Artea»Barrokoa
Caravaggio
1600. urte inguruan, Erroma bihurtu zen barrokoaren gune nagusia, mende bat lehenago
Bigarren Berpizkundearena izan zen bezala.Aita Santuek babes handia eman zieten
artistei, munduko hiri ederrena bihurtu nahi baitzuten Erroma,`.Jaungoikoaren eta
elizaren aintzarako". Higikunde hori hasia zegoen jada 1585ean ; orduko artistak azken
garaiko manieristak ziren, talentu gutxikoak ; baina laster etorri ziren maisu gazteagoak
eta trebeagoak, Italiako iparraldetik gehienak. Gizon haiek, Caravaggiok bereziki, estilo
berri bat sortu zuten.
Caravaggioren tenebrismoaren teknika -itzal ilun batetik abiaturik, argitze hautazko,
dramatikoa erabiltzea- iraultzailea izan zen, eta margolaritza barrokoaren ikur bihurtu
zen. Caravaggiok baztertu egin zuen gai erlijiosoen usadiozko interpretazio idealizatua,
kaletik hartu zituen bere ereduak, eta errealismo handiz margotu zituen. San
Mateoren gaiaz egin zituen hiru margolanek oso harrera ona izan zuten, eta haien ondoren
maisulan asko egin zuen, besteak beste, Emnusko Afarra (1596-98) eta Andre
Mariaren heriotza (1605-06).
Lehen urteak
Benetako izena Michelangelo Merisi
zuen, 1571 inguruan jaio zen, Milanen uste
da, eta 1610ean hil zen, Port'Ercolen, Toscanan
. Baclakigu oso gazterik jardun zuela
margolari baten lantegian Milanen, eta 1588
eta 1592 artean Erromara joan zela, eta ordurako
trebatua zegoela margolaritzan.
Ondo ezagutzen zituen Lonbardiako eta Veneziako
margolariak ; Florentziako idealistak
ez bezalakoak ziren haiek, gehiago baitziren
izadia eta gertaerak hurbiletik irudikatzearen
alclekoak. ,Milandik Erromarako bidaian, ia segurua da gelditua egin zuela
Parman, Bolonian, Florentzian eta Asisen,
eta hiri haietako maisulanak ezagutu zituela,
besteak beste, Masaccio eta Giottorenak.
Caravaggio XVI. mendearen azken hamarraldian
iritsi zen Erromara ; arte auzietan
oraindik ere Michelangeloren jeinuaren
itzalpean zegoen hiri hura, eta, intelektualki
berriz Trentolco Kontzilioaren mende, hau
da, Konuaerreformaren garai oparoaren
hasieran. Caravaggio bezala lan eta gloria
bila joandako mundu guztitik iritsitako artistez
beteta zegoen Erroma garai hartan.
Caravaggiok hara iritsi zenean ez zuen batere
baliabiderik, eta berezko joera zuenez
anarkiaren alcle eta usadioen kontra egitea,
Erromako aurreneko urte haietan ez zuen,
noski, batere egonkortasunik izan ; estuasunean
bizi izan zen, harik eta, bere kontura
lanean hasita, Del Monte kardinalak eskaera
bat egin ondoren haren babesa lortu
zuen arte.
Erromako lehen eskaera garrantzitsua S.
Luigi dei Francesci elizako Contarelli kaperako
dekorazioa izan zen. Lan horri esker,
hogeita lau urte zimela, pictorceleberrrntrrs
izendapena ezarri zioten, eta babesle eta
bezero garrantzitsuak izan zituen. San Mateoren
bizitzako hiru eszena margoni behar
zituen : San Jlateo eta arrrgerua, San
Mateoren bokazioa, eta San Jlateorerr nrartirroa
. Hirurak ere, usadiozko hagiografiaren
formulen ordez, errealismo dramatikoz
landu zituen Caravaggiok, baita gizartearen
nolabaiteko kritikarekin ere, eta ikusle oro
guztiz harriturik utzi zuen. Lan horien berritasuna
ez da bakarrik egituran eta gaiean
ikusten dena ; sakonagoa da, artistikotasunarekin
berarekin baitu zerikusia, denboraren
eta argiaren zentzuarekin. Aldare gainerako
egindako oihalaren lehen bertsioa (ScinMateo eta aingerua), hain gertatu zen gogorra,
ezen berriz egin behar izan baitzuen.
San Mateok berak nekazari baten itxura du,
eta jarrera, zangoak gurutzaturik, ia-ia itsusia
da. Aingeruak, arina izan beharrean, oso
jarrera gogorra du. Beste bi lanak ere bitxiak
gertatzen dira, aurrekoaren zentzu
berean. Hiruretan gauza harrigarriena da
benetan gertaturiko eszenak diruditela : ilunean
jazoak, bat-bateko argitze batek agerian
utziak, une dramatiko eta bizienean
memorian finkatuak geratu balira bezala.
Argia da Caravaggioren tresna nagusia :
marra eta kolorea bezain erabakiona da lanaren
egituran. XX. mendeko arte kritiko
batek, Robert Longhik, Berpizkundeko perspektibaren
aurkikuntzarekin parekatu du
Caravaggioren argiaren erabileraren garrantzia
. Argi hori ez da inoiz izadiarena ; goitik
datorren foku moduko bat da, gehienetan
ikuslearen atzeko punturen batetik iritsia.
