Artea»Barrokoa
Arkitektura Italian
Francesco Borrominik (1599-1667) irtenbide heterodoxoak bilatu zizkion proportzioaren
legeari. Bere lanak kritika ugari izan zituen, hasieratik bertatik ; lankide italiarrentzat,
Berninirentzat besteak beste, nabarmenegiak ziren Borrominiren lanak, eta arkitekto
frantsesek ere gogor kritikatu zituzten lan haiek, haien iritziz arkitekturan ezin
baztertu baitzitezkeen giza gorputzaren proportzioak agintzen zituzten irizpideak.Francesco Borromini Giovanni Domenico
Castelli arkitektoaren semea zen.
Bissonen, Lugano aintziraren ertzean, jaio
zen. Milanen egonaldi laburra egin ondoren,
hogeita bat urte zimela, Erromara joan
zen (1620). Eskultore gisa hasi zen lanean,
eta hamar urtez San Pedroko lanetan aritu
zen : hainbat apaingarri egin zituen (balaustradak,
armarriak, etab.) Madernoren aginduetara
. Madernok, ondoren, marrazkigile
gisa aritzeko aukera eman zion, ez Dakarrik
San Pedroko basilikako lanetan, baita Barberini
jauregian eta Sant'Andrea della Valle
elizan ere.
1629an, Maderno hil zenean, Borromini
Berniniren aginduetara gelditu zen, hura
baitzen San Pedroko eta Barberini jauregiko
arkitekto nagusi berria. 1631-1633 urteen
bitartean Borrominilc hainbat proiektu egin
zuen, tamaina errealean, San Pedroko baldakinoaren
bolutetan erabiltzeko ; horrez
gainera, Barberini jauregiko laguntzaile nagusia
izan zen. Baina Berniniren izaera teoriko
tradizionalak batetik, eta bestetik, Borrominiren heziketa eta ahalmen teorikoak,
elkarren kontrakoak ziren, eta haien arteko
harremana hautsi egin zen.
1634an Trinitario Oinutsen prokuradoreak
San Carlo alle Quattro Fontane monasterioa
eraikitzeko agindua eman zion.
Borrominik hainbat eragozpen izan zuen
proiektua osatzeko, izan ere, eraikuntza
egiteko eremua txikia eta irregularra baitzen
. Monasterioa 1640. urte inguruan amaitu
zen, eta fatxada, berriz, 1665-1667 urteen
bitartean. Klaustroen diseinua oso berezia
zen, eta aldi berean, bakuna. Elizaren proiektua
erronboaren irizpide geometrikoan oinarrituta
egin zuen : bi hiruki aldekidek osatzen
dute oina ; zutabeak launakako multzotan
daude bildurik, eta tarte handiagoa
dute luzetarako ardatzean zeharrekoan baino
. Zutabeen gainean arku garaiak eta frontoi
zatituak daude. Bestalde, kupula obala
da, petxinak ditu, eta barrualdean erabat
apaindurik dago, kasetoiez, irudi oktogonal,
hexagonal eta gurutze formakoez ; irudi
horiek guztiak linternan bateratzen dira.Fatxada eraikuntzaren ondoren egin zen ;
1665ean hasi zen, baina eskultura apaingarriak
ez ziren 1682. urtea arte amaitu. Borrominik
Michelangeloren Capitolioko jauregiaren
eta San Pedroko fatxadaren egiturari
jarraitu zion : ordena txiki bat eta erraldoi
bat tartekatu zituen.
1637an San Filipe Neriren kongregazioak
lehiaketa bat antolatu zuen Santa Maria
della Vallicella elizaren ondoan oratorio bat
eraikitzeko. Lehiaketan ordu arte kongregazioaren
arkitekto ofiziala zen Paolo Maruscellik
ere parte hartu zuen, baina lehiaketaren
ondoren, Borromini aritu zen haren
lekuan hamairu urtez. Oratorioarekin batera
(1649an) San Carlo Alle Quattro Fontane
eliza eraiki zuen. Eraikuntza horrekin ospe
handia lortu zuen Borrominik, eta 1632an
Erromako Archiginnasioko arkitekto izendatu
zuten. Kargu hartan egin zuen lan nagusia
SantIvo della Sapienza eliza izan zen.
1643. urtean hasi eta 1648-1652 urteen bitartean
amaitu zuen. Eliza horren lanetan
ari zela, garrantzizko beste hiru lanetan parte
hartu zuen Erroman : San Joan Letrangoaren
berritzea, Sant'Agnese a Piazza Navona lanak
zuzentzea eta Sant'Andrea delle Fratteko
kanpoaldea.
Borrominik egin zituen eraikuntza zibilen
artean nagusietako bat Fideko Propagandako
Eskola izan zen, jesuitentzat eraikia
. Haientzat lan egin zuen 1646-1667 urte
bitartean. Beste lan zibil aipagarriak ditu :
Izpiritu Santuaren jauregia, Falconieri jauregia,
Carpegna juaregia eta Alexandriako
liburutegia.
Gian Lorenzo Ber~ (1598-1680) arkitekto,
pintore eta eskultore izan zen. Arkitekto
gisa 1623an hasi zen lanean UrbanoVIII.a aita santuaren enkarguz. Santa Bibianaren
eliza berritzeko eta Erromako San
Pedro basilikako baldakinoa egiteko agindu
zion. Baldakinoaren proiektuan Borrominirekin
batera aritu zen lanean. Bestalde,
Barberini jauregiko fatxada nagusia eta izen
bereko kalera ematen duen fatxada egin
zituen. Lan horiez gainera, Urbano VIII.ak
beste agindu asko egin zizkion : Quirinaleko
ataria, Letrango San joanen aurrealdea,
Letrango San joango baptisterioaren kupula,
Castelgandolfo lorategiko atea, eta Raimondi
kapera San Pietro in Montorion.
