedralaren ondoko Hil-oihal Santuaren kapera. Azken horretarako oin biribileko eraikuntza eta atari bikoitza proiektatu zituen Guarinik ; barrokoan egin den garrantzitsuenetako bat da kupula. Racconigi jauregiaren handitzea ere berak egin zuen (bertako lorategian elipse formako oina zuen pabilioi bat, kupula batez estalia, eraiki zuen). Bestalde, lan teoriko handia egin zuen Guarinik ; horren erakusgarri dira matematika, arkitektura zibila eta erlijiosoari buruz idatzi zituen tratatuak .