1602an bukatua zen kaperaren dekorazioa
. Caravaggio, hogeita hamar urte bete
gabe oraindik, bere garaikideen gainetik
zegoen ordurako. Etengabe etortzen zitzaizkion
eskaerak. Batzuek oso erreakzio gogorrak
eragin zituzten. Loretoko Andre Maria
adibidez, San Agostinolco elizarako, eskandalagarria
gertatu zen, lehen planoan
belauniko dauden bi agureen "oin zikin eta
kapa zatar urratuak' zirela-eta. "Andre Mariaren
heriotza", berriz, errefusatu egin zuten
karmeldarrek koadro hartako Andre
Maria hazpegi herritarrekoa, oinutsa eta sabel-hazia
zelako.
Heldutasuna
Artistek, jende ikasiak eta elizgizon jantziek
miresten zituzten Caravaggioren lanak,
haina eliza ofizialaren erreakzioa negatiboa
izan zen, eta orobat margolari alcademilcoena,
elizgizon kontserbadoreena eta herriarena
. Egia da Caravaggioren pertsonaiek ez
dutela zerilcusirilc Kontraerreformaren arteak
bultzatzen zituen pertsonaia graziaz beteekin
: gizon eta emakume arruntak ziren, gihartsuak,
langileak, bizimodu gogorrekoak.
Aditu batzuen ustez, Caravaggioren lanetako
zenbait xehetasun aztertuz -adibidez, San
Pauloren kristautzea lanean, Aita Jainkoa
ez agertzea, beti agertu ohi denean-, Giordano
Bruno heretikoaren jainkotasun inmanentearen
aldeko zen Caravaggio, zeinaren
arabera jainkotasunak izadian eta gizonagan
ere parte hartzen duen.
Kritika txarrek ordea ez zuten gutxiagotu
Caravaggioren an°akasta. Orain goi mailakoen
munduan bizi baizen ere, izaeraz berdin jarraitzen
zuen, borrokazalea eta haserrekorra.
Hala, arazoak izan zituen sarri legearekin, eta
behin baino gehiagotan atxilotu zuten istiluetan
ibiltzeagatik, harik eta 1606an, eztabaida
batean, gizon bat hil zuen arte.
Erromatik ihes
Gertatuarekin guztiz ikaraturik, zauritua
bera ere, ihes egin zuen Caravaggiok Erromatik,
aurrena Erromatik gertura ; 1607ra
Napolira iritsi zen. Han margotu zuen, besteak
beste, Errukizko zazpi egintzak. Monte
della Misericordia elizako kaperarako.
Margolan horretan larridura eta iluntasuna
dira nagusi, seguraski bere egoeraren adierazgarri
; bestalde, igartzen zaio estilo aldaketarik
ere.
1607aren bukaeran edo 1608aren hasieran
Maltara joan zen, eta artista ospetsu
baten modura hartu zuten han. Maltan lan
asko egin zuen, garrantzitsuena Sanjoan
Bataiatzailearen lepo moztea. 1608ko uztailaren
l4u1, Maltako Ordenan egin zioten
harrera, baina handik gutxira -zergatik ez
clago garbi-, atxilotu eta kartzelan sartu
zuten. Nolanahi ere, ihes egin zuen eta Sizilian
hartu zuen babesa. Han bere azken
maisulanetako bat margotu zuen, guztiz tragikoa,
Santa Lnzinren ltnpercrtzea, Santa
Luzia elizarako. Messinan, berriz, Lazaroren
berpiztea eta Artzarnen adorazioa margotu
zituen ; ondoren, Palermon, San Lorenzoko
Oratoriorako, Adorazioaren San Frantzisko
eta San Loi •e rrzo) -ekin egin zituen. Caravaggioren
ihesaldiko lanak, egoerarik tzarrenean
eginak izan arren, bere emaitza
hoberenetakoak dira. Egituraren diseinua
inoiz baino handiagoa bada ere, emozioaren
aclierazpena hain da neurtua eta delikatua,
non lehenagokoak baino margolan
hunkigarriagoak diren, dramatikoak baino.
Bukaera arte jarraitu zien leial eguneroko
bizimoduaren alderdi apalenei, baina azkeneko
lanetan bertsio espiritualago batean.Caravaggioren ihesak bukaera guztiz tragikoa
izan zuen : Erromara itzultzekotan zela,
hainbat arazo eta nahasbideren ondoren, eta
itsasoan bidaia luzea eginik, Latiumgo hondartza
batean hil zen, Erromara eraman
behar zuen itsasontzia galdu zuela ikusirik,
1610eko uztailaren l8an.
"Caravaggismoa'
Caravaggioren eragina, bai alderdi formalari, bai alderdi ikonografikoari dagokiona, hain izan zen handia, non Europako herrialde nagusietara zabaldu baitzen. Joera honek jarraitzaile asko izan zituen, eta margolari nagusiak bakarrik aipatuz, azpimarratzekoakizan ziren Italian O. Gentileschi, Herbehereetan Ter Brugghen, eta Espainian -espainiarrak izan ziren, seguraski, Caravaggioren jarraitzaile garrantzitsuenak- Ribera eta Zurbaran. Eragin horren ondorio nagusietako bat formula errepertorio bat (irudiaren naturalismoa, neurri naturaleko irudiak, argi-ilunaren adierazkortasuna) eta gai ikonografikoena (tabernako eszenak, musikagileak, mentura iragarleak) sortu baitzuen. Oro har, Caravaggioren jarraitzaileak, XVIIL mendean zehar, akademien erretorika klasikoaren eta barrokoaren alderdi apaindurazko eta distiratsuenaren kontrako oposizioa gertatzen dira.