Urbano VIII.a hil zenean Berniniren jardunbideak
behera egin zuen Erroman, Inozentzio
X.a aita santuak ez baitzuen Bernini
babestu. Hala ere, hainbat enkargu izan
zituen Vatikanotik kanpo : Cornaro kapera,
Lau Ibaien Iturria, Popoloko atea eta Popoloko
Andre Mariaren berrikuntza. Alexandro
VII.a aita santu egin zutenean, Berniniri
eman zion hark, berriz ere, Vatikanoko
lan nagusiak egiteko kargua : San Pedro plazako
zutabedia, eta Castelgandolfoko eliza
(1658-1661), San Andres del Quinal eliza
(1658-1670) eta Santa Maria dell'Assunzione
Ariccian (1662-1664).
Berniniren ospea horrenbestekoa zen,
ezen Paristik deitu zuten Louvre handitzeko
lanak egin zitzan ; zoritxarrez, lan hori
ezin izan zen egin. Hala ere, Parisen beste
lan batzuk egin ahal izan zituen : Borbonentzako
hilobi kapera, Saint-Denisen, eta Valde-Graceko
baldakinoa. Erromara itzuli zenean,
nabarmen gelditu ziren Berniniren
sormena eta maisutasuna San Pedrolco
Sakramentu Santuaren aldarean, Santa Maria
Maggioreko absidearen berrikuntzan eta
Lamporecchio villan.San Pedroko baldakino ospetsuan (1624-
1633) arkitektura egitura baten eta eskultura
erraldoi baten ezaugarriak elkartzen saiatu
zen Bernini. Brontzezko salomondar zutabe
handietan tradizioaren eragina erakutsi
nahi zuen, eta baita Kontraerreformalco Elizaren
indarra eta luxua ere ; proportzioak
lotura dute tenplu handiarekin, eta saiatu
zen kontrastea egiten hormetako kromatismoaren
eta brontzearen kolorearekin. Zutabeen
espiraletan boluta ikusgarriak jarri
zituen. Eta guztiari amaiera emateko, urre
koloreko lurra, gainean Gurutzea duela.
Heldutasunera iritsi zen arte, eskultura
lanak zirela-eta, ezin izan zuen arkitektura
lanetan aritu Berninik. Hirurogei urte zituela
egin zituen Castelgandolfo, Ariccia eta
Erromako Sant'Andrea al Quirinale elizak.
Castelgandolfoko eliza Berpizkundeko elizetan
oinarrituta egin zuen ; oina greziar
gurutzekoa da, kupula dotorea dago gurutzaduraren
gainean eta fatxada oso handia
da. Aurrealdea San Pedroko basilikan oinarritua
da. Ariccialco Santa Maria dell'Assunzione
elizan, berriz, Erromako Panteoiaren
kopia bat egin nahi izan zuen ; Elizara arku
klasikoko arkupe batetik sartzen da, eta elizaren
bi aldeetara arkitrabeak dituzten aretoak
daude. Dena dela, hiru elizetan nabarmenena
Sant'Andrea al Quirinale izan zen :
oin obala du, eta zeharreko ardatzaren
muturretan kaperak jarri beharrean harroinak
jarri zituen.
Carlo Fontana (1638an jaioa) arkitekturan,
ingeniaritzan eta hirigintzan aritu zen
lanean. Erroman egin zituen lan nagusiak
hauek izan ziren : Pietro da Cortonarekin
elkar lanean Santa Maria della Pace berrituzuen, eta Berninirekin Odescalchi jauregia
eta beste hainbat lan. 1660tik aurrera lan
asko egin zuen, besteak beste, Santa Rita
eliza eta Santi Apostoli, Magliano, San Quirino
d'Orcia jauregiak. Dena dela, erlijiozko
lanetan izan zen batez ere garrantzitsua :
Sant'Andrea della Valle elizako fatxada edo
Santa Maria dei Miracoli tenplua. Hirigintzan
ere lan ugari egin zituen, San Teodoro
plazaren berritzea, Ripako Zentzategia eta
Umezurztegia.
Guarino Guarini (1624-1683) Borrominiren
jarraitzaile bikainetako bat izan zen.
Modenan jaio zen, baina oso gazte zela Erromara
joan zen teatinoen ordenako komentura
. Modenan San Vincenzo eliza eraiki
zuen ; Castagninirekin batera, eliza horretako
apaindurak egin zituen. 1660an Messinako
Annunziatako fatxada berritzen hasi zen.
Parisera ere joan zen, Ordenaren zerbitzura
beti ere, eta Sainte-Anne-la Royale eliza egin
zuen ; eliza horretan garbi antzematen da
Guariniren hizkuntza berezia. 1666an Italiara
itzuli zen eta Turinen bizi izan zen
hamabost urtez. Han egin zituen San Lorentzo
eliza eta San Giovanni katedralaren
ondoko Hil-oihal Santuaren kapera. Azken
horretarako oin biribileko eraikuntza eta
atari bikoitza proiektatu zituen Guarinik ;
barrokoan egin den garrantzitsuenetako bat
da kupula. Racconigi jauregiaren handitzea
ere berak egin zuen (bertako lorategian elipse
formako oina zuen pabilioi bat, kupula
batez estalia, eraiki zuen). Bestalde, lan teoriko
handia egin zuen Guarinik ; horren
erakusgarri dira matematika, arkitektura zibila
eta erlijiosoari buruz idatzi zituen tratatuak